Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

ERABAKIA, Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailak 1987.eko Urtarrilaren 2an hartutakoa. ccOsakidetzao Euskal Osasun-Zerbitzuko lanarigoaren atxikipenaz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lana, Osasuna eta Gizarte Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 13
  • Hurrenkera-zk.: 135
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1987/01/02
  • Argitaratze-data: 1987/01/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Eusko Jaurlaritzak 1986.eko Urriaren 14ean egindako bilkuran erabaki ondoren, «Deba Garaia» Udal Elkarteak Euskadiko Autonomia-Elkarteko Administrazioari ematen dio, 1986.eko Abenduaren 29an emandako Eskribau-Agiria dela bide, Deba Garaiko Eskualde-mailako Eritegiaren jabetasun osoa, eta bai horri dagozkion gainontzeko lurrak, ogasun, eskubide, betebehar eta lanari guztiak ere, hartzailea behartuta egongo dela baltzu-zorrak beretzakotzat hartzera eta Eritegi hori herri-mailako eritegietan sartzera. Maiatzaren 19ko 10/1983 Legeak «Osakidetza» Euskal Osasun-Zerbitzua sortarazi egin zuen, Erakunde Burujabe izateko eta Autonomia-Elkarteko herri-mailako osasun-zerbitzuez arduratzeko. Beraz, Lege horretan ohartematen direnak betez, honako hau ERABAKI DUT: Honekin batera argitaratzen den Eraskinean zerrendatutako lanariak «Osakidetzan Euskal Osasun-Zerbitzuari atxikitzen zaizkio. Atxikipen horrek 1987.eko Urtarrilaren lehenengoaz gerora izango du eragite-indarra eta lanari horien lansariak lan-mailari eta indarrean dagoen Bateango Itunean jarritakoari dagozkionak izango dira. Gasteiz, 1987.eko Urtarrilak 3. Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburua, JON IMANOL AZUA MENDIA.ERASKINA TAULA