Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko abenduaren 28koa, Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordearena. Ebazpen honen bidez, azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuaren babesean eskatutako laguntzak ematen eta ukatzen dira. Aipatu dekretuak Leader ikuspegiaren aplikazioa erregulatzen du, Euskal Herriko 2007-2013 Landa Garapen Iraunkorreko programari jarraikiz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 60
  • Hurrenkera-zk.: 1540
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/12/28
  • Argitaratze-data: 2013/03/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ikusi dira Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak 2012ko maiatzaren 23ko Agindupean aurkeztutako laguntza eskariak eta eskariekin batera aurkeztutako dokumentazioa. Eskari horiek ebazpen honen (1, 2 eta 3) I, II eta III eranskinetan daude zerrendatuta. Aipatu aginduan iragarri ziren 2012. urterako azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuak erregulatutako laguntzak. Dekretu horrek arautzen du LEADER ikuspegiaren aplikazioa, Euskal Herriko 2007-2013 Landa Garapen Iraunkorreko Programari jarraikiz.

Kontuan hartuta, besteak beste, erregelamendu horiek LGENF eta landa garapenerako erkidegoko laguntzak zehazten dituztela: Kontseiluaren ekainaren 21eko 1290/2005 Erkidegoko Erregelamendua (EE) eta Kontseiluaren irailaren 20ko 1698/2005 Europako Erregelamendua.

Kontuan hartuta aipatuta erregelamenduei jarraikiz LGENFari dagokiola erkidegoko finantzaketa.

Kontuan hartuta urriaren 3ko 194/2006 Dekretuari jarraikiz Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileari dagokiola, baimena duen erakunde bakarra den aldetik, LGENFaren kargura finantzatutako laguntzak ordaintzea.

Kontuan hartuta ezen, Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriari jarraikiz (dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dira eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dira), Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila honako hauek osatzen dutela: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko organoek eta unitateek (dagoeneko desagertu da sail hori); eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Nekazaritza eta Landa Garapenerako eta Arrantza eta Elikagaien Industriako Sailburuordetzetako organoek eta unitateek.

Kontuan hartuta ezen, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena finkatzen duen abenduaren 22koa 629/2009 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriari jarraikiz (ordezkapenen araubidea erregulatzen du xedapen horrek), sailburuordetzetako eta haien mendeko zuzendaritzetako titularren postuak bete gabe egonez gero, edo titularrok kanpoan edo gaixorik egonez gero, hierarkian gorago dagoen hurrengoak beteko ditu aipaturiko titularrei esleitutako egitekoak eta eskumenak, egoerak dirauen bitartean eta sailburuak bestelako ebazpen berariazkorik eman ezean.

Kontuan hartuta aurkeztutako eskariak aztertzeko eta ebaluatzeko ardura duen Tokiko Ekintza Taldearen proposamena (eskariak aurkeztu dira azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuaren 9. artikuluari jarraikiz).

Kontuan hartuta aurreko guztia, honako hau

Lehenengoa. Ebazpen honen (1) I. eranskineko zerrendan dauden eskatzaileei azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuak erregulatzen dituen laguntzak ematea. Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko landa eremuetan landa ekonomia dibertsifikatzeko eta bizi kalitatea hobetzeko jarduerak eta inbertsioak finantzatzeko laguntzak arautzen ditu (LEADER programa). Laguntza horiek 2012an iragarri ziren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2012ko maiatzaren 23ko Adinduaren bitartez. Goian aipatu eranskinean daude zehaztuta laguntza jasoko duen pertsona edo erakundea, dagokion proiektua, inbertsioa eta diru-laguntzaren zenbatekoa. Zenbatekoa, guztira 2.680.064,72 eurokoa da eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuarekin ordainduko da.

Jarduerak eta/edo inbertsioak egikaritzeko epea ordainketa edo konpromiso kreditua emandako aurrekontu ekitaldian bukatuko da, derrigorrez, 2012. urtean eman beharko zaielarik hasiera.

Edozein modutan, aurreko paragrafoari jarraikiz 2012ko abenduaren 31n jarduerak eta/edo inbertsioak amaitu gabe dauzkaten proiektuei 2013ko abenduaren 31 arte luzatuko zaie epea, automatikoki.

Diru-laguntza jaso aurretik, jarduerak eta/edo inbertsioak egin eta ordaindu direla egiaztatu behar da, kontuan hartuta aurkeztu behar diren dokumentuak eta horretarako baldintzak (azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuaren 13. artikulua eta abenduaren 4ko 1852/2009 Errege Dekretuaren 4. artikulua).

Onartutako proiektua ez bada egiten jarritako epean (luzapenak barne) edo hazken hau egindako ziurtagiriak ez badira epe horretan aurkezten, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdu egingo da eta, behar izanez gero, jasotako dirua bueltatu egingo da; hori, azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuaren 15. artikuluari jarraikiz.

Onuraduna eratze bidean dagoen pertsona juridiko bat bada, kontuan hartu diru-laguntza jasotzeko erakunde pertsonifikatu gisa erabat eratua egotea ezinbestekoa dela.

Bigarrena. Ebazpen honen (2) II. eranskineko zerrendan dauden eskatzaileei azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuak erregulatzen dituen laguntzak jasotzeko eskubidea onartzea. Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko landa eremuetan landa ekonomia dibertsifikatzeko eta bizi kalitatea hobetzeko jarduerak eta inbertsioak finantzatzeko laguntzak arautzen ditu (LEADER programa). Laguntza horiek 2012an iragarri ziren Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2012ko maiatzaren 23ko Adinduaren bitartez. Goian aipatu eranskinean honako hauek daude zehaztuta: laguntza jasoko duen pertsona edo erakundea, dagokion proiektua, inbertsioa eta diru-laguntzaren zenbatekoa. Zenbatekoa, guztira 1.261.206,90 eurokoa da eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa (LGENF) medio finantzatzen da.

Jarduerak eta/edo inbertsioak egikaritzeko epea ordainketa edo konpromiso kreditua emandako aurrekontu ekitaldian bukatuko da, derrigorrez, 2012. urtean eman beharko zaielarik hasiera.

Edozein modutan, aurreko paragrafoari jarraikiz 2012ko abenduaren 31n jarduerak edota inbertsioak amaitu gabe dauzkaten proiektuei 2013ko abenduaren 31 arte luzatuko zaie epea, automatikoki.

Diru-laguntza jaso aurretik, jarduerak eta/edo inbertsioak egin eta ordaindu direla egiaztatu behar da, kontuan hartuta aurkeztu behar diren dokumentuak eta horretarako baldintzak (azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuaren 13. artikulua eta abenduaren 4ko 1852/2009 Errege Dekretuaren 4. artikulua).

Onartutako proiektua ez bada egiten jarritako epean (luzapenak barne) edo azken hau egindako ziurtagiriak ez badira epe horretan aurkezten, LGENF ordainketa egiteko betebeharretik libre geratuko da, Kontseiluaren ekainaren 21eko 1290/2005 Erregelamenduaren (EE) 29. artikuluari jarraikiz.

Diru-laguntzak emateko ebazpena Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak hartuko du, azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuari jarraikiz.

Onuraduna eratze bidean dagoen pertsona juridiko bat bada, kontuan hartu diru-laguntza jasotzeko erakunde pertsonifikatu gisa erabat eratua egotea ezinbestekoa dela.

Hirugarrena. Ebazpen honen (3) III. eranskineko zerrendan dauden eskatzaileei azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuak erregulatzen dituen laguntzak ukatzea. Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko landa eremuetan landa ekonomia dibertsifikatzeko eta bizi kalitatea hobetzeko jarduerak eta inbertsioak finantzatzeko laguntzak arautzen ditu (LEADER programa). Laguntza horiek 2012an iragarri ziren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2012ko maiatzaren 23ko Adinduaren bitartez. Aipatu eranskinean daude zehaztuta laguntza ukatzeko arrazoiak.

Laugarrena. Kasu hauetan, diru-laguntzak eten egingo dira eta, behar denean, jasotako dirua bueltatu egin beharko da: diru-laguntza jaso duen proiektua egin ez bada; diru-laguntza emateko betekizunak eta baldintzak ez badira bete, batik bat inbertsioei ez eustea (proiektua egikaritu eta bost urtean, behintzat).

Bosgarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 28a.

Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordea,

BITTOR OROZ IZAGIRRE.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.