Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

ERABAKIA, 1997ko ekainaren 24koa, Pedagogi Berrikuntzarako zuzendariarena, curriculumeko hautaketa egiteko aukerak arautzen dituen 1996ko uztailaren 16ko Aginduan adierazitakoaren arabera derrigorrezko arloen arteko aukeratze­gaitasunak garatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 139
  • Hurrenkera-zk.: 3866
  • Xedapen-zk.: 168
  • Xedapen-data: 1997/06/24
  • Argitaratze-data: 1997/07/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

D.B.H. ko curriculumeko hautaketarako aukerak arautzeko den Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1996ko uztailaren 16ko Aginduak –1996ko abuztuaren 9ko EHAA– zehazten ditu bigarren hezkuntzako ikastetxeak dituen aukerak eta eginkizunak Natur Zientzien, Matematikaren eta Erlijioaren arloekiko –edo aukerako jarduketak bigarren zikloan edo bere ikasturteetakoren batean– eta Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzari ematen dio arlo horietako curriculumaren proposamena prestatzeko eta argitaratzeko enkargua.

Horren ondorioz eta agindu horretan xedatutakoa betetzeko eta, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan emateko gaien zerrenda aldatzeko edo handitzeko, Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzari eskuratu zaizkion eskuduntzez baliatuz, zuzendaritza horrek hau

  1. – 2.1. atalaren arabera, bigarren zikloko bi ikasturteetan, Natur Zientzietako arloko irakaskuntzak bi gai espezifikotan antolatu ahal izango dituzte ikastetxeek: «Biologia eta Geologia» eta «Fisika eta Kimika».

  2. – Gai espezifikoka antolatze hori ziklo horretako ikasturte batean edo bietan egin ahal izango da. Ikastetxeak ikasturte bakarrerako proposatzeko erabakia hartzen badu, ikasturte hori nahitaez bigarren zikloko bigarrena izango da.

  3. – Bigarren zikloko lehenengo ikasturtea gai espezifikoka antolatzeak Natur Zientzietako arlorako erabilgarri den aldian oso–osoan edo zati batean izan dezake eragina. Beti ere, ikasturte hori amaitzean, D.B.H.ko Garapen Curricularrari buruzko ekainaren 21eko 213/1994 Dekretuan adierazitakotik abiatuta, ikastetxearen proiektu curricularrean zehaztutako helburuak ikasleek lortu dituztela bermatzea beharrezkoa da.

  4. – Arloko irakaskuntzak berariazko bi gaitan antolatzen badira, ebaluazioa, agindu horren 2.2. eta 2.3. ataletan zehazten den bezala, batera egingo da bigarren zikloko lehenengo ikasturtean eta zikloko bigarren ikasturtean banatuta.

  5. – Natur Zientzien arloa berariazko bi gaitan antolatzea erabakitzen badu ikastetxeak, I. eranskinean adierazitako irizpide curricularrak kontuan hartu beharko ditu.

  1. – Ikasle guztiek ikasi beharko dute Matematika arloa; hala ere, agindu horren 3. atalak adierazten duen bezala,bigarren zikloko bigarren ikasturtean, alor horretako irakaskuntzak eduki desberdineko bi modutan antolatu ahal izango dituzte Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek.

  2. – Antolakuntza curricularra bi modutan egin ahal izate horrek bere funtsezko helburu bezala interesen desberdintasunari babesa eta laguntza eman nahi die eta gerorako bere interes eta nahientzako orientaziorako tresna izatea. Inola ere ez dute izan behar atzeraezinezko aukera bat edo geroko ikasketetara sartzeko baldintzak jartzen dituen zerbait.

  3. – Bi modu horiek eskaintzea erabakitzen badu talde erakusleak, «Matematika A» eta «Matematika B» izena hartuko dute.

  4. – Arloa bi modu horietan antolatzeak arlo horretarako dagoen aldian erabateko edo zati bateko eragina izan dezake. Nolanahi ere, ikasturtea bukatzean eta aukeratu duten modua dena dela ere, aurrean aipatutako 213/1994 Dekretuen adierazitakotik aurrera, Ikastetxearen Proiektu Curricularrean definitutako helburuak ikasle guztiek lortzea bermatu egin beharko da beti.

  5. – Matematikako arloa bi moduetan antolatzea erabakitzen badu ikastetxeak, II. eranskinean adierazitako irizpide eta espezifikazio curricularrak kontuan eduki beharko ditu.

  1. – 1996ko uztailaren 16ko Aginduaren 5.1. atalaren arabera, erlijioko irakaskuntzak aukeratzen ez dituzten ikasleentzat, irakaskuntza horietarako programatutako ordutegi berean, behar bezala antolatutako hezkuntza–arreta eskainiko dute ikastetxeek.

    Aipatutako hezkuntza–arreta hori Antolatutako Hezkuntza–Jarduneko (A.H.J.) irakaskuntzetan gauzatuko da. .–ri dagozkion irakaskuntzak gauzatuko dituzte ikastetxeek eta Etapako Proiektu Curricularrean behar bezala planifikatuak egon beharko dute.

  2. – Ikasleen umotze pertsonal, sozial eta morala sendotzen lagundu behar du Antolatutako Hezkuntza–Jardun horrek, horrela, erantzukizunez eta autonomoki jardun ahal izatea izan dezaten.

  3. – Antolatutako Hezkuntza–Jardun horien edukiak alor hauei buruzkoak izango dira: «Ikasleen garapen pertsonala eta soziala» eta «Erlijioekin lotutako kultura–alderdiak».

    Irakaskuntza horien antolakuntza errazteko asmoz, III. eranskinean sartutako edukiak ziklotan sekuentziatuak ageri dira. Ikastetxeek erabakiko dute zikloko ikasturte bakoitzerako edukiak nola banatu; hala ere, ziklo bakoitzeko ikasturte bakoitzean «Erlijioekin loturiko alde kulturalak»–i buruz jardungo du.

  4. – Irakaskuntza horiek ez dira ebaluaziorako gaia izango eta ikasleen espediente akademikoan ez dira konstaraziko, baina familiei bidaltzen zaien informazioan ager daitezke ikastetxean gauzatutako beste edozein jardun bezala.

  5. – Antolatutako Hezkuntza–Jarduneko edukiak gauzatzea Filosofiako Didaktika–Departamentuaren zeregina izango da eta departamentu horretako irakasleek emango dute batez ere.

    Hala ere, Antolatutako Hezkuntza–Jarduna emango duten irakasleak irakasleen ekipoko kide izango dira eta ebaluazio–bileretan parte hartuko dute, eta ikasleen jardunak ebaluatzeko orduan, beren balorapenak kontuan hartuko dira.

  6. – Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloa emango den ikastetxeetan Gizarte Zientzietako, Geografiako eta Historiako alorretakoak diren eta hori emateko ordutegia baduten Maisuek emango dute lehentasunez Antolatutako Hezkuntza–Jarduna. Hala ere, jardun horietarako programazio didaktikoa, adskribatua dagoeneko Bigarren Hezkuntzako Institutuko Filosofiako Departamentu didaktikoaren zeregina izango da.

  7. – Antolatutako Hezkuntza–Jarduna erakusteko ardura izango duten irakasleen prestakuntzari lagundu egingo dio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak; halaber jardun hori gauzatzeko beharrezko diren material curricular eta didaktikoak prestatzen ere lagundu egingo du.

EHAA n argitara dadineko egunaren biharamunetik aurrera emango ditu ondorioak erabaki honek.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko ekainaren 24a.

Pedagogi Berrikuntzarako zuzendaria,

EDURNE GUMUZIO AŃÍBARRO.

  1. – Etapako lehenengo hiru ikasturteetan zehar Natur zientzien arloa derrigorrez estudiatu behar dutenez ikasle guztiek, ikastetxeko proiektu curricularrean helburuak, oinarrizko edukiak eta aldi horretarako ebaluazio–irizpideak argi espezifikatu beharko dira eta kontuan edukiko da sistema materialen aniztasuna eta unitatea tratatzen dutenak direla eduki oinarrizkoenak eta horietan gertatzen diren aldakuntzak ikuspegi esperientzial eta deskribatzaile batetik begiratuta. Zientziaren prozedurei dagokienez, oinarrizkoago jotzen dira ikertu nahi den problema identifikatzea eta azterketa eta manipulazioak egitea, gertatzen denaren hipotesiak eta azalpenak ematea baino. Era berean, jarrerei dagokienez, jarrera pertsonalei buruzko lana funtsezkoagoa da gizarte–jarrerekiko edo unibertsalekiko kritika baino.

  2. – Hirugarren ikasturtean jakintzagaien arteko loturak nabarmendu beharko dira eta horiek gutxienez edukien sekuentziazio batean konkretatuko dira eta ikasketa–jardunen diseinu batean eta bateratutako ebaluazio batean, halaber, horiek erakusten dituzten irakasleek erabilitako antzeko metodologia batean.

  3. – Laugarren ikasturtean, aurreko ikasturteetan landutako edukietan sendotu eta sakondu egin beharko da eta oinarri bezala hartuko dira sistema materialei eta horien aldaketei buruz ikasleek dituzten informazioak eta ikasketak eta hartutako prozedurak eta garatutako jarrerak.

    Berariaz, azken ikasturte horretan, ondorengo hauekin loturiko alderdi guztiak sendotu beharko dira:

    *Aldaketak (elkarreraginak) sortzen dituzten arrazoiak bilatzea, horiek azaltzen dituzten teoriak eta zein orekatara eramaten duten elkarreragite horiek.

    • Egiturak, ezaugarriak, gertakizunak eta fenomeno naturalak esplikatzeko teoria zientifikoak erabiltzea eta prozesuak interpretatzea.

    • Eguneroko gertakizunak interpretatzekoan lege eta printzipio zientifikoei buruz lortutako ezagutzak erabiltzea eta naturaren probetxamendu hobea ekarriko duten aplikazio praktiko eta tekniko errazak.

    • Zientzi mailako ezagutza eraikuntza kolektiboaren prozesu bat bezala baloratzea, etengabeko berrikusketan eta eboluzioan dagoena, zientzi esplikazio berriekiko jarrera irekiak hartuaz eta gaurko ezagutza zientifikoak lehenagoko aurkikuntza eta teorien emaitzak direla onartuz.

    • Egoera arazotsuak tratatzeko eta ebazteko, hizkuntza zientifikoaren eta zientziaren prozeduren erabilera egitea, zehaztasun eta prezisio maila gero eta hobe batez, horrela, ez bakarrik gai izateko informazioa identifikatzeko eta aukeratzeko baizik eta, estrategia desberdinen bidez, norberaren hipotesiak egiteko, autonomia batekin emaitzak kontrastatzeko, esperimentatzeko eta interpretatzeko jardunak diseinatzeko ere.

      Aurreko irizpide orokor horietatik aparte, gai bakoitza osatzen duten irakasgai bakoitzean berariazko eran tratatu beharko dira ondorengo eduki hauek:

      1. Geologian:

        • Lurraren barne–egitura landuko da eta lurrazalari bereziki begiratuko zaio.

        • Litologi zikloa ikasiko da.

        • Sarrera bat emango zaio plaken tektonikari.

        • Harrien jatorrizko antolakuntzan gertatu diren aldaketei azalpen bat emango zaie (tolesturak eta failak) eta mendiak formatzeari, sumendi eta lurrikaren aktibitateari; halaber, hori ikasteari garrantzia emango zaio giza eta naturaren hondamendiei aurrea hartzeko.

      2. Biologian:

        • Elikapen, harreman eta ugalketa funtzioak teoria zelularrak ematen duen ikuspegi bateratzailea kontuan hartuz azalduko dira.

        • Denboran zehar espezieak izan duten eboluzioa esplikatzen duten teoriek erabiliz, izaki bizien aldaketak ezagutzean sakondu egin beharko da.

        • Elikapenen erlazioak estudiatuko dira: elika–kate eta sareak.

        • Elkarreraginei dagokienez, ekosistemetan gertatzen diren materiaren zikloak eta energi fluxuak kontuan hartu beharko dira.

        • Komunitateen aldaketa historikoak, hau da suzesioak, estudiatu egingo dira.

      3. Fisika:

        • Mugimenduari buruzko ezagutza kualifikatuetatik abiatuta, higidura zuzen uniformean, higidura zirkular uniformean eta higidura zuzen uniformeki azeleratuan sakondu beharko da, halaber Newton–en eta Grabitazio Unibertsalaren legeetan.

        • Oreka mekanikoa sortzen duten kausak analizatu beharko dituzte eta makina sinpleak interpretatu; fluidoen estatika estudiatuko dute, horren oinarriak zerikusi handia baitu nabigazioarekin eta makina hidraulikoekin.

        • Aldaketetan agertzen den energia tratatuko da, horren transferentzia, kontserbazioa eta desegitea.

      4. Kimika:

        • Berariazko lana, kasu honetan, erreakzio kimikoekin erlazionatu beharko da, loturen hausturaren eta formazioaren terminoetan; erreakzioaren abiadan eragiten duten faktoreak aztertuko dira; interes–erreakzioak (azido–basea, errekuntzak,...); eta kalkulu kuantitatiboetan hasiko dira erreakzio oso sinpleekin.

        • Kimika Organikora hurbilketa bat egin beharko da, estudioa karbonotik abiatuta, konposatuak eratzeko bere erreaktibitate handia eta konposatu horietako batzuen formulazio eta nomenklaturaren ikasketa hasi.

Matematikako arloa bi modutan antolatzeak itzulezinezko aukerarik ez dakarrela eta ondorengo ikastaroetara joateko baldintzarik ere ez duela jartzen bermatzeko, ondorengo oinarrizko irizpide hauek kontuan hartzea beharrezko izango da:

Etaparen eta alorraren helburu orokorrak gauzatzen lagundu beharko dute bi modu horiek, ikasleek beren matematika–ahalmena eta matematika erako beren harremanak gara ditzaten ahaleginduz eta arrazoitzen, egoerak aztertzen, hipotesiak egiten... ikas dezaten.

Ikasle guztiek, aukeratzen duten modalitatea dena dela ere, etaparen curriculumean aurretik ikusi ziren helburu guztiak hartu beharko dituzte, eskaintzak sortzen dituen interesen eta espektatiben anitztasunari erantzuteko beharrezkotzat jotzen diren egokitzapenak eginez.

Bi barietateen arteko konexio eta nexoak jartzea beharrezkoa izango da eta horiekin loturik dauden matematika–jardunaren era desberdinen artean ere.

A eta B matematiken arteko desberdintasun funtsezkoak ondorengo alderdi hauetan zehaztuko dira:

  1. – Kontzeptu eta prozedurazko eduki batzuk hartzen duten pisu eta enfoke desberdina, beren balio propedeutiko eta orientatzailearen arabera:

    Ondorengo hauekin loturik dagoen ahalmena garatzea lagundu beharko da A barietatearen bidez:

    • matematika–objektuen erabilera, objektu horiek erraztasunez erabiltzeko oinarrizko trebetasun batzuk garatzera heldu arte;

    • eraikitze izaerako alderdi batzuetan interpretaritzakoetan baino gehiago insistitzea;

    • kontzeptu, hitz eta zenbatekoak erabiltzekoan zehaztasun handiagoa;

    • eduki jakin batzuk (adierazpen sinbolikoak erabiltzea, erlazio trigonometrikoak...) tratatzean sakontasun handiagoa

      Ondorengo hauek erabiltzeko tresna bezala matematika erabiltzea lagunduko da B barietatearen bidez:

    • ohiko komunikazioaren hobekuntza eta matematika–hizkuntza erabiltzen duten mezuen ulerkera;

    • informazio matematikoa lortzea eta transmititzea;

    • tresna eta adierazpen matematikoak erabiltzen diren ingurumariarekin loturik dauden arazoen ebazpena;

    • erreferente eta tresna matematikoak erabiltzen dituzteneko erabakiak hartzea;

    • lehenagoko unetan landutako ikasketa esanguratsuak sendotzea.

  2. – Formalizazio matematikoaren gradua

    Errepresentazio matematikoaren aspektu formalei pisu handiagoa emango zaie A barietatean eta, B barietatean aldiz, irakasleei proposatuko zaizkien problemen ulerkera eta konprentsiorako behar–beharrezko diren errepresentazio sinboliko eta formalismoak erabiltzera muga daiteke.

  3. – Aktibitate matematikoaren erak

    A barietatean hizkuntza sinbolikoak eta errepresentazio formalak erabiltzearekin loturik dauden ahalmenak lortzeari garrantzia handiagoa eman beharko zaio; B barietatean, matematika–aktibitatearen era algebra–hizkuntzaren zama txikiagoa eskatzen duten estrategia eta trebetasunak lortzera zuzendu behar da, lantzen ari den esanguraren hurbilago den tresna bezala, aritmetikoan gehiago apoiatuz.

Antolatutako Hezkuntza–Jarduerak

Lehenengo zikloa

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako perfilak, beren nortasun propioaren aurkikuntzaz eta sendotzeaz nabarmentzen ari diren ikasleak pasatzen ari diren eboluzio–uneari, era bateratuan erantzuten dio. Horrengatik lehenengo zikloan garapen pertsonaleko eta sozialeko alderdiei ekitea oso egokia gerta daiteke.

Garapen–aldi horretan zehar nork bere burua ezagutu eta onartzeak eta inguruko pertsonekin eta munduarekin pixkana–pixkana helduagoa eta kritikoagoa izango den harremana irekitzeak hezkuntza–koordenadak nabarmendu egiten dituzte eta norberaren irudi positiboan, autoestiman, autoefikazian eta autokonfiantzan eta norbere esperientziaz elikatzen den ikaskuntzan eragina dute.

Antolatutako hezkuntza–jarduerak, ahalegin pertsonalaren bidez, ahalmenak garatzen lagundu beharko du ikasleengan. Ahalmen horien artean seinalatu beharra dago pertsona bezala garapen integrala erraztuko duten jokabide zibilizatuak, balio, ohitura eta bizitze–erak aukeratzea; hau da: besteak beste, kooperazioa, ekitatea, erantzukizuna, morala, solidaritatea, bereizkeriarik eza eta eramankortasuna.

Horretarako, gaitasun horiek garatuko dituzten eduki jakin batzuk ezagutzera hurbildu beharko dute ikasleek (kontzeptuak, prozedurak eta jarrerak). Eduki horiek ondorengo alderdi hauei buruzkoak izango dira ziklo honetan:

  • Ikasleak daudeneko eboluzio–aldia: pubertatea, nerabetasuna, aldiak eta ezaugarriak.

  • Pertsonen eboluzio–garapenarekiko ikuspegi orokorra. Eboluzio–une bakoitzeko ezaugarri bereziak ulertzea (haurtzaroa, nerabezaroa, heldutasuna, zahartzaroa...).

  • Bizitzeko ohiturak eta erak: erabakiak hartzea eta bizitzako proiektu pertsonala eraikitzea.

  • Eraginkortasuna eta atsegina garapen pertsonalean: motibazioa, ahaleginerako gaitasuna eta borondate–indarra. Erantzukizun pertsonala. Elkarlana eta taldeko lana. Taldeen arauak eta jarduera.

  • Elkarbizitza eta giza–harremanak: familia, kideak eta lagunak, elkartegintza, etab.

Kulturak, taxutze objektiboa den aldetik eta gizakiaren sorkuntzaren ekarmena den aldetik, gizonaren edo andrearen errealitatearekiko topaketaren markoa edo bidea eskaintzen du. Gizadiak denboran zehar izaten dituen galdera handiak eta dituen tradizio desberdinak ezagutzeko eta baloratzeko aukerak eskaini ditzake topaketa horretara hurbiltzeak.

Giza izpiritua kultura–adierazpenen esparruan irudikatzea gizakia bera ezagutzera hurbiltzeko era zorrotza da. Egintza erlijiosoa, kulturaren adierazpena bezala eta nolabait horren sustraietako bat bezala, historian zehar tradizio desberdinen eta herri desberdinen bidez agertzen zaigu eta ezaugarri bereziak eta aldi berean ezaugarri berdinak nabaritzen dira. Bizitza bera eta errealitatea ulertzeko era desberdinak sortu dituzte tradizio erlijioso horiek eta egun oraindik indarrean diraute gaurko zibilizazioen ondare historikoan.

Antolatutako Hezkuntza–Jardueraren (A.H.J.) helburuetako bat, etapako lehenengo zikloan, ikasleak fenomeno erlijiosoarekin loturik dauden alderdi kultural batzuk ezagutzera hurbiltzea da eta bere konkrezioa erlijio eta herri desberdinetan.

Ekintza horiek, ikasleen edadeari, beren motibazio eta interesei egokituko zaizkiela, ikasle horiek gure inguruko erlijiotasunaren adierazpenekin loturik dauden gure kulturako gertakizun, pertsonaia eta sinboloetara hurbiltzen ahaleginduko dira. Hortik abiatuta, historian eragina izan duten eta pentsatze–modu bat adierazten duten eta esperientziari sentidua ematen dioten beste kultura eta erlijioetara hurbilduko dituzte ikasle horiek.

Solidaritaterako, kooperaziorako, erantzukizunerako, bereizkeriarik gabeko jarrerarako, eta norberaren eta besteen ondasunak estimatzeko ahalmenak garatzeko, Antolatutako Hezkuntza–Jarduera ondorengo alderdi hauekin loturik dauden kontzeptu, prozedura eta jarrerei buruz izango da:

  • Erlijioen adierazpen kulturalak ingurumari hurbilean: ohiturak, folklorea, pintura, musika, eskultura, arkitektura, etab. Ondasun kulturalak eta pertsonen sinesmen eta aukerekiko errespetua.

  • Erlijioak eta mundu mitikoa kultura grekoerromatarretan.

  • Erlijio orientalak: hinduismoa, budismoa, sintoismoa. Kultura–ekarpenak.

  • Monoteismoa: judaismoa, islamismoa eta kristautasuna. Kultura–ekarpenak.

    Bigarren zikloa

Aurreko zikloan ere landu ziren ikasleen garapen pertsonal eta sozialean eragina duten ahalmenak garatzen jarraituko da bigarren ziklo honetan eta arrazonamendu abstrakturako ohitura eta formak sortzearekin eta lortzearekin lotuagoak diren alderdietan areagotuko da.

Arrazoitze–ahalmen horien agertze eta sendotze progresiboak errealitatearen kontsiderazio kritiko eta sakonagoa ahalbidetzen du, informazio iturrien eta bideen aurrean norberaren jarreren ausnartze eta berrikuskatzeko posibilitatea irekitzen du eta argumentazioen zorroztasun logikoa eginkor bihurtzen du eta masen komunikabideen mundu konplexuan mezuen sinesgarritasun ere.

Horretarako, pentsamendu logikoa, arrazionala, kritikoa eta sortzailea garatzen duten eduki batzuk ezagutzera hurbildu behar dute ikasleek (kontzeptuak, prozedurak eta jarrerak). Eduki horiek, ziklo honetan, ondorengo alderdi hauei buruz izango dira:

  • Jakintza, ezagutza eta informazioa: informazioaren iturriak eta tratamendua, informazio hori prestatzea eta hartzea eta ezagutzak asimilatzea. Aberaste pertsonala eta jakitea.

  • Esperientzia, arrazoia eta sinesmena giza–ezagutzaren erak bezala. Norberaren pentsamendua adieraztean zintzotasuna.

  • Ezagutza zientifikoa eta bere metodoak.

  • Azalpen logikoa eta arrazonamendu deduktiboa; argumentazioa. Egia, egiantza, ziurtasuna eta ebidentzia.

  • Komunikabide prozesuak eta masa–komunikazioak. Informazioa eta manipulazioa: mezuak eta publizitatearen baliabideak.

  • Informazio eta publizitate manipulazioaren presioari aurka egiteko estrategiak.

Etapako bigarren zikloan fenomeno erlijiosoarekin erlazionatutako alderdi kulturalak ezagutzearekin jarraituko da eta sakonduko.

Alderdi horiek kontuan hartuz, analisi eta erreflexioa lagundu nahi dira eta ikasleengan ahalmenen hedapen heldurako jarreren eta giza–balioen garapena. Beste pertsonekin harremanak izatea, taldeko ekintzetan jarrera solidario, argi eta toleranteekin parte hartzea, mota guztietako bazterkeria–jarrerak arbuiatuz; hori utziezinezko hezkuntza–helburua da.

Horri nabarmenki lagun dakioke norberaren eta besteen ondasun artistiko eta kulturalak ezagutuz, baloratuz eta errespetatuz eta gure tradizioko eta ondare kulturaleko sinesmenetaz, jarreretaz eta oinarrizko baloretaz jabetuz gero eta beste herrietako eta aldietakoaz; horrek esan nahi du horiei buruzko balorazio kritikoa eta pertsonen duintasuna aitortzeko ekarpenak apreziatzea.

Esaterako, ikuspegi erlijiosoak eta zientziaren ikuspegiak, gizakiaren errealitateari buruz elkarrizketara konbidatzen dute eta beren ikuspuntu bereziak kontuan hartzera. Arte desberdinak, beren aldetik, gizadiaren ispilua dira, bere jarrerena eta berak munduan duen lekuarena, bai ikusten dena eta ikusten ez dena ere bai, eta ikerketarako eremu emankor bat dira. Horietan giza izaerari buruzko balore, mezuak eta hausnarketak adierazten dira.

Ikasleek pentsamendu logiko eta arrazoizko bat garatu dute ziklo honetan, gertakizun erlijiosoaren analisi bat egitera erraz heldu ahal izatea ematen diena eta sinesmenen eta horien kultura–adierazpenen arteko harremanei buruz ikuspegi orokor bat edukitzea eta horiek herrien bizitzako eremu batzuetan duten eragina.

Ezagutza horiek beste kulturak apreziatzeko eta aintzat hartzeko ahalmenak emango dizkiete eta modu desberdinean pentsatu eta sinesten duten pertsonak errespetatzea eta ulertzea; halaber, beste balioak ezagutzea balio pertsonalei buruz duten eskalari forma bat emanez.

Horretarako, kontzeptu, prozedura eta jarrera sail bat proposatzen da, ondorengo kultura–alor hauen inguruan ibiliko dena:

  • Gertakizun erlijiosoa eta esperientzia erlijiosoa. Giza–erlijiositatea, gizakiaren galderentzako erantzun bezala. Sakratua eta profanoa.

  • Esperientzia erlijiosoaren adierazpen kulturala.

  • Errealitatearen ikuspegi zientifikoa eta ikuspegi erlijiosoa. Bereiztasunak eta elkarrizketarako alorrak.

  • Erlijio handiak. Ezaugarri historiko, geografiko eta kulturalak. Beraiek beren baitan ikusten dituzten elementu bateragarri eta bereizgarriak.

  • Erlijio handien ekarpenak gizakia ezagutzeko eta baloratzeko.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.