Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko urriaren 22koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazarien Elkarteei eta horien Batasunei buruzko urtarrilaren 20ko 13/2004 Dekretuaren esparruan 2013an emandako diru-laguntzak argitara emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 209
  • Hurrenkera-zk.: 4659
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/10/22
  • Argitaratze-data: 2014/11/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Industria; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Urtarrilaren 20ko 13/2004 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazarien Elkarteei eta horien Batasunei ematekoak diren diru-laguntzak ezartzen ditu.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko urriaren 23ko Aginduaren bidez, urtarrilaren 20ko 13/2004 Dekretuan araututako laguntzen deialdia egin zen 2013. urterako.

Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluko 2. ataleko bigarren paragrafoan aurreikusitakoarekin bat (dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bategina onetsi zuen), eta, ebazpenak banan-banan jakinarazi behar badira ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira agindu horren babespean emandako diru-laguntzen kopuru osoa eta onuradunen zerrenda.

Hori guztia dela eta, honako hau

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazarien Elkarteei eta horien Batasunei buruzko urtarrilaren 20ko 13/2004 Dekretuaren esparruan 2013an emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitara ematea. Honekin batera, ebazpenaren eranskina doa.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 22a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.