Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2024ko azaroaren 29koa, Mugikortasun Jasangarriaren sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan automobiletan egiten den bidaiarien hiriarteko garraio publikoaren tarifa berriak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Mugikortasun Jasangarriaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 244
  • Hurrenkera-zk.: 5759
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/11/29
  • Argitaratze-data: 2024/12/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi jarduerak; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Industria; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Aldatu dira Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan automobiletan egiten den bidaiarien hiriarteko garraio publikoaren tarifen zenbait osagairen prezioak. Hori dela eta, indarrean dauden tarifak ere igotzea komeni da.

Ondorioz, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 11/2021 Dekretuaren 4.1 artikuluak ematen didan eskumena erabiliz (eskumen hori Mugikortasun Jasangarriaren sailari aplikatuko zaio Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren Lehenengo Xedapen Iragankorrarekin bat etorriz), eta bidaiariak herri barruan eta herriz kanpo automobilez garraiatzeko zerbitzu publikoa arautzen duen ekainaren 29ko 2/2000 Legearen 3. eta 17. artikuluak kontuan izanik, honako hau

Taximetroa urriaren 15eko 243/2002 Dekretuaren bidez onarturiko 2/2000 Legearen Erregelamenduaren 44. artikuluak xedatutakoaren arabera jarriko da martxan.

Urriaren 15eko 243/2002 Dekretuaren 32.1 artikuluan, 4.h) artikulua dela-eta xedatutakoa kontuan izanik, eta zerbitzuaren erabiltzaileen eskariz, taxi-gidariek kasuan kasuko ordainagiria egin beharko dute horretarako jarria izango duten gailua erabiliz.

Indargabetu egiten da Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2023ko abenduaren 11ko Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoan turismo automobiletan egiten den bidaiarien hiriarteko garraio publikoaren tarifa berriak onartzeko dena.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Baimena ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraio Plangintzaren zuzendariari Agindu hau garatzeko xedapenak emateko.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hartuko du indarra agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 29a.

Mugikortasun Jasangarriaren sailburua,

SUSANA GARCÍA CHUECA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.