Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko martxoaren 8koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, dokumentuak ebaluatzeko taulak onartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 54
  • Hurrenkera-zk.: 1360
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/03/08
  • Argitaratze-data: 2023/03/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kontuan hartuta Artxibo Zerbitzuetako Araudia eta Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentazio Ondarea erregulatzeko arauak onartzen dituen azaroaren 21eko 232/2000 Dekretuaren 30., 31., 32. eta 33. artikuluetan xedatutakoa; eta ikusita Dokumentuak Balioesteko eta Aukeratzeko Batzordeak 2022ko ekainaren 13ko bileran onartu zituen dokumentuak ebaluatzeko taulen proposamenak, honako hau

Lehenengoa. Agindu honen I. eranskinean azaltzen diren dokumentuak ebaluatzeko taulak onartzea.

Bigarrena. 0198 kodea duen dokumentuak ebaluatzeko taula aldatzea; 2018ko urtarrilaren 31ko Aginduaren bidez (2018ko otsailaren 8ko EHAA, 28. zk.) onetsi zen, eta agindu honen II. eranskinean jasotako idazkera izango du aurrerantzean.

Hirugarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 8a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Tokiko Sektore Publikoaren berezko dokumentazioa

    (Ikus .PDF)

  1. Euskadiko Toki Administrazioaren berezko dokumentazioa

    (Ikus .PDF)