Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko uztailaren 23koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, lankidetza-erakundeei laguntzak emateko dena, 2014. urterako genero-berdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketarako prozesuak sustatzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 144
  • Hurrenkera-zk.: 3431
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/07/23
  • Argitaratze-data: 2014/07/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Azaroaren 25eko 197/2008 Dekretuak (EHAA, 235. zk., 2008ko abenduaren 9koa) lankidetza-erakundeei eman beharreko laguntzak arautzen ditu, erakundeetan genero-berdintasunaren aldeko erakunde-aldaketako prozesuak sustatzeko.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2014ko apirilaren 29ko ebazpenaren bidez (EHAA, 81. zk., 2014-05-02koa), lankidetza-entitateei laguntzak emateko deialdia egin zen, 2014. urterako genero-berdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketarako prozesuak sustatze aldera.

Aipatutako 197/2008 Dekretuaren 15. artikuluarekin bat etorriz Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duen ekainaren 19ko 5/2008 Legearen 11.2 artikuluarekin lotuta (EHAA, 131. zk., 2008-07-10ekoa) eta martxoaren 23ko 95/2010 Dekretuaren bidez onartutako Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Antolaketa eta Funtzionamenduko Erregelamenduaren 11.1 artikuluarekin bat etorriz (EHAA, 65. zk., 2010-04-09koa), balorazio- eta instrukzio-prozesua amaitu ostean, eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako Kontseilu Errektoreak 2014ko uztailaren 22an egindako bilkuran egindako proposamenez, hau

Lehenengoa. Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2014ko apirilaren 29ko Ebazpenaren bidez deitutako laguntzak ematea ebazpen honetako I. eranskinean jasotako erakundeei, eranskinean aipatutako zenbatekoan eta eran.

Bigarrena. II. eranskinean jasota dauden eskabideak baztertzea, bertan adierazten diren arrazoiengatik.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa jarri eta hiru hilabete igaro ondoren ebazpenik eman ez bada, ezetsi egin dela ulertuko da, eta administrazioarekiko auzietako bidea zabalik geratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 23a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.