Arautegia
InprimatuERABAKIA, Osakidetzako Zuzendari Nagusiaren 1988.eko Otsailaren 11koa, Ikuskatze gaietan eskumenak delegatzeari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasuna; Osakidetza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 43
- Hurrenkera-zk.: 470
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1988/02/11
- Argitaratze-data: 1988/03/02
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Sanitate urgazpenaren gaietan Delako Instituto Nacional de la Salud-ek betetako funtzio eta zerbitzuak Osakidetzari intsuldatzeak, hori, Azaroaren 6ko 1536/1987 Erret Dekretuz eta Abenduaren 30eko 391/1987 Dekretuz gauzatu zela, nahitaez eskatzen du osasunketa Ikuskaritzaren funtzioak araupetzea eta Osakidetzako Osasunketa Gestioaren Zuzendaritzapean egongo den ikuskaketa-funtzio hori zerbitzu bakar batean biltzea, unibertsalitate eta eginkortasun-printzipioen arauera jardungo duena. Osakidetzako Zuzendaritza eta Gestio Organoen egitura ezartzen zuen Osasunketa eta Kontsumo-Sailaren Irailaren 8ko 298/1987 Dekretuak, bere 3. artikuluko c apartaduan, Organismo Autonomo horretako Zuzendari Nagusiari, Organismoaren Osasunketa-Zerbitzuen iharduketa guztien barne-ikuskaketa eskuratzen dio, horien urgazpen-kalitatea berma dadin. Osakidetzaren barruko barne-ikuskatzearen zaingo puntual batek zera eskatzen du, hots, bere kokapena, Organismoko Zerbitzu Nagusietan egotea alegia eta bere menpeán eta zerbitzu horren barruan, Osakidetzako Osasunketa Gestioaren Zuzendaritzan egotea. Aurrean esandakoaren arauera eta Osakidetza Organismo Autonomoa sortzen zuen 1983.eko Maiatzaren 19ko 10/83 Iiegea, Irailaren 8ko 298/87 Dékretua eta horretan erabiltzeko bidezko diren gainerako xedapenak ere ikusita, zera ERABAKITZEN DUT: Lehenengoa.- Osasunketa-Gestioaren Zuzendaritzapean dagoen Osasunketa-Ikuskaritzari ondorengo funtzio hauek delegatzea: 1. Herritarrek duten eskubidea, Osakidetzak betetzen duen osasunketa-urgazpenerakoa, babestea. 2. Hospitaletako eta hospitalez kanpoko osasunketa urgazpenaren ikuskatze, balioneurtze eta kontrola. 3. Osakidetzak itundu edo baimendutako inoren Zerbitzu edo Instituzioak betetako osasunketa urgazpenaren ikuskatze, Balioneurtze eta kontrola. 4. Organismo Autonomoaren eremuan, Osasun Publikoaren ikuskatze, Balioneurtze eta kontrola. 5. Honako beste zera hauen ikuskatze, Balioneurtze eta kontrola: Aseguru Sozialaren prestazioak, ILT, Behin-behingo Elbaritasuna, behin-betiko elbarritasunaren osasunketa-atalak, gastuen eta osasunketa garraioen ordainketa. 6. Aseguru Sozialeko farmazia-prestazioei buruzko ikuskatze-ekintzak erabaki eta gauzatzea. Bigarrena.- Delegazio honen iraupena 12 hilabeteko izango da, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadin egunetik kontatzen hasita. Gasteiz, 1988.eko Otsailak 11. Osakidetzako Zuzendari Nagusia, JOSE LUIS DE SANCHO MARTIN.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: 391/1987 DEKRETUA, Abenduaren 30ekoa,« Instituto Nacional de la Salud (Insalud)» delakoaren egitekoak eta zerbitzuak Euskal Herriko Automia Elkarteari eskuz-aldatzeari buruzko Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordearen 1987.eko Ekainaren 17ko akordioa
- Ikus: Irailaren 8ko 298/1987 DEKRETOA, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Artezkaritza eta Eraentzako Ihardutze-Sailen egitura finkatuz.
- Ikus: Maiatzaren 19ko 9/1983 LEGEA, "Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarekikoa".