Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko martxoaren 31koa, Gizarte Zerbitzuen zuzendariarena, telelaguntza-zerbitzu publikoan alta eskatzeko eredu normalizatu berria ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 81
  • Hurrenkera-zk.: 1806
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/03/31
  • Argitaratze-data: 2022/04/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66.4 artikuluak xedatzen du eskaera-multzoak aurkezteko ereduak eta sistemak prestatu beharko dituztela administrazio publikoek, interesdunek aukera izan dezaten aldi berean eskaera bat baino gehiago aurkezteko, eta aipatutako ereduak interesdunen eskura egongo direla kasuan kasuko egoitza elektronikoetan eta administrazio publikoetako erregistro-gaietan laguntzeko bulegoetan.

Era berean, lehen aipatutako legearen 66.6 artikuluak ezartzen duenez, prozedura jakin batean Administrazioak espresuki ezartzen baditu eredu espezifiko batzuk eskaerak aurkezteko, interesdunek nahitaez erabili beharko dituzte eredu horiek

Telelaguntza-zerbitzu publikoari buruzko ekainaren 28ko 144/2011 Dekretuaren 13.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, eskabideak Eusko Jaurlaritzan gizarte-gaietako eskumena duen zuzendariaren ebazpenez onartutako ereduari jarraikiz egingo dira, eta eredu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Gizarte Zerbitzuen zuzendariaren 2011ko ekainaren 30eko Ebazpenaren bidez (ekainaren 30eko EHAA, 124. zk.), telelaguntza-zerbitzu publikoan alta eskatzeko eredu normalizatua onartu zen.

Gizarte Zerbitzuen zuzendariaren 2012ko otsailaren 28ko Ebazpenaren bidez (2012ko maiatzaren 9ko EHAA, 90. zk.), telelaguntza-zerbitzu publikoan alta eskatzeko eredu normalizatu berri bat onartu zen.

Eskabide-eredua aldatu behar dela ikusi denez, aurkeztu beharreko dokumentua sinplifikatzeko eta errazago bete ahal izateko, eskabide-eredu normalizatu berria onartu behar da.

Ondorioz, honako hau

Lehenengoa. Telelaguntza-zerbitzu publikoan alta eskatzeko eredu normalizatua onartzea. Eredu hori ebazpen honen eranskin gisa sartu da.

Bigarrena. Telelaguntza-zerbitzu publikoan alta eskatzeko eredu normalizatua eta hura betetzeko jarraibideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan egongo dira eskuragarri: https://www.euskadi.eus/betion-telelaguntza/web01-tramite/eu/

Hirugarrena. Ebazpen honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 31.

Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,

MARÍA ANTONIA OLABARRIETA IBARRONDO.

(Ikus .PDF)