Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

ERABAKIA, Jaurlaritzako Lehendakaritzako Idazkaritzaren 1988.eko urriaren 31koa, Idazkari Tekniko Nagusiari funtzioak delegatzen dizkiona.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 214
  • Hurrenkera-zk.: 2683
  • Xedapen-zk.: 17
  • Xedapen-data: 1988/10/31
  • Argitaratze-data: 1988/11/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Urriaren 6ko 306/ 1987 Dekretuak ematen dizkidan funtzioen iharduketa egokiak, Lehendakaritzako Idazkaritzak eginkortasun haundiagoa izan dezan, hori delegatu beharra dakar. Hori dela bide, Jaurlaritzako Lehendakaritzako Idazkaritza sortzezko martxoaren 11ko 28/1987 Dekretuko 2. artikuluan xedatutakoarekin eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko IV Tituluarekin bat, zera XEDATZEN DUT: Artikulu bakarra.- Urriaren 6ko 306/1987 Dekretuko 2. Art.-ko g) apartaduak Gobernuko Lehendakaritzako Idazkaritzari ematen dizkion agintepideen iharduna Idazkari Tekniko Nagusiarengan delegatzea. Bigarren artikulua: Gobernuko Lehendakaritzako Idazkariak, delegatutako ekintzetako edozeinaren ezagutza eta erabakia, edozein unetan, beretzat gordetzearen kaltetan izan gabe egiten da delegazio hori. Hirugarren artikulua.- Erabaki honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egun berean hartuko du indarra. Gasteiz, 1988.eko urriak 31. Jaurlaritzako Lehendakaritzako Idazkaria, JON IMANOL AZUA MENDIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.