Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko otsailaren 5ekoa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena.Honen bidez, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko urriaren 17ko Aginduaren babesean 2013ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratu da; agindu horren bidez, urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren babesean nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen merkaturatzea, eraldaketa eta sustapenerako 2013. ekitaldirako laguntzen deialdia egin zen (Lehiatu programa).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 68
- Hurrenkera-zk.: 1643
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/02/05
- Argitaratze-data: 2014/04/08
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko urriaren 17ko Aginduaren bidez, nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuak eraldatu, merkaturatu eta sustatzeko laguntzen deialdia egin zen (Lehiatu Programa), 2013ko ekitaldirako, urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren babesean.
Behin laguntzak esleituta eta ebazpenak kasuan kasuko onuradunei jakinarazi ondoren, Elikagai Politika eta Industriako sailburuordearen Ebazpen bidez, EHAAn argitaratuko da, publizitatearen helburu bakarrarekin, aipatu xedapenaren babesean emandako laguntzen onuradun suertatu direnen zerrenda, xedapen hauek betez: Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluko 2. paragrafoko bigarren atala eta goian aipatu den urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren 12. artikuluko 5. paragrafoa.
Horiek horrela, honako hau
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko urriaren 17ko Aginduaren babesean 2013an emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea, guztiak jakinaren gainean egon daitezen; agindu horren bidez, urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren babesean, nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen merkaturatzea, eraldaketa eta sustapenerako 2013. ekitaldirako laguntzen deialdia egin zen (Lehiatu programa). Ebazpen honen eranskinean ageri dira onuradunak.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 5a.
Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,
BITTOR OROZ IZAGIRRE.
(Ikus .PDF)