Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko urriaren 21ekoa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, landa-inguruetan enplegua sortzeko 2013ko ekitaldirako laguntzen deialdia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko irailaren 11ko Aginduaren bidez egin zena finantzatzeko baliabide ekonomikoen zenbateko berria argitara ematen duena. Laguntza horiek Euskal Autonomia Erkidegoko landa-inguruneak sustatu eta garatzeko laguntzak arautzen dituen urriaren 7ko 171/2008 Dekretuan aurreikusita daude (Erein programa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 214
  • Hurrenkera-zk.: 4853
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/10/21
  • Argitaratze-data: 2013/11/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Landa-inguruetan enplegua sortzeko 2013ko ekitaldirako laguntzen deialdia egiten duen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko irailaren 11ko Agindua 2013ko irailaren 25ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (183. zk.). Laguntza horiek Euskal Autonomia Erkidegoko landa-inguruneak sustatu eta garatzeko laguntzak arautzen dituen urriaren 7ko 171/2008 Dekretuan aurreikusita daude (Erein programa).

Agindu horren laugarren ebazpen-zatiaren lehenengo idatzi-zatian ezartzen da 156.000 euro zuzenduko direla deialdi horretara, 2013rako luzatu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako ordainketa-kredituetatik hartuta.

Bigarren idatzi-zatiak honako hau ezartzen du: «ekitaldi baten barruan esleitutako diru-laguntzek ezingo dute gainditu urtero deialdi honetan ezartzen den finantzaketarako gehienezko dotazio orokorra, edo eguneratzetik ateratzen dena, indarreko legedian adierazitako kreditu-loturako edo aurrekontu aldaketako erregimenaren arabera.» Eskatutako laguntzen zenbateko osoa kontuan harturik, zenbateko hori aldatu ahal izango da, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren beste laguntza-egitarau batzuk gauzatzean agortu ez den aurrekonturik izanez gero, eta laguntzei buruzko ebazpena eman baino lehen, betiere. Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren ebazpen batez emango da horren berri.

Alde horretatik, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzak, egin beharreko izapidek egin ondoren, erabaki du deialdiaren zenbateko osoa berrehun eta hogeita hamabost mila (235.000) eurotan handitzea. Defizita erlaxatzearen ondorioz aurrekontu-esleipena eguneratzetik lortu da diru hori.

Zenbatekoa handitzearen ondorioz, deialdirako baimendutako zenbatekoa, guztira, hirurehun eta laurogeita hamaika mila (391.000) eurokoa da, eta diru hori 2013ko ekitaldirako ordainketa kredituari dagokio.

Horregatik guztiagatik, honako hau

Urriaren 7ko 171/2008 Dekretuko IV kapituluan jasotzen diren enplegua sortzeko laguntzak emateko 2013ko deialdira zuzendutako baliabide ekonomikoak berrehun eta hogeita hamabost mila eurotan (235.000) handitu direla argitara ematea. 171/2008 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-inguruneak sustatu eta garatzeko laguntzak arautzen dira (Erein Programa).

Horrela, aipatu 2013ko irailaren 11ko Aginduaren bidez egindako laguntzetarako deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoak, guztira, hirurehun eta laurogeita hamaika mila euro (391.000) izango dira, gehienez; diru hori, 2013rako luzatu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 21a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria.

ELENA GUTIÉRREZ PÉREZ DEL NOTARIO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.