Lehendakaritza

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko ekainaren 11koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, Gaztemundu programaren 2013ko deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 118
  • Hurrenkera-zk.: 2836
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/06/11
  • Argitaratze-data: 2013/06/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Instituzional; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Abenduaren 23ko 316/2003 Dekretuak (2004ko urtarrilaren 14ko EHAA, 8. zk.) Gaztemundu programa arautu zuen, Euskadin egonaldi bat egin eta gaurko errealitatera hurbiltzeko, Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak finantzaturik. Egonaldi horretan, onuradunek parte hartu beharko dute eurentzat antolatzen diren jardunaldietan, eztabaida foroetan eta kultur guneetara, erakundeetara eta turismo guneetara egingo diren bisitaldietan.

Aipatutako dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, bidezkoa da diru-laguntza horien 2013ko deialdia egitea.

Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzekoa den apirilaren 9ko 187/2013 Dekretuaren 13.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak egingo du bere eskumen arloko diru-laguntzen deialdia, bere eskumen-eremuari dagozkion arloetan, eta horien ebazpena, aldiz, dagokion zuzendari eskudunek emango dute.

Horrenbestez, hauxe

Gaztemundu programa deitzea, 50.000 euroko zenbatekoarekin, euskal etxeetako gazteek 2013ko egonaldia egin dezaten Euskadin. Eranskin bakarrean jaso dira horretarako onartu diren oinarriak.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honetan eta abenduaren 23ko 316/2003 Dekretuan aurreikusita ez dagoen guztian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honek administrazio bideari amaiera ematen dio; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 11.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

MARIA ANGELES ELORZA ZUBIRIA.

Lehenengoa. Xedea.

Oinarri hauen helburua Gaztemendu programa deitzea da, hurrengo artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten gazteek egonaldia egin dezaten Euskadin 2013ko abuztuaren 31tik irailaren 14era.

Aurten eskainitako egonaldi kopurua 15ekoa da.

Bigarrena. Eskatzaileek bete beharreko baldintzak.

  1. Gutxienez 18 urte beteta izatea 2013ko urtarrilaren 1ean.

  2. Bizilekua Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo izatea.

  3. Ofizialki aintzatetsi eta Euskal Etxeen Erregistroan inskribaturiko euskal etxe bateko bazkide izatea, deialdia argitaratu baino hiru urte lehenagotik, gutxienez.

  4. Musika ezagutzak izatearen egiaztagiria aurkeztea.

  5. Gaztemundu programako egonaldirik inoiz egin gabekoa izatea.

    Hirugarrena. Zenbatekoa.

    Euskal Autonomia Erkidegoko 2013ko aurrekontuetan berariaz ezarritako aurrekontu kredituetatik deialdi honetarako gorde diren diru baliabideak 50.000 eurokoak dira guztira.

    Laugarrena. Eskabideak baloratzeko irizpideak.

  1. Ebaluazio Batzordeak honako irizpide hauek erabiliko ditu aurkeztutako eskabideak baloratzeko:

    (Ikus .PDF)

    A irizpidea: «Bideo grabaketaren balorazioa». Euskal musika tresna tradizionalak batez baliatuz, izan alboka, atabala, gaita nafarra, panderoa, trikitixa, txalaparta, txirula edo txistua, pieza bat jotzea baloratuko da. Balorazioa Vitoria-Gasteizko Musika Etxeko (Folklore Akademiako) irakasle adituek egingo dute. Gehienez 50 puntu.

    B irizpidea: «Eskatzaileak zenbateraino hartzen duen parte bere euskal etxeko jardueretan». Eskatzaileak euskal etxearen bizitza sozialean parte hartzen duen baloratuko da. Gehienez 30 puntu.

    C irizpidea: «Euskararen ezagutza». Oinarrizko ezagutza mailari 2 puntu emango zaizkio; maila ertainekoari, 5 puntu; eta goi mailakoari, 10 puntu.

    D irizpidea: «Euskal Herria bisitatu ez izana». 10 puntu emango zaizkie Euskal Herria bisitatu ez dutenei.

  2. Hautaketa prozesuan onartzeko, eskabideek 50 puntu lortu beharko dituzte gutxienez.

    Bosgarrena. Eskabideak aurkeztea.

  1. Hona hemen nora zuzendu behar diren eskabideak: Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritza, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia, Nafarroa kalea 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.

    Eskaerak formalizatzeko, oinarri hauei erantsitako inprimaki eredua erabili beharko da; www.euskadi.net web orrialdean izango dute eskura interesatuek inprimaki hori.

  2. Eskabidearekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

    1. Pasaportearen edo nortasun agiriaren kopia, adina eta bizilekua egiaztatzeko.

    2. Euskal etxeak emandako ziurtagiria, eskatzaileak honako baldintza hau betetzen duela egiaztatzeko: ofizialki aintzatetsi eta Euskal Etxeen Erregistroan inskribaturiko euskal etxe bateko bazkide izatea, deialdia argitaratu baino hiru urte lehenagotik, gutxienez. Euskal etxeak ziurtatu beharko du bere gain hartuko dituela esleipendunak bere betebeharrak ez betetzean sor daitezkeen gastuak, eta txosten bat erantsi beharko du eskatzaileak etxe horren jardueretan duen parte hartzeaz.

    3. Kalitate oneko bi minutuko iraupeneko musika grabaketa, eskatzailea, bera bakarrik, euskal musika tresna bat jotzen jasotzen duena.

    4. Euskara badakiela egiaztatzeko agiria.

  3. Eskatzaileak izenpetu beharko du eskabidea.

  1. Interesatuek abenduaren 23ko 316/2003 Dekretuan eskatzen diren betekizunak betetzen badituzte, eskabideak aurkeztu beharko dituzte, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean jasotako edozein bide erabiliz.

  2. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

    Zazpigarrena. Ebaluazio Batzordea.

    Abenduaren 23ko 316/2003 Dekretuaren 11. artikuluan aurreikusitako ebaluazio batzordeak honako kide hauek izango ditu:

    Maria Angeles Elorza Zubiria, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, batzordeburua.

    José Manuel Meaurio Antón jauna, Lehendakaritzako teknikaria, bokala.

    Maribel Etxabarria Perez andrea, Kanpo Harremanetarako Idazkaritzako Nagusiko funtzionarioa, bokala

    Benan Oregi Iñurrieta, Lehendakaritzako teknikaria, bokala eta batzordearen idazkaria.

    Zortzigarrena. Prozedura ebaztea.

    Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak, Ebaluazio Batzordeak egindako proposamena kontuan izanda, Gaztemundu programaren deialdia ebatziko du.

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.