Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko urriaren 14koa, Heziketa eta Ikaskuntzako zuzendariarena, 2013-14 ikasturtean Lanbide Heziketarako sarbide-probak prestatzeko ikastaroetarako Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuei zuzenduriko diru-laguntzak ebazten dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 210
  • Hurrenkera-zk.: 4762
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/10/14
  • Argitaratze-data: 2013/11/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko abuztuaren 30eko Aginduaren bidez (2013ko irailaren 2ko EHAA), EAEko itunpeko ikastetxe pribatuei dei egin zitzaien 2013-14 ikasturtean Lanbide Heziketarako sarbide-probak prestatzeko ikastaroak irakasteko laguntzetarako.

Ebaluazio-batzordeak, aipatutako aginduaren 6. artikuluak ezartzen dituen irizpideetan oinarrituta, ikastetxeek aurkeztutako prestakuntza-ekintzak aztertu eta proposamena egin du. Proposamen hori ikusita, honako hau

Lehena. I. eranskineko zerrendan ageri diren ikastetxeei bertan zehazten den diru-laguntza ematea, 2013-14 ikasturtean Lanbide Heziketarako sarbide-probak prestatzeko ikastaroak eman ditzaten.

Bigarrena. II. eranskinean jasotako eskaerak ezestea, aurrekontu-kreditua agortu delako.

Hirugarrena. III. eranskinean jasotako gainerako eskaerak ezestea, goian aipatutako 2013ko abuztuaren 30eko Aginduaren 6. artikuluan ezarritako gutxieneko puntuazioa ez lortzeagatik.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Lanbide Heziketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 14a.

Heziketa eta Ikaskuntzako zuzendaria,

RAMÓN MARTÍNEZ DE MURGUÍA URRETA,

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.