Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko maiatzaren 4koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuordearena; honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren prezio publikoen bidez ordain daitezkeen zerbitzu eta jarduerak zehazten dituen Dekretua aldatzeko dekretu-proiektua jendaurrean jartzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 103
  • Hurrenkera-zk.: 2359
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/05/04
  • Argitaratze-data: 2012/05/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Sailak; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ekonomia eta Ogasun Sailak dekretu-proiektu bat landu du, honako dekretu hau aldatzen duena: 249/2010 Dekretua, irailaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta honen erakunde autonomoek prezio publikoen bidez ordaindu ditzaketen zerbitzu eta jardunak zehazten dituena. Proiektu hori Xedapen Orokorrak egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeak zehaztutakoaren arabera izapidetuko da.

Aipatutako 8/2003 Lege horren 8.1 artikuluaren arabera, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Halaber, xedapenen izaera aintzat hartuta komenigarria baldin bada, jendaurrean jarri beharko dira. Proiektuan azaldu den arauarekin aipatutako dekretuaren eranskineko 2. eta 3. atalak aldatu nahi dira, bertan baitaude zerrendatuta prezio publikoen bidez ordain daitezkeen zerbitzu eta jarduerak. Hain zuzen ere, beste zerbitzu eta jarduera bat sartu da, «Estatistika-datuen ustiapenen eta aholkularitza teknikoen salmenta» izenekoa, Herrizaingo Sailak emango duena. Halaber, idazkera zabal eta orokorragoa ezarri da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari dagozkion unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako derrigorrezkoa ez den irakaskuntzaren zerbitzuetarako.

Hain zuzen ere, arau berria oro har herritar gehienei zuzenduta dagoela aintzat hartuta, gomendagarria da proiektua jendaurrean jartzea, 8/2003 Legearen 8. artikuluarekin bat; izapide horretarako, nahikoa da hogei egun balioduneko epea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.

Horregatik guztiagatik, Ekonomia eta Ogasun Sailaren egitura eta zereginak finkatzen dituen urriaren 20ko 568/2009 Dekretuaren 11.1 a) artikuluarekin bat etorriz, honako hau

  1. Jendaurrean azalduko da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren prezio publikoen bidez ordain daitezkeen zerbitzu eta jarduerak zehazten dituen Dekretua aldatzeko dekretu-proiektua, hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.

  2. Edozein pertsona fisikok zein juridikok, publikok nahiz pribatuk kontsulta dezake aurreko paragrafoak aipatzen duen dekretu-proiektuaren espedientea, baldin eta eragin diezaiokeen bidezko interesen baten jabe dela uste badu. Kontsulta hori egiteko epea lehenago adierazitakoa izango da, eta Ekonomia eta Ogasun Saileko Zerbitzu Zuzendaritzan (DonostiaSan Sebastián 1, 01010 VitoriaGasteiz) edo Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren bitartez egin ahal izango da. Esandako epean eta tokietan, halaber, egoki iritzitako alegazio, agiri eta justifikazioak ere aurkeztu ahal izango dira.

    Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 4a.

    Ogasun eta Finantzetako sailburuordea,

    MARÍA Manuela Escribano Riego.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.