Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Euskaltegi Publiko, Pribatu Homologatu eta Pribatu Libreek Elkarte Autonomoan eta 1989. urtean antolatzen dituzten helduen euskalduntze eta alfabetatzerako ikastaroak eta horien bete beharreko baldintzak uhazten ditueneko HABEren Zuzendari Orokorraren 1989.eko Otsailaren 15eko EBAZPENA.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HABE
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 40
  • Hurrenkera-zk.: 528
  • Xedapen-zk.: 29
  • Xedapen-data: 1989/02/15
  • Argitaratze-data: 1989/02/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskaltegien Erregimen Juridikoa eta Finantzaketa araupetzen duen Ekainaren 12ko 189/1984 Dekretuaren arabera, HABEren Zuzendui Orokorrari dagokio Euskaltegi Pribatuentzako subentzioetarako deiak egitea, ihardunaldi bakoitzeko ahalmen presupuestarioen arabera. Ondorioz, EBAZTEN DUT: Lehenengo artikulua.- Xedea Ebazpen honen bidez arautzen dira Euskaltegi Publikoek eta Pribatuek, homologatuek bereziki, diru-laguntzak lortu ahal izateko bete behar dituzten baldintzak. Bigarren artikulua.- Oinarrizko baldintzak HABEk, bere diru-laguntzen programaren bidez, banatzen dituen subentzioak lortu ahal izateko, honako baldintzak bete behar dituzte ezinbestean: 1. HABEren Euskaltegien Erregistroan Euskaltegi Publiko, Pribatu Homologatu edo Pribatu Libre bezala inskribaturik egotea. 2. HABESEA Legeak eta bere garapenerako legeriak eskatzen duen bezala gutxienez bi irakasle izatea eta aritzea Euskaltegian (egoitza bakoitzean), ondorioz gutxienez 48 ikasle beharko dituelarik. 3. Barnetegiei dagokienean, gutxienez 3 irakasle beharko ditu, 24 ikasle une berean eta 20 m2ko 3 ikasgela gutxienez egoitza berean, irakasleak beti ere, taldeak baino bat gehiago izango direlarik. Halaber, horretan ari daitezen irakasleek bai ikasketa aldetik eta bai euskararen ezagutza aldetik, Kultura Sailaren 1984.eko Ekainaren 8ko Aginduak Euskaltegi Publiko eta Pribatu Homologatuetako irakasleentzat ezartzen dituen baIdintzak bete beharko dituzte. 4. HABEren Lehendakariak onartutako Barne-Arautegia izatea. 5. Ikastaroan parte hartzen duten ikasleek 16 urte beteak izatea, ea ikastaldeak ere araututako kopuruaren barruan osatuak izatea; hau da, euskalduntzeko saioetan gutxienez 12 eta gehienez 15, eta alfabetatzekoetan, gutxienez 12 eta gehienez 25. Talde handiagorik edo txikiagorik osatu nahi izanez gero, lurraldez dagokion HABEren Ikuskatzailetzari eskatuko zaio idatziz baime na ikastaroa hasi baino lehen, Euskaltegiak horrelako talde bakoitzeko memoria bat aurkeztu beharko duelarik. Halere, ez da inoiz zortzi ikaslez beherako talderik onartuko. 6. HABEren erizpideetan euskaldunzaharrek beharrezko lehentasuna dutenez, aurreko puntuetan jasotako baldintzetatik at alfabetatze ikastaro bereziak antolatu ahal izango dira. Ikastaro horietako irakaslegoak Kultura Sailaren 1984.eko Ekainaren 8ko Aginduak Euskaltegi Publiko eta Pribatu Homologatuetako irakasleei eskatzen dien titulazio-maila izango du eta tokian tokiko euskalkia ezagutuko. Ikastaro horiek hizkuntzaren lau trebetasunetan eguneroko premia arruntei euskaraz erantzuteko gaitasuna lortu nahi duen euskaldunzaharrarentzat antolatzen dira. 100-125 ordutako iraupena izango dute eta ez dira alfabetatze-prozesu osoa egin nahi duten euskaldunzaharren ikastaldeekin nahastuko, ezta hauekin batera zenbatuko ere. 7. 1989.eko Urriaren 1etik aurrera has daitezen irakasle guztiek 1984.eko Ekainaren 8ko Kultura Saileko Aginduak araututako baldintzak bete beharko dituzte, bai euskarari eta bai ikasketa akademikoei dagokienean. 1989.eko Urtarrilaren 1ean ari diren edo Iehenago aritu eta HABEren erregistrean honela azaltzen diren irakasleei ez dagokie xedapen hau. 8. Euskaltegiak bere iragarki eta matrikula-orri guztietan argi eta garbi azaldu behar du matrikula-kopuruak horiek direla HABEk ematen dituen diru-laguntzei esker, «HABEren diru-laguntzaz antolatua» formula erabiliz. 9. HABEren Ikuskatzailetzak aurrikusi eta hurrengo artikuluetan zehazten diren egiteko administratiboak burutzea. Hirugarren artikulua.- Eskola-Egutegia eta Ikastaro-motak A) Eskola-egutegia. Euskaltegi bakoitzak, urria-ekaina bitartean, 165 eskolegun eman beharko ditu, Euskaltegi pribatuei dagokienean, eta 193 ikasturte osoan euskaltegi publikoei dagokienean. 8) Ikastaro-motak Ikastaro moduloetan aurrikusten diren orduak klase-ordu errealak dira, atsedenak kanpo. a/ Euskaltegi Publiko eta Homologatuetan erabil daitezkeenak: 1: BARNETEGIA. Egunean 6 ikastordu; 120 eskolordu gutxienez. 7.1.1. Hilabeteto ikastaroa, 20 eskola egun, 120 ordu 7.1.2. Bi hilabeteto ikastaroa, 40 eskola egun, 240 ordu 7.1.3. Hiru hilabeteko ikastaroa, 60 eskola egun, 360 ordu 7.1.4. Lau hilabeteko ikastaroa, 80 estola egun, 480 ordu 7.1.5. Bost hilabeteko ikastaroa, 100 eskola egun, 600 ordu ERANSKINA Laugarren artikulua.- Agiriak Ikasturte bakoitzaren haseran honako agiriok sartuko dira Lurralde Ikuskatzailetzan: 1) Euskaltegiaren fitxa: Euskaltegiaren datuak biltzen dituen fitxa (ikus I. eranskina), lkasturtearen haseran eta datu-aldaketarik ematen den bakoitzean eguneratu eta Lurralde Ikuskatzailetzua igorriko da. 2) Dagokion legerian biltzen diren zehaztasunen arabera, zerga-betebeharrak egunean ditueneko Foru-Ondasunaren ziurtagiria. 3) Taldearen fitxa: Taldearen fitxa da agiri oinarrizkoa (ikus II. eranskina). 4) Irakaslearen fitxa: euskaltegian berria den irakasle bat hartzen denean betetzekoa (lkus III eranskina). Inprimaki honetaz gain, Euskaltegi Publiko eta Pribatu-Homologatuek (eta Pribatu Libreek 1989.eko Urriaren laz geroztik) irakasle berri bat hartzen duten bakoitzean, bere ikasketa eta euskara-agirien kopiak ere Lurralde Ikuskatzailetzara igorriko dituzte. 5) Ikaslearen fitxa: euskaltegian berria den ikasle bat hartzen denean betetzekoa (Ikus IV eranskina). 6) Irakaslegoaren datu-orria: (Ikus V. eranskina). 7) Ikastaroaren xehetasunak jasotzen dituen agiria. a) datak (hasiera eta bukaera) b) eskola-egutegia: Euskaltegi bakoitzak Urria-Ekaina bitartean sartu beharreko 165 eskolegunak (edo ikasturteko 193ak) biltzen ditueneko egutegia, ikastaro-mota bakoitzarena zehaztuz. c) eskolen ordutegia. d) barnetegietan, egitarau orokorra (eskola-egunak, eguneko eskolordutegia -atsedenak zehaztuz-, eskolatik kanpoko ekintzat: datak, programak, etab.). e) ikasle bakoitzaren matrikula ordaindua izatearen banku-agiria, talde-fitxarekin batera eta ikasleen ordena berean. f) ikasturtean zehar egin beharko diren ebaluazio-daten eta ebaluazio-bileren egutegia. Datei dagokienez, urtean zehar aldaketarik balego, ebaluazio-data baino 10 egun lehenago gaztigatuko dio idatziz Lurralde Ikuskatzaileari. 8) Kultura eta Turismo Sailaren 1987.eko Urtarrilaren 7ko Aginduan bildutako programa ofiziala onartzen deneko agiria. Euskaltegi bakoitzak programa horri egin nahi dizkion aldaketak homologatu beharko ditu urriko fitxa-sarrerarekin. 9) Ebaluatzeko erizpideak biltzen dituen agiria. Euskaltegi guztiek goian aipatutako Aginduak edo Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, EGAren kasuan, argitaratutako ebaluazio-ereduen araberako fro gak aplikatu beharko dituzte urtean zehar. Euskaltegi bakoitzak urtean zehar aplikatuko dituzten frogak osatuko erabiliko dituen erizpideak aurkeztu behar ditu Lurralde lkuskatzailetzan Urriko fitxa-sarrerarekin. Agiri horrek honako gutxienekoak jaso beharko ditu: - urrats bakoitza neurtzeto zein froga mota aplikatuko den atalez-atal. --atal bakoitzean aplitatuko den frogaren ezaugarriak (formulazioa, testu mota, luzera eta iraupena, ...). -atal bakoitza zuzentzerakoan erabiliko diren erizpideak eta puntuaketarako baremazioak. 10) Froga-ereduei dagokienean, Euskaltegiak ikastaro amaierato aktarekin batera ikastaroan zehar eginiko ebaluzio-akten fotokopia ere aurkeztu beharko du, urtean zehar talde horretan aplikatu diren froga-ereduak erantsiko dizkiolarik. 11) Ikasleko eta orduko Euskaltegi bakoitzak matrikula gisa zein baremo kobratuko dion ikasle bakoitzari eta zein epetan agertzen dueneko agiria, ikastaro bakoitzaren berezitasunaren arabera. Bostgarren artikulua.- Agirien sarrera-epeak. Ebazpen honen laugarren artikuluan aurrikusitako agirien artean Euskaltegiari eta ikasturteari dagozkienak urrian sartu behar dira. Ikastaroei eta ikaslegoari dagozkien fitxa eta zerrendak sartzeko honako epeok izango dira (aipatzen den egunaren 14ak baino Iehen): 1. urtarrilaren 19rako, 7.7.5. ikastaro motakoak. 2. martxoaren 3rako, 7.2.4.; 7.3.6.; 7.7.8. ikastaro motakoak. 3. apirilaren 14rako, 7.7.6. ikastaro motakoak. 4. uztailaren 7rako, uztaileko ikastarokoak eta Abuzturako aurrikuspena. 5. abuztuaren 8rako, abuztuko ikastarokoak. 6. irailaren 8rako, iraileko ikastarokoak. 7. iraila-urrian hasten diren ikastaroetakoak, urriaren 11 rako. 8. gainontzeko ikastaroetarako, hasiera-datatik berezko 10 eguneko epean. Ikastaro-haseran sartutako informazioan aldaketarik emango balitz, egunean izango ditu eta Ikuskatzailetzara gaztigatuko, ebaluaketa bakoitzarekin batera, bitartean izandako gorabehera guztien berri emango duelarik. Seigarren artikulua.-- Kalitate-Kotrolerako erizpideak Euskaltegiak subentzio-eskariarekin batera, Lurraldez dagokion HABEren Ikuskatzailetzara eraman duen informazioaz gain, Ikuskatzailetzak euskaltegiaren iharduerari buruz jasotzen dituen honako erizpideak ere kontutan hartuko dira subentzioak banatzeko orduan: A) Euskaltegi Pribatu Homologatuak. HABEren ikustatzailetza Sailak Euskaltegietara egiten dituen aldizkako ikustaldietan, bere egitekoen ihardunean, ondorengo kriterio akademikoak ikustatuko ditu, dagokion akta jasoz: 1. Ikaslegoaren asistentzia: Euskaltegi bakoitzak eramango du bere ikasleen asistentziaren kontrola. Ikuskatzailetzak urtean zenbait ikustaldi egingo ditu, Euskaltegiak eskaintzen duen asistentzia fitxako informazioa alderatuko duelarik. Euskaltegiak izan dituen baja eta alten berri eman ondorengo ikask-kopurua hartuko da oinarritzat. Baja eta alten berri ematen duen orria egunean izango du Euskaltegiak, aldaketa bakoitzaren data ere zehaztuko delarik, Ikuskatzaileak egiten duen ikustal dian berorien berri jasoko duelarik. 2. Ikaslegoaren bermatrikulatzea: Ikastalditik ikastaldira zentroak mantentzen duen ikasle kopurua neurtuko da. Neurketa oinarria honako hauxe izango dugu: . Urtean matrikulazio bakarra (urria-ekaina bitartean) egiten den kasuetan, aurreko urtetik bermatrikulatzen den ikaslegoa+ % 15 izango da, gehienezko kopurua %100 izango delarik. . Bermatritulaketatik kanpo uda ikastaroak eta ikastaro bereziak daude. 3. Ikaslegoaren talde-ratioa: «Taldearen fitxan epe barruan entregatzerakoan neurtuko da talde-ratioa. 4. Irakaslegoaren estabilitatea: Ikasturte batetik bestera jarraitzen duten irakasleak hartuko dira kontutan. 5. Irakaslegoaren dedikazioa: Erizpide hau, dedika- zio osoz daudenen arabera neurtuko da. Dedikazio osoa daukan irakasletzat, astean, 20 ordu lektibo gutxienez betetzen duena joko da. Erizpideok ondoko taularen arabera aplikatuta lortzen den puntuazioa %90 edo hortik gorakoa bada, %100 dela ulertuko da. %70tik %89ra bitartekoa bada emaitza, %3ean gehituko da. ERANSKINA B) Euskaltegi Pribatu Libreak. ` 1. Ikaslegoaren asistentzia: Euskaltegi bakoitzak eramango du bere ikasleen asistentziaren kontrola. Ikuskatzailetzak urtean zenbait ikustaldi egingo du, Euskaltegiak eskaintzen duen asistentzi-fitxako informazioa alderatuko duelarik. 2. Ikaslegoaren talde-ratioa: Euskaltegiak dituen ikastaldeen bataz bestekoa 12tik beherakoa bada, honako baremoa ezarriko zaio euskaltegiaren subentzio-eskari osoari: . 11-11'9: 0'90 . 10-10'9: 0'70 . 9- 9'9: 0'50 . Hortik behera: ez da diru-laguntzarik emango. Zazpigarren artikulua.- IKASLEEN EBALUAZlOAK. 1. Ebaluazio jarraia. Euskaltegi guztietan ebaluazio jarraiaren sistema erabiliko da ikasleekin. Azterketa-frogek, ikusketa sistematikoak, elkarrizketak eta abarrek ebaluaketarako tresneria osatzen dute. Azterketa-frogak ebaluazio-bilera bakoitzaren aurretik aplikatuka dira. 2. Ebaluazio-bilerak. Ebaluazio-prozesu osoan etengabe jasotako datuak ebaluazio-bileretan egituratuko dira, ikastalde bakoitzeko irakasle guztiek parte hartuko dutelarik, ikasle horien irakasle arduradunaren zuzendaritzapean. Aktaren batean bilduko dira ebaluazioaren ondorioai: (kalifikazioak, oharrak..) eta Euskaltegian geratuko da artxibatua ebaluazio-frogarekin batera hurrengo ikasturtearen bukaera arte, HABEren Ikuskatzailetzak ikus eta azter ditzan. Ebazpen honetako laugarren artikuluaren 10. puntuan xedatutakoari jarraiki, ikasturte-amaieran akta horren kopia Lurralde Ikuskatzailetzara eramango du Euskaltegiak. 8. Ikastaro-amaierako azterketa-frogak. HABEren Ikuskatzailetza-Sailak Euskaltegi Libreetako ikastaro-amaierako ikasleen froga-ariketen 15% ikuska dezake, horretarako bai idatzizko orriak eta bai ahozko frogen audio-zintak heleraziko zaizkiolarik. Froga horien azterketa-unean Euskaltegiaren ordezkaria aurrean izan dadin deitua izango da. Zortzigarren artikulua.- - Ikastaro-amaierako Aktak. 1. Ikastaroa amaitzen denean, Euskaltegiak ikastaro osoko ebaluazio-aktak akta orokor batean bilduko ditu. 2. Ordenadorez inprimitutato TALDEAREN FlTXAn jasoko ditu ikastaro amaierako AKTAri dagozkion datuak. 3. Akta honetan jasoko dira ikastaroa hasi zuten ikasle guztien zerrenda eta ikasle bakoitzak ikastaro osoan zehar gainditutako azken urratsa, halaber, ikastaldean BAJA izan bitarteko ikaslearen orduak eta lortutako azken urratsa ere zehaztuko direlarik. 4. Aktaren jatorrizkoa eta kopia ikastaroa bukatu ondorengo berezko 15 egunen barruan dagokion HABE ren Lurralde Ikuskatziletzara eramango dira, Ikskatzaileak zigilatu ondoren, jatorrizko Ikuskatzailetzan geratu Euskaltegira itzuliko delarik. Bederatzigarren artikulua.- - Subentzio-moduloak. Zuzendaritza Orokor honek Ebazpen baten bidez zehaztuko ditu 1989erako subentzio-modulo berriak, ordurarte 1988.eko abustuaren 2ko Ebazpenean zehaztutakoak lusatuta gelditzen direlarik. Hamargarren artikulua.- Diru-Iaguntzen ordainaldiak. Diru-laguntza hauek hiruhilabetero ordainduko dira, hirugarren hiruhilabetean uztaileko eta abuztuko fitxa-sarrerei dagozkienak ordainduko direlarik, eta laugarrenean Iraila eta Urrian sututakoei dagozkienak. Euskaltegi batek Ebazpen honetan eskatu eta bete beharreko baldintzaren bat beteko ez balu, jasotako diru-laguntza itzuli egin beharko luke. Hamaikagarren artikulua.- Matrikula-tasak. Subentzio hauek jaso nahi dituzten Euskaltegiek honoko matrikula-ordainaren muga bete beharko dute ezinbestean: - Barnetegian: 2.500 pzta./eguneko eta ikasleko. - Eskola-ordua: 150 pzta./orduko eta ikasleko gehienez, eta 60 peseta gutxienez, euskaltegiak eskain ditzateen matrikula-kopurua jeisteko bideak erabilita ere. Hamabigarren artikulua.- Eskabide-tokiak Diru-Iaguntza hauetarako eskabidea HABEren Lurralde-Ikuskatzailetzen bulegoetan egingo da, Ebaspen honen bostgarren artikuluan aipaturiko datetan. - Araban: San Prudentzio, 8- Behea - Gasteiz - Bizkaian: Henao, 52-1-a - Bilbo - Gipuzkoan: Andia, 13-3.a - Donostia - Abuztukoak: Andia, 13-6.a - Donostia Hamahirugarren artikulua.- Hitzarmenpeko euskaltegiak. HABEren Zuzendaritza-Batzordearen erabakiz hitzarmen baten bidez diru-laguntzak jasotzen dituzten euskaltegiak, Ebazpen honetan araututakoa betetzera behartuak daude. hitzarmenaren beraren bidez egoki daitekeelarik. Hamalaugarren artikulua.- Iraupena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egun berean jarriko da Ebazpen hau indarrean. Hamabostgarren artikulua.- - Helegiteak. Deialdi honi dagokion xehetasun oro HABEren Zuzendari Orokorraren Ebazpenez erabakia geldituko da, beti ere, erabaki-egunetik hasita hilabeteko epe barruan birjarpenezko helegitea tartejarri daitekeelarik. Donostia, 1989.eko Otsailaren 15ean HABEren Zuzendari Orokorrak, MARTIN ETXEBERRIA ZULOAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.