Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko azaroaren 3koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, zeinen bidez argitaratzen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen Akordioa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2011ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 5/2010 Legeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 225
  • Hurrenkera-zk.: 5741
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/11/03
  • Argitaratze-data: 2011/11/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusten den akordioa hartu ondoren, eta artikulu horren c) letran ezarritakoarekin bat, hau

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 3a.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JOSÉ MANUEL SALINERO FEIJOO.

ESTATUKO ADMINISTRAZIOAren eta EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAren arteko aldebiko lankidetza batzordea

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen Akordioa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2011ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 5/2010 Legeari buruzkoa.

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordeak, 2011ko irailaren 30ean egindako bilkuran, akordio hau hartu zuen:

  1. Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen akordioa betez osatutako lan-taldeak egindako negoziaketekin bat etorriz (lan-talde hori eratu zen, hain zuzen ere, honako gai hau aztertu eta konponbideak proposatzeko: Euskal Autonomia Erkidegoko 2011ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 5/2010 Legearen inguruan sortutako desadostasunak), bi aldeen iritziz, desadostasun horiek konponduta geratu dira, honako interpretazio eta konpromiso hauek direla-eta:

    1. 5/2010 Legearen 26. artikuluaren 8.c), 9. eta 13. ataletan azaldutako desadostasunei dagokienez, alde bien ustez, pentsio-planetarako ekarpenen zenbatekoak kontuan hartu behar dira arlo publikoan ari diren langileen ordainsariak kalkulatzeko, eta ondorioz, Estatuaren 2011rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 22ko 39/2010 Legearen 22.Dos artikuluan jasotako oinarrizko arauan ezarritako mugen aplikazioa baloratzeko ere balio dute.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoak aurkeztutako dokumentazioa ikusita, agerian geratzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arlo publikoan ari diren langileen ordainsariek errespetatu egiten dituztela aipatutako legean 2011ko ekitaldirako ezarritako mugak.

  2. Lortutako akordioa dela-eta, bi aldeak bat datoz uste baitute sortutako desadostasunak konponduta geratu direla, akordio honetan aurreikusitako ebazpenei lotutako desadostasunak alegia, eta piztu den eztabaida bukatuta geratu dela.

  3. Akordio hau, Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

    Madril, 2011ko irailaren 30a.

    Lurralde Politikako lehendakariorde eta Lurralde Politika eta Herri Administrazioko ministroa,

    MANUEL CHAVES GONZÁLEZ.

    Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

    IDOIA MENDIA CUEVA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.