Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko urriaren 11koa, Herrizaingo Saileko Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizun publikoen eta jolas jardueren ordutegiak ezarri eta jarduera horien beste alderdi batzuk arautzen dituen araudia bigarrenez aldatzen duen Dekretu egitasmoa jendaurrean jartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 207
  • Hurrenkera-zk.: 5268
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/10/11
  • Argitaratze-data: 2011/11/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Segurtasuna eta justizia; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Hirigintza eta etxebizita; Herrizaingoa; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Herrizaingoko sailburuak 2011ko irailaren 7an emandako Aginduaren bidez, onartu egin zen hasiera ematea Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizun publikoen eta jolas jardueren ordutegiak ezarri eta jarduera horien beste alderdi batzuk arautzen dituen araudia bigarrenez aldatzen duen Dekretu egitasmoa izapidetzeko prozedurari. Xedapen orokorrak egiteko prozedura arautzen duen abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 14. artikuluaren arabera, presazko prozedura bidez izapidetuko da.

Xedapen orokorrek herritarren eskubide eta interes bidezkoei eragiten badiete, entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute, betiere aipatutako 8/2003 Legearen 8.1 artikuluarekin bat etorriz; eta euren izaera dela-eta beharrezkoa bada, jendaurrean jarri beharko dira.

Hori dela eta, Xedapen orokorrak egiteko prozeduraren arautzen duen abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluarekin bat etorriz, aurreproiektua jendaurrean jarriko dugu 10 egunez; Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Horrenbestez, azaldutako guztiagatik eta Herrizaingo Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuaren 14.2.h) artikuluarekin bat etorriz, hauxe

Lehenengoa. Jendaurrean jartzea, 10 egun baliodunez, Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizun publikoen eta jolas jardueren ordutegiak ezarri eta jarduera horien beste alderdi batzuk arautzen dituen araudia bigarrenez aldatzen duen Dekretua, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Bigarrena. Aurreko paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako eta alegazioak aurkezteko, Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizun publikoen eta jolas jardueren ordutegiak ezarri eta jarduera horien beste alderdi batzuk arautzen dituen araudia bigarrenez aldatzen duen Dekretuaren edukia eskura egongo da Herrizaingo Sailaren Araubide Juridiko eta Zerbitzu Zuzendaritzan (Gasteizko Donostia kaleko 1ean) eta Herrizaingo Saileko Internet-eko web-orrialdean: http://www.interior.ejgv.euskadi.net.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 11.

Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendaria,

IÑAKI CALONGE CRESPO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.