Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2022ko apirilaren 20koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, bostehun milioi euroko Euskadiko zor publikoa jaulkitzeko eta eragiketa horren ezaugarriak zehazteko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 81
- Hurrenkera-zk.: 1805
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/04/20
- Argitaratze-data: 2022/04/27
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun; Ekonomia
Testu legala
-
- EBAZTEN DUT
- 1. artikulua Bostehun milioi (500.000.000) euroko Euskadiko zor publikoa jaulkitzea, otsailaren 8ko 21/2022 Dekretuan jasotzen diren baimenei jarraikiz.
- 2. artikulua Jaulkiko den zor publikoak honako ezaugarri hauek izango ditu:
- 3. artikulua Jaulkiko diren baloreen harpidetza jaulkipena egiteko mandatua duen erakundearen edo erakundeen bitartez bideratuko du Ekonomia eta Ogasun Sailak. Erakunde horiek horretarako gaituta daude, balore-merkatuaren indarreko araudiaren arabera.
- 4. artikulua Baimena ematen zaio Finantza eta Aurrekontuetako sailburuordeari edo Finantza Politikako zuzendariari, bietako edonori, zorpetze-eragiketa hau egiteko behar diren kontratuak eta gainerako dokumentu erantsi eta osagarriak sina ditzan.
- 5. artikulua Harpidetzen ordainketa erakunde mandatari baten bidez egingo da; jaulkipenaren interesak eta amortizazioa Baloreen Erregistro, Konpentsazio eta Likidazio Sistemak Kudeatzeko Sozietateak egingo du, horretarako izendatutako Erakunde Eragilearen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren irailaren 30eko 211/1997 Dekretuaren 38. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
- EBAZTEN DUT
Otsailaren 8ko 21/2022 Dekretuak 2022ko ekitaldirako zorpetze-eragiketak egitea erabaki eta baimentzen du, Euskal Autonomia Erkidegoko 2022ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 Legeak 10. artikuluko 1. paragrafoan Gobernu Kontseiluari emandako baimenaren kontura.
Dekretu horren xedapen gehigarriak xedatzen du ezen, Euskal Autonomia Erkidegoko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legean agindutakorekin bat etorriz, Ogasun eta Ekonomiako sailburuari dagokiola, agindu baten bidez, xedapen horretan erabaki eta baimendutako zorpetze-eragiketak egiteko tresnak eta modalitateak zehaztea, bai eta dekretu horretan jaulkipenari buruz aipatu ez diren finantza-baldintzak eta ezaugarriak zehaztea ere, dekretuaren aurreikuspenen barruan betiere. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baldin eta zor publikoa balore gisa jaulkitzen bada.
Hori guztia kontuan izanik, honako hau
Zenbateko nominala: 500.000.000 euro.
Modalitatea: bonu jasangarriak.
Jaulkitze-prozedura: jaulkipen publikoa.
Jaulkitze- eta ordainketa-data: 2022ko apirilaren 29a.
Interesa: urteko nominalaren % 1,875, urtero uztailaren 30ean ordainduko dena; kupoi luze bat ordainduko da 2023ko uztailaren 30ean.
Jaulkitze-prezioa: % 99,323.
Amortizazio-prezioa: parekoa, balio nominalean.
Amortizazio-data: 2033ko uztailaren 30a.
Balioen adierazpidea: kontuan eginiko oharrak.
Balio unitarioa: mila (1.000,00) euro.
Jaulkipenaren kotizazioa: Bilboko Burtsa.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 20a.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.