Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2004ko otsailaren 24koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, foru-administrazioak, toki-administrazioak eta horien erakunde autonomoek sustatu edo antolatzen dituzten prestakuntza-ekintzak homologatzeko HAEEk jarritako betekizunak eta prozedura arautzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 51
- Hurrenkera-zk.: 1384
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2004/02/24
- Argitaratze-data: 2004/03/15
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari buruzko uztailaren 27ko 16/1983 Legeak erakunde horren xedeak ezarri ditu, eta horietako bat da EAEko Administrazio Autonomoko funtzionarioen eta lan-kontratudunen, zein beste herri-administrazio batzuek edo antolamendu juridikoak Administrazio Orokorrari agin diezaioketen langileen trebakuntza eta hobekuntza, horiek biak langileon lanbide-karreran aintzatetsi daitezen. Hain zuzen ere, HAEEren egitura eta eginkizunak arautzen dituen urriaren 14ko 241/2003 Dekretuko 13.h) artikuluan ezarri denez, Prestakuntza Zerbitzuak homologatu behar ditu ikasketa-planak, "(¿)baldin eta langile publikoen ibilbide profesionalerako onartuta utzi nahi badira. Horretarako, beharrezkoak diren erregistro eta datu-baseak antola ditzake".
Horretarako, HAEEko zuzendariak ebazpena eman zuen 2001eko ekainaren 13an herri-administrazioetako langileentzako prestakuntza-ekintzak homologatzeko baldintzak arautzeko, EHAAn 2001eko ekainaren 26an argitaratu zen ebazpena. Gero, ebazpen hori 2002ko otsailaren 12ko ebazpen batek aldatu zuen (EHAA, 041 zk., 2002/02/27koa).
Aurrean aipatu diren ebazpenen indarraldiko emaitzak aztertu dira eta uste da beharrezkoa dela orain arteko esperientzia guztia biltzen duen ebazpena ematea.
Horregatik guztiagatik, eta eman zaizkidan eskumenen indarrez, hauxe
Ebazpen honen xedea da arautzea, Euskal Autonomia Erkidegoan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, foru-administrazioek eta toki-administrazioek eta horien erakunde autonomoek oso-osorik edo partzialki diseinatzen dituzten prestakuntza-ekintzak HAEEk homologatzeko betekizunak eta prozedura. Ekintza horiek ebazpen honetako 3. artikuluko betekizunak bete behar dituzte, jasotzaileak erakundeon zerbitzuko langileak izan behar dira eta ekintzon helburua langileen lanbide-prestakuntza hobetzea izan behar da.
¿ Halaber, beste erakunde batzuek sustatuko ekintzak homologatzeko mekanismoak ere ezar daitezke.
¿ Horretatik bazter utzi dira Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko irakaskuntza-arloko langileentzako ekintzak, Justizia Administrazioko langileentzako ekintzak, EHUko administrazio eta zerbitzuetako langileentzako ekintzak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta toki erakundeen menpeko polizia kidegoetako langileentzako ekintzak eta Osakidetzako langileentzako ekintzak.
¿ Publizitatea eta hautatzeko irizpideak.
Prestakuntza-programari behar bezainbateko publizitatea eman behar zaio; horretarako, ekintzaren hartzaile izan daitekeen taldearen araberako bitartekoak erabili behar dira.
Ikasleak hautatzeko irizpide objektiboak erabili behar dira: berdintasuna, merezimenduak, gaitasuna eta, beharrezkoa denean, ekintzaren edukiak langileak egin beharreko zereginekin duen zerikusia oinarritzat hartuta.
¿ Edukia.
Ekintzaren edukiak zerikusia izan behar du ikasleen kidego, kategoria, eskala, azpieskala eta motako eginkizunekin, edo, hala badagokio, arituko diren lanpostuko eginkizunekin;, edo eduki hori herri-langileen prestakuntza eta hobekuntzarako onuragarria izan behar da.
¿ Metodologia.
Lortu nahi diren helburuetarako egokia izan behar da eta horiek lortzea bermatuko duen kalitatea izan behar du.
¿ Irakasleak.
Prestakuntza-ekintzak irakasle egokiek eman behar dituzte; irakasleok eginkizun horretarako egokiak direla frogatu behar dute.
¿ Ebaluazioa.
Prestakuntza-ekintzaren helburuak lortu direnez ebaluatzeko mekanismoak ezarriko dira; horretarako, irizpide orokor bezala, aprobetxamendu-frogak egingo dira.
HAEEk hainbat froga aplika ditzake, eta horietako bat "satisfazioa baloratzeko inkesta" izan daiteke.
¿ Eskabidea.
Ekintza bat homologatu nahi duen administrazio-unitateak eskabidea bidali behar dio HAEEko zuzendariari; horren eredua I. eranskinean ageri da eta HAEEren web gunean dago eskuragarri.
¿ Memoria deskriptiboa eta irakasleen fitxa.
Eskaerarekin batera agiri hauek ere aurkeztu behar dira:
Prestakuntza-programaren memoria deskriptiboa; horren eredua II. eranskinean ageri da eta HAEEren web gunean dago eskuragarri. Ondoko datuak zehaztu behar dira:
Prestakuntza-ekintza bakoitzaren izendapena eta helburu pedagogikoak.
Ekintza bakoitzaren beharrizanaren justifikazioa, 3. artikuluko 2. idatz-zatian ezarritakoaren arabera.
Ekintzan parte har dezaketenak, ikasleak hautatzeko sistema eta prestakuntza-ekintzari nola emango zaion publizitatea.
Edukien programa; edukiak unitate didaktikoka taldekatu behar dira, eta unitate bakoitzaren ordu-kopurua eta guztirako eskola-orduen kopurua adierazi behar dira.
Ekintza egingo den tokia, egunak eta ordutegia.
Prestakuntza-programako gaiak emango dituzten irakasleak; bakoitzak zenbat ordu emango dituen zehaztu behar da.
Ikasleak ebaluatzeko sistema.
Irakasle bakoitzaren fitxa; fitxa horietan curriculumeko datu jakingarrienak adierazi behar dira, prestakuntza-ekintzaren edukiarekin zerikusia dutenak, behintzat. Fitxaren eredua III. eranskinean ageri da eta HAEEren web gunean dago eskuragarri.
¿ Lehendik homologatuta dauden ekintzak.
Homologatu nahi den ekintza lehenago homologatutako ekintza baten beste edizio bat bada, eskabidean adierazi behar da, eta 4. artikuluko 2.a) eta 2.b) idatz-zatietan adierazitako datuetatik homologatu nahi den ekintzari buruzko berariazko datuak baizik ez dira adierazi behar.
¿ Euskarri informatiko eta telematikoa:4. artikuluko lehen bi idatz-zatietan eta 6. idatz-zatian adierazitako agiriak berariaz diseinatutako euskarri informatiko edo telematikoan aurkeztu behar dira; nolanahi ere, horrelakorik ezean paperean inprimatuta ere aurkez daitezke.
¿ Homologatzeko irizpideak.
Homologazio-eskaera jasotakoan, HAEEko Prestakuntza Zerbitzuak espedientean bildutako informazio guztia aztertuko du eta horren arabera 3. artikuluan ezarritako betekizunak betetzen direnez baloratuko du; jarraian
Eskatzaileari homologazioa behin-behinean onartu dela jakinarazten dion proposamena prestatuko du; horrez gainera eskatzaileari adieraziko zaio homologazioa behin betiko onartzeko ebazpen honetako 4. artikuluko 6. idatz-zatian adierazitako agiriak bidali behar dituela. Prestakuntza ekintza hasi aurretik jakinarazi behar zaio proposamena eskatzaileari; hori jasotakoan, organo edo erakunde eskatzaileak behin-behineko homologazioaren berri agerrarazi ahal izango du jardueretarako prestatzen dituen agirietan.
Edo, bestela, homologazio-eskaera ukatzeko proposamena prestatuko du; proposamena HAEEko zuzendariak sinatuko du eta, gutxienez, prestakuntza-ekintza (edo ekintzak) hasi baino bi aste lehenago gutxienez jakinarazi behar zaio eskatzaileari.
Azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 71. artikuluan xedatutakoaren arabera, eskaerak behar diren baldintzak betetzen ez baditu, 10 eguneko epean akatsa zuzentzeko edo derrigorrezko agiriak gaineratzeko eskatu zaio eskatzaileari, horrela egin ezean haren eskaera besterik gabe artxibatuko dela adieraziz.
¿ Prestakuntza-ekintzak amaitutakoan, erakunde antolatzaileak hiru hilabeteko epea izango du HAEEri agiri hauek bidaltzeko, denak batera:
"Gorabeheren txostena"; eredua IV. eranskinean ageri da eta HAEEren web gunean eskura daiteke. Bertan, prestakuntza-ekintza 4. artikuluko 2. idatz-zatian adierazitako "Memoria deskriptiboan" ezarritako ildotik ezertan okertu den azaldu behar da.
Ikasleen zerrenda; horren eredua V. eranskinean ageri da eta HAEEren web gunean eskura daiteke. Bertan zehaztu behar da prestakuntza-ekintzako eskola-orduen %80an gutxienez izan direnetatik nortzuek gainditu dituzten ikastaroaren helburuak.
Behar izanez gero, satisfazioa baloratzeko inkestak, 3. artikuluko 5.b idatz-zatian aipatutakoak, behar bezala beteta.
Ikasleak ebaluatzeko egindako frogaren kopia, halakorik egin bada, galderen erantzun zuzenak ageri direla.
Egun guztietako kontroleko sinadura-orriak, jatorrizkoak edo kopia erkatuak.
¿ Aurreko agiri horiek guztiak aurkeztu ondoren eta HAEEko Prestakuntza Zerbitzuak bidezko jarduketak eta egiaztapenak egin aurretik, HAEEko zuzendariak ebazpen arrazoitua emango du hiru hilabete igaro baino lehen. Ebazpenean, erakunde antolatzaileak prestakuntza-ekintza edo -ekintzak egin baino lehen homologaziorako ezarritako baldintzak bete dituenez egiaztatu ondoren, behin-behineko homologazioa behin betiko bihurtuko du edo bertan behera utziko du.
Ebazpen honetan ezarritako prozeduretan berariazko ebazpenik ez emateak eskaera baiestea ekarriko du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 43. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
¿ HAEEk homologatutako ekintzen aprobetxamenduari buruzko ziurtagiriak emango ditu. Ziurtagiri hori prestakuntza-ekintzako eskola-orduen %80an gutxienez egon diren ikasleetatik ekintzaren helburuak lortu eta erakunde antolatzailearen deialdian ezarritako betekizunak bete dituztenei soilik emango zaie. Ekintza "bertaratu gabeko prestakuntza" motakoa izan bada, eskola-orduen %80an bertaratu beharra barik, ikastaroko ikasgaien %50 gutxienez eman beharra bete beharko da aprobetxamendu-ziurtagiria jasotzeko.
¿ Homologatutako ekintzetan aritu diren irakasleak ebazpen honetako 1.1. artikuluan aipatutako administrazioetako baten zerbitzuko langileak izanez gero, HAEEk ekintzako irakasle-jardunaren ziurtagiria emango die, homologazioa eskatu duen erakundeak eskatu ondoren.
¿ Baliozkoak izango badira, ziurtagiriak HAEEko zuzendariak ontzat emanda egon behar dira.
HAEEko Prestakuntza Zerbitzuko teknikariek eskabideetan adierazitako datuak benetakoak diren egiaztatu ahal izango dute; horretarako prestakuntza-saioetan agertu ahal izango dira eta haiei buruzko informazioa bildu ahal izango dute.
Erakunde eskatzaileek konpromiso hauek berenganatu behar dituzte:
¿ Homologazioaren baldintzak eta betekizunak onartu behar dituzte.
¿ 3.artikuluan prestakuntza-ekintzak homologatzeko ezarritako betekizunak bete behar dituzte.
¿ 4. artikuluan adierazitako agiriak eta eskatzen zaizkien guztiak aurkeztu behar dituzte.
¿ Ikuskatzaileen lana erraztu behar dute.
¿ Prestakuntza-ekintzetan egindako aldaketen berri jakinarazi behar diote HAEEko Prestakuntza Zerbitzuari.
¿ Ematen dituzten datuak HAEEko Prestakuntza Zerbitzuak kudeatzen duen Prestakuntza-ekintzen Erregistroan sartzea onartu behar dute.
¿ Prestakuntza-ekintzan parte hartzen duten ikasleei zein irakasleei baimena eskatu behar zaie beren datu pertsonalak HAEEri emateko; ekintza homologatzeko helburu hutsarekin emango zaizkio datu horiek HAEEri.
¿ Ikasleei zein irakasleei jakinarazi behar zaie HAEEk ez diela hirugarrenei emango homologazioa dela-eta ezagutu dezakeen datu pertsonalik, eta datuok fitxategi automatizatuari dagozkion segurtasun-neurriekin gordeko dituela.
¿ HAEEk homologatutako prestakuntza-ekintza guztiak, eta homologatzeko prozesuan daudenak ere bai, Prestakuntza-ekintzen Erregistroan sartu behar dira; hain zuzen ere, administrazio espedientean dauden datu adierazgarrienen laburpena erregistratuko da.
¿ HAEEk beteko du bai Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa, bai datu pertsonalak gordetzen dituzten fitxategi automatizatuen segurtasun-neurrien Araudian (ekainaren 11ko 994/1999 Errege-dekretuaren bidez onartutakoa) xedatutakoa.
HAEEk ez die hirugarrenei emango homologazioa dela-eta ezagutu dezakeen datu pertsonalik, eta datuok fitxategi automatizatuari dagozkion segurtasun-neurriekin gordeko ditu.
Orobat, Erregistroaren ustiapena errazteko, Erregistroan sartzen den informazioa langilearen espediente pertsonaleko informazioarekin erlazionatu ahal izango da, aurrerapen teknologikoek horretarako bide ematen duten heinean.
¿ HAEEko zuzendariak Prestakuntza-ekintzen Erregistroaren antolamendurako eta funtzionamendurako behar diren aplikazio- eta garapenarauak emango ditu.
¿ Ebazpen hau indarrean jarri eta hurrengo 45 egun naturaletan hasten diren ekintzak homologatzeko eskabideak prestakuntza-ekintza (edo ekintzak) hasi aurreko 30 egun naturaletan aurkeztu behar dira.
¿ Ekintza hauek homologa daitezke: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua erakunde publikoari atxikitako langileetatik Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea indarrean jartzean 1996ko lan-baldintzak arautzeko akordioa (148/1996 Dekretuaren bidez onetsia) aplikatu behar zitzaienentzat antolatzen diren ekintzak, harik eta Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeko Hirugarren Xedapen Gehigarriko 2. idatz-zatian adierazitakoaren arabera estatutu-araubidean euren borondatez banaka sartu arte.
¿ Berariaz indargabetu da 2002ko otsailaren 12ko Ebazpena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, foru-administrazioak, toki-administrazioak edo horien erakunde autonomoek sustatu edo antolatzen dituzten prestakuntza-ekintzak homologatzeko HAEEk jarritako betekizunak eta prozedura arautzen dituena.
Vitoria-Gasteiz, 2004ko otsailaren 24a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
JON KOLDOBIKA URRUTIA MINGO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Indargabetzen du: EBAZPENA, 2002ko otsailaren 12koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, foru-administrazioak, toki-administrazioak edo horien erakunde autonomoek sustatu edo antolatzen dituzten pr
- Indargabetutakoa: AGINDUA, 2007ko otsailaren 1ekoa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak prestakuntza-jarduerak homologa ditzan bete beharreko eskakizunak eta prozedura arautzeko dena.