Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Nekazaritza eta Arrantzu-Sailordetzaren 1985.eko Urtarrilaren 10eko ERABAKIA, elur-egunetan ehizatzea debekatuta dagoela oroitaraziz eta debeku horrek iraungo dueneko aldia jarriz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 8
  • Hurrenkera-zk.: 56
  • Xedapen-zk.: 5
  • Xedapen-data: 1985/01/10
  • Argitaratze-data: 1985/01/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurtengo 85. urteko lehen egunetan Euskal Herria jasaten ari den eguraldien ondorioz, abereek dituzten berezko babes-ahalmenak erabat murriztuta aurkitzen dira eta, horretaz gainera, jakineko tokietan biltzera behartuak daude, beraz, egun hauetan egin dadin ehizaketa sarraski bat bilaka daiteke. Indarrean dagoen Ehizari buruzko Araudiak ehizaketa elur-egunetan ehizatzea debekatzen du, baina elurtzea ezin haundiagoa izan denez gero, beharrezko gertatzen da ehizaketa-debekuari, aldi batetan bederen, eustea, elurra egiteari utz diezaionarren. Guzti horregatik, Maiatzaren 29ko 147/84 Dekretoak aitortzen dizkidan agintepideez baliatuz, eta Euskal Herriko abereak eta pasekoak, honetako batzuk ezabatze-zorian aurkitzen direla, babesteko xedez, hauxe ERABAKITZEN DUT: 1.- Elur-egunetan nolanahiko ehizi-moeta ehizatzea debakatuta dagoela oroitarazten da eta, orohar, abereak berezko babes-ahalmenik gabe aurkitzen direneko egunetan. 2.- Debeku hori Euskal Herri osorako da eta Urtarrilaren l9.erarte iraungo du, oraintsurarteko eguraldiak iraun badirau, epe hori luzatu ahal dadinaren kaltetan gabe. 3.- Erabaki honetan jarritakoaren hauspenek goreneko zigorra ekarriko dute. Gasteiz, 1984.eko Urtarrilak 10. Nekazaritza-Sailburuordea, JOSE MANUEL GOIKOETXEA ASKORBE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.