Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko apirilaren 11koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, zeinen bidez argitaratzen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen Akordioa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2011ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 5/2010 Legeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 78
  • Hurrenkera-zk.: 2292
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/04/11
  • Argitaratze-data: 2011/04/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusten den akordioa hartu ondoren, eta artikulu horren c) letran ezarritakoarekin bat, hau

Vitoria-Gasteiz, 2011ko apirilaren 11.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JOSÉ MANUEL SALINERO FEIJOO.

ALDEBIKO LANKIDETZA BATZORDEA

ESTATUKO ADMINISTRAZIOA-EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOA

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen Akordioa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2011ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 5/2010 Legeari buruzkoa.

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordeak, 2011ko martxoaren 23an egindako bilkuran, Akordio hau hartu zuen:

  1. Negoziazioei ekitea, Euskal Autonomia Erkidegoko 2011ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 5/2010 Legearen 26. artikuluaren 8.c), 9. eta 13. paragrafoak direla-eta sortutako desadostasunak ebazteko.

  2. Lantalde bat izendatzea, Aldebiko Lankidetza Batzordeari konponbide bat proposatzeko.

  3. Urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, akordio hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea 2011ko martxoaren 31 baino lehen, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

    Madril, 2011ko martxoaren 23a.

    Gobernuko hirugarren lehendakariorde eta

    Lurralde Politika eta Herri Administrazioko ministroa,

    MANUEL CHAVES GONZÁLEZ.

    Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

    IDOIA MENDIA CUEVA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.