Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko otsailaren 23koa, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiarena, 2022rako 2030 Agenda Bonuen Programa izeneko dirulaguntzak deitzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 45
  • Hurrenkera-zk.: 1038
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/02/23
  • Argitaratze-data: 2022/03/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Otsailaren 15eko 23/2022 Dekretuak 2030 Agenda Bonu Programa izeneko dirulaguntzak arautzen ditu. 2030 Agendaren arloko proiektuetarako dirulaguntzak dira, euskal elkarte-sareko erakundeek 2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako Helburuekin erlazionatuta (aurrerantzean, GJH) garatutako dibulgazio-, hezkuntza-, prestakuntza- edo partaidetza-ekintzak sustatzeko eta ugaltzeko errefortzu gehigarri gisa.

Dekretu horren 6. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da dirulaguntza horietarako deialdia egitea 2022rako. Dirulaguntza horiek Lehendakaritzaren 2022rako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasota daude. Plan hori Lehendakaritzaren idazkari nagusiaren 2022ko otsailaren 9ko Ebazpenaren bidez onartu zen, eta honako helbide honetan argitaratu zen: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/proiektua/lehendakaritzaren-2022ko-diru-laguntzen-plan-estrategikoa/

Horrenbestez, hau

Ebazpen honen xedea da 2022rako deialdia egitea 2030 Agenda Bonuen Programa izeneko dirulaguntzak arautzen dituen otsailaren 15eko 23/2022 Dekretuan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eta dirulaguntza horiek eskuratu nahi dituzten erakundeei.

Deialdi honetara bideratutako baliabide ekonomikoen zenbateko osoa 500.000 eurokoa da, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2022rako Aurrekontu Orokorren kargura.

  1. Eskabideak elektronikoki aurkeztu beharko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikoko sistemetako bat erabiliz: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

  2. Deialdi honetako laguntzetara biltzeko eskabideak elektronikoki egingo dira, https://www.euskadi.eus/zerbirtzuak/1210401 webgunean eskuragarri dagoen eredu normalizatuan.

    Eskabidearen ondorengo izapideak, jakinarazpenak eta justifikazioak barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren «nire karpeta» bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

  3. Ordezkari baten bidez ere elektronikoki izapidetu ahal izango da, eta, horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordetzeen Erregistro elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honen bidez: https://euskadi.eus/ordezkariak

  4. Eskabideak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Diruz lagundutako proiektua 2022an hasi beharko da, eta urte horretako azaroaren 15ean amaituta egon beharko du.

  1. 2022ko otsailaren 15eko 23/2022 Dekretuaren 11.2 artikuluan aipatzen den ebaluazio-batzordeak dirulaguntza-eskabideak aztertu eta ebaluatuko ditu, eta honako pertsona hauek osatuko dute:

    Iker Atxa Zaitegi, Berrikuntza Sozialaren zuzendaria, batzordeburua izango dena.

    Mikel Meneses Arenas, Berrikuntza Sozialaren Zuzendaritzako teknikaria, batzordekide izango dena.

    Susana De Irazu Sopeña, Berrikuntza Sozialaren Zuzendaritzako teknikaria, batzordeko idazkari izango dena.

  2. Otsailaren 15eko 23/2022 Dekretuaren 11.3 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, Amaia Uribe Villar, Lehendakaritzako berdintasunerako administrazio-unitateko berdintasun-teknikariaren aholkularitza aditua, ebaluazio-batzordean izango da, eta hitza izango du, baina botorik ez.

    AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

    Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo horri, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

    Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

    Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 23a.

    Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusia,

    JUAN ANTONIO FERNÁNDEZ ERDOCIA.