Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

HABEren Zuzendaritza-Batzordearen Abenduak 17ko EBAZPENA, Euskaltegi Publiko eta Pribatu Homologatuetan Irakasle Laguntzaileaz baliatzeko arauak emanez.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HABE
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 4
  • Hurrenkera-zk.: 25
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1987/12/17
  • Argitaratze-data: 1988/01/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak

Testu legala

Kultura Sailaren 1984.eko ekainaren 8ko Aginduak ezartzen du Euskaltegi Publikoek eta Pribatu Homologatuek maila ertaineko titulazio akademikoaren jabe dadin irakaslegoa beharko dutela derrigorrean, eta, era berean, irakasle horiek EGA edo maila bereko beste tituluren bat ere beharko dutela. Aipaturiko xedapenak halaber ezartzen du Zentru horietako irakasle-lanpostuak deialdi publikoz bete beharko direla. Alabaina, Euskaltegi Publiko eta Pribatu Homologatuek eskakizun hauek denak beren osoan betetzeko aurkitu dituzten oztopoak direla eta, HABE Erakundearen Zuzendaritza-Batzordeak beharrezko jotzen du gai horretan egokipen-arau batzuk ematea, HABEren diru-laguntza duten Euskaltegietan gero eta gehiago diren euskara-ikasle helduen eskaririei erantzuteko. Ondorioz, EBAZTEN DUT: Lehenengo artikulua.- Euskaltegi Publiko eta Pribatu Homologatuek Irakasle Laguntzaileen zerbitzuak kontrata ditzakete, orduka aritzeko, irakasle titularren bidez bete ezin diren eskariei erantzuteko. Bigarren artikulua.- Irakasle Laguntzailetzat hartuko da 1984.eko ekainak 8ko Aginduak ezarritako titulaziorik gabe Euskaltegietan euskara irakasten ari den irakaslea. Hirugarren artikulua: Irakasle Laguntzaileek emandako klase-orduen kopurua ez da Euskaltegian eman daitezenen %25a baino gehiago izango. Laugarren artikulua: HABEk Irakasle Laguntzaile horiengatik Euskaltegi Publiko eta Pribatu Homologatuei emango dien diru-laguntza Euskaltegi Pribatu Libreei ematen diena hainbatekoa izango da. HABEren Ikuskatzailetzak ikus baleza Euskaltegiren batean Irakasle Laguntzaileak hirugarren artikuluan aurreikusten den %25a baino gehiago direla, Euskaltegi hori Euskaltegien Erregistrotik ezabatuko luke ondorio guztietarako. Bostgarren artikulua.- Azaldu diren premiazko arrazoiak direnak direlako, era horretako Irakasle Laguntzaileak izatea behin-behinekotzat jotzen denez, 1988.eko irailetik aurrera, irakasle tituludunak bakarrik izango dituzte Euskaltegi Publiko eta Pribatu Homologatuek, eta, beraz, ez Irakasle Laguntzaiterik, oraingoz indarrean dauden legezko betebeharren kalterik gabe. Seigarren artikulun.- Dena dela, HABEren Ikuskatzailetza Sailak ez du onartuko Euskaltegien Erregistroan idatzi gabeko irakasle-laguntzaile berriren inolako sarrerarik, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian inclarrean jarri egunetik aurrera. XEDAPEN GEHIGARRIA BaIiogabe uzten da, ondorio guztietarako, HABEren Zuzendaritza-Batzordearen 1984.eko azaroaren 26ko Ebazpena (E.H.A.A. 203 zenb., 1984.eko abenduak 1). . BEHIN-BEHINEKO XEDAPENA Ebazpen honetako boskarren artikuluan xedatutakoa ez da 1990.eko irailera arte indarrean jarriko gaurregun Laudioko Udal-Euskaltegi dihardt··en monitoreei dagokienean, bertako Udalaren eta HABEren Zuzendaritza honen artean salbuespen gisa sinatutako akordioari jarraiki. Gasteiz, 1987.eko abenduak 17. HABEren Lehendakariak, JOSEBA ARREGI ARANBURU.