Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko uztailaren 30ekoa, Industriako sailburuordearena, krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzen 2014ko ekitaldiko deialdiaren berri ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 183
  • Hurrenkera-zk.: 3983
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/07/30
  • Argitaratze-data: 2014/09/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Uztailaren 29ko 158/2014 Dekretuak arautu egiten ditu krisialdiak jotako enpresak berregituratu eta bultzatzeko laguntzak (2014ko abuztuaren 7ko EHAA, 148. zk.).

Diru-laguntza horiek emateko erabiliko diren diru-baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoaren 2014ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 20ko 4/2013 Legean horretarako izendatutako aurrekontuko partidatik aterako dira.

Horrenbestez, eta aipatu dekretuaren 10. artikuluak ematen didan ahalmenaz baliatuta, 2014ko ekitaldiko laguntzen deialdia egiten da, eta horretarako beharrezkoak diren arauak ezartzen dira. Hori dela-eta, hau

  1. Ebazpen honen xedea da uztailaren 29ko 158/2014 Dekretuan ezarritako laguntzen 2014ko ekitaldiko deialdia egitea; laguntza horiek aurrerakin itzulgarri eran emango dira (158/2014 Dekretuaren bidez, krisiak jotako enpresak berregituratu eta bultzatzeko laguntzak ezartzen dira).

  2. Xede horretarako, 1.000.000 euroko gehieneko zenbatekoa bideratuko da, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren 2014ko Aurrekontu Orokorretan horretarako esleituriko kredituen kargura finantzatuko da.

    Deialdi honi lotuta emango diren diru-laguntzen zenbateko osoa ez da izango artikulu honetan finkatutako diru-kopurutik gorakoa, edo, indarrean dagoen legeriari jarraituz, kredituen arteko loturarik edo aurrekontu-aldaketarik badago, lehengoa eguneratuta sortutako diru-kopurutik gorakoa. Aipatutako zenbatekoa agortzen bada, ez da diru-laguntza gehiago emango, eta, beraz, handik aurrera, ebazpen honek ez du ondoriorik izango. Horrelakorik gertatuz gero, Industriako sailburuordeak horren berri emango du ebazpen baten bidez.

  1. Eskaerak eta gainerako agiri osagarriak Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Industria Garatzeko Zuzendaritzara zuzendu behar dira, eta zuzendaritza horretan bertan aurkeztu daitezke (Donostia kalea 1, PK 01010 Vitoria-Gasteiz), edo sail horretako lurralde-bulegoetan; edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako lekuetan.

  2. Dekretuaren 11. artikuluan ezarritakoari jarraituz egin behar da eskaera, eta, horrekin batera, ebazpen honen eranskinean ageri den eskabide-orria aurkeztu. Interneteko helbide honetan eskuratu daiteke eskabide-orri hori: www.euskadi.net

  3. Eskaerak aurkezteko epea 2014ko urriaren 31n amaituko da, betiere lehenengo artikuluan adierazitako zenbatekoa lehenago agortzen ez bada.

    AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

    Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera jarriko da indarrean.

    AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

    Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

    Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 30a.

    Industriako sailburuordea,

    JUAN IGNACIO GARCÍA DE MOTILOA UBIS.

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.