Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko maiatzaren 19koa, Heziketa eta Ikaskuntzako zuzendariarena, 2013-2014 ikasturteko goi-mailako Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloetara sartzeko probaren zati orokorreko azterketarako aparteko deialdia egiteko eta azterketaren eguna iragartzeko dena (2013ko urriaren 18ko ebazpenaren bidez egin zen deialdia).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 96
  • Hurrenkera-zk.: 2254
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/05/19
  • Argitaratze-data: 2014/05/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Heziketa eta Ikaskuntzako zuzendariak 2013ko urriaren 18an eman zuen ebazpenaren bidez (zeina organo horren beraren 2013ko abenduaren 23ko ebazpen bidez aldatu baitzen), Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloetara sartzeko probak egiteko deialdia egin zen, 2013-2014 ikasturterako.

Ebazpen horretako 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, 2014ko maiatzaren 8an egin zen goi-mailako prestakuntza-zikloetara sartzeko probaren zati orokorreko azterketa.

Egun hori pasatu ondoren, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailean salaketa bat aurkeztu dute, ustez, probaren aurretik norbaitek azterketa zertaz izango zen filtratu zuelakoan. Informazioa biltzeko egin beharreko diligentziak egin ondoren, zer adierazi duten ikusita, ez dugu aurkeztutako salaketa funtsezkoa dela adierazten duen pisuzko ebidentziarik ikusi. Hala eta guztiz ere, honelako prozesuetan gailendu behar duen gardentasun-printzipioa oinarri hartuta, prozesuotan errespetatu behar den segurtasun juridikoari erreparatuta, eta aipatutako azterketan parte hartu zuten guztien eskubideak ondo gauzatze aldera, ezinbestekoa dugu proba berri baterako aparteko deialdia egitea, aurkeztu nahi duen ororentzat; zati orokorra osatzen duten bi gaiei buruzko proba izango da, Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloetarako sarrera arautzen duen 2008ko apirilaren 13ko Aginduaren 3.4 artikuluan adierazitakoaren arabera.

Horren ondorioz, honako hau

Lehenengoa. Aparteko deialdia egitea, goi-mailako Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloetara sartzeko zati orokorra osatzen duten bi gaiei buruzko beste proba baterako. Ekainaren 5ean izango da proba, 16:00etan, aurreneko proba egiteko onartutakoen izenarekin argitaratu zen zerrendan agertzen ziren leku berberetan (leku horietan egin zen aurreneko proba).

Bigarrena. Nahi duen orok izango du aukera proba horretara aurkezteko, baldin eta 2014ko maiatzaren 8rako jarritako probara aurkeztu bazen.

Hirugarrena. Maiatzaren 8ko deialdira aurkeztu ziren denei bi deialdietatik edozeinetan ateratako kalifikaziorik onena gordeko zaie, baldin ebazpen honen bitartez gauzatuko den deialdira aurkezten badira.

Administrazio-bideari amaiera ematen ez dion ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lanbide Heziketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 19a.

Heziketa eta Ikaskuntzako zuzendaria,

RAMÓN MARÍA MARTÍNEZ DE MURGUÍA URRETA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.