Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2015eko urriaren 21ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinen bidez argitaratzen baita 2015eko ekitaldian urtarrilaren 26ko 30/2010 Dekretuaren babesean emandako diru-laguntzen onuradun izan diren fruitu- eta barazki-ekoizleen elkarteen zerrenda. Dekretu horren bidez arautu zen nola garatu eta aplikatu Europako Erkidegoak fruten eta barazkien arloa arautzeko sortuak dituen erregelamenduak eta erregelamendu horietatik datorren laguntza-sistema Euskal Autonomia Erkidegoan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 210
  • Hurrenkera-zk.: 4650
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/10/21
  • Argitaratze-data: 2015/11/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Fruitu eta barazkien sektoreko Europako araudia eta horretatik eratorritako laguntzen erregimena Euskal Autonomia Erkidegoan garatzea eta aplikatzea arautzen duen urtarrilaren 26ko 30/2010 Dekretuaren 25.1 artikuluan xedatzen duenez, «Bai Europako Erkidegoko funtsetatik datozen laguntzetarako eskabideak bai Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretatik datozen laguntzetarako eskabideak elikagai-industrien eskumenak dituen zuzendaritzan aurkeztu beharko dira. Denak aldi berean aurkeztu beharko dira, beranduenera jota hurrengo urteko otsailaren 15ean, alegia, eskabidea zein urtetarako den, hurrengo urteko egun horretan beranduenera ere».

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko uztailaren 29ko Aginduaren bidez eman zen ezagutzera fruitu- eta barazki-ekoizleen elkarteei 2015ean emango zaizkien laguntzen zenbateko osoa.

Laguntzak esleitu eta ebazpenak elkarte onuradunei jakinarazi eta gero, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluaren 2. paragrafoko bigarren atalean (1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena).eta urtarrilaren 26ko 30/2010 Dekretuaren 25.4 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau

Lehenengoa. Argitaratzea 2015eko ekitaldian urtarrilaren 26ko 30/2010 Dekretuaren babesean emandako diru-laguntzen onuradun izan diren fruitu- eta barazki-ekoizleen elkarteen zerrenda. Dekretu horren bidez arautu zen nola garatu eta aplikatu Europako Erkidegoak fruten eta barazkien arloa arautzeko sortuak dituen erregelamenduak eta erregelamendu horietatik datorren laguntza-sistema Euskal Autonomia Erkidegoan. Ebazpen honen eranskinean ageri da zerrenda hori.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Hilabeteko epea emango da horretarako, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 21a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

PELI MANTEROLA ARTETA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.