Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

HABEaren Lehendakariaren 1985.eko otsailaren 8ko EBAZPENA, HABEko Glotodidaktika, Ikuskatzailetza, Ekonomia eta Administrazio Zerbitzuetako eta Euskaltegi Publikoetako plantilako lankideen artean, HABEren Zuzendaritza-Batzorderako hiru ordezkari hautatzeko arauak emanez.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HABE
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 40
  • Hurrenkera-zk.: 403
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1985/02/08
  • Argitaratze-data: 1985/02/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Sailak

Testu legala

Ibai-Arrantzuari buruzko 1943.eko Apirilaren 6ko Legearen II Atalburuan eta hori egiteratzeko Araudiko 28. Atalean eta jarraiangoetan agintzen dena betez, beharrezko gertatzen da 1985.eko urtean zehar arrantzua egiteko haizualdiak eta orotariko ba1dintzak finkatzea. Hori dela eta, dagozkion BAIZER-SEFOCONAk emandako erizpenak ikusi ondoren, eta Arrantzu-alorreko Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Lurralde-Batzor-' deek dioetena entzunda, hauxe ERABAKITZEN DUT: 1. Atala: Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Lurralde bakoitzean, ibai-uretan arrantzua egiteko haizualdiak ondorengo hauek izango dira: 1.1: Araban: Martxoaren hamazazpian hasi eta Abuztuaren hamabosterartekoa, bi egunok barne. Ullibarri-Ganboa eta Legutioko urtegietako uretan, ezein moetatako arrantzua egiteko haizualdia Martxoaren hamazazpian hasi eta Irailaren hogeita hamarrean bukatuko da, ur horiek berarizko araupeko gisakotzat aldarrikatu bait dira. 1.2: Gipuzkoan: Martxoaren hamazazpian hasi eta Irailaren lehenengoan bukatuko da, bi egunok barne. 1.3: Bizkaian: Martxoaren hamazazpian hasi eta Abuztuaren hamabosterartekoa izango da, bi egunok barne. 2. Atala: Uralde iaretan harrapa daitekeen gehienezko kopurua hamasei banakokoa izango da arrantzale eta egun bakoitzeko. 3. Atala.- 3.1: Izokina. Izokina eta beste arrain-moeta batzuk Bidasoa ibaiaren nazioarteko zatian harrapatzeko haizualdia, zati horretarako Arrantzu-Araudiak agintzen duena izango da. 3.2: Amorraina. Arrantzurako hauzialdia agizkoa izango da, geben-barruti bakoitzari dagozkion salbuezpenekin; horien zerrenda eta zernolakoak Lurralde , bakoitzeko BAIZER-SEFOKONAko idazguetan daude. 4. Atala: Begarizko debekuak. 4.1: Arrantzua izan deneko udal-mugarteko Albaitaritza-Ikuskaritzako Zerbitzuaren legezko agiripaperez horniturik izan ezik, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko ibaietan harrapatutako amorrain arruntaren salerosketa debekaturik gelditzen da. 4.2: Kangrejoa. Moeta honen urritasuna dela eta, kangrejo-harrapaketa debekatu egiten da 1985. urtean zehar. 4.3: Autonomia-Elkarteko ibai eta urtegi guztietan, ezein arraba-moetakingo eta "Asticot" harrarekingo arrantzua debekatu egiten da. 4.4: Agian uretara daitezen arrainak babesteko xedez, Martxoaren hirugarren igandetik Apirilaren lehenengokora bitartean, bi igandeok barne, ibai-uretan sartzea debekatzen zaie arrantzaleei. 5. Atala: Esku ematen zaio Nekazaritza-Eskuarteen Antolaketarako Artezkaritzari arrantzu-haizualdia lehenago buka arazteko eta arrain-zenbatekoa murriztarazteko, biolojia edo egurats-egoerak hori aholkugarri egin dezanean. Halaber, esku ematen zaio Artezkaritza horri, arrainak ureztatzeagatik edo uretango landare eta abereekiko ikerlaritza-azterlanak egiteagatik, eta beharrezko gerta baledi, haizualdia behin-behingorako nahiz behin-betiko aurreratzeko. 6. Atala: BAIZER-SEFOCONAko Lurraldeetako Buruzagitzek gebenpeko ibai eta urtegien zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar izango dute. 7. Atala: Agindu honetan bildu gabeko orotariko debeku eta mugapenak, indarrean dagoen Ibai-Arrantzuari buruzko Lege eta Araudiak diotenaren araupean egingo dira. 8. Atala: Agindu honetan bildu jarritakoaren aurkako izan daitezen maila bereko edo apalagoko manu guztiak indargabetuta gelditzen dira, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren biharamonean jarriko dela indarrean. Gasteiz, 1985.eko Otsailak 11. Nekazaritza eta Arrantzu-Sailburua, FELIX ORMAZABAL ASKASIBAR.Azaroaren 25eko 29/1983 Legeak, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea sortu eta Euskaltegiak arautzen dituenak alegia, bere hirugarren artikuluan dio Zuzendaritza-Batzordea izango dela HABEren Gobernu-organuetariko bat eta bertan, bere osaketari buruz diharduen hurrengo artikuluaren arabera, Euskaltegi Publikoetako eta HABEren zerbitzu pedagogiko-didaktikoetako irakasle eta lankideen hiru ordezkari izango direla partaide, besteak beste. HABEren Zuzendaritza-Batzordearen Barne-Araudia onartzen duen HABEren Zuzendaritza-Batzorde beraren 1984.eko Abenduaren 14eko EBAZPENAren 9. artikuluan zehazten da hiru ordezkarion banaketa eta hautaketako prozesua. Euskaltegien Erregistroa sortarazten duen HABEren Lehendakariaren 1984.eko Ekainaren 14eko EBAZPENA indarrean jarri zen egunetik 1984.ean zehar argitaratu dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian publiko bezala inskribatzeko eskatu zuten Euskaltegien inskribatzeko AGINDUAK. Beraz, Zuzendaritza-Batzordeko hiru partaideon hautaketa bideratzeko beharrezko arauak ematea de EBAZPEN honen helburua. Guzti hau dela eta, EBAZTEN DUT: l. Artikulua: Euskaltegi Publikoetako plantilako lankideen eta HABEko Glotodidaktika eta Ikuskatzailetza, Ekonomia eta Administrazio Zerbitzuetan ari diren lankideen hiru ordezkarion aukeraketa, EBAZPEN honetan arautzen denaren arabera burutuko da. 2. Artikulua: Aurreko artikuluak aipatzen dituen ordezkariak honela banatuko dira, HABEren Zuzendaritza-Batzordearen Barne-araudiaren 9. artikuluaren arabera: - ordezkari bat HABEko Glotodidaktika-Zerbitzu eta Ikuskatzailetza, Ekonomia eta Administrazio-Zerbitzuko plantilako lankideen artean aukeratua: - ordezkari bat HABEren menpeko Euskaltegi Publikoetako plantilako lankideen artean aukeratua; -ordezkari bat eskubide publikozko beste Erakundeen menpeko Erakundeetako plantilako lankideen artean aukeratua. 3. .Artikulua.- 1) HABEko Glotodidaktika Zerbitzuko eta Ikuskatzailetza, Ekonomia eta Admmistrazio-Zerbitzuko lankideen ordezkariaren hautesleak izango dira hauteskundeon ospatze-egunean HABEko Zerbitzu horietan plantilako diren lankide guztiak. 2) HABEren menpeko euskaltegi publikoetako lankideen ordezkariaren hautesleak izango dira hauteskundeon ospatze-egunean Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Hondarribiko HABE Euskaltegi Publikoetako plantilako diren lankide guztiak. 3) Eskubide publikozko beste Erakundeen menpeko euskaltegietako lankideen ordezkariaren hautesleak izango dira aukeraketa hauen ospatze-egunean Euskaltegien Ersegistroan inskribatuta dauden eskubide publikozko beste erakundeen menpeko Euskaltegietako plantilako lankide guztiak, Euskaltegien Erregistroan horrela azaltzen direnak, alegia. 4. Artikulua: Hautagai izango da hautesle izateko eskakizunak bete eta Ebazpen honen arabera bere kandidatura aurkezten duen oro. 5. Artikulua: Ebazpen honen arabera aukeratutako HABEren Zuzendaritza-Batzordeko kideen karguaren iraupena, beren izendapena Euskal Herriko Algintaritzaren Aldizkarian agertze-egunetik hiru urtetakoa izango da. 6. Artikulua: Ebazpen honen arabera aukeratutako HABEren Zuzendaritza-Batzordeko kideek Barne-araudian aurrikusitako arrazoiren bategatik karguari utziko baliote, lortutako botuen arabera mahaikoek sinatutako aktari jarraiki, hurrengoa denak hartuko du uztailearen lekua. 7. Artikulua: HABEren Zuzendaritza-Batzordeko kide izateko hautagai gisa aurkeztu nahi dutenek idatziz jakin erazi beharko diote HABEren Zuzendari Orokorrari, 1985.eko martxoaren 13a baino lehen, propio adieraziz Glotodidaktika-Zerbitzuko ordezkari, HABEren menpeko Euskaltegi Publikoetako ordezkari ala eskubide publikozko beste Erakundeen menpeko Euskaltegi Publikoetako ordezkari izateko aurkezten diren. 8. Artikulua: HABEren Zuzendari Orokorrak 1985.eko martxoaren 20a baino lehen hautagai-zerrendak publiko egingo ditu honela: a) Glotodidaktika-Zerbitzu eta Ikuskatzailetza, Ekonomia eta Administrazio-Zerbitzuko ordezkari izateko hautagaien zerrenda, Zerbitzu hauen iragarki-tauletan jarriz. b) HABEren menpeko Euskaltegi Publikoetako plantilakoen ordezkari izateko hautagaien zerrenda, 3.2. artikuluak aipatzen dituen Euskaltegietako iragarki-tauletan jarriz. c) Eskubide publikozko beste Erakundeetako plantilako ordezkari izateko hautagaien zerrenda 3.3. artikuluak aipatzen dituen Euskaltegi bakoitzeko iragarki-taulan jarriz. 9. Artikulua: Hautesleek beren murtziloak aurkez diezazkiokete, idatziz, hautagaien zerrendak direla eta, Zerbitzuburuari edota Euskaltegi bakoitzeko Zuzendariari. Hauek eperik laburrenean jarriko dituzte murtzilook HABEren Zuzendari Orokorraren eskuetan, honek 1985.eko matxoaren 22a baino lehen hautagai-zerrendak behinbetirako publiko egingo dituelarik. 10. Arlikulua.- 1) Hauteskundeak 1985.eko martxoaren 22an ospatuko dira, 13 eta 17 orduen artean, honako tokietan mahai bana osatuko delarik: 1.a) Glotodidaktika-Zerbitzu eta Ikuskatzailetza, Ekonomia eta Administrazio-Zerbitzuak HABEren Egoitza Nagusian. 2.a) HABEren menpeko lau Eluskaltegien Egoitzan. 3.a) Erakunde publikozko beste erakundeen plantiletako ordezkariak hautatzeko hiru mahai izango dira: - Bergarako Udal-Euskaltegian, Gipuzkoako Deba eta Urolaldeko Udal-Euskaltegi Publikoetarako. - HABEren Gipuzkoako Lurralde Ikuskatzailetzan aurrekoan sartzen ez diren Gipuzkoako Udal-Euskaltegi Publikoetarako. - HABEren Bizkaiko Lurralde Ikuskatzailetzan, Bizkaia eta Arabako Udal-Euskaltegi Publikoetarako. 2) Hauteskundeak ospatzeko orduetan ez da eskola-ordurik emango. 3) Hauteskunde-mahai bakoitza Lehendakari batek eta bi bokalek osatuko dute. Hiru pertsona hauek hautagaiez aparteko plantiletako lankideen artean adinez zaharrenak izango dira kasu bakoitzean. Adinez zaharrena izango da Lehendakari eta gazteena Idazkari. 11. Artikulua: Aurreko artikuluan azaltzen diren hautatze-mahaien egitekoak izango dira hauteskunde-prozedura begiratzea, botazioko mahaiburu izatea, dagokion akta jasotzea eta gerta litekeen edozein erreklamaziori lehen mailako erabakia ematea eta HABEren Zuzendari Orokorrari eramatea. 12. Artikulua: Hautesle bakoitzak, botu-eskubidea erabili ahal izateko, eta mahaiak hala eskatuko balio, honen iritziz hautesle izatea egiaztatzen dueneko ziurtagiria erakutsi beharko du. 13. Artikulua: 1985.eko martxoaren 6a baino lehenago egongo da agirian jarrita, hauteskundeetarako mahaiak egongo diren tokietan jarrita ere, hautatzeko eskubidea dutenez osatutako hautesle-zentsua. Zerrenda batean bakarrik ager daiteke hautesle baten izena. 14. Artikulua: Aurreko artikuluan aipatutako hautesle-zentsuan ager daitezkeen akatsak, 1985.eko martxoaren 11a baino lehen aditzera emango zaizkio Zerbitzuburuari edota Euskaltegiko Zuzendariari. Hauek, berriz, behin erreklamazioak jasoz gero, 1985.eko martxoaren 12ko eguerdia baino lehenago egingo dute publiko behin-betiko hautesle-zentsua. 15. Artikulua: a) Honela burutuko da botu ematea: hautesle bakoitzak paper zurian idatziko ditu, eskuz edo idazmakinaz, hautatu nahi duen hautagaiaren izen abizenak, sobre garbi batean sartu eta mahaiburuari emango dio, honek hautatze-kutxan sar dezan. b) Baliogabeak izango dira aurreko parrafoan zehaztu ez bezala betetako txartelak. 16. Artikulua: Hautesle bakoitzak botu-orri bakarra eman ahal izango du. 17. Artikulua: Hautatze-koIegioak ixtean, 1985.eko martxoaren 22ko 17etan, emandako botuak zenbatzeari ekingo dio mahai bakoitzak, dagokion akta osatu eta mahai bakoitzeko hiru mahaikoek sinatuko dutelarik. Mahai bakoitzeko Lehendakariak dagokion akta HABEren Zuzendari Orokorrari eramango dio biharamunean. Ordezkari baten aukeraketarako mahai bat baino gehiago dagoenetan, mahaietako Lehendakariak HABEren Egoitza-Nagusian bilduko dira biharamunean, dagozkien aktetako botuak zenbatu eta aukeraketaren behinbetirako akta osatu eta sinatu ondoren, HABEren Zuzendari Orokorrari eman diezaioten. 18. Artikulua: Aurreko artikuluan zehaztutako behinbetirako aktak jaso ondoren, HABEren Zuzendari Orokorrak HABEren Lehendakariari aurkeztuko dizkio. 19. Artikulua: Hautapena egin eta astebeteko epean HABEren Lehendakariak Ebazpen baten bidez, boturik gehien jaso duen Glotodidaktika-Zerbitzu eta Ikuskatzailetza, Ekonomia eta Administrazio-Zerbitzuko ordezkaria, HABEren menpeko euskaltegietako ordezkaria eta eskubide publikozko beste erakundeetako ordezkaria, HABEren Zuzendaritza-Batzordeko partaide izendatuko ditu. Hainbana gertatuz gero, aintzinatasunik handiena duena izango da izendatua eta aintzinatasun bera izanez gero, adinez zaharrena. 20. Artikulua: Hautatze-mahaiek hartutako erabakien kontrako errekurtsoa egin ahal izango da HABEren Lehendakariaren aurrean, honen Ebazpenak administrazio-bidea amaitutzat ematen duelarik. Gasteizen, 1985.eko Otsailaren 8an. HABEren Lehendakaria, LUIS MARIA BANDRES UNANUE.