Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko martxoaren 7koa, Herrizaingo Saileko Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendariarena, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen aldaketaren Lege Aurreproiektua jendaurrean jartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 47
- Hurrenkera-zk.: 1265
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/02/22
- Argitaratze-data: 2011/03/09
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Herrizaingoa
Testu legala
Larrialdiak Kudeatzeko Legearen aldaketaren Lege Aurreproiektua prestatu du Herrizaingo Sailak; eta Xedapen orokorrak egiteko prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeak zehaztu bezala izapidetu beharko da aurreproiektu hori.
Xedapen orokorrek herritarren eskubide eta interes bidezkoei eragiten badiete, entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute, betiere aipatutako 8/2003 Legearen 8.1 artikuluarekin bat etorriz; eta euren izaera dela-eta beharrezkoa bada, jendaurrean erakutsi beharko dira.
Eta horren ondorioz, Xedapen orokorrak egiteko prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluarekin bat etorriz, aurreproiektua jendaurrean erakutsiko da; horretarako, 20 egun balioduneko epea egongo da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Eta azaldutako guztiagatik, eta Herrizaingo Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuaren 14.2.h) artikuluarekin bat etorriz, hauxe
Lehenengoa. Larrialdiak Kudeatzeko Legearen aldaketaren Lege Aurreproiektua jendaurrean jartzea hogei egun balioduneko epean, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Bigarrena. Aurreko paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako, eta alegazioak aurkezteko asmoz, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen aldaketaren Lege Aurreproiektuaren edukia eskura egongo da Herrizaingo Sailaren Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan (Gasteizko Donostia kaleko 1ean) eta Herrizaingo Sailaren Internet-eko web-orrialdean: http://www.interior.ejgv.euskadi.net.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 7a.
Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendaria,
IÑAKI CALONGE CRESPO.