Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2002ko otsailaren 12koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, foru-administrazioak, toki-administrazioak edo horien erakunde autonomoek sustatu edo antolatzen dituzten prestakuntza-ekintzak homologatzeko HAEEk jarritako betekizunak eta prozedura arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila; HAEE
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 41
  • Hurrenkera-zk.: 1299
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2002/02/12
  • Argitaratze-data: 2002/02/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen xedeen artean, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Lege-erregimenari buruzko uztailaren 27ko 16/1983 Legean ezartzen den bezala, Euskal Herriko administrazio autonomoak edo beste edozein herri-administraziok edo ordenamendu juridikoak bere esku utzi diezazkiokeen langile funtzionario edo kontratatuak gaitzea eta hobetzea dago, gaitze eta hobetze hori langileen lanbide-karreran onetsia izan ahal dadin. Zehatzago esanda, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egitura organikoa erabakitzen duen 1/1996 Dekretuak (urtarrilaren 9koa) 10f) artikuluan ezartzen duenez, Prestakuntza Zerbitzuari dagokio ikasketa-planak homologatzea "(...) langile publikoen ibilbide publikoan (...)" onetsiak izan daitezen, eta horretarako "(...) beharrezkoak diren erregistro eta datu-baseak antola ditzake".

Helburu horrekin, herri-administrazioetako langileei zuzendutako prestakuntza-ekintzak homologatzeko baldintzak arautzea ebatzi zuen HAEEko zuzendariak 2001eko ekainaren 13an. Ebazpen hori 2001eko ekainaren 26an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean.

Honenbestez, aipatutako ebazpen hori indarrean egon den epean izandako emaitzak kontuan hartuz eta Lehen Xedapen Iragankorraren iraungitasuna gogoan izanik, ezinbestekotzat jo da jasotako esperientzia guztia laburbilduko duen beste ebazpen bat ematea.

Beraz, azaldutakoagatik eta legez eman zaizkidan eskumenen arabera, hau

  1. ¿ Ebazpen honen helburua Euskal Autonomia Erkidegoan bertoko administrazio orokorrak zein foru- edo herri-administrazioek edo beren erakunde autonomoek, erakunde guzti horietako langileen lanbide-prestakuntza hobetzeko helburuarekin sustatu edo antolatzen dituzten prestakuntza-ekintzak homologatzeko HAEEk dituen betekizunak eta prozedura arautzea da.

  2. ¿ Halaber, beste erakunde batzuek sustatutako ekimenak homologatzeko moduak ere zehaztuko dira.

  3. ¿ Ebazpen honetatik kanpo geratuko dira honako langile hauek helburutzat dituzten prestakuntza-ekintzak: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko irakasleak, Justizia administrazioaren zerbitzupeko langileak, EHUko Administrazio eta Zerbitzuetako langileak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta toki-administrazioen agindupeko Polizia, eta, oro har, Osakidetzako langileak.

  1. ¿ Eskabideak, behar bezala beteta, gutxienez prestakuntza-ekintzak hasi baino hilabete arinago aurkeztu behar dira.

  1. ¿ Programaren berri zabaltzea eta hautatzeko irizpideak.

    1. Garatuko den prestakuntza-programaren berri zabalduko dela bermatu behar da, eta horretarako, programaren helburu den talde zabalari egokitzen zaizkion bitartekoak erabili behar dira.

    2. Ikasleak hautatzeko irizpide objektiboak erabili behar dira. Irizpideon oinarria berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak dira, eta, hala badagokio, ekintzaren edukien eta ekintzotara joango den langileak betetzen duen edo beteko duen lanpostuaren zereginen artean dagoen harremana.

  2. ¿ Edukia.

    Edukia lotuta egon behar da ikasleen kidego, kategoria edo eskala, azpieskala eta klasearekin, edo, hala badagokio, beteko duen lanpostuaren zereginekin, edo interesgarritzat jo behar da langile publikoak prestatu eta hobetzeko.

  3. ¿ Metodologia.

    Azaldutako helburuekin bat etorri behar du metodologiak, eta helburuok lortzea bermatuko duen kalitate-maila izan behar du.

  4. ¿ Irakasleak.

    Prestakuntza-ekintzen ardura izango duten irakasleek lan horretarako egokiak direla frogatu behar dute.

  5. ¿ Azterketa.

    1. Prestakuntza-ekintzek dituzten helburuak atxiki direla erakutsiko duten azterketa-tresnak erabiliko dira. Horretarako, eta irizpide orokor gisa, lortutako probetxua neurtzeko frogak egingo dira.

    2. Egin daitezkeen frogen artean, HAEEk "gogobetetzea neurtzeko inkesta" emango du.

  1. ¿ Eskabidea.

    Administrazio-unitate interesdunak homologatze-eskaria HAEEko zuzendariari aurkeztu behar dio, I. eranskinean eransten den ereduari jarraiki.

  2. ¿ Azalpen-memoria eta irakasleen fitxa.

    Eskabidearekin batera ondoko dokumentazioa aurkeztu behar da.

    1. Prestakuntza-programa azaltzen duen memoria bat. Horren eredua II. eranskinean dago, eta bertan zehaztu behar dira:

      • Prestakuntza-ekintza bakoitzaren izena eta pedagogia-helburuak.

      • Ekintza bakoitzaren beharraren justifikazioa, 3. artikuluko 2. paragrafoan ezartzen den bezala.

      • Prestakuntza-ekintzak zein langileri zuzenduta dauden, zein diren hautatzeko sistemak eta ekintzon berri zelan zabalduko den.

      • Edukien programa, bakoitzaren unitate didaktikoen arabera sailkatuta. Adierazi egin behar da unitate bakoitzari esleitutako ordu-kopurua, baita eskola-orduak guztira ere.

      • Prestakuntza-ekintzak non, zein egunetan eta zein ordutan izango diren.

      • Prestakuntza-programa bakoitzeko irakasgaiak emango dituzten irakasleak, eta zehaztu behar da irakasle bakoitzak izango dituen eskola-orduak.

      • Ikasleak ebaluatzeko sistema.

    2. Irakasle bakoitzeko fitxa bat. Bertan bakoitzaren curriculumaren alderik azpimarragarrienak adieraziko dira, gutxienez prestakuntza-ekintzaren edukiarekin zerikusia dutenak. Horiek adierazteko III. eranskineko eredua erabiliko da.

  3. ¿ Aurretik homologatutako ekintza.

    Homologatzeko eskatzen dena aurretik dagoeneko homologatuta dagoen ekintza bat errepikatzea baino ez bada, hori adierazi egin behar da eskabidean bertan, eta beraz, 4. artikuluko 2a) eta 2b) paragrafoetako informaziotik bakarrik eman behar da homologatzeko eskatzen den ekintzaren informazio espezifikoa.

  4. ¿ Euskarri informatikoa.

    Aurreko paragrafoetan, 4.1. eta 4.2.an, aipatutako dokumentazioa, baita 4. artikuluko 6. paragrafoan adierazitakoa ere, horretarako diseinatutako euskarri informatikoan eman behar da, eta horrelakorik egon ezean, paperean eman ahal izango da.

  5. ¿ Homologatzeko irizpideak.

    Homologatzeko eskabidea jasotakoan, HAEEko Prestakuntza Zerbitzuak espedientean jasotako informazioa guztia izango du kontuan, 3. artikuluan zehazten diren baldintzak zenbateraino bete diren baloratuko du, eta

    1. Proposamen bat egingo du, eta bertan eskatzaileari homologazioa behin-behingoz onartu dela jakinaraziko zaio, baina onespen hori Ebazpen honetako 4. artikuluko 6. paragrafoan zehazten den informazioa bidaltzearen menpe dago. Jakinarazpena prestakuntza-ekintzak hasi aurretik egingo da, eta horiek garatuko dituen organo edo erakundeari ahalbidea emango dio behin-behineko homologazioa ekintza horientzat egindako dokumentazioan sartzeko.

    2. Edo, homologazio-eskariaren aurkako ebazpen-proposamena egingo du. Hori HAEEko zuzendariak izenpetuko du eta gutxienez homologatu ez den ekintzak hasi baino aste bi arinago jakinarazi behar da.

  6. ¿ Prestakuntza-ekintzak bukatu ondoren, horiek antolatzen dituen erakundeak, hiru hilabeteko epean eta dena batera behingoan, ondoko dokumentazioa igorri behar dio HAEEri:

    1. Gorabehera-txostena, IV. eranskineko ereduaren araberakoa. Bertan adieraziko da prestakuntza-ekintzak garatzerakoan 4. artikuluko 2. paragrafoan aipatzen den azalpen-memorian aurreikusten diren datuekiko desbideratzerik egon den ala ez.

    2. Ikasleen zerrenda, V. eranskineko ereduaren araberakoa. Zehaztu behar da gutxienez prestakuntza-ekintzako ikastorduen %80ra joan direnetatik zenbatek lortu dituzten ikastaroaren helburuak.

    3. Gogobetetzea neurtzeko inkestak, 3. artikuluko 5b. paragrafoan aipatutakoak, behar bezala beteta.

  7. ¿ Aurreko dokumentazioa aurkeztu ondoren, hori guztiori HAEEko Prestakuntza Zerbitzuak egiaztatu behar du. Ondoren, HAEEko zuzendariak ebazpen arrazoitua emango du, gehienez ere hiru hilabeteko epean. Ebazpen horrek erakunde antolatzaileak prestakuntza-ekintzak hasi aurretik zehaztutako homologazio-baldintzak betetzen dituen ala ez egiaztatutakoan, behin-behineko homologazioa behin betiko bihurtuko du edo indarrik gabe utziko du.

Ebazpen honek aurreikusten dituen prozeduretan berariazko ebazpenik hartzen ez bada, eskaria onartu dela ulertu behar da, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak, bere 43. artikuluan ezarritakoari jarraiki.

  1. ¿ HAEEri dagokio homologatutako ekintzen aprobetxamendu-ziurtagiriak ematea. Ziurtagiri hori bakarrik emango zaie gutxienez prestakuntza-ekintzako ikastorduen %80ra joan direnei, baldin eta ekintza horren helburuak lortu badituzte eta ekintza antolatu duen erakundearen deialdian ezarritako betekizunak bete badituzte. Presentziarik gabeko prestakuntza denean, ikastorduetara joatearen betekizuna eskatu beharrean, gutxienez ikastaroaren gaietako %50 egin izana eskatuko da.

  2. ¿ Homologatutako ekintzetako irakasleak herri-administrazioetako langileak badira, HAEEk agiri bat emango die emandako eskolak ziurtatzeko.

  3. ¿ Ziurtagiriek, baliozkoak izateko, HAEEko zuzendariaren onespena izan behar dute.

HAEEk eskabideetan agertzen diren datuak betetzen direla egiaztatu dezake egoki iritziz gero, eta horretarako, prestakuntza-saioetara bertaratu daiteke edo horiei buruzko informazioa eska dezake.

Erakunde eskatzaileak bere egiten dituen konpromisoak:

  • Homologatzeko baldintzak eta betekizunak onartzea.

  • Prestakuntza-ekintzentzako 3. artikuluan zehazten diren betekizunak errespetatzea.

  • Eskatzen zaion informazioa, bai 4. artikuluan adierazitakoa, bai bestelakoa, ematea.

  • Ikuskatzeei oztoporik ez jartzea.

  • HAEEko Prestakuntza Zerbitzuari prestakuntza-ekintzen garapenean egindako aldaketak jakinaraztea.

  • HAEEko Prestakuntza Zerbitzuak kudeatzen duen Prestakuntza-ekintzen erregistroan sartzea onartzea, emandako datuekin.

  1. ¿ HAEEk homologatutako edozein prestakuntza-ekintza, edo homologatzeko prozesuan dagon edozein, Prestakuntza-ekintzen erregistroan sartuko da, eta horretarako administrazio-espedientean azaltzen den informazio esanguratsuenaren laburpen bat erregistratuko da.

  2. ¿ Erregistro horren araubidea legeak izaera pertsonaleko datu-fitxategientzat ezartzen duen bera da. Halaber, eta aurrerapen teknologikoek hala uzten duten heinean, erregistroa ustiatzea errazteko helburuarekin, bertako informazioa langilearen espediente pertsonala osatzen duen informazioarekin lotuta egon ahal izango da.

  3. ¿ HAEEko zuzendariak Prestakuntza-ekintzen erregistroak antolatzeko eta jarduteko behar dituen aplikazio- eta garapen-arauak emango ditu.

Arau honetan aurreikusi ez diren egoeretan HAEEko zuzendariak erabakiko du, Prestakuntza Zerbitzuak aurkezten dion txostenaren arabera. Txosten hori egiteko, 4. artikuluan zehazten den informaziotik egoki irizten diona eska dezake Zerbitzuak.

  1. ¿ Era berean, homologatzeko modukoak izango dira Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea indarrean sartu zenean, 1996. urteko lan-baldintzen akordio arautzailea, 148/1996 Dekretuaren bidez onetsitakoa, aplikagarri zitzaien Osakidetza herri-erakundeari atxikitako langileei zuzendutakoak, harik eta, euren eskariz, banan-banan estatutu-araubidera egokitzen ez diren arte, hala ezartzen baita Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeko hirugarren xedapen gehigarriko 2. idatz-zatian.

    Vitoria-Gasteiz, 2002ko otsailaren 12a.

    Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

    JON KOLDOBIKA URRUTIA MINGO.

Izena

Helbidea ...................................................................................................................... ........................ .....................

Kalea, zenbakia PK

Hiria Udalerria Web orria

PRESTAKUNTZA-EKINTZA EDO EKINTZEN ARDURADUNA 1

Izen-abizenak:

Kargua:

.......................................................... . ................................................................. ..........................................................

Telefonoa Faxa Posta elektronikoa

Izenpetzen dudan honek, eskaera egiten duen erakundearen arduradun naizenez2 erantsitako memorian azaltzen diren ekintzak homologatzea eskatzen dut, eta neure erantzukizunpean aitortzen dut bai eskabide honetan agertzen diren datuak, bai eransten den dokumentazioa egiazkoak direla.

............................(e)n, (e)ko .................aren .....(e)an

Izenpetuta (izena, abizenak eta izenpea):

OHARRA: Eskabide honetako datuak fitxategi automatizatu batean gordeko dira, HAEEk ikastaroen homologazioa kudeatzeko helburuarekin. Sartzeko, zuzentzeko eta kentzeko eskubideez baliatzeko HAEEko Idazkaritza Orokorrera jo dezakezue: Donostia-San Sebastián kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

1 Gai tekniko edo administratiboetan pertsona hori izango da HAEErekin hitz egingo duena.

2 Erakunde autonomoetan, zuzendaria; udaletan alkatea, edo horrek pertsonalkudeaketarako izendatutako ordezkaria; Eusko Jaurlaritzako sailetan eta foru aldundietan, Zerbitzu zuzendaria edo horren baliokidea.

Ekintza zkia1 HAEEk betetzeko

Zenbatgarrena2: Ikastaroaren kodea..........................................

Ekintzaren izena:

  1. Ekintza hau aurretik homologatuta dagoen ekintza baten errepikapena da? q BAI 3 q EZ

  2. Helburuak

  1. Orokorrak:

    ¿

    ¿

    ¿

  2. Operatiboak 4

    ¿

    ¿

    ¿

    ¿

  3. Ekintzaren beharraren justifikazioa 5

  4. Ekintza zein talderi zuzentzen zaion:

  1. Taldearen identifikazioa:

  2. Ikasle-kopurua:

    4.2.1. Administrazio-unitate honetakoak:

    4.2.2. Beste administrazio-unitate batzuetakoak (zehaztu zeintzuetakoak):

    1 Ekintzaren hurrenkerazenbakia adierazi behar da, eskabide berean ekintza bat baino gehiago aurkezten bada.

    2 Eskabide berean ekintza baten errepikapenak homologatzea eskatzen bada, zenbatgarren errepikapena den adierazi behar da, 1., 2. edo n-garrena. Horrelakoetan bakarrik adierazi behar da ekintzaren lehen aldiko informazioaren eta errepikapen bakoitzaren artekoan ezberdina dena.

    3 Erantzuna bai bada, bakarrik erregistratu behar da dagoeneko homologatuta dagoen ekintzarekiko ezberdina den informazioa.

    4 Helburu operatiboak zehatz eta argi definitu behar dira. Horiek neurtzeko ikasleengan behatu daitezkeen portaerak erabiliko dira. Helburu horiek adieraziko dute ikasleak prestakuntzaekintza bukatutakoan frogatu behar duen lorpena.

    5 Zehaztu egin behar da prestakuntzaekintzaren eta ikasleen kidego, kategoria edo eskala, azpieskala eta klasearen arteko harremana, edo, hala badagokio, beteko duen lanpostuaren zereginekin duena, edo langile publikoak prestatzea eta hobetzea interesgarritzat jotzeko dauden arrazoiak.

  1. Programa:

    Unitate didaktikoak: izena Eskola orduen kopurua 6

    1. 1. ...........................

    2. 2. ...........................

    3. 3. ...........................

    1. n ...........................

      Unitate Irakasleak 7

      didaktikoak 1) Izena Orduak: 2) Izena Orduak: n) Izena Orduak:

      1

      2

      3

      n

  2. Ekintzaren iraupena prestakuntza-motaren arabera:

    Ordu-kopurua:

    Mota Taldean prestatzea Bakarka lan egitea Banakako tutoretza Bestelakoa: ................

    Bertarakotzekoa

    Urrutikoa

    Bestelakoa: ¿..........

  3. Ekintzak non egingo diren:

  4. Ekintzak noiz egingo diren

  1. Hasiera-eguna . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

  2. Bukaera-eguna: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

  1. Ekintzak egiteko orduak (aukera bat edo gehiago markatu):

  1. n Lan-ordutegia:

    9.1.1. n Goizez: ......... etatik ................ (eta)ra

    9.1.2. n Arratsaldez: ......... (r)etatik ................ (eta)ra

    9.1.3. n Besteren bat: ¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿.

  2. n Lan-ordutegitik kanpo: ......... (r)etatik ................ (eta)ra eta ......... (r)etatik ................ (eta)ra

  1. Ebaluazio-sistema (helburuak lortu diren baloratzeko erabiliko den prozedura adierazi, horretarako aukera bat edo gehiago markatu, HAEEk emandako galdetegia aparte utzita):

  1. n Aprobetxamendua neurtzeko froga(k).

  2. n Irakasleen behaketa sistematikoa.

  3. n Irakasleek noizbehinka egindako erregistroak

  4. n Bestelakoak:

    OHARRA: Eskabide honetako datuak fitxategi automatizatu batean gordeko dira, HAEEk ikastaroen homologazioa kudeatzeko helburuarekin. Sartzeko, zuzentzeko eta kentzeko eskubideez baliatzeko HAEEko Idazkaritza Orokorrera jo dezakezue: Donostia-San Sebastián kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

    6 Tutoretzaorduak salbu

    7 Curriculuma erantsi horretarako dagoen eranskinean

1. DATU PERTSONALAK:

1. IZENA: .

2. LEHEN ABIZENA: . .

3. BIGARREN ABIZENA: . .

4. NAN: .

5. TELEFONOA:

  1. Posta elektronikoa:

    2. ESKOLAK EMATEA AHOLKULARITZA ENPRESA BATEKIN, PRESTAKUNTZA-ZENTRO BATEKIN ETA ABARREKIN AZPIKONTRATATUZ GERO, ONDOKOA ERE ADIERAZI BEHAR DA:

    1. ENPRESAREN IZENA:

    2. ENPRESAREN TELEFONOA:

    3. ENPRESAREN POSTA ELEKTRONIKOA:

    4. EGOITZA SOZIALA:

    2.4.1. KALEA ETA ZENBAKIA.:

    2.4.2. UDALERRIA:

    2.4.3. PK:

    2.4.4. PROBINTZIA:

    3. IRAKASLEAREN CURRICULUMAREN AIPAMEN LABURRA, HOMOLOGATZEKO ESKATZEN DEN PRESTAKUNTZA-EKINTZAREKIN ZERIKUSIA DUENA GUTXIENEZ

    OHARRA: Eskabide honetako datuak fitxategi automatizatu batean gordeko dira, HAEEk ikastaroen homologazioa kudeatzeko helburuarekin. Sartzeko, zuzentzeko eta kentzeko eskubideez baliatzeko HAEEko Idazkaritza Orokorrera jo dezakezue: Donostia-San Sebastián kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

    1 Irakasleak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko langileak badira, aukerakoa da 1.5., 1.6. eta 3. paragrafoak betetzea.

Izenpetzen dudan honek homologatzeko eskaera egiten duen erakundearen arduraduna1 naizenez,

n Adierazten dut homologatzeko hasierako eskabidean, .....(e)an (eguna) entregatu zenean, azaltzen ziren ekintzak aurreikusita eta dokumentatuta zeuden bezala burutu direla, eta beraz, ekintza horiek homologatzea eskatzen dut.

n Adierazten dut homologatzeko hasierako eskabidean, .....(e)an (eguna) entregatu zenean, azaltzen ziren ekintzak aldaketekin burutu direla, eta aldaketa horiek honi eransten zaizkion II. edo III. eranskinean deskribatzen direla.

Halaber, ondoko arrazoiak ematen dira hasieran aurreikusi eta dokumentatu zenarekiko izandako desbideraketak justifikatzeko:

Beraz, ekintza hauek homologatzeko eskatzen dut,

.......................(e)n, ....(e)ko....................aren ......(e)an

Izenpetuta (izena, abizenak eta izenpea):

OHARRA: Eskabide honetako datuak fitxategi automatizatu batean gordeko dira, HAEEk ikastaroen homologazioa kudeatzeko helburuarekin. Sartzeko, zuzentzeko eta kentzeko eskubideez baliatzeko HAEEko Idazkaritza Orokorrera jo dezakezue: Donostia-San Sebastián kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

1 Erakunde autonomoetan zuzendaria; udaletan alkatea, edo horrek pertsonalkudeaketarako izendatutako ordezkariak; Eusko Jaurlaritzako Sailetan eta Foru Aldundietan Zerbitzu zuzendaria edo horren baliokidea.

NAN IZENA: LEHEN BIGARREN ZEIN ESKALA, Bertaratzea, Helburuak

ABIZENA: ABIZENA: ADMINISTRAZIO- AZPIESKALA % atxiki dira

UNITATETAN ETA (BAI/EZ)

ARI DEN KLASEA 2

LANEAN 1

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

17

18

19

20

OHARRA: Eskabide honetako datuak fitxategi automatizatu batean gordeko dira, HAEEk ikastaroen homologazioa kudeatzeko helburuarekin. Sartzeko, zuzentzeko eta kentzeko eskubideez baliatzeko HAEEko Idazkaritza Orokorrera jo dezakezue: Donostia-San Sebastián kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

1 Eusko Jaurlaritza (Saila..../Zuzendaritza....), ......ko Foru Aldundia (Saila..../Zuzendaritza....), .....ko Udala (Arloa..../Zerbitzua....; edo baliokidea);

2 Zehaztu egin behar da EAEko Administrazio Orokorrekoa denean izan ezik.