Arautegia
Inprimatu1005/2022 EBAZPENA, apirilaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bitartez Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Terapeuta Okupazionala kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan, estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako epaimahai kalifikatzailea izendatu den.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 82
- Hurrenkera-zk.: 1826
- Xedapen-zk.: 1005
- Xedapen-data: 2022/04/05
- Argitaratze-data: 2022/04/29
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren bidez, onartu egin dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2018 eta 2019an iragarritako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1483/2021 Ebazpenaren bidez, Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Terapeuta Okupazionala kategoriaren oinarri espezifikoak onartu ziren (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako).
Oinarri orokorrak onartu zituen Ebazpenaren 18. oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak hautaketa-probak kalifikatuko dituen epaimahaia izendatuko du.
Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honakoa
Lehenengoa. Lehen aipatutako kategoriako prozesuaren epaimahai kalifikatzailea izendatzea. Epaimahai hori Ebazpen honen eranskinean agertzen diren kideek osatuko dute.
Bigarrena. Ebazpen honek daukan egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.
Laugarrena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 5a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.
Batzordeburua:
Titularra: Jaione Azpiroz Eizmendi.
Ordezkoa: María Victoria García Zamalloa.
Lehenengo epaimahaikidea:
Titularra: Leire Yarza Mendizabal.
Ordezkoa: María del Carmen Cifuentes Cabeza.
Bigarren epaimahaikidea:
Titularra: Francisco de Borja Inza Iraola.
Ordezkoa: María Cecilia García Codrón.
Hirugarren epaimahaikidea:
Titularra: Susana Arnaiz Varela.
Ordezkoa: Susana García Ruiz.
Laugarren epaimahaikidea:
Titularra: Elisabete Badiola Garciandia.
Ordezkoa: Virginia Herrera Gómez.
Idazkaria:
Titularra: Javier Arispe Ruiz de Gauna.
Ordezkoa: Beatriz Del Valle Iñiguez.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: 1483/2021 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Terapeuta Okupazionala kategorian, Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.
- Ikus: 1473/2021 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez oinarri orokorrak onartzen baitira, Osakidetzan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2018-2019 urteetan deitutako hautaketa prozesuak arautzen dituztenak.