Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizuneko zuzendariarena, Jokoaren Erregistro Nagusiko honako hauen inskripzioei buruzkoa dena: «A» motako joko-makinen enpresa operadoreak, jolas-aretoen enpresa operadoreak eta ciber aretoen enpresak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 114
  • Hurrenkera-zk.: 2661
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/05/23
  • Argitaratze-data: 2012/06/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Ekonomia; Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Barne merkatuko zerbitzuei dagokienez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko abenduaren 12ko 2006/123/EE Zuzentaraua euskal ordenamendu juridikora sartzeko, beharrezkoa da, zerbitzu-jardueretara sarbidea izateko eta horiek baliatzeko arautegi oro honako honi egokitzea: barneko merkatuaren oinarrizko printzipioei.

Agindu hori betetzearren, Euskal Autonomia Erkidegoan apirilaren 23ko 7/2012 Legea eman zen, zeinarekin zenbait lege aldatu ziren, hain justu ere Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 12ko 2006/123/EE Zuzentarauari egoki zitezen (2012ko apirilaren 30ean argitaratu zen zuzentarau hori).

Aldatutako legeen artean dago azaroaren 8ko 4/1991 Legea, Euskal Autonomi Elkartean jokoa arautzeko dena, bere aplikazio-eremutik denbora-pasa hutseko jolas-makinak kenduaz. Makina horiek, prezio baten truke, erabiltzeko edo jokorako denbora-tarte bat ematen dute; eta hori aldez aurretik kontrolatua eta programatua dago, eta pizgarri osagarritzat hauek dituzte: partidaren zenbatekoa itzultzen da eskudirutan edo horren baliokidea fitxatan (zenbait eratako ondasunekin trukatu daitezkeenetan), partida bera luzatzeko aukera, hasierako zenbatekoagatik partida luzatzea edo partida osagarriak lortzea; «A». makina dute izentzat aipatutakoek. Orobat, aplikazio-eremutik kanpo uzten dira: aipatu bezalako makinen operadoreak, eta halako makinak bakarrik ustiatzen direneko aretoak.

Kanpoan uzte horietarako beharrezkoa da ondokoei buruzko inskripzioak Jokoaren Erregistro Nagusian direnak administratiboki egokitzea: «A» motako makinak ustiatzeko baimenak eta modeloak; halako makinen operadoreak, «A» motako makinetarako jolas-aretoen enpresak, eta, azkenik, ciber aretoak edo ciberlokalak.

Halaber, aipatu erregistroak ezeztatzeaz batera beharrezkoa da aurkeztutako fidantzak itzultzea; betiere, aurre egin behar zaien zehapenak eta tasak direla-eta, bete gabeko obligaziorik ez dagoela egiaztatutakoan.

Hortaz, Herrizaingo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Dekretua aldatzen duen azaroaren 23ko 303/2010 Dekretuak emandako eskumenak baliatuaz, honako hau,

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoaren Erregistro Nagusiko inskripzio batzuek, honako hauei buruzkoak, ezeztatzea:

  1. Denbora-pasa hutserako jolas-makinak, «A» izena dutenak.

  2. Aipatu makinen enpresa operadoreak.

  3. «A» makinen jolas-aretoak ustiatzen dituzten enpresak.

  4. Ciber aretoak edo ciberlokalak ustiatzen dituzten enpresak.

    Bigarrena. Aipatu joko-jarduerak baliatzeko aurkeztutako fidantzak itzultzea zuzendaritza honetan eska dezaketela jakinaraztea interesdunei; betiere, jarduerok burutzea dela-eta, tasak edo zehapenak ordaintzeko obligaziotik saldu direla egiaztatutakoan.

    Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herrizaingoko sailburuordeari, iragarki hau argitaratu eta hilabeteko epean, hala ezarrita baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluan eta hurrengoetan (lege hori 4/1999 Legeaz aldatu zen).

    Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 23a.

    Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizuneko zuzendaria,

    Sonia Fernández López.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.