Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko abenduaren 20koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena, Larrialdiak kudeatzeko Legea aldatzeko lege-aurreproiektua jendaurrean jartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 243
  • Hurrenkera-zk.: 5553
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/12/20
  • Argitaratze-data: 2013/12/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Larrialdiak Kudeatzeko legea aldatzeko lege-aurreproiektua prestatu du Segurtasun Sailak; eta Xedapen orokorrak egiteko prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeak zehaztu bezala izapidetu beharko da proiektu hori.

Xedapen orokorrek herritarren eskubide eta interes bidezkoei eragiten badiete, entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute, betiere aipatutako 8/2003 Legearen 8.1 artikuluarekin bat etorriz; eta euren izaera dela-eta beharrezkoa bada, jendaurrean jarri beharko dira.

Eta horren ondorioz, aurreproiektua jendaurrean jarriko da, hogei egun balioduneko epea egongo da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Eta azaldutako guztiagatik eta Segurtasun Sailaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzko apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuaren 11.2.a) artikuluarekin bat etorriz, honako hau,

Lehenengoa. Larrialdiak kudeatzeko Legea aldatzeko lege-aurreproiektua jendaurrean jartzea, hogei egun balioduneko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Bigarrena. Aurreko paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako eta alegazioak aurkezteko asmoz, aurreproiektuaren edukia Segurtasun Sailaren Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzan egongo da eskura (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), bai eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan ere (euskadi.net).

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 20a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.