Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko otsailaren 14koa, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra aurkeztutako erreklamazioak ebatzi eta behin-behineko emaitza horiek behin betiko bihurtzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HAEE; Herri Administrazio eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 33
  • Hurrenkera-zk.: 889
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/02/14
  • Argitaratze-data: 2013/02/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak, 2012ko abuztuaren 20ko Ebazpenaz (2012-09-06ko EHAA, 184 zk.), hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako dei egin zuen.

Deialdi horretako ohiko azterketa gainditu zuten azterketarien behin-behineko zerrenda Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2013ko urtarrilaren 16ko Ebazpenaz (2013-01-17ko EHAA, 12 zk.) argitaratu zen.

Zerrenda horren kontra erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, aurkeztutakoak aztertu dira. Gauzak horrela, hau

  1. Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra jarri eta onartu diren azterketarien erreklamazioen emaitzen argitalpena agintzea www.ivap.euskadi.net/r61-euskera/es helbide elektronikoan.

  2. Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra aurkeztutako beste erreklamazio guztiak ezestea.

  3. 2013ko urtarrilaren 16ko Ebazpenaz argitaratutako behin-behineko emaitzak behin betiko bihurtzea.

  4. Ebazpen honetan xedatutakoaren kontra gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango da Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren aurrean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

    Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 14a.

    Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

    MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.