Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko irailaren 25ekoa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, zeinen bidez argitaratzen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen Akordioa, Kiroleko dopinaren aurkako ekainaren 21eko 12/2012 Euskal Autonomia Erkidegoko Legeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 210
  • Hurrenkera-zk.: 4788
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/09/25
  • Argitaratze-data: 2012/10/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusten den erabakia hartu ondoren, eta artikulu horren c) idatzi-zatian ezarritakoarekin bat, honako hau

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen Akordioa, Kiroleko dopinaren aurkako ekainaren 21eko 12/2012 Euskal Autonomia Erkidegoko Legeari buruzkoa. Ebazpen honen eranskinean jaso da, hain zuzen ere, akordioa.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 25a.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JOSÉ MANUEL SALINERO FEIJOO.

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordeak, 2012ko irailaren 24an egindako bilkuran, akordio hau hartu zuen:

  1. Kiroleko dopinaren aurkako ekainaren 21eko 12/2012 Euskal Autonomia Erkidegoko Legearen zenbait artikulu direla-eta sortutako desadostasunak ebazteko negoziazioei ekitea; hona hemen artikuluok: 12.9 artikulua 13.1 artikulua dela-eta; eta 19.1 eta 21.1 artikuluak.

  2. Lantalde bat izendatzea, Aldebiko Lankidetza Batzordeari konponbide bat proposatzeko.

  3. Urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, jakinaraztea akordio hau Konstituzio Auzitegiari, 2012ko irailaren 29a baino lehen; eta horretaz gain, Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

    Madril, 2012ko irailaren 24a.

    Ogasun eta Herri Administrazioetako ministroa,

    CRISTÓBAL MONTORO ROMERO.

    Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

    IDOIA MENDIA CUEVA.