Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko ekainaren 20koa, Gizarte Politiketako sailburuordearena, kide anitzeko zenbait organotako kideak eta idazkaria izendatzen dituena. Organo horiek egingo dute abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuak araututako laguntzei buruzko ebazpen-proposamena. Laguntza horiek, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzekoak dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 133
  • Hurrenkera-zk.: 3190
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/06/20
  • Argitaratze-data: 2013/07/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuaren bidez (2012ko abenduaren 18ko EHAA, 244. zk.), irabazi asmorik gabeko erakundeek Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan eta, oro har, hirugarren sektorean garatzen dituzten jarduerak finantzatzeko diru-laguntzak arautzen ditu.

Aipatutako dekretuaren 13. artikuluak diru-laguntzak emateko edo ukatzeko proposamena egingo duen kide anitzeko organoaren osaera arautzen du, eta aurreikusitako diru-laguntza lerro bakoitzari dagokion kide anitzeko organoaren osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela xedatzen du.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2013ko maiatzaren 2ko Aginduaren bidez (2013ko maiatzaren 3ko EHAA, 84. zk.), abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuak arautzen dituen diru-laguntzen 2013 urterako deialdia egin da.

Adierazitakoarekin bat, hau

Lehenengoa. Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2013ko maiatzaren 2ko Aginduaren II. Kapituluan araututako pertsona, familia, talde eta komunitateekin gizarte esku-hartzeko jardueretarako 2013 urteko diru-laguntzen ebazpen proposamena egin behar duen kide anitzeko organorako kide eta idazkari izendatzea honako hauek:

Kideak:

Lide Amilibia Bergaretxe andrea, Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria, kide anitzeko organoko buru jardungo duena.

José Luis Madrazo Juanes jauna, Familia Politikarako eta Gizarte Garapenerako zuzendaria.

Isabel Rejado Vigalondo andrea, Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzako teknikaria.

Idazkaria:

Amparo Lete Ezkurra andrea, Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzako teknikaria, hitz egiteko eskubidearekin baina boto gabe jardungo duena.

Bigarrena. Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2013ko maiatzaren 2ko Aginduaren III. Kapituluan araututako gizarte esku-hartzean ekintza boluntarioa eta parte-hartze asoziatiboa indartzeko jardueretarako 2013. urteko diru-laguntzen ebazpen-proposamena egin behar duen kide anitzeko organorako kide eta idazkari izendatzea honako hauek:

Kideak:

José Luis Madrazo Juanes jauna, Familia Politikarako eta Gizarte Garapenerako zuzendaria, kide anitzeko organoko buru jardungo duena.

Lide Amilibia Bergaretxe andrea, Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria.

Pello Telleria Zeberio jauna, Familia Politikarako eta Gizarte Garapenerako Zuzendaritzako teknikaria.

Idazkaria:

Edurne Ramón Olano andrea, Familia Politikarako eta Gizarte Garapenerako Zuzendaritzako teknikaria, hitz egiteko eskubidearekin baina boto gabe jardungo duena.

Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, herritar orok ezagut dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 20a.

Gizarteratze Politiketako sailburuordea,

IÑIGO POMBO ORTIZ DE ARTIÑANO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.