Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2022ko maiatzaren 4koa, Kulturako sailburuordearena, 2022ko ekitaldian kaleko arte eszenikoak erakusteko programak garatzeko eta Sarea dantza-zirkuitua garatzeko laguntzen modalitateetan arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko emandako laguntzen berri ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 94
- Hurrenkera-zk.: 2093
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/05/04
- Argitaratze-data: 2022/05/17
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
2022ko martxoaren 4an argitaratu zen EHAAn 2022ko otsailaren 22ko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duena.
Agindu horren 9.3 artikuluak dioenez, Kulturako Sailburuordeak emandako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei banakako jakinarazpena egingo ez zaienik.
Horiek horrela izanda, honako hau
Lehenengoa. Argitara ematea, atxikitako eranskinean adierazitako moduan, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko otsailaren 22ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen eta onuradunen zerrenda, kaleko arte eszenikoak erakusteko programak garatzeko eta Sarea dantza-zirkuitua garatzeko laguntzen modalitateetan.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 4a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
(Ikus .PDF)