Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko irailaren 30ekoa, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariarena, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2013ko maiatzaren 2ko Aginduan jasotako laguntzen deialdian subentzionaturiko jardueren eta ukaturiko eskaeren zerrenda argitaratzeko dena, hain zuzen ere esku-hartze sozialean ekintza boluntarioa eta partaidetza asoziatiboa kudeatzeko jardueretarako laguntzen ildoan. Agindu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusitako deialdia egiten da 2013rako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 201
  • Hurrenkera-zk.: 4469
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/09/30
  • Argitaratze-data: 2013/10/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Dekretu horren 15. artikuluan eta deialdia egiten duen aginduaren 18. artikuluan ezarritakoa betez, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariari dagokio diru-laguntzak ematea edo ukatzea ebaztea eta EHAAn argitaratzeko agintzea, Balorazio Batzordearen proposamena aztertu ondoren.

Interesdunei ebazpena jakinarazi zaie, eta orain EHAAn argitaratzeko ordua iritsi da.

Ondorioz, honako hau

Guztiek jakin dezaten, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2013ko maiatzaren 2ko Aginduan deitutako esku-hartze sozialerako ekintza boluntarioa eta partaidetza asoziatiboa kudeatzeko jardueretarako laguntzei dagokienez, honako hauek argitara ematea: alde batetik, emandako diru-laguntzen zerrenda I. eranskinean, eta bestetik, ezeztatutako eskaeren zerrenda II. eranskinean. Agindu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusitako deialdia egiten da 2013rako.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 30a.

Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria,

JOSÉ LUIS MADRAZO JUANES.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.