Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

HABEren Zuzendaritza-Batzordearen 1987.eko uztailaren 24eko EBAZPENA, HABEren Zuzendaritza-Batzordearen beraren Barne-araudia aldatzea onartuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HABE
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 157
  • Hurrenkera-zk.: 1818
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1987/07/24
  • Argitaratze-data: 1987/08/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskal Herriko Autonomia Elkartean diagnostikatutako HIES kasuen kopurua oraindik txikia izan arren, Euskal Herriko Autonomia Elkarteko zenbait taldetan giza-inmunoeskasiaren birusa (GIB) sartzeak nahiko garrantzia hartu du, eta heterosexual bidez, gainerako jendetzaren artean zabaltzeko arriskua gaur egun benetakoa da gure ingurunean. HIESak eta GIBarekin zerikusia duten zoltasunek izurriteen, ekonomiaren eta gizartearen mailan, bai gaur egun eta bai etorkizunean eduki ditzaken izugarrizko ondorioek, GIBaren zoltasunaren zabalkundea ahultzeko eta horri lotutako somatiko, psikiko, gizarte eta ekonomia mailako ondorioak murrizteko estrategia orokor eta koordinatu bat aurrera eramaten hastea beharrezkoa egiten dute. Guzti horregatik, Osasunketa-Administrazioaren baliabideen egitura eta antolaketa zuzenduko duen HIESari eta GIBarekin zerikusia duten zoltasunei Aurre-hartzeko eta horiek Kontrolatzeko Egitasmo bat sortzea beharrezkoa gertatzen da, Egitasmo horrek aurre-hartze eta asistentzia ekintzak bultzatzea, horien plangintza egitea eta koordinatzea, eta horien bilakaeraren benetako kontrola erraztea izango dituela xedetzat. Hori horrela eta indarrean dagoen legediak ematen dizkidan ahalmenen arauera, zera ERABAKITZEN DUT: Lehenengo artikulua.- HIESari eta GIBarekin zerikusia duten zoltasunei Aurre-hartzeko eta horiek Kontrolatzeko Egitasmoa sortu da, hori Osasunketa eta Kontsumo Sailari atxikita dagoelarik. Bigarren artikulua.- Egitasmoaren xedea, GIBak sortutako zoltasunei aurre-hartzearekin eta horiek kontrolatzearekin zerikusia izan dezaten ekintzen plangintza egitea, horiek koordinatzea eta bultzatzea da, ekintza horiek honako esparru horiei dagozkienak izan daitezenean: izurriteen zaingoa eta ikerketa, osasunketako eta beste lanbide estrategikoetako langilegoaren prestakuntza, arriskuko faktoreei buruzko osasunketa-prestakuntza, asistentziako zerbitzu eta ekintzen plangintza eta koordinaketa, eta ebaluaketa orokorra. Hirugarren artikulua.- Aurreko artikuluan aurrikusitako helburuak, honako horien bidez garatuko dira: 1. Zuzendaritza Batzordea. 2. Klinika-Asistentzia Batzordea. 3. Artekaritza eta Ebaluaketa Batzordea. 4. Egitasmoaren Koordinatzailea. Laugarren artikulua.- Zuzendaritza Batzordeak Osasunketa eta Kontsumoko Sailburuordea edukiko du lehendakaritzat, eta honako bokal horiek osatuko dute: -Osasunketa eta Kontsumo Saileko Osasunketa Asistentziarako Zuzendaria. -Osasunketa eta Kontsumo Saileko Osasunketa-Informazio eta Ebaluaketarako Zuzendaria. -Osakidetzako Osasunketa-Asistentziaren Artekaritzarako Zuzendaria. -Osakidetzako Osasun Publikoko eta Lehen mailako Asistentziko Zerbitzuko Zuzendaria. - Klinika-Asistentzia Batzordeko Lehendakaria. - Artekaritza eta Ebaluaketa Batzordeko Lehendakaria. - Egitasmoaren Koordinatzailea, Idazkari lana egingo duelarik. Era berean, Zuzendaritza Batzorde horretan Eusko Jaurlaritzako Sailetako beste lagun batzu ere sartu ahal izango dira, horiek parte hartzea beharrezkotzat jo dadin gaietarako. Bostgarren artikulua.- Zuzendaritza Batzordearen eginbehar nagusiak honako horiek izango dira: 1. Euskal Herriko Autonomia Elkartean, HIESaren eta GIBarekin zerikusia duten zoltasunen bilakaeraren egoeraren aldiroko ebaluaketa eta azterketa projektiboa burutzea. 2. Ondoren ematen diren gaiei buruzko osasunketa-ekintzen plangintza burutzea eta horiek koordinatzea bidezkoa egingo duten proposamenak egitea: 2.1. Aurre-hartzea eta kontrola. 2.2. Osasunketako eta beste lanbide estrategikoetako langilegoaren prestakuntza. 2.3. Arriskuko faktoreei buruzko osasunketa-argibidea eta hezkuntza. 2.4. Asistentzia-zerbitzuen antolaketa. 3. Egitasmoaren Aurrekontuaren aurreprojektua burutzea. 4. Aholku Batzordeek eta Lan-taldeek ateratako ondorioak eta txostenak onartu eta behin-betikotzat ematea, eta dagozkien organismoetara bidaltzea. Seigarren artikulua.- Egitasmoaren garapenerako laguntzako Aholku Batzordeak, honako horiek dira: 1. Klinika-Asistentzia Batzordea. Osasunketa eta Kontsumoko Sailburuak izendatutako lagun baten lehendakaritzapean, Idazkari Tekniko 1en eta 8 eta 12 arteko kopurua osatuko duten bokalen artean osatuko da. Bere eginbeharrik nagusienak, HIESari eta GIBarekin zerikusirik duten zoltasunei buruzko ikerketaren, diagnostikoaren eta tratamenduaren klinika-arazoak izango dira, bai eta arazo horiek jaso ditzaten txostenak aldiro burutzea ere, Zuzendaritza Batzordearen eskaeraren ondorioz. 2. Artekaritza eta Ebaluaketa Batzordea. Osasunketa eta Kontsumoko Sailburuak izendatutako lagun baten lehendakaritzapean, Idazkari Tekniko 1en eta 8 eta 12 arteko kopurua osatuko duten bokalen artean osatuko da. Bere eginbeharrik nagusienak, osasunketa-aurre hartzea, suztaketa eta hezkuntza izango dira, bai eta ebaluaketa ere orokorki, bai izurriteen eta bai gizarte-ekonomiaren aldea kontutan hartuz. Zazpigarren artikulua.- Aholku Batzordeetako kideak Osasunketa eta Kontsumo Sailburuak izendatuko ditu, Zuzendaritza Batzordeak proposatu ondoren. Zortzigarren artikulua.- Egitasmoaren Koordinatzailea Osasunketa eta Kontsumo Sailburuak izendatuko du, eta eginbehar orokortzat, Egitasmoarekin zerikusirik izan ditzaten ekintzak suztatzea izango du, eta eginbehar berezitzat, Zuzendaritza Batzordearen erabakiak aurrera eramatea. Egitasmoaren Koordinaketak, aipatutako eginbeharrak burutzeko behar adina baliabide izango ditu, bai jende aldetik eta bai materiale aldetik. Bedereatzigarren artikulua.- Zuzendaritza Batzodeak, Lan-talde bereziak sortu ahal izango ditu, behar diren neurrian. Hamargarren artikulua.- Agindu honetan aipatutako Zuzendaritza Batzordea, Aholku Batzordeak eta Lan-Taldeak, Administrazio Prozedurari buruzko Legeko I tituluko 2. ka¡pituluan organo kolegiatuei buruz agintzen denaren arabera arituko dira. AZKEN XEDAPENA Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean bertan sartuko da indarrean. Gasteiz, 1987.eko Uztailak 23. Osasunketa eta Kontsumo Sailburua, JOSE MANUEL FREIRE CAMPO.Azaroaren 25eko HABESEA 29/1983 Legeak bere bigarren idazpuruan HABEren gobernu-organoak arautzen ditu. Bere laugarren, bostgarren eta seigarren artikuluetan HABEren Zuzendaritza-Batzordearen osaketa, funtzioak eta iharduera zehazten da. Zuzendaritza-Batzorde honek 1984.eko abenduaren 14eko bere ohizko bileran, HABEren Zuzendaritza-Batzordearen beraren Barne-araudia aztertu, eztabaidatu eta onartu egin zuen; eta berau egokitu beharra ikusiz, bere 1987.eko uztailaren 23ko bileran, Ebazpen hartako Azken Xedahenetako Hirugarrenaren arabera Araudi hau aldatzea onartu zuen. Ondorioz, EBAZTEN DUT: LEHENDABIZIKO ATALA HABEren ZUZENDARITZA-BATZORDEAREN EGITEKOAK 1. artikulua.- HABEren Zuzendaritza-Batzordeak 29/1983 Azaroaren 25eko Legeak bere bostgarren artikuluan ezartzen dizkion eginkizunak izango ditu: a) HABEren ordezkari izatea, auzietan nahiz auziz kanpo, eskumen hau bere ondorio guztietarako lehendakariaren esku uzten duelarik. b) HABEren helburuak bete daitezen arduratzea. c) Erakundearen funtzionamendurako arauak ezartzea. d) Erakundeak izendatuak dituen eginkizunen alorrean HABEren jardunerako programak Jaurlaritzari aurkeztea. e) Urteko Aurrekontuaren Aitzinprojektua onartzea Jaurlaritzari aurkezteko. t) Erakundearen urteko txostena onartzea. gi Lege eta araudietan izenda dakizkiokeen beste guztiak. h) Zuzendaritza-Batzordearen beraren Barne-araudia onartu, aldatu eta baliogabetzea. BIGARREN ATALA BATZORDEKIDEAK 2. artikulua.- HABEren Zuzendaritza-Batzordeak 29/1983ko Azaroaren 25eko Legeak bere laugarren artikuluan adierazten duen osaketa izango du: a) Lehendakaria: Kultura Sailburua izango da edo honek here ordezkotza emandakoa, horretarako Organo Kolegiatuaren akordioz, Ebazpenez emango zaizkion aginpideekin. b) Bokalak: 1. Hizkuntz Politikarako Idazkaria. 2. Lurralde Autonomoan dauden Lurralde Historikoetako Aldundien Ordcezkari bana. 3. Sailburuak aukeratuko dituen Kultura Sailek bi ordezkari, gutxienez, Zuzendari maila izango dutenak. 4. Euskaltzaindiaren ordezkari bat. 5. Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen ordezkari bat. 6. Euskaltegi Publikoetako eta HABEren Zerbitzu didaktiko-pedagogikoko lankideen artean aukeratutaku hiru ordezkari. 7. HABEren Zuzendari Orokorra, hitza duelarik baina botorik gabe. eta idazkaritza bere gain izango duelarik. HIRUGARREN ATALA BATZORDEKIDEEN IZENDATZEA 3. Artikulua.- HABEren berezko Lehendakaria Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburua da. HABEren Lehendakaria izango da Eusko Jaurlaritzak Kultura Sailburu izateko dekretuz izendatzen duen unetik. 4. artikulua.- Hizkuntz Politikarako Idazkaria HABEko Zuzendaritza-Batzordekidea izanguo da, Eusko Jaurlaritzak Hizkuntz Politikarako Idazkari izateko dekretuz izendatzen duen unetik. 5. artikulua.- Lurralde Auronomoan dauden Lurralde Historikoetako Aldundien ordezkariak Foru-Aldundi bakoitzak aukeratuko ditu, eta HABEren Zuzendaritza-Batzordeko kide izateko Foru-Diputazioak izendatzen dituela idatziz jakin eraziko diote HABEren Lehendakariari. 6. artikulua.- Kultura Sailburuak aukeratu beharreko bi ordezkariek, gutxienez Zuzendari maila izan behar dute eta Erakundearen Lehendakariaren Ebazpenez izango dira izendatuak. 7. artikulua.- Euskaltzaindiaren ordezkaria Euskaltzaindiak aukeratuko du, eta HABEren Zuzendaritza-Batzordeko kide izateko izendatzen duela idatziz jakin eraziko dio HABEren Lehendakariari. 8. artikulua.- Herri Arduralaritza Euskal Erakundearen ordezkaria Herri Arduralaritza Euskal Erakundeak berak aukeratuko du, eta HABEren Zuzendaritza-Batzordeko kide izateko izendatzen duela idatziz jakin eraziko dio HABEren Lehendakariari. 9. artikulua.- Euskaltegi Publikoetako eta euskaltegiei atxiki gabeko langileen ordezkariak honela aukeratuko dira: a) ordezkari bat HABEren menpeko Euskaltegi Publikoetako plantilako lankideen artean aukeratua. b) ordezkari bat eskubide publikozko beste Erakundeen menpeko Erakundeetako plantilako lankideen artean aukeratua. c) ordezkari bat Euskaltegiei atxiki gabeko Erakundean langilcen artean aukeratua9.1. Aukeratzea egin eta hamabost egunetako epean, HABEren Lehendakariak Ehazpen baten bidez, goian aipatutako plantiletako langileengandik boturik gehien jaso dituztenak HABEren Zuzendaritza-Batzordeko kide izendatuko ditu. Botuen berdintasuna gertatuz gero_, dagokion Zerbitzuan antzinatasunik handiena duena izango da izendatua eta, antzinatasuna bera balitz, adinez zaharrena. 9.2. Ebazpen horren arabera aukeratutako HABEren Zuzendaritza-Batzordeko kideen karguaren baliotasuna Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu egunetik hiru urtetakoa izango da. LAUGARREN ATALA ZUZENDARITZA-BATZORDEKIDEEN ESKUBIDEAK ETA EGITEKOAK 10. artikulua.- HABEren berezko Lehendakaria Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburua da. Erakundearen ordezkotza ofiziala, goreneko superbisioa eta zerbitzuen arteko koordinazioa berari dagokio; eta, era berean, Zuzendaritza-Batzordearen akordioak bete eta gauza daitezen arduratzea eta HABEko beste Sailei espreski izendatu gabeko beste eginkizun guztiak. Azaroaren 25eko 29/1983 HABESEA Legearen bederatzigarren artikuluaren arabera. 11. Artikulua.- HABEren Zuzendaritza-Batzordeko Idazkaria Erakundeko Zuzendari Orokorra da, hitza duelarik, baina boturik gabe. 12. artikulua.- HABEren Zuzendaritza-Batzordeko kideek Zuzendaritza-Batzordearen bilera ohiz eta berezietara joateko eskubidea eta eginbeharra dute, baita HABESEA 29/ 1983 Legearen eta Lege honen garapenerako eman daitezen Dekretu, Agindu, Ebazpen eta Araudiei jarraiki, eginbeharreko duten ihardunean aritzekoa ere. Bazkideren batek bilera horietara etortzerik ez balu, hitz eta botuaren ordezkaritza bere eskubidez Batzordeko kide den beste baten esku utz lezake. Ordezkaritza hori idatziz eman beharko da, emailearen sinadura eta sinadura-aurrez izenpetuta eta bilera-data baino 24 ordu lehenago Zuzendaritza-Batzordeko Idazkariaren eskuetan jarriz. 13. artikulua.- HABEren Zuzendaritza-Batzordekoek beren egitekoak ahalik eta ondoen bete ahal izateko, HABEren Lehendakariari Erakundeari buruzko edozein argibide eta agiri eska diezaiokete. Eskaria Erakundearen Lehendakariari idatziz zuzenduko zaio, honek eskaria egin eta 30 egun baino lehenago erantzun beharko duelarik, edo epe berean erantzun ezin izateko arrazoiak zehatz-mehatz idatziz emanez. BOSTGARREN ATALA LAN-PROZEDURA 14.. artikulua.- HABEren Zuzendaritza-Batzordeak bere funtzionamenduan eta erabakiak hartzerakoan, 1958.eko Uztailaren 14ko Prozedura Administratiboen Legeari loturik aritu beharko du, HABESEA 29/ 1983 Legeak bere seigarren artikuluan dioen moduan. 15. artikulua.- Zuzendaritza-Batzordeak gutxienez hiruhilabetero behin egingo du ohizko bilera eta, salbuespen gisa, Lehendakariak deialdia egin dezanean edo Batzordekideen herenak idatziz eskatutakoan. Batzordekideen herenak eskatuko balu, Lehendakariaren deialdia luzeenik eskariaren ondorengo berrogeita zortzi orduen barruan egingo da. 16. artikulua: Zuzendaritza-Batzordearen ohizko eta ez-ohizko bileretako deialdia bilera ospatu baino zazpi egun lehenago egin beharko da, deialdiarekin batera aztertuko diren gaien zerrenda batzordekide bakoitzari bidaliko zaiolarik. 17. artikulua.- Batzordekideren batek Zuzendaritza-Bilera bateko aztergaien zerrendan gairen bat sartu nahiko balu, bilera ospatu baino hamabost egun lehenago idatziz eskatuko dio HABEren Lehendakariari, aztertu nahi duen gaia zein den azalduz eta dagokion txostena eskariari atxikiz. Halabaina, Zuzendaritza-Batzordea balioz eratua egongo da, deialdia egiteko eskakizun guztiak bete ez balira ere, kide guztiek bildurik daudela, aho batez hala erabakiko balute. 18. artikulua.- Lehenengo deialdiz bilera egiteko be-. har den quoruma bazkideen gehiengoa da. Bigarren deialdia lehenengotik 24 ordutara egingo da, eta nahikoa izango da botudunetatik hiru kide bileran egotea. 19. artikulua.- Erabakiak bileran dauden gehiengo absolutuaz hartuko dira. Halabaina, Zuzendaritza-Batzordeak honako erabaki hauek hartzeko bi herenetako gehiengoa beharko du: - Barne-Araudi honetako artikuluak aldatzeko. - Erakundearen urteroko plangintza eta egitasmoak onartzeko. - Ikasleen tasak eta kuotak erabakitzeko. - HABEren Aurrekontuen Egitasmoa onartzeko. 20. artikulua: Ez da akordiorako gai izango eguneko gai-zerrendan sartu gabekorik ezer, bazkide guztiak presente egonez, gehiengoaren botuz presazkoa dela erabaki dadinean salbu. 21. artikulua: HABEren Zuzendaritza-Batzordean, Erakundearen Zuzendariak, Zuzendaritza-bilera batetik bestera Erakundean gertatu diren gorabeheren berri emateko behar adinbat denbora hartzeko eskubide izango du. 22. artikulua.- Bilera guztietako akta jasoko da, eguna, ordua eta lekua, bildutakoen izen-deiturak eta duten ordezkaritza gaiak, emandako eritziak eta hartutako akordioak jasoz. 23. artikulua.- Zuzendaritza-Batzordearen akta, Zuzendaritza-Batzorde horren hurrengo bileran irakurriko du Idazkariak eta batzordekide guztien eritzira jarri. Zuzendaritza-Batzordekideek akordioaren baten aurkako botua eman dezatenean. aktan azal erazi dezakete aurkako botua eta honen arrazoiak. Horrelakoetan, bazkide horiek Batzordearen akordioetatik letorkeen erantzunkizun orotatik aske geratuko dira. 24. artkulua.- Zuzendaritza-Batzordearen akta Idazkariak sinatuko du lehenbizi eta Batzorkide guztiei igorri bilera ospatu eta hamabost egunen barruan beren ezagutzarako eta dagokion ondorioetarako. Hurrengo Zuzendaritza-Bileran akta irakurri eta batzordekideek onartutakoan sinatuko du Lehendakariak, aktari Zuzendaritza-Batzordearen adostasuna bere izenpearekin emanez. 25. artikulua.-.- Zuzendaritza-Batzorde batean hartutako erabakiek ondorioak izateko akta onartua izatea behar izango balute, Zuzendaritza-Batzordeak bere kideetarik hiru izenda ditzake· presazko prozeduraz, Idazkariak akta idatzi eta berehalakoan, aktari beren adostasuna batzordekide guztien izenean emateko, akordioa bazkide· botodun guztiak bileran daudela hartzen baldin bada. 26. artikulua.- HABEren Zuzendaritza-Batzordeko bileretan HABEren Lehendakariagatik espreski deitua izan den edozein kidek parte har dezake deitua izan deneko aztergaia sakontzen den bienbitartean, hitzarekin baina boturik gabe. 27. artikukua.- Dena delako arrazoiengatik Zuzendari Orokorrak bileran parte hartzerik izango ez balu, Batzordekideen artean gazteenak burutuko ditu idazkari-lanak. 28.artikulua.- Zuzendaritza-Batzordeko eztabaidak HABEren Lehendakariak edo bere ordezkoak zuzentzen eta bderatzen ditu. 29. artikulua.- Ezein batzordekideek ezingo du Le·hendakariari hizpidea eskatu eta hartu gabe hitz egin. 30. artikulua.-Txartelen bidezko banan-banako botuemate isila egiteko, gutxienez Batzordekideetarik heren batek eskatu beharko du botu-emate arruntez. 31. artikulua.- Butu-emateren batean hainbana eginez gero, Lehendakariak kalitate-botua erabil dezake, berak nahi izanez gero. SEIGARREN ATALA LAN-BATZORDEAK 32. artikulua.- HABEren Zuzendaritza-Batzordeak HABESEA 29/198:3 Legeak ezartzen dizkion egitekoen eremuan, zehazturik dituen helburuetara iritsi ahal izateko, Zuzendaritza-Batzordeak berak erabaki adinbat lan-batzorde sor ditzake, Batzorde hauek ohizkoak eta iraunkorrak ala ez-ohizkoak eta epe baterakoak izan daitezke. 33. artikulua.- HABEren Zuzendaritza-Batzordeak sor ditzakeen lan-batzordeen kideak Zuzentiaritza-Batzordeak berak erabakiko ditu gehiengo soilez. Zuzendaritza-Batzordeari horrela balerizkio, Zuzendaritza-Batzordekoak ez diren kideak parte har dezakete, hitzarekin, baina boturik gabe. 34 .artikulua.- Lan-batzordeak berenezko kideeen erdia eta bat gehiago bertan izan daitezenean joko dira balio osoz eratutzat. 35. artikulua.- HABEren Zuzendaritza-Batzordepeko lan-batzordeak bere txostenak eta proposamenak HABEren Zuzendaritza-Batzordeari luzatuko dizkio bere azterketarako, eta, horrela balerizkio, bere onarpenerako. ZAZPIGARREN ATAI.A ORDAINKETAK 36. artikulua.- Zuzendaritza-Batzordeko kideak ez dute inolako diru-saririk jasoko HABEren Zuzendaritza-Batzordeko kide izateagatik, dietak eta bilerek eta lan-batzordeek eragindako gastuak ezik. 37. artikulua.- Zuzendaritza-Batzordeak bilerak ditueneko joan-etorri eta ostatu gastuak, ziurtagiriak aurkeztean, HABEren Zuzendaritza Orokorraren bidez ordainduko dira. Zuzendaritza-Batzordeak berak erabakiko du, bere ohizko bilera batean, dieta legez jaso beharrekoaren zenbatekoa eta legozkiokeen egokipenak. ZORTZIGARREN ATALA HABEren ZUZENDARRITZA-BATZORDEKO KIDE IZATEAREN UZTEA 38. artikulua.- Honako egoera hauetan galduko da HABEren Zuzendaritza-Batzordeko bazkidetza: a) Bere partaidetza HABEren Zuzendaritza-Batzordean aurretiazko izendapen politiko batetik badatorkio, Eusko Jaurlaritzak duen kargu horretatik Dekretuz kentzen duenean. b) Bere partaidetza HABEren Zuzendaritza-Batzordean Erakunde baten ordezkari bezala denetan, Erakunde horrek HABEren Lehendakariari bere ordezkaria aldatzeko nahia idatziz azaltzen dionean. c) Bere partaidetza HABEren Zuzendaritza-Batzordean Zuzendaritza-Batzorde honetako partaide izateko zuzenean egin denetan, dagokion agintariaren Ebazpenez izendapen honi atzera botatzean. d) Bere partaidetza HABEren Zurendaritza-Batzordean hauteskunde batzuen ondorio bada, bere izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agertu eta hiru urteko epean. e) Hil edo ezinean gelditu izateagatik. f) Batzordekideak berak HABEren Zuzendaritza-Batzordearen aurrean bere dimisioa aurkeztu eta Zuzendaritza-Batzordeak onartzen duenean. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.- Barne-Araudi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin egunaren biharamonean jarriko da indarrean. Bigarrena.- Barne-Araudi honetan aldaketak egiteko, Zuzendaritza-Batzordearen ohizko bileran aldaketarako proposamenak bi herenetako botua hartu beharko du batzordekideen aldetik. Hirugarrena: Ebazpen honek baliorik gabe uzten du 1984.eko abenduaren 14eko Ebazpenez onarturako Barne-Araudia. Gasteiz, 1987.eko Uztailak 24. HABEren Lehendakariak, JOSEBA ARREGI ARANBURU.