Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko urriaren 26koa, Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariarena, larrialdiko egoerei aurre egiteko zenbait jarduera, zentro edo establezimendutan bete beharreko autobabes-betekizunak arautzen dituen dekretu-proiektua jendaurrean jartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 219
- Hurrenkera-zk.: 6071
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/10/26
- Argitaratze-data: 2009/11/13
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Herrizaingoa
Testu legala
Larrialdien Kudeaketari buruzko Legeak 11.1 artikuluan agintzen duenez, arauz katalogo bat finkatu beharra dago, honako hauek bilduko dituena: pertsonentzat eta horien ondasun eta ondare kolektiboarentzat kaltegarriak izan daitezkeen jarduerak, jarduera horiek garatzen diren toki edo/eta establezimenduak eta kasu bakoitzean bete beharreko autobabes-neurriak.
Katalogo horretan jasoko da, gutxienez, Babes Zibilari buruzko urtarrilaren 21eko 2/1985 Legearen 5. artikuluan aipatzen den katalogoaren edukia. Artikulu hori martxoaren 23ko 393/2007 Errege Dekretuaren bidez garatu zen (393/2007 Errege Dekretua, larrialdi-egoerak eragin ditzaketen jarduerak garatzen dituzten zentro, establezimendu eta aretoetan autobabeserako oinarrizko araua onartzen duena).
Proiektu honek autobabesa definitu eta garatzen du eta Herri Administrazioek ezarri beharreko kontrol-
mekanismoak zehazten ditu, Larrialdien Kudeaketari buruzko Legearen 9., 10. eta 11. artikuluetan ezarritakoa betez. Horretarako, estatuko autobabeserako oinarrizko arauan ezarritako gutxieneko edukiak barne hartzen ditu, eta autobabeseko egitekoetan sakondu egiten du, batetik, bere eraginpeko jardueren eta establezimenduen katalogoa handituz eta, bestetik, bere egitekoak estatuko araudi horretan jasotako gutxienekoetatik haratago zabalduz.
Aipatutako legearen 8.1 artikuluarekin bat etorriz, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira.
Izan ere, araudi honen eraginpeko pertsona, enpresa eta entitateak ez daude beti bildu edo ordezkatzen dituen elkarte edo erakunde batean sartuta; horregatik, entzunaldia zuzenean egingo da, 8/2003 Legearen 8.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Adierazitakoaren ondorioz, eta abenduaren 22ko 8/2003 Legean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta Herrizaingo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuaren 14.2.h) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz,
Larrialdi-egoerei aurre egiteko zenbait jarduera, zentro edo establezimendutan bete beharreko autobabes-betekizunak arautzen dituen dekretu-proiektua jendaurrean jartzea; hogei egun baliodunetan egongo da jendaurrean proiektua, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Aurreko paragrafoan ezarritakoaren ondorietarako, eta nahi duenak alegazioak aurkezteko, dekretu-
proiektuaren edukia Herrizaingo Sailaren Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteizko Donostia kalea, 1ean) egongo da eskuragai, bai eta interneteko www.euskadi.net/emergencias112 web orrian ere.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 26a.
Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,
IÑAKI CALONGE CRESPO.