Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko urtarrilaren 17koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Honen bidez, Luis Alberto Oribe Novales jauna Segurtasun Saileko Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzako Izapide eta Baimenen arduradunaren kargutik kentzea xedatzen da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 23
- Hurrenkera-zk.: 495
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/01/17
- Argitaratze-data: 2014/02/04
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Deskribapenak
Testu legala
Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluari jarraikiz eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau
Lehenengoa. Luis Alberto Oribe Novales Segurtasun Saileko Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzako Izapide eta Baimenen arduradunaren kargutik kentzea (511381 kodea; 1. dotazioa) eta, bide batez, egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Kargu-kentze horrek 2014ko otsailaren 1etik aurrera izango ditu administrazio-ondorioak.
Hirugarrena. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta, beraren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal zaio ebazpena eman zuen organoari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 17a.
Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea,
JOSEBA IÑAKI GURTUBAI ARTETXE.