Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko uztailaren 30ekoa, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, terrorismoaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteentzako 2013. urteko laguntzak arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 157
  • Hurrenkera-zk.: 3669
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/07/30
  • Argitaratze-data: 2013/08/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa; Instituzional

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoaren 2012ko Aurrekontuan, 2013ko ekitaldirako luzatuta, 260.000 euroko aurrekontu-partida bat jasota dago, terrorismoaren biktimei arreta eta babesa ematen duten elkarteentzako diru-laguntzak arautzeko.

Herrizaingoko sailburuaren 2011ko ekainaren 22ko Aginduaren bidez, terrorismoaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteentzako laguntzak arautu ziren. Agindu horren 6. artikuluan ezartzen denez, deialdia egingo da urtero, eta dei hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Deialdian zehaztu behar da zer baliabide bideratuko diren urtero laguntza horietara, bai eta nola egongo diren banatuta ere baliabide horiek, programa-moten artean eta diru-laguntza jaso dezaketen jardueren artean.

Orobat, 187/2013 Dekretuaren 19.3. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariak egin behar du bere eskumenenen barruan dauden diru-laguntzen deialdia (Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen du aipatu dekretuak).

Ondorioz, Lehendakaritzaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 9ko 187/2013 Dekretuak ematen dizkidan eskumenez baliatuz, hau

Ebazpen honen bidez, terrorismoaren biktimei laguntzeko programak eta jarduerak finantzatzeko laguntzerako dei egiten da. Programa eta jarduera horiek 2013. urtean gauzatuko dira, eta gehienbat terrorismoaren biktimen edo giza eskubideen arloan aritzen diren erakunde eta elkarteek sustatuko dituzte, hala baitator ezarrita Terrorismoaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteentzako laguntzak arautzeko Herrizaingoko sailburuaren 2011ko ekainaren 22ko Aginduan.

  1. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

  2. Eskabideak eta hurrengo atalean aipaturik dagoen dokumentazioa Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaritzan aurkeztu behar dira, bertara joanez, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako erakundeetan aurkeztu beharko dira. Bide telematikoak erabiliz ere aurkeztu ahal izango dira, honako egoitza elektroniko honetan:

    https://euskadi.net/diru_laguntza/-/2013/terrorismoaren-biktimei-diru-laguntzak/

    Eskabide-eredua agindu honen eranskin gisa agertzen da, eta lehen aipatutako ULR egoitza elektronikoan ere eskura daiteke, non jaso baitaitezke laguntza horiek izapidetzeko bide telematikoak erabiltzeko argibideak.

  3. Eskabide normalizatua behar bezala beteta aurkeztuko da, eta horrekin batera, honako agiri hauek:

    1. Erakunde eskatzailearen izenean eskabide sinatzen duen pertsona nor den egiaztatzen duen agiria.

    2. Terrorismoaren biktimen elkarteen kasuan, Euskal Autonomia Erkidegoan gertatutako terrorismo-ekintzen biktima diren elkarteko kideen kopurua egiaztatzen duen agiria, bai eta biktima horien lehen mailako senitartekoen kopurua ziurtatzen duena ere.

    3. Honako hauek zehazten duen proiektuaren memoria:

      Helburua.

      Metodologia.

      Lan-prozedura.

      Proiektua norentzat duen eta zein ezaugarri dituen.

      Partehartzaile-kopurua.

      Erakundeko zein pertsonak garatuko duten proiektua, eta, hala badago, zein pertsona kontratatuko dituzten horretarako.

      Non garatuko den.

      Helburuak lortuko direla eta gastua eraginkorra izango dela bermatzeko erabiliko diren kontrol-bideak.

      Erakunde eskatzaileak eskabidea barematzeko egoki iritzitako beste edozein informazio, agindu arautzailearen 10.3 artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz. Eskabidean baloratu beharreko irizpideren bati buruz informaziorik ematen ez bada, irizpide horrek 0 puntu izango du.

    4. Diru-sarreren eta gastuen aurrekontu zehaztua, honako hauetatik datozen ekarpen ekonomikoak berariaz aipatuz:

      Erakunde eskatzailea.

      Proiektuaren hartzaileak.

      Beste erakunde pribatu batzuk.

      Beste edozein administrazio publiko.

  4. Nolanahi ere, Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak erakunde eskatzaileari eskatu ahal izango dio nahi beste dokumentazio eta informazio, eskabidea behar bezala ulertu, ebaluatu eta izapidetzeko.

Agindu honen dotazio ekonomikoa berrehun eta hirurogei mila eurokoa (260.000) izango da. Diru horren erdia laguntza horiek arautzeko Herrizaingoko sailburuaren 2011ko ekainaren 22ko Aginduaren 10.1 artikuluan ezarritako prozeduretako bakoitzarentzat izango da. Prozeduraren batean emandako diru-laguntzen zenbatekoak prozedura horri esleitutako dotazioa agortzen ez badu, soberako baliabide ekonomikoak beste prozedurari gehituko zaizkio.

  1. artikulua Ebaluazio batzordea.

    Aurkezten diren eskaerak aztertzeko eta ebaluatzeko, Ebaluazio Batzordea eratuko da; kide hauek izango ditu:

    Lehendakaria:

    Lehendakaritzaren Araubide Juridiko Zuzendaria, Nieves Martínez de Antoñana.

    Mahaikideak:

    Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaritzaren teknikari bat, Laura Sagastizabal.

    Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritzaren teknikari bat, Rosa Ballesteros.

    Idazkaria:

    Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaritzaren teknikari bat, María Angeles Sánchez.

    AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

    Ebazpen honek ez dio ematen amaiera administrazio-bideari. Beraz, beraren aurka, interesdunek, nahi izanez gero, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Bake eta Bizikidetza Idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

    Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

    Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 30a.

    Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria.

    MÓNICA HERNANDO PORRES.

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)