Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko uztailaren 24koa, Gizarte Zerbitzuetako zuzendariarena, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2013ko abenduaren 18ko Aginduan jasotako laguntzen deialdian diruz lagunduriko jardueren eta ukaturiko eskaeren zerrenda argitaratzeko dena, hain zuzen ere pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin gauzatutako esku-hartze sozialeko jardueretarako laguntzen ildoan. Agindu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusitako deialdia egiten da 2014rako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 146
  • Hurrenkera-zk.: 3464
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/07/24
  • Argitaratze-data: 2014/08/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Dekretu horren 15. artikuluan eta deialdia egiten duen aginduaren 13. artikuluan ezarritakoa betez, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuetako zuzendariari dagokio diru-laguntzak ematea edo ukatzea ebaztea eta EHAAn argitaratzeko agintzea, Balorazio Batzordearen proposamena aztertu ondoren.

Interesdunei ebazpena jakinarazi zaie, eta orain EHAAn argitaratzea da bidezkoa.

Ondorioz, hauxe

Guztiek jakin dezaten, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2013ko abenduaren 18ko Aginduan deitutako pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin gauzatutako esku-hartze sozialeko laguntzei dagokienez, honako hauek argitara ematea: alde batetik, emandako diru-laguntzen zerrenda I. eranskinean, eta bestetik, ezeztatutako eskaeren zerrenda II. eranskinean. Agindu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusitako deialdia egiten da 2014rako.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 24a.

Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,

LIDE AMILIBIA BERGARETXE.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.