Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2007ko abenduaren 10ekoa, Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordearena, 2005eko abenduaren 30eko Aginduak ezarritako esparruaren barruan, nazioartekotzearen gaineko planifikazioa eta gogoeta estrategikoa egiteko, 2007. ekitaldirako emango diren diru-laguntzetarako diru kopurua handituko dela jakinarazteko dena. Agindu horren bidez, kanpoko sustapen-planak eta gogoeta estrategikoa laguntzeko, (Interbide) Nazioartekotze Estrategien Programa garatzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 8
  • Hurrenkera-zk.: 199
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2007/12/10
  • Argitaratze-data: 2008/01/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Merkataritza eta turismoa; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2005eko abenduaren 30eko Aginduak, kanpoko sustapen-planak eta gogoeta estrategikoa laguntzeko, (Interbidea) Nazioartekotze Estrategien Programa garatzen du.

Agindu horrek dioenarekin bat etorriz, Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordeak 2007ko otsailaren 28an hartutako Ebazpenaren bidez, deialdia egin hau egin zen: 2005eko abenduaren 30eko Aginduan jasotakoaren markoan, nazioartekotzearen gaineko planifikazioa eta gogoeta estrategikoa gauzatzeari doakion faseko laguntzetarakoa, zehazki, 20007ko ekitaldikoetarakoa.

Kontuan hartuta programa horren barruan aurkeztu diren laguntza-eskabideak, eta, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak beste laguntza-programa batzuen aurrekontuetan erabilgarri dituen baliabideak, egoki iritzi zaio 2007. ekitaldirako programan ezarritako funtsak gehitzeari.

Horregatik, aipatu 2007ko otsailaren 28ko Ebazpenaren 1. artikuluan xedatutako eskumenaz baliatuta, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezarri zuen urriaren 11ko 284/2005 Dekretuan agindutakoarekin bat, hau

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.