Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko urtarrilaren 26koa, Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendariarena, Dekretu proiektu hau jendaurrean jartzea xedatzen duena: Terrorismoaren biktimei aitorpena eta ordaina egiteko den ekainaren 19ko 4/2008 Legean aurreikusitako laguntza osoko sistema garatzen duen Dekretu proiektua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 25
  • Hurrenkera-zk.: 638
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/01/26
  • Argitaratze-data: 2010/02/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Aipatu ekainaren 19ko 4/2008 Legeak elkarri lotutako babeserako eta laguntzeko sistema arautzen du bere III. Tituluan, ekintza terroristen biktimen behar guzti-guztiak betetzeko asmoz.

Legezko arauak sistema horren prestazioak definitzen eta garatzen baditu ere, batzuetan ez dator bat erregelamenduzko garapenarekin, hauek esaterako: prestazioen muga ekonomikoak zehaztea edo prozedura eta antolakuntza arazoak; izan ere horiexek baitira proiektu honek garatu nahi dituenak, ekainaren 19ko 4/2008 Legean bertan aurreikusitako araubide juridikoa osatzeko.

Xedapen Orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren arabera, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute; era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira.

Hain zuzen ere, sortu nahi den araudiak zehaztugabeko pertsona-multzo fisiko eta juridiko bati eragingo dio, nahiz eta beti ere elkartzen edo ordezkatzen duten antolakunde edo elkarteetan sarturik ez egon; horregatik, bada, gomendagarria da jendaurrean jartzea.

Horregatik guztiagatik, abenduaren 22ko 8/2003 Legearen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen eta Herrizaingo Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezarri duen abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuaren 14.2.h artikuluaren arabera,

  1. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, hogei egun balioduneko epean, jendaurrean jartzea Terrorismoaren biktimei aitorpena eta ordaina egiteko den ekainaren 19ko 4/2008 Legean aurreikusitako laguntza osoko sistema garatzen duen Dekretu proiektua.

  2. Aurreko atalean ezarritakoaren ondorioz eta alegazioak aurkezteko asmoz, Dekretu proiektuaren edukia eskura egongo da Herrizaingo Saileko Araubide Juridiko eta Zerbitzuen Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia-San Sebastián, 1 kalean dagoena edota Interneteko web orri honetan: www.euskadi.net, Herrizaingo Sailaren atalean.

    Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 26a.

    Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

    IÑAKI CALONGE CRESPO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.