Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko uztailaren 19koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, 2012ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Laguntza haiek Euskal Autonomia Erkidegoko esnetarako behien abeltzaintza-ustiategietan abereen ongizatea hobetzeko laguntzei buruzko maiatzaren 29ko 100/2012 Dekretuaren babespean eman dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 160
  • Hurrenkera-zk.: 3726
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/07/19
  • Argitaratze-data: 2013/08/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko esnetarako behien abeltzaintza-ustiategietan abereen ongizatea hobetzeko laguntzei buruzko maiatzaren 29ko 100/2012 Dekretuaren 7.7 artikuluak dioenez, laguntzei buruzko ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie interesdunei, eta, horretaz gainera, publizitatea egiteko, Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuaren ebazpen baten bidez, dekretu honetako laguntzen onuradun gertatu diren pertsonen zerrenda eta laguntzen zenbatekoa abeltzaintza arloko organo eskudunaren egoitza elektronikoan argitaratuko dira.

Dekretu horretako xedapen iragankorrean, 2012ko laguntzetarako deialdia egiten zen. Laguntzak esleitu eta ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, eta hala xedatzen duenez azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluaren 2. idatzi-zatiko bigarren atalak (dekretu horren bidez, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onetsi zen) eta urtarrilaren 26ko 30/2010 Dekretuaren 25.4 artikuluak, honako hau

Lehenengoa. Argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko esnetarako behien abeltzaintza ustiategietan abereen ongizatea hobetzeko laguntzei buruzko maiatzaren 29ko 100/2012 Dekretuaren babespean 2012ko ekitaldian emandako diru-laguntzak jaso zituztenen zerrenda. Abeltzaintzaren eskumena duen organoaren egoitza elektronikoan emango da argitara, interneteko helbide honetan: www.nasdap.ejgv.euskadi.net

Bigarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 19a.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,

BITTOR OROZ IZAGIRRE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.