Ogasun eta Finantza Saila

Arautegia

Inprimatu

2470/2008 EBAZPENA, uztailaren 9koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan osasun-lizentziatuen taldeko profesional sanitarioen garapen profesionalaren maila aitortzeko hirugarren deialdia arautzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila; Osakidetza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 148
  • Hurrenkera-zk.: 4648
  • Xedapen-zk.: 2470
  • Xedapen-data: 2008/07/09
  • Argitaratze-data: 2008/08/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Azaroaren 22ko 395/2005 Dekretuaren (Osakidetzan zerbitzuak egiten dituen pertsonal lizentziatu sanitarioaren garapen profesionala arautzen duena) 11. artikuluarekin bat, Enteko Zuzendaritza Nagusiari dagokio ebaluazio-prozesuaren deialdia egitea maila bakoitzean kokatzeko.

Ebazpen hau 395/2005 Dekretuaren aldi baterako lehen xedapenean ezarritakoaren babesean ematen da. Dekretuak garapen profesionalaren sistema pixkanaka aplikatzea aurreikusten du, segidako deialdien bidez eta aipatu prezeptuaren 4. artikuluan jasotako egituraren arabera, 2. artikuluko aplikazio-eremuarekin, eta ekainaren 3ko 106/2008 Dekretuaren eranskinaren 5. atalean jasotako aldaketen arabera. Azken dekretu horren bidez, Sanitateko Mahai Sektorialean, 2008ko martxoaren 14ko bileran, lortutako Erabakia onartzen da.

Horregatik, azaroaren 22ko 395/2005 Dekretua aintzat hartuta, hau

Deialdi honen helburua da: eskabide-aurkezpena eta Osakidetzan zerbitzuak egiten dituen pertsonal fakultatiboaren garapen profesionala arautzekoa den dekretuaren 5. artikuluan aurreikusitako egiaztagirien aurkezpena arautzea, egindako zerbitzuen eta ebaluazio ostean lortutako puntuazioaren arabera, aitormena eskatzen duten profesionalak dagokien mailan sartzeko.

Prozesu honetan parte hartzea eska dezakete: Osakidetzan aktiboan edo antzeko egoeran dauden edo ekainaren 3ko 106/2008 Dekretuaren 5. atalean ezarritako baldintzak betetzen dituzten A.1. Fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko profesional sanitarioek.

Eskabidea aurkeztea borondatezkoa da. Interesatuak eskabidean egiaztatu beharko du eskatzen diren betekizunak betetzen dituela edo eskabideak aurkezteko epean beteko dituela.

  1. Osakidetzan aktiboan edo antzeko egoeran egotea, abenduaren 16ko 55/2003 Legean (osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Estatutu Markoari buruzkoa) ezarritakoarekin bat etorriz.

    • Enplegu finkoa duen pertsonalarentzat, eskabideak aurkezteko epean.

    • Pertsonal ez-finkoarentzat eskabideak aurkezteko epean, baldin eta honako baldintzak betetzen baditu:

    • Osakidetzan hiru urteko zerbitzuak eginda, aitormena eskatzen duen kategorian, eskabidea egiteko epea hasi aurre-aurreko 5 urte lehenago egindakoak.

    • EPEko azken prozesuan parte hatu izana, eskatu den kategoriako azterketa benetan eginda, ezinbesteko kasuetan izan ezik betiere dagokion eskabidea egin denean.

  2. Fakultatibo finko gisa aktiboan egotea 2008ko urtarrilaren 1ean. Data horren osteko baja-arrazoia profesionalaren heriotza edo ezintasun iraunkorra bada, inkorporazioa ofizioz egingo da.

  3. 5 urteko zerbitzuak izatea lizentziatu sanitario gisa.

    Lizentziatu sanitario gisa egindako zerbitzutzat joko dira: zerbitzu aktiboan edo plaza gordetzeko eskubidea duen lanpostu baliokidean egindako denboraldiak, kategoria bereko lanpostu funtzionalean egindakoak, edota, hala dagokionean, Osasun Sistema Nazionalari antolakuntza aldetik eta funtzionalki atxikitako osasun erakundeetako espezialitatekoak edo ebaluazioa eskatzen den uneko bere kategoriakoa ez den asistentzia-lanpostu funtzional desberdinetan egindakoak, betiere lanpostu horretan aritzeko lizentziatuaren titulua eskatzen bada, salbu lizentziatuen kasuan osasun-zientzietan espezialistaren titulu ofiziala lortzeko prestakuntza-urteak.

    Halaber, etengabeko atentzioko zerbitzuan kontratatu gisa egindako zerbitzuak ere konputatuko dira.

    Era berean, Ikerketako Zentro Ofizialetan edo Osasun Sistema Nazionalari atxikitako erakundeetan pertsonal ikertzaile gisa egindako zerbitzuak ere baloratuko dira, betiere lizentziatuaren titulazio sanitarioa eta dagokion espezialitatea eskatzen duen kontratua badu.

    Halaber, lizentziatu sanitario gisa beste herri-administrazioetan egindako zerbitzuak % 50ean baloratuko dira.

  4. Eskatutako maila lortzeko behar diren zerbitzu-urteak betetzea.

    Lizentziatu sanitario gisa egindako zerbitzuei, eta betiere talde horretan gutxienez bost izanda, Osasun Sistema Nazionalean beste lanbide talde batzuetan egindako zerbitzuak gehitu ahal zaizkie, honako baloreen arabera;

    • % 50, A2 eta B1 lanbide taldean.

    • % 25, B2 eta C1 lanbide taldean.

    • % 15, D1 lanbide taldean.

    • % 10, gainerako lanbide taldeetan.

  1. Senideak zaintzeko eszedentzia duten fakultatiboak, Erakundeak emandako prestakuntzarako baimena edo euskara ikasteko liberatuak, beti ere egoera hori urte batekoa baino luzeagoa bada. Kasu horietan, jarduera asistentzialari eta erakundearekiko inplikazio eta konpromisoari dagozkien arduradunak ebaluatutako faktoreetako puntuazio gisa, euren unitate edo zerbitzuko profesionalek euren antzinatasun-taldean lortutako batez besteko puntuazioa esleituko zaie, egoera horretan dauden bitartean.

  2. Zerbitzu berezietako edo sindikatu-ordezkapeneko edo langileen ordezkapeneko funtzioak egiteagatiko lizentzia duten profesionalei antzinatasunagatik dagokien mailaren bloke bakoitzeko gutxieneko puntuazioa esleituko zaie.

  1. Aurkezteko lekua eta modua. Parte hartzaile bakoitzak eskabide bakarra aurkeztu beharko du Internet bidez, Osakidetzaren www.osanet.euskadi.net web-orrian, edo Erakundeko Intraneten dagoen eredua betez.

    Eskabidea betetzeak merituak informatika-aplikazioko curriculum vitae atalean erregistratzea dakar berarekin.

    Eskabidea egindakoan, horren frogagiria zerbitzu-erakundeko Pertsonaleko Sailean entregatu behar da.

    Aurreko paragrafoan adierazitako moduan eskabidea egiteko behar diren informatika-baliabideak jarriko ditu Osakidetzak, dituen zerbitzu-erakundeen bitartez.

    Prozesuan onartua izateko, ezinbestekoa da dagokion eskabidea behar den denboran eta moduan betetzea eta entregatzea, aurkezteko epearen barruan.

  2. Epea. Eskatzaileek honako epea izango dute eskabideak aurkezteko, 4. artikuluaren a puntuan ezarritakoaren arabera: Ebazpen honen dataren hurrengo egunetik 2008ko irailaren 15eko 14:00ak arte.

Eskabidean eta aurkezten diren agiri eta informazioetan datu faltsuak jarriz gero, zehatu egingo da eskabidea ezeztatuz; horretaz gain, legez dagozkion neurriak hartuko dira.

Eskabidean adierazten den helbidea izango da jakinarazpenak egiteko balioko duen bakarra. Beraz, eskatzailearen erantzukizuna izango da bai helbidea jartzerakoan akatsen bat egitea bai, helbidea aldatuz gero, Osakidetzari horren berri ematea.

  1. b artikuluan aurreikusitako epearen barruan, egindako eskabidearen ordezkagiria aurkeztu beharko dute hautagaiek beren zerbitzu-erakundean.

    Aurkeztutako merituen ziurtagirien dokumentazioa bere zerbitzu-erakundeko Pertsonaleko Zerbitzuak eskatuko dio. Ez da erregistro bat bera ere konputatuko eskabideak aurkezteko epea amaitu ostean aurkeztu edo aldatu badira.

    Aurreko deialdietan aurkeztu badira eta egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu eta baliozkotu badira, bakarrik erregistratu egin beharko da, eta alegatutako meritu berriak aurkeztu baliozkotu ahal izateko.

    Erregistroak baliozkotzeko egiaztagiriak jatorrizko dokumentuak izan beharko dira edo bestela, jatorrizkoaren fotokopia konpultsatuak. Fotokopian honako hauek adieraziko dira: data, izen-abizenak, NAN eta konpultsa egiten duen arduradunaren sinadura irakurgarria.

    Eskabideak aurkezteko epea amaitu aurretik egindako agiri baten bidez aintzatetsita dauden merituak baino ez dira baloratuko.

    Zerbitzu aktiboan ez baina beste egoeraren batean daudenek Osakidetzako Erakunde Zentralaren egoitzan aurkeztu beharko dituzte agiriak (Araba kalea, 45 zk., 01006 Vitoria-Gasteiz).

Ebaluazio-prozesuan parte hartuko dute fakultatiboak berak, ebaluatuak zerbitzuak eskaintzen dituen zerbitzu edo unitateko arduradunak eta zerbitzu-erakundean horretarako osatutako ebaluazio-batzordeak.

Ebaluatu beharreko fakultatiboak, eskabidea egiterakoan, bere jokabideak modu objektiboan adieraziko ditu jarduera asistentzialeko eta arlo teknikoko merituen egiaztagiri-informazioaren bidez.

Zerbitzu edo unitateko arduradunaren egitekoa da ebaluazioa egiten zaionaren jarduera-eremu eta jakintza profesionalarekin zerikusi zuzena duten gaitasunak ebaluatzea, bai eta Erakundearekiko konpromisoa eta inplikazioari buruzkoak ebaluatzea ere. Ondoren, emaitzak azken ebaluazioari erantsiko dizkio –nahiz eta, hori gorabehera, ebaluatu daitezkeen gainerako faktoreak ebaluatzeko ere dei diezaioketen-, eta zerbitzu-erakundeko Ebaluazio Batzordean aurkeztu beharko du egindako ebaluazioaren emaitza.

Zerbitzu edo unitateko arduraduna ebaluatuaren lanbide-talde berekoa ez denean, eremu profesionalari dagokion ebaluazioa arduradun hierarkikoak edo funtzionalak egingo du.

Zerbitzu-erakundeko Ebaluazio Batzordeak jaso eta aztertuko ditu prozesuan sortutako agiriak, unitateko edo zerbitzuko arduradunek egindako ebaluazioei dagozkienak, bai eta ebaluatutako profesionalen ekarpenak ere. Emaitzak ikusita, ebaluazioa sakontzeari egoki irizten badio, ebaluatuaren ebaluazio osagarri bat egiteko eska diezaieke bere unitate edo zerbitzuko profesionalei, edo bestela, garapen profesionalaren sisteman sartuta dagoen beste zerbitzu-erakunde bateko espezialitate bereko profesionalei.

Ebaluazio Batzordeak merituak baloratuko ditu behar den epean eta eran interesatuak aurkeztutako agirietan oinarrituta. Eskabideak aurkezteko epea amaitu artekoak zenbatuko ditu; izan ere, eskabideak aurkezteko epea amaitu aurretik aurkeztu eta egiaztatu ez diren merituak ez dira inoiz ere baloratuko.

Pertsonal ez-finkoarentzako ebaluazio-prozedura, batez ere ebaluatzaileei eta ebaluazio-batzordeei dagokienez, egokitu ahalko da pertsonal-mota horren berezitasunengatik.

Profesionalak ebaluatzeko ardura duten organoei azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. eta 29. artikuluak aplikatuko zaizkie (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Ebazpen honen I. eranskinaren bidez onartzen da merituen baremoa.

Edonola ere, ebaluazioa gainditu beharko da, azaroaren 22ko 395/2005 Dekretuaren 8. artikuluan maila bakoitzerako ezarritako gutxieneko puntuazioa lortuz. Eskatzaileari maila bakoitzean aplikatu daitezkeen alderdiak ebaluatuko zaizkio, dekretuaren aldi baterako xedapenetan ezarritakoaren arabera.

Egindako zerbitzuengatik dagokion eta nahi duten maila lortzeko eskatzen den gutxieneko puntuazioa deialdi honetan lortzen ez dutenei ekainaren 3ko 106/2008 Dekretuaren 5.4) atalean aipatutakoa aplikatuko zaie bloke guztietan. Dekretu horren bidez, Sanitateko Mahai Sektorialean, 2008ko martxoaren 14ko bileran, lortutako Erabakia onartu zen.

Edonola ere, eskatzaileak ebaluazioaren fase arruntean eska daitezkeen alderdi kurrikularrak sartuz bete beharko du eskabidea.

  1. Mailak esleitzeko behin-behineko ebazpena.

    Ebaluazio-Batzordeak, bere jarduera amaitutakoan, egiaztatutako mailen behin-behineko zerrenda prestatu eta onartuko du, eta Osakidetzako Zuzendaritza Nagusira igorriko.

    Batzorde Korporatiboak txostena eman ondoren, Osakidetzako Giza Baliabideetako Zuzendaritzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko aginduko du ebazpen baten bidez. Horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera. Hala agintzen da azaroaren 26ko 30/1992 legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

  2. Mailak esleitzeko behin betiko ebazpena.

    Jarritako errekurtsoak Zuzendaritza Nagusiak erabakiko ditu, eta lortutako mailak behin betiko esleituko, ebazpen bidez. Ebazpen hori EHAAn argitaratuko da. Ebazpen horrek administrazio-bidea agortuko du.

Azaroaren 22ko 395/2005 Dekretuaren (batez ere aldi baterako lehen xedapenaren c) atala) aplikazio-eremukoak diren profesional finkoentzat, prezeptu horretan jasotako ordainketa-ondorioak ezartzen dira.

Gainerako profesionalei aplika dakizkiekeen ordainketa-ondorioei dagokienez, ekainaren 3ko 106/2008 Dekretuan araututakoa hartuko da kontuan. Dekretu horren bidez, Sanitateko Mahai Sektorialean, 2008ko martxoaren 14ko bileran, lortutako Erabakia onartu zen.

Maila bakoitzari dagozkion zenbatekoak azaroaren 22ko 395/2005 Dekretuaren 12. artikuluan jasotakoak dira, baina ondorioen dataren arabera birbaloratuak.

Enplegu finkorik gabeko pertsonalari aitortutako mailak bere ondorio ekonomikoak izango ditu 2006ko EPEan plaza lortzen dutenentzat, lanpostuaz jabetzen diren egunetik edo, hala badagokio, antolakuntza-arrazoiengatik lanpostu-jabetza atzeratuz gero, 2008ko ekainaren 1etik, eta gainerako pertsonal ez-finkoarentzat, 2008ko EPEa amaitzen den egunetik edo, hala badagokio, 2009ko uztailaren 1etik.

Aintzatetsitako azken mailari dagokion zenbatekoa baino ezingo da jaso.

  1. faktorea.– Jarduera asistentziala.

  1. azpifaktorea.– Helburuak lortu eta betetzeko orientazioa.

    Ebaluazio-mota

    • Fakultatiboaren ekarpena

    • Arduradunaren ebaluazioa (galdetegia)

Itemak

Ebaluazioa

Puntuazioa

– Joera – Etekina

5 gradu ebaluatzen dira

0 - 80

– Osakidetzaren batez besteko konparaketa

– Zerbitzuaren batez besteko konparaketa

  1. azpifaktorea.– Eraginkortasuna baliabideak kudeatzen.

    • Arduradunaren ebaluazioa (galdetegia)

Itemak

Ebaluazioa

Puntuazioa

– Antolakuntza eta plangintza

5 gradu ebaluatzen dira

0 - 20

– Baliabideak erabiltzea

  1. faktorea.– Lanbide-jakintza.

  1. azpifaktorea.– Jakintza teknikoa (Eremuaren araberako itemak: Espezializatua / Lehen mailako atentzioa).

    Ebaluazio-mota

    • Fakultatiboaren ekarpena

    • Arduradunaren ebaluazioa (galdetegia)

Itemak

Ebaluazioa

Puntuazioa

– Zailtasun teknikoa/polibalentzia

5 gradu ebaluatzen dira

0 - 60

– Autonomia tekniken erabileran

– Trebetasuna eta gaitasuna

– Preskripzio-kalitatea

– Erreferentzialtasuna

– Protokoloak eta teknikak hobetzea/ berrikuntza

  1. azpifaktorea.– Traturako gaitasuna.

    • Arduradunaren ebaluazioa (galdetegia)

Itemak

Ebaluazioa

Puntuazioa

– Erabiltzailearekiko harremana

5 gradu ebaluatzen dira

0 - 20

– Erabiltzailearen gogobetetzea

  1. azpifaktorea.– Funtzionamendu-zorroztasuna.

    • Arduradunaren ebaluazioa (galdetegia)

Itemak

Ebaluazioa

Puntuazioa

– Arauak betetzea

5 gradu ebaluatzen dira

0 - 20

– Zerbitzu/unitateko jardueretan partehartzea

  1. maila lortzeko baldintza gisa hauxe ezarri da: B Blokean eskatutako puntuen (57 puntu) % 10 gutxienez Irakaskuntza eta edo Ikerkuntza ataletan lortzea.

    Baremo honetan aipatutako merituak baloratze aldera, ez dira horrela baloratzen betetzen den lanpostuan egiten den ohiko lana, lan horren eduki propioa eta espezifikoa. Ebaluazio-batzordeak erabakiko ditu zein diren jarduera horiek.

    Nazioarteko edo estatuko curriculum-meritu desberdinak barematze aldera, nazioartekotzat joko dira gutxienez lau herrialdetara mugatzen diren gertaerak, eta estatu-eremutzat lurralde bakar batera (autonomia edo haren lurraldea) mugatzen direnak.

    1. azpifaktorea.– Etengabeko ikaskuntza, lanbide hobekuntza eta eguneratzea.

      Etengabeko prestakuntza:

      Atal honetan graduondoko titulazioak hartuko dira kontuan, Unibertsitateek edo horiei atxikitako erakundeek emandako titulu edo diplomak, prestakuntza aurreratu espezializatukoak edo diziplina anitzekoak, espezializazio akademikora, profesionalera edo ikertzailera zuzenduak. Kontuan hartuko da egindako etengabeko prestakuntza ere, behin oinarrizko titulazioa edo dagokion espezialitatekoa lortu ondoren ahalmen profesionala mantendu, areagotu edo hobetzera zuzendua.

      Kontuan hartuko dira graduondoko titulazioak eta honako arloetan jasotako etengabeko prestakuntza:

      • Prestakuntza, espezialitatearen edo lanpostuaren oinarrizko aspektuetan, Zerbitzuaren barruan identifikatuta daudenak.

      • Prestakuntza, espezialitateari edo lanpostuari lotutako teknika osagarrietan.

      • Prestakuntza, kudeaketan, ikerkuntza-prestakuntzan eta irakaskuntzako tekniketan.

        Hurrengo erakundeek emandako eta ziurtatutako graduondoko titulazioak edo etengabeko prestakuntza bakarrik hartuko dira kontuan: unibertsitateak, zentro publikoak edo kontzertatuak, erakunde sanitarioak, administrazioko entitate eta erakundeak, elkargo profesionalak eta elkarte zientifikoak. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, beti ere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

        Graduondoko titulazioak edo jasotako etengabeko prestakuntza eskuratutako kredituen arabera puntuatuko dira, baldin eta kredituok Etengabeko Prestakuntzako Kontseiluak edo Estatuko Unibertsitateek emandakoak badira. Titulazioak edo prestakuntzak ez badu horrelako krediturik, jasotako prestakuntza-orduen arabera puntuatuko da (hortik kanpo gelditzen dira praktiketako edo erakundeetako egonaldietan egindako orduak, titulu bat edo dagokion ziurtagiria lortzeko eskatu ahal direnean).

        Prestakuntza Egoiliarra

Prestakuntza Egoiliarra

5

Graduondoko titulazioa-prestakuntza:

Graudondoko masterra, graduondoko diplomak, doktoretzako ikastaroa:

Puntuak

Presentziala

Etengabeko Prestakuntzako Kontseiluaren kredituak Kon-tseiluaren kredituak / Unibertsitateko kredituak / Egiaztatutako orduak

Masterra ≥ 60 kred.

(≥600 or.)

15

Masterra 50-59 kred.

(500-599 or.)

14

Masterra 40-49 kred.

(400-499 or.)

13

Masterra 30-39 kred.

(300-399 or.)

12

Graduondoko Diploma

≥ 30 kred. ( ≥ 300 or.)

11

Graduondoko Diploma

20-29 kred. (200-299 or.)

10

Graduondoko Diploma

10-19 kred. (100-199 or.)

7

Ez presentziala

Etengabeko Prestakuntzako Kontseiluaren kredituak / Estatuko Unibertsitateko kredituak

Graduondoko Diploma

<10 kred. (<100 or.)

0, 5 kreditu

0,05 ordu

Doktoretzako ikastaroak ≥10 kred. (≥100or)

6

Doktoretzako ikastaroak <10 kred. (<100 or.)

0, 5 kreditu

0,05 ordu

Doktoretzako ikastaroengatik, gehienez 12 puntu puntos

Ez presentziala

Egiaztatutako orduak

Masterra ≥ 60 kred.

(≥600 or.)

5

Masterra 50-59 kred.

(500-599 or.)

4, 6

Masterra

40-49 kred. (400-499 or.)

4, 3

Masterra

30-39 kred. (300-399 or.)

4

Graduondoko diploma

≥30 kred. (≥300 or.)

4

Graduondoko diploma

20-29 kred. (200-299 or.)

3, 3

Graduondoko diploma

10-19 kred. (100-199 or.)

2, 3

Graduondoko diploma

<10 kred. (<100 or.)

0, 016 ordu

Etengabeko prestakuntza:

Ikastaroak, tailerrak, mintegiak, etab.

Puntuak

Presentziala

Etengabeko Prestakuntzako Kontseiluaren kredituak / Estatuko Unibertsitateko kredituak / Egiaztatutako orduak

>10 kred.

(>100 or.)

6

Ez-presentziala

Etengabeko Prestakuntzako Kontseiluaren kredituak / Estatuko Unibertsitateko kredituak

>10 kred.

(>100 or.)

0, 5 kreditu

0,05 ordu

Ez-presentziala

Egiaztatutako orduak

>10 kred.

(>100or)

2

>10 kred.

(>100 or.)

0, 16crédito 0,016 ordu

Bilera zientifikoak

Jardunaldiak, kongresuak, mahai-inguruak, simposiumak, etab.

Puntuak

Jardunaldiak, kongresuak, mahai-inguruak, simposiumak, etab.

Etengabeko Prestakuntzako Kontseiluaren kredituak / Estatuko Unibertsitateko kredituak

0, 5 /kreditu

0,05 / ordu

0,25/egun

Bilera zientifiko bakoitzeko: Gehienez, 1.4 puntu

  1. faktorea.– Irakaskuntza eta jakintzaren hedapena.

    Honako eremuetan egindako irakaskuntza-jarduerak baloratuko dira:

    • Irakaskuntza, espezialitatearen edo lanpostuaren oinarrizko aspektuetan, jarduerak Zerbitzuaren barruan identifikatuta daudenean.

    • Irakaskuntza, espezialitateari edo lanpostuari lotutako teknika osagarrietan.

    • Irakaskuntza, kudeaketan, ikerkuntza-prestakuntzan eta irakaskuntzako tekniketan.

      Hurrengo erakundek emandako eta ziurtatutako irakaskuntza-jarduerak bakarrik hartuko dira kontuan: unibertsitateek, zentro publikoek edo kontzertatuek, erakunde sanitarioek, administrazioko entitate eta erakundeek, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, beti ere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

      1 azpifaktorea.– Irakaskuntzarako eta ezagutza zabaltzeko orientazioa.

      Graduatu aurreko irakaskuntza

– Fakultateko edo osasun-zientzien alorreko Unibertsitate Eskolako katedraduna

Puntuak guztira

4

– Fakultateko edo osasun-zientzien alorreko Unibertsitate Eskolako irakasle titularra

Puntuak guztira

2, 2

– Irakasle elkartua/laguntzailea (gehienez 10 urte)

Puntuak /ikasturte akademikoa

0, 05

– Graduaurreko Praktiketako tutorea (gehienez, 10 urte)

Puntuak /ikasturte akademikoa

0, 03

Irakaskuntza Egoiliarra

– Ikasketaburua

Puntuak /urtea

2

Gehienez 10 puntu

– Zentroko Zuzendaritzak egiaztatutako espezialitateko tutorea

Puntuak /urtea

0, 8

Gehienez 10 puntu

– Egoiliarren irakaslea (izendatua), BAME irakaskuntzarako zerbitzu egiaztatu zein egiaztatu gabeetan (gehienez, 10 urte)

Puntuak/ hilabete

0, 04

Graduondoko irakaskuntza eta etengabeko prestakuntza egiaztatua

– Ikastaro, mintegi, tailer, jardunaldi kliniko orokorren hizlari-irakaslea

Puntuak / ordua

0, 10

Bilera zientifikoak

Txostenak

– Nazioartekoa

Lehenengo egilea/Txostengilea

Puntuak/txostena

2, 4

Moderatzailea/Egile laguntzailea

Puntuak/txostena

1, 8

– Estatukoa

Lehenengo egilea/Txostengilea

Puntuak/txostena

0, 8

Moderatzailea/Egile laguntzailea

Puntuak/txostena

0, 6

Ahozko komunikazioa, bideo-komunikazioa, poster-komunikazioa

– Nazioartekoa

Lehenengo egilea/

Txostengilea

Puntuak/

komunikazioa

1, 2

Moderatzailea/

Egile laguntzailea

Puntuak/

komunikazioa

0, 9

– Estatukoa

Lehenengo egilea/

Txostengilea

Puntuak/

komunikazioa

0, 4

Moderatzailea/Egile laguntzailea

Puntuak/

komunikazioa

0, 3

Proiektuek sari edo goraipamen bat jasotzen badute, euren puntuazioa % 50ean gehituko da (moderatzailea alde batera utzita).

Dibulgazioko jarduerak osasunaren eremuan

Dibulgazioko komunikazioak/parte-hartzeak osasunaren eremuan (hitzaldiak, aurkezpenak eta abar)

Puntuak/

komunikazioa

0, 1

Artikuluen argitalpena

Artikulu originala

– Nazioarteko aldizkaria

Inpaktu faktorea (ISI)≥10

Egilea

Puntuak/

artikulua

5

Inpaktu faktoreaz indexatua (ISI)<10

Egilea

Puntuak/

artikulua

3

Beste batzuk

Egilea

Puntuak/

artikulua

1, 05

– Aldizkari nazionala

Inpaktu faktoreaz indexatua (ISI)

Egilea

Puntuak/

artikulua

1, 8

Beste batzuk

Egilea

Puntuak/

artikulua

0, 8

Berraztertze artikuluak eta editorialak

– Nazioarteko aldizkaria

Inpaktu faktorea(ISI)≥ 10

Egilea

Puntuak/

artikulua

2, 5

- #9;

Inpaktu faktoreaz indexatua (ISI)

Egilea

Puntuak/

artikulua

1,5

Beste batzuk

Egilea

Puntuak/

artikulua

0,55

– Aldizkari nazionala

Inpaktu faktoreaz indexatua (ISI)

Egilea

Puntuak/

artikulua

0,9

Beste batzuk

Egilea

Puntuak/

artikulua

0, 4

Ohar klinikoak ,zuzendariarentzako gutunak eta beste batzuk

– Nazioarteko aldizkaria

Inpaktu faktorea (ISI)≥ 10

Egilea

Puntuak/

artikulua

0, 65

Inpaktu faktoreaz indexatua (ISI)

Egilea

Puntuak/

artikulua

0, 4

Beste batzuk

Egilea

Puntuak/

artikulua

0, 13

– Aldizkari nazionala

Inpaktu faktoreaz indexatua

Egilea

Puntuak/

artikulua

0, 22

Beste batzuk

Egilea

Puntuak/

artikulua

0, 1

Liburuak argitaratzea (ISBNaz)

Liburuak (tesiak, txostenak eta abar izan ezik)

Zuzendaria/Editorea/Koeditorea /egilea

Puntuak/liburua

4

Liburuko kapitulua

– Lehenengo egilea

Puntuak/ kapitulua

1

(liburu bakoitzeko: gehi. 4 puntu

– Egile laguntzailea

Puntuak/ kapitulua

  1. azpifaktorea.– Jakintzaren irakaskuntza eta hedapenaren sustapena, plangintza eta kudeaketa.

    Jakintzaren irakaskuntza eta hedapenaren sustapena, plangintza eta kudeaketa

Irakaskuntzako eta etengabeko prestakuntzako batzordean parte hartzea (Ikasketaburua izan ezik)

Horren barruan sartzen da Lehen Mailako Atentzioko irakaskuntza-unitateko Aholku Batzordea

Puntuak /urtea

0, 4

Gehienez 5 puntu

Elkarte zientifikoetan parte hartzea zuzendari-tza-batzordeko kide gisa

Nazioartekoak

Puntuak guztira

0, 4

Estatukoak

Puntuak guztira

0, 2

Irakaskuntzako eta jakintzaren hedapenerako jarduerak antolatzea; ikastaroak, biltzarrak, mahai-inguruak eta abar.

Batzorde Zientifiko Antolatzaileko presidente, zuzendari, idazkari gisa

Nazioartekoa

Biltzarrak

Puntuak/

ekitaldia

4

Doktoretzako ikastaroa

Puntuak/

ekitaldia

2

Bestelako ikastaroak

Puntuak/

ekitaldia

1

Mahai-ingurua, jardunaldia, simposiuma

Puntuak/

ekitaldia

1, 3

Estatukoa/

Eskualdekoa

Biltzarrak

Puntuak/

ekitaldia

1, 5

Doktoretzako ikastaroa

Puntuak/

ekitaldia

1, 5

Bestelako ikastaroak

Puntuak/

ekitaldia

0, 5

Mahai-ingurua, jardunaldia, simposiuma

Puntuak/

ekitaldia

0, 65

Beste partehartzaile batzuk

Nazioartekoa

Biltzarrak

Puntuak/

ekitaldia

1

Doktoretzako ikastaroa

Puntuak/

ekitaldia

0, 5

Bestelako ikastaroak

Puntuak/

ekitaldia

0, 25

Mahai-ingurua, jardunaldia, simposiuma

Puntuak/

ekitaldia

0, 32

Estatukoa/

Eskualdekoa

Biltzarrak

Puntuak/

ekitaldia

0, 35

Doktoretzako ikastaroa

Puntuak/

ekitaldia

0, 37

Bestelako ikastaroak

Puntuak/

ekitaldia

0, 12

Mahai-ingurua, jardunaldia, simposiuma

Puntuak/

ekitaldia

0, 16

Jakintza zabaltzearekin eta organo eta batzordeetan parte-hartzearekin lotutako beste meritu batzuk.

Ondorengo organo-batzordeetan parte-hartzea:

– Batzorde klinikoak: Liburutegia, farmazia, infekziosoak, heriotza, tumoreak, historia klinikoak, kalitatea

– Ebazpen bidez izendatutako hautaketa-epaimahaiak eta beste organo batzuk

– Osasun Sailak, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak edo Zuzendaritza Batzordeko kideek izendatutako lan-taldeak

Presidente edo idazkari gisa

Puntu/

batzordea

0, 6

Kide gisa

Puntu/

batzordea

0, 4

Ordezko gisa

Presidentea idazkaria

Puntu/

batzordea

0, 3

kidea

0, 2

Zerbitzu erakundeetako lanbide garapenerako Ebaluazio Batzordeetan parte-hartzea

Puntuak /urtea

0, 4

Gehienez 5 puntu

  1. faktorea.– Ikerkuntza.

  1. azpifaktorea.– Jarduera ikertzailerako orientazioa.

    Ikerkuntza-proiektuak, barneko Ikerkuntza Batzorde batek, erakunde finantzatzaileak, edo deialdi publiko baten bidez emandako proiektuaren Ebaluazio Agentziak ebaluatuta. (Azken kasuan, deialdian ezarritako epean amaitutako proiektuak bakarrik hartuko dira kontuan).

2 urte baino gehiagoko iraupena duten proiektuak

Ikertzaile nagusia

Puntuak/proiektua

4

Ikertzaile laguntzailea

Puntuak/proiektua

2

2 urte edo gutxiagoko iraupena duten proiektuak (ikerkuntza-proiektuak edo ebaluazio-azterketak)

Ikertzaile nagusia

Puntuak/proiektua

2, 7

Ikertzaile laguntzailea

Puntuak/proiektua

1.35

Osasun Saileko mediku zelatarien sarean parte-hartzea

Puntuak /urtea

0, 2

Ikerkuntzako Zentro edo Fundazioetako Ikerkuntza klinikoko Etika Batzordeak onartutako saio klinikoak

Ikertzaile nagusia

Puntu/saioa

0, 5

Ikertzaile laguntzailea

Puntu/saioa

0, 25

Proiektuek sari edo goraipamen bat jasotzen badute, euren puntuazioa % 50ean gehituko da.

Sariak eta goraipamenak ikerkuntzari

Sariak eremu zientifikoan esker oneko prestigioa duen estatu-mailako ikerkuntzari

Puntuak

(1 oharra)

Beste sari batzuk ikerkuntzari (industria farmazeutikoaren saria, saria ematen duen organoan erakunde publikoak sartzen ez dituenarena)

Puntuak

1, 35

Doktorearen titulua (ez dira kontuan hartzen doktoretzako ikastaroak eta Ikerkuntzako Nahikotasuna)

Tesiaren jabetza

18

Ikerkuntzako nahikotasuna (ez dira kontuan hartzen doktoretzako ikastaroak)

Ikerkuntzako Nahikotasunaren jabetza

10

Doktoretza-tesiaren zuzendaritza

Puntuak/zuzendutako tesia

2

Biomedikuntzaren eremuan erregistratutako patenteak eta ereduak, hauek emandakoak: Zientzia eta Teknologia Ministerioaren Oficina Española de Patentes y Marcas (OEPM), European Patent Office (EPO), Patent Cooperation Treaty (PCT).

Erregistratutako patentea edo eredua

4

Ikerkuntza-egonaldiak

(Baldintza: Hilabetetik gorako egonaldiak).

Puntuak/ hilabete

0, 40

Gehienez, 4,8

(1. oharra) Batzorde Korporatiboaren derrigorrezko txostenaren ondoren Ebaluazio Batzordeak emandako puntuazioa.

  1. azpifaktorea.– Ikerkuntzaren sustapena, plangintza eta kudeaketa.

Hauetan parte hartzea: Ikerkuntza-batzordeak, Ikerkuntzako Etika Batzordeak (CEIC) eta erakunde ofizial batek aitortutako aditu-taldeak

Puntuak

1, 60

Editorialen batzordeetakoa izatea aldizkari medikoan edo osasun-zientzien alorrekoan/ Aldizkari medikoaren zuzentzailea

Nazioarteko editorial batzordea

Puntuak

3

Estatu-Eskualdeko editorial batzordea

Puntuak

1, 20

Erakunde ofizial batek aitortutako ikerkuntza sare edo partzuergokoa izatea

Koordinatzaile nazionala

Puntuak/sarea/partzuergoa

4

Noduluen koordinatzailea

Puntuak/sarea/partzuergoa

2, 40

Ikertzaile nagusia noduluaren barruan

Puntuak/sarea/partzuergoa

2

Laguntzailea

Puntuak/sarea/partzuergoa

1, 20

Proiektu-ebaluatzailea aitortutako erakundeetan

Puntuak/sarea/partzuergoa

1, 60

Finantzazioa lortzeko gaitasuna*

* Ikertzaile nagusia bakarrik

75.000 eurotik gorako finantzazioa lortzeko gaitasuna

Puntuak

4

30.000tik 75.000 eurora arteko finantzazioa lortzeko gaitasuna

Puntuak

2, 40

12.000tik 30.000 eurora arteko finantzazioa lortzeko gaitasuna

Puntuak

1, 80

12.000 eurora arteko finantzazioa lortzeko gaitasuna

Puntuak

1, 20

  1. faktorea.– Inplikazioa eta konpromisoa.

  1. azpifaktorea.– Lankidetza eta elkarlana.

    • Arduradunaren ebaluazioa (galdetegia)

Itemak

Ebaluazioa

Puntuazioa

– Elkarlana

5 gradu ebaluatzen dira

0 - 20

– Erakundearen helburuekiko konpromisoa

  • Merituen baremoa (Curriculuma), gehienez 5 puntu.

Aldizkari Ofizialean (1) argitaratutako organo edo batzordeetan parte hartzeko izendapenak:

– Administrazioko Hautaketa Epaimahaiak

– Lanbide Garapeneko Batzorde Korporatiboa

– Osasun Saileko Aholku Batzordeetan parte hartzea

– Ikasketak gehitzeko laguntza-batzordea

– Bilera zientifikoak antolatzeko laguntza-batzordea

– Kontratazio-mahaiak

– Aldizkari Ofizialean argitaratutako bestelako organo-batzordeak

Presidente edo idazkari gisa:

Puntu/epaimahahia-batzordea

0, 6

Kide gisa

Puntu/epaimahahia-batzordea

0, 4

Ordezko gisa

Presidentea

idazkaria

Puntu/epaimahaia-batzordea

0, 3

kidea

0, 2

(1) C Blokean puntuatutako merituak ez dira kontuan hartuko B Blokean

  1. azpifaktorea.– Hobekuntzarako orientazioa.

    • Arduradunaren ebaluazioa (galdetegia)

Itemak

Ebaluazioa

Puntuazioa

– Hobekuntzarako ekarpenak

5 gradu ebaluatzen dira

0 - 20

– Aldaketara egokitzea

– Prestakuntzarako gogoa