Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2008ko otsailaren 4koa, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariarena, eraikinetan instalazio termikoak, gas-hartzaileak, petrolioaren gas likuatuak biltegiratzeko instalazioak eta obretarako eta beste aplikazio batzuetarako dorre-garabiak zerbitzuan jartzeko prozedura telematikoa arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2008ko urtarrilaren 9ko Aginduak aipatzen dituen ziurtagirien izapidetzearen eta eskakizunen ezaugarriak zehazten dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 37
  • Hurrenkera-zk.: 1090
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/02/04
  • Argitaratze-data: 2008/02/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2008ko urtarrilaren 9ko Aginduak ezarri zituen eraikinetan instalazio termikoak, gas-hartzaileak, petrolioaren gas likuatuak biltegiratzeko instalazioak eta obretarako eta beste aplikazio batzuetarako dorre-garabiak zerbitzuan jartzeko prozedura telematikoaren irizpide orokorrak, eremu horretan herritarrei Administrazioarekin bitarteko telematikoen bidez harremanak izateko aukera emateko, eta Administrazioari, aldiz, bitarteko horiek batez ere administrazio-izapideetan kanpo-eraginkortasunez erabiltzeko aukera emateko.

Arestian adierazitako aginduan ezarritako izapidetze-prozedura Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren eta Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren organo eskudunak emandako Ebazpenek onarturiko aplikazio informatikoak erabilita garatzen da.

Agindu horretako azken xedapenen artean Lehenak ahalmena ematen dio Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariari Agindua garatu eta aplikatzeko beharrezko Ebazpenak emateko.

Horregatik, honako hau

Ebazpen honen xedea: eraikinetan instalazio termikoak, gas-hartzaileak, petrolioaren gas likuatuak biltegiratzeko instalazioak eta obretarako eta beste aplikazio batzuetarako dorre-garabiak zerbitzuan jartzeko prozedura telematikoa arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2008ko urtarrilaren 9ko Aginduak aipatzen dituen ziurtagirien izapidetzearen eta eskakizunen ezaugarriak zehaztea da.

Eraikinetan instalazio termikoak, gas-hartzaileak, petrolioaren gas likuatuak biltegiratzeko instalazioak eta obretarako eta beste aplikazio batzuetarako dorre-garabiak zerbitzuan jartzeko prozedura telematikoa arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2008ko urtarrilaren 9ko Aginduak aipatzen dituen ziurtagirien izapidetzeetakoren bat egiteko interesa dutenek, honako jardun hauek egin beharko dituzte:

  1. www.euskadi.net/industria helbidean sartuko dira.

  2. Aplikazio informatikora sartzeko herritar-ziurtagiri aitortuarekin identifikatuko du bere burua.

  3. Aktibaturiko prozeduraren bat hautatuko du, izapidetze telematikoaren altan aldez aurretik definituriko profilaren arabera, eta inprimakien datuak bete eta dagozkion fitxategiak erantsiko ditu.

  4. Aplikazioak inprimaki edo fitxategi baten sinadura elektronikoa eskatzen badu, erabiltzaileak sinatuko du ziurtagiri elektroniko aitortua biltzen duen txartel kriptografikoa erabilita eta dagokion PINa tekleatuta.

  5. Eskaera jasotzerakoan aurkezpen-ordainagiria erakutsiko zaio igorleari, eta hark inprimatu eta deskargatzeko, eta beretzat gordetzeko aukera izango du. Ordainagirian —ziurtagiri elektroniko batean oinarrituriko sinadura elektronikoa erabiliko da ordainagiria sortzeko—, igorlearen eta jasotzailearen identifikazioa jasoko da, baita sarrera-erregistroaren zenbakia, izapidearen izena, eta zer egunetan eta ordutan aurkeztu den ere.

  1. – Ebazpen honek aipatzen duen aginduan aurreikusitako izapide telematikoak egiteko, Ziurtagiri Elektroniko aitortua eduki beharko da honako baldintza hauetan:

    • UIT X. 509. V. gomendioa edo maila goragokoren bat betetzen duen ziurtagiria izango da, Izenpe, SA Zerbitzu Emailearen "Herritarraren Ziurtagiri Elektroniko aitortua" deituriko motakoa.

  2. – Era berean, enpresa baimenduen kasuan beharrezkoa izango da beren izenean izapidetu nahi duten lagunek alta hartzea izapidetze telematikoan, eta horretarako arestian adierazitako aginduan bilduriko eranskina bete beharko da.

  3. – Erabiltzailearen ordenagailu pertsonalean erabili beharreko softwarea une oro Informatika eta Telekomunikazio zuzendaritzak ezarritako estandarrei egokituko zaio.

  1. – Administrazioak aurrera eramaten dituen jardunetan, "erakunde publikoen zerbitzurako langileak" deituriko ziurtagiri aitortutik abiatuta sortuko da sinadura elektroniko aitortua; ziurtagiri horrek UIT X. 509.V. edo maila goragoko gomendioa beteko du, eta Izenpe, SA Ziurtapen Zerbitzuen Emaileak emango du.

  2. – 2008ko urtarrilaren 9ko Aginduaren 11. artikuluan aurreikusitako erabileretarako "aplikazio-ziurtagiria" erabiliko da; ziurtagiria Izenpe, SA Ziurtapen Zerbitzuaren Emailearena da, eta UIT X. 509.V. edo maila goragokoak beteko ditu.

    Aplikazioak berak sinaturiko mezu edo fitxategien egiazkotasuna eta osotasuna ziurtatzeko aplikazio informatiko batek erabilitako ziurtagiria da, eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren dagokion lurralde-bulegoa identifikatuko du aplikazio informatikoa erabiltzen duen organo gisa.

  1. – Interesdunek telematikoki aurkezten dituzten obra-zuzendaritzako proiektu eta ziurtagiriek dagokien profesionalen elkargoaren bisatu elektronikoa izan beharko dute. Horretarako, Elkargo horiek honako ezaugarri hauek izango dituen Ziurtagiri Elektronikoa erabili beharko dute:

    1. Elkargokideek Izenpe, SA Ziurtapen Zerbitzuen Emaileak emandako "Herritarraren Ziurtagiri Elektroniko Aitortua" izendaturiko ziurtagiria erabiliko dute.

    2. Elkargokide Profesionalek erabiliko duten ziurtagiri elektronikoa Izenpe, SA Ziurtapen Zerbitzuen Emaileak emandako "Aplikazio Ziurtagiri" motakoa izango da; ziurtagiri horrek aplikazio informatikoa erabiltzen duen Profesionalen Elkargoa identifikatuko du.

  2. – Era berean, administrazio-espedientea gordetzeko epearen barruko edozein unetan bisatu elektronikoaren baliozkotasuna egiaztatu ahal izateko, bisatua egiteko erabilitako ziurtagiriaren denbora-zigilua eta indarraldiaren egiaztagiria erantsi beharko da. Horretarako, denbora-zigilua eta ziurtagiriaren indarraldiaren baliozkotzea OCSP (Online Certificate Status Protocol / ziurtagiriaren egoeraren linea-bidezko egiaztapena) protokoloaren bitartez egingo da, IETFaren 2560 RFCan adierazten denari jarraiki.

  1. – Nor diren egiaztatzeko, administrazio-ahalmenak baliatzen dituen erakunde publikoren bateko zerbitzuen langileen aurrera bertaratu beharko dira, eta beren NANa erakutsi beharko diete. Europar Batasuneko Estatukideetako edo Europako Espazio Ekonomikoan dauden estatuetako herritar atzerritarren kasuan, AIZ bat eskatu ahal izango zaie, indarrean dagoen nortasun-agiriarekin batera. Erkidegoaz kanpoko herritarrak badira, Bizileku Txartela eskatu ahal izango da.

    Bulegoen zerrenda eguneratua eta horien ordutegia honako helbide honetan kontsultatu ahal izango da: http://www.euskadi.net/industria.

  2. – Ziurtagiriak eskatu, kudeatu, eman eta baliogabetzeko baldintza tekniko, operatibo eta segurtasun-arlokoak Izenperen Ziurtapen Praktiken Aitorpeneko dokumentuan daude deskribatuta, honako helbide honetan argitaraturikoa: www.izenpe.com/pki.

EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera jarriko da indarrean ebazpen hau.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko otsailaren 4a.

Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendaria,

RUBEN MENDIOLA ERKOREKA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.