Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

1931/2011 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, arautzen dira lanbide garapenaren baldintzak, eskabideak, ebaluazio-prozedura eta maila-esleipena bere aplikazio-eremuan dauden profesionalentzat.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 75
  • Hurrenkera-zk.: 1725
  • Xedapen-zk.: 1931
  • Xedapen-data: 2011/12/29
  • Argitaratze-data: 2012/04/17

Testu legala

Azaroaren 22ko 395/2005, otsailaren 27ko 35/2007 eta abenduaren 26ko 248/2007 Dekretuetako 11. artikuluaren arabera, maila bakoitzaren enkoadratze-prozedura ebaluatzeko deialdia egingo da. Deialdia Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak egingo du. Aipatutako dekretu horien bidez, arautzen da Osakidetzan lan egiten duten pertsonal lizentziatu sanitarioaren, diplomatu sanitarioen eta lanbide heziketako profesional ez-sanitarioen eta sanitarioen lanbide garapena.

Bestalde, 2011ko abenduaren 21eko bileran, Sanitateko Mahai Sektorialean, akordio bat lortu zen SATSE, CC.OO. eta UGT sindikatuekin: Osakidetzako profesionalen ebaluazio eta lanbide garapenaren 2011ko ekitaldiko ohiko deialdian, baldintzak, eskabide-moduak eta -epeak eta maila ebaluatzeko eta esleitzeko prozedurak arautzeko hitzarmena sinatu zen. Horren azken atalean, ebazpen honetan araututako prozesuaren deialdia aurreikusten da.

Ebazpen hau honetarako ematen da: ebazpen honen aplikazio-eremuan dauden profesionalak, lanbide garapenari dagokionez, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiaren ondoko Ebazpen hauek arautzen duten Lanbide Garapen Sistemaren Ezarpen Faseko deialdietan parte hartu zuten profesionalentzat ezarritako aurrerapen-baldintza beretan jartzeko. Hona hemen ebazpenok:

Uztailaren 9ko 2470/2008 Ebazpena, lizentziatu sanitarioen lanbide garapeneko maila aitortzen duena.

Abenduaren 19ko 4413/2008 Ebazpena, diplomatu sanitarioen lanbide garapeneko maila aitortzen duena.

Martxoaren 23ko 1061/2009 Ebazpena, kategoria ez sanitarioko eta Lanbide Heziketako alor sanitarioko lanbide garapeneko mailak aitortzen dituena.

Horregatik guztiagatik eta kontuan izanda aplika dakizkiokeen azaroaren 22ko 395/2005, otsailaren 27ko 35/2007 Dekretua eta abenduaren 26ko 248/2007 Dekretua eta ekainaren 3ko 106/2008 Dekretuko eranskinaren 5. atalean jasotako aldaketak, honako hau

Ebazpen honen xedea da lanbide garapenaren baldintzak, eskabideak, ebaluazio-prozedura eta maila-esleipena arautzea ebazpen honen aplikazio-eremuko profesionalentzat, Osakidetzako zuzendari nagusiaren ondoko ebazpen hauetan bere Lanbide Taldearentzat arautzen diren Lanbide Garapen sistemaren ezarpen faseko deialdietan ezarritako aurrerapen-baldintza berdinak izan ditzaten bere Lanbide Garapenari dagokionez.

Uztailaren 9ko 2470/2008 Ebazpena, lizentziatu sanitarioen lanbide garapeneko maila aitortzen duena.

Abenduaren 19ko 4413/2008 Ebazpena, diplomatu sanitarioen lanbide garapeneko maila aitortzen duena

Martxoaren 23ko 1061/2009 Ebazpena, kategoria ez sanitarioko eta Lanbide Heziketako alor sanitarioko lanbide garapeneko mailak aitortzen dituena.

Prozesu honetan talde hauek eska dezakete parte hartzea:

  1. Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiaren 2470/2008, 4413/2008 eta 1061/2009 Ebazpenen bidez araututako ezarpen-faseko azkeneko hiru deialdietakoren batean parte hartzeko baldintzak beteta ere, deialdian parte hartzeko zegokien eskaera egin ez zuten profesionalek.

  2. Ekainaren 28ko 140/2011 Dekretuaren bidez transferitutako profesionalek. Dekretu horren bidez, Transferentzien Batzorde Mistoaren 2011ko ekainaren 22ko Akordioa onartzen da, espetxe-osasunaren esparruko Estatuko Administrazioaren eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoa, Osakidetza- Euskal osasun zerbitzuko langileen lan baldintzak arautzen dituen Akordioaren aplikazio-eremuan integratu daitezen, bakarka nahiz taldeka erabakita, deialdi honetan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen.

    Lanbide garapeneko edozein mailatan eskabidea egiteko aukera egongo da, baldin eta eskatzen diren egindako zerbitzu-urteak badituzte, ondoko artikuluak dioenaren arabera.

1. 2. artikuluko A atalean sartzen diren profesionalak.

  1. Osasun-zerbitzuetako langile estatutarioen Estatutu Markoari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legean ezarritakoaren arabera, Osakidetzan zerbitzu aktiboan edo antzeko egoeran egotea, norbere Lanbide Taldeari dagokion eta aitorpena eskatzen dueneko ezarpen-faseko azkeneko deialdian ezarritako eskabideak aurkezteko epean. (2470/2008 Ebazpena fakultatiboak, 4413/2008 Ebazpena diplomatu sanitarioak eta 1061/2009 Ebazpena, Lanbide Heziketako profesional ez sanitario eta sanitarioak).

    Enplegu finkoa duen pertsonalarentzat, eskabideak aurkezteko epean.

    Pertsonal ez-finkoarentzat, eskabideak aurkezteko epearen hasieran edo epeko uneren batean, baldin eta aipatu deialdietako 2 artikuluan kolektibo honentzat aipatutako gainerako baldintzak betetzen baditu.

    Aipatutako ezarpen-faseko deialdiei dagozkien eskabide-epeak ondokoak dira:

    2470/2008 Ebazpena: 2008ko uztailaren 10etik irailaren 15era.

    4413/2008 Ebazpena: 2008ko abenduaren 20tik 2009ko otsailaren 10era.

    1061/2009 Ebazpena: 2009ko martxoaren 25etik maiatzaren 5era.

  2. Osakidetzan zerbitzu aktiboan edo antzeko egoeran egotea, Ebazpen honetan pertsonal finkoarentzat ezarritako eskabideak aurkezteko epean, eta aurkezteko epearen hasieran edo epeko uneren batean pertsonal ez finkoarentzat.

  3. Bost urte edo gehiagoko zerbitzuak eginda izatea eskatzen duen lanbide-taldean.

  4. Maila lortzeko behar diren egindako zerbitzu-urteak izatea.

    Egindako zerbitzuak Lanbide Garapeneko azkeneko hiru deialdietako 2. artikuluaren arabera zenbatuko dira; 2470/2008 (lizentziatu sanitarioak), 4413/2008 (diplomatu sanitarioak) eta 1061/2009 (Lanbide Heziketako pertsonal ez-sanitario eta sanitarioa), eta baita ekainaren 3ko 106/2008 Dekretuaren 5, 2) atalaren arabera, zeinen bidez 2008ko martxoaren 14ko bilkuran Sanitateko Mahai Sektorialak lortutako Akordioa onartzen baita.

    Lanbide-talde bakoitzarentzat egindako zerbitzuak zenbatzeko datak aurreko paragrafoan aipatutako ebazpenen 4. artikuluan ezarritakoak izango dira.

    2470/2008 Ebazpena. Lizentziatu sanitarioak: 2008ko irailaren 15era arte egindako zerbitzuak

    4413/2008 Ebazpena. Diplomatu sanitarioak: 2009ko otsailaren 10era arte egindako zerbitzuak

    1061/2009 Ebazpena. LHko profesional sanitario eta ez-sanitarioak: 2009ko maiatzaren 5era arte egindako zerbitzuak.

    2. artikuluko B atalean sartzen diren profesionalak.

  1. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lan-baldintzak arautzen dituen Akordioaren aplikazio-eremuan integratuta egotea, bakarka edo taldeka erabakita, deialdi honetako eskabideak aurkezteko epea amaitzean.

  2. Osasun-zerbitzuetako langile estatutarioen gaineko Estatutu Markoari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen arabera, Osakidetzan zerbitzu aktiboan edo antzeko egoeran egotea, ebazpen honetan eskabideak aurkezteko ezarritako epean pertsonal finkoarentzat, eta eskabideak aurkezteko epe hasieran edo epeko uneren batean pertsonal ez-finkoarentzat.

  3. Bost urte edo gehiagoko zerbitzuak eginda izatea eskatzen duen lanbide-taldean.

  4. Maila lortzeko behar diren egindako zerbitzu-urteak izatea.

    Egindako zerbitzuak Lanbide Garapeneko azkeneko hiru deialdietako 2. artikuluaren arabera zenbatuko dira (2470/2008 Lizentziatu sanitarioak, 4413/2008 Diplomatu sanitarioak eta 1061/2009 Lanbide Heziketako pertsonal ez sanitario eta sanitarioa), eta baita ekainaren 3ko 106/2008 Dekretuaren 5.2) atalean ezarritakoaren arabera, zeinen bidez 2008ko martxoaren 14ko bilkuran Sanitateko Mahai Sektorialak lortutako Akordioa onartzen baita.

    Aurreko paragrafoan ezarritakoaren salbuespen gisa, % 100ean zenbatuko dira Lanbide Garapena eskatzen dueneko kategorian, espetxeetan egindako zerbitzuak, baina ez zaio aplikatuko Osasuneko Sistema Nazionalean integratuta ez dauden bestelako Administrazio Publikoetan egindako zerbitzuen % 50eko ponderazioa.

    Egindako zerbitzuak zenbatzeko datak hurrengo ebazpenetako 4. artikuluan ezarritakoak izango dira lanbide-talde bakoitzarentzat:

    2470/2008 Ebazpena. Lizentziatu sanitarioak: 2008ko irailaren 15era arte egindako zerbitzuak

    4413/2008 Ebazpena. Diplomatu sanitarioak: 2009ko otsailaren 10era arte egindako zerbitzuak

    1061/2009 Ebazpena. LHko profesional sanitario eta ez-sanitarioak: 2009ko maiatzaren 5era arte egindako zerbitzuak.

Eskabideak aurkezteko lekuari eta moduari dagokionez, 2470/2008, 4413/2008 eta 1061/2009 Ebazpenek arautzen dituzten Lanbide Garapeneko azken hiru deialdietako 4, 5 eta 6 artikuluen arabera egingo da.

Epeari dagokionez, eskatzaileek hilabeteko epea izango dute, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo eguneko 14:00etatik aurrera, eskabidea eta merituen dokumentazioa bete eta aurkezteko, artikulu honetan ezarritakoaren arabera.

Ebaluatzeko eta mailak esleitzeko prozedurak, ezarpen-faseko hiru Deialdien Ebazpenetako (uztailaren 9ko 2470/08 Ebazpena, abenduaren 19ko 4413/2008 Ebazpena, eta martxoaren 23ko 1061/2009 Ebazpena), 7tik 9ra bitarteko artikuluen arabera egingo dira, lanbide taldeari dagokion eran.

Ebazpenetan ezarritakoaren arabera;

Aplikatuko diren merituen baremoa aipatutako ebazpenen eranskinetan daudenekin bat etorriko dira, lanbide taldeari dagokion eran.

  1. artikuluaren arabera, bizitza profesional guztia zenbatuko da, B eta C Blokeetako curriculum-merituen balorazioa egiteko.

    II. edo III. mailara heltzeko behar den gutxieneko puntuazioa lortzen ez dutenei ekainaren 3ko 106/2008 Dekretuaren 5.4 atalean arautzen den puntuazio gehigarri korporatiboa aplikatuko zaie.

Azaroaren 22ko 395/2005 Dekretuan Lanbide Garapenaren Maila bakoitzeko zenbatekoak ezartzen dira Lizentziatu Sanitarioentzat, eta ekainaren 3ko 106/2008 Dekretuan gainerako lanbide-taldeentzat.

Maila-esleipenak Ebazpen hau sinatzen den hurrengo urteko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ordainketa-ondorioak.

Pertsonal ez-finkoak lanbide taldearen lanbide garapeneko mailari dagozkion zenbatekoak kobratuko ditu, lanbide talde horretan egindako zerbitzuetan aitortutako denboraldietakoak.

Lehenengoa. Ebazpen honetan berariaz aurreikusten ez denerako, uztailaren 9ko 2470/2007, abenduaren 19ko 4413/2008, eta martxoaren 23ko 1061/2009ko Ebazpenetan hurrenez hurren, lizentziatu sanitario, diplomatu sanitario eta lanbide heziketako profesional ez sanitario eta sanitarioen Lanbide Garapenaren mailak aitortzen dituztenak aplikatuko dira.

Halaber, honako legeetan jasotako arauak ere aplikatuko dira: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta administrazio Prozedura Erkidearen gaineko azaroaren 26ko 30/1992 Legea eta azaroaren 22ko 395/2005 Dekretua, otsailaren 27ko 35/2007 Dekretua eta abenduaren 26ko 248/2007 Dekretua, zeinen bidez arautzen baita Osakidetzan lan egiten duten lizentziatu sanitarioen, diplomatu sanitarioen eta lanbide heziketako profesional ez-sanitarioen eta sanitarioen lanbide garapena, eta baita 2008ko ekainaren 3ko 106/2008 Dekretuaren 5. atalean jasotako aldaketak ere.

Bigarrena. Administrazio-bidea agortzen duen ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, hil biko epean; biak ere ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera. Hala agintzen da azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. eta 117. artikuluetan eta uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 eta 46. artikuluetan (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena; 29/1998 Legea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioarena).

Hirugarrena. Ebazpen honek EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 29a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (6)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.