Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko apirilaren 13koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, Nekazaritza Politika Erkidean (NPE) txertatutako zuzeneko laguntzen 2022ko ekitaldirako deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 82
  • Hurrenkera-zk.: 1837
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/04/13
  • Argitaratze-data: 2022/04/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Instituzional

Testu legala

Europar Batasunak Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) zuzeneko laguntzen aldaketa sakona egitea onartu zuen 2013. urtean, helburu hauek betetzeko: laguntzen banaketa orekatuagoa izatea, belaunaldien txandakatzea bultzatzea, klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritza-jardunbideak sustatzea, zailtasunak dituzten sektoreetan edo eskualdeetan produkzio-maila jakin batzuei eustea eta nekazari txikiei administrazio-karga murriztea.

2013. urtearen amaieran, NPEren laguntza-erregimen horien aldaketa inplementatzen duten erregelamendu sorta bat argitaratu zen. Erregelamendu horien artean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamendua Nekazaritza Politika Erkidearen finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzkoa nabarmentzen da. Erregelamendu horren bitartez, honako Erregelamendu hauek indargabetu ziren: Kontseiluaren 352/78 (EE), 165/1994 (EE), 2799/1998 (EE), 814/2000 (EE), 1290/2005 (EE) eta 485/2008 (EE) Erregelamenduak, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1307/2013 (EB) Erregelamendua Nekazaritza Politika Erkidearen esparruko laguntza-erregimenak betez, nekazarientzako zuzeneko ordainketei aplikagarri zaizkien arauak ezartzen dituena eta Kontseiluaren 637/2008 (EE) eta 73/2009 (EE) Erregelamenduak indargabetzen dituena. Erregelamendu horietan aldaketak egin dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017ko abenduaren 13ko 2017/2393 (EB) Erregelamenduaren eta Batzordearen 2018ko maiatzaren 18ko 2018/746 (EB) Betearazpen Erregelamenduaren bidez.

NPE berria 2021eko kanpainan ez zela indarrean sartuko aurreikusita (nahiz eta hasiera batean hala pentsatua zegoen), Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko abenduaren 23ko 2020/2220 Erregelamendua argitaratu zen. Erregelamendu horren bidez, 2021ean eta 2022an nekazaritza-politika erkidearen zenbait xedapen iragankor ezartzen dira, eta egungo esparru juridikoa zabaltzen da, NPE berria indarrean jarri arte.

Espainiako estatuan, arau-aldaketa horiek guztiek eragin dute hainbat errege-dekretu argitaratzea, eta dekretu horietan bertan hitzez hitz azaltzen denez, haien helburua da «lurralde nazional osoan Nekazaritza Politika Erkidea aplikatzeko eredu berdina» ezartzea. Dekretu horien artean, honako hauek nabarmendu behar dira: abenduaren 19ko 1076/2014 Dekretua Nekazaritza Politika Erkidearen oinarrizko ordainketa-erregimenerako eskubideak esleitzeari buruzkoa; abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretua 2015etik aurrera nekazaritzari eta abeltzaintzari zuzeneko ordainketak eta bestelako laguntza-erregimenak aplikatzeari eta zuzeneko ordainketak eta landa-garapenerako ordainketak kudeatu eta kontrolatzeari buruzkoa; abenduaren 19ko 1078/2014 Errege Dekretua Zuzeneko ordainketak, landa-garapenerako laguntza jakin batzuk edo mahastizaintzako eta ardogintzako sektoreari laguntzeko programa jakin batzuk betez egindako ordainketak eskuratu dituzten pertsonek bete behar dituzten baldintza-arauak ezartzen dituena; eta abenduaren 19ko 1077/2014 Errege Dekretua, Nekazaritza Lursailak Identifikatzeko Informazio Geografikoaren Sistema arautzen duena abenduaren 29ko 1172/2015 Errege Dekretuak aldatua. Eta errege-dekretu horiek guztiak honako beste hauen bitartez aldatu dira: 745/2016 Errege Dekretua, abenduaren 30ekoa; 980/2017 Errege Dekretua, azaroaren 10ekoa; 27/2018 Errege Dekretua, urtarrilaren 26koa; 1378/2018 Errege Dekretua, azaroaren 8koa; eta 628/2019 Errege Dekretua, urriaren 31koa. Aldaketa horietako azkena urtarrilaren 26ko 41/2021 Errege Dekretua da, zeinaren bidez xedapen espezifikoak ezartzen baitira 2021. eta 2022. urteetan 1075/2014, 1076/2014, 1077/2014 eta 1078/2014 Errege Dekretuak aplikatzeko guztiak ere abenduaren 19koak. Espainian Nekazaritza Politika Erkidea aplikatzeko eman dira errege-dekretu horiek.

Euskal Autonomia Erkidegoan, araudi hori garatu eta aplikatzeko, 20/2016 Dekretua argitaratu da otsailaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoan honako hauek garatu eta aplikatzekoa: Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) zuzeneko laguntzen erregimenak, Nekazaritza Lursailak Identifikatzeko Informazio Geografikoaren Sistema (SIGPAC) eta laguntzen onuradunek bete beharreko baldintzak, maiatzaren 29ko 82/2018 Dekretuak aldatua. Dekretu horren 33. artikuluan xedatzen denez, Eusko Jaurlaritzan nekazaritzaren alorreko eskumena duen sailaren titularrak urtero egingo du laguntza hauek emateko deialdia, eta, era berean, agindu horren eranskinean, ekitaldi horretan aplikatu beharreko araudia bilduko da. Agindu horretan ezarri ahal izango dira, halaber, erreferentziazko araudia osatzeko xedapenak, alderdi teknikoak zehazteko edo beharrezkoak diren egokitzapenak egiteko.

Aurreko ekitaldietan egin den bezala, egungo esparru juridikoa zabaldu denez NPE berria indarrean jarri arte, 2022ko kanpainarako laguntzen deialdia egiten da agindu honen bidez, betiere bat etorriz zuzenean aplikatu beharreko Europar Batasuneko araudiarekin, Estatuko oinarrizko araudiarekin eta otsailaren 16ko 20/2016 Dekretuarekin.

Bestalde, agindu honetan aurreikusitako laguntzak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren 2022rako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan daude jasota. Plan hori Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko martxoaren 17ko Aginduaren bidez onartu zen, eta sail horren web-orrian dago argitaratuta.

Horiek horrela, honako hau

Lehenengoa. Deialdia.

NPEan txertatutako zuzeneko laguntza hauen 2022. urterako deialdia egitea da agindu honen xedea:

Oinarrizko ordainketa.

Klimarako eta ingurumenerako jardunbide onuragarriak aplikatzeko ordainketa.

Beren nekazaritza-jardueran hasten diren nekazari gazteentzako ordainketa osagarria.

Lotutako ordainketak.

Nekazari txikien erregimen sinplifikatua.

Bigarrena. Eskabideak aurkezteko lekua eta epea.

  1. 2022ko kanpainan, agindu honetan aurreikusitako laguntzak lortzeko eskaerak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariari zuzenduko zaizkio, eta dagokion eskualdeko nekazaritza-bulegoan edo horretarako ezarritako bitarteko elektronikoen bidez edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako tokietatik edozeinetan aurkeztuko dira, 2022ko otsailaren 1etik apirilaren 30era bitartean.

  2. Behar izanez gero, eskabideak aurkezteko epea aldatu ahalko da Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren ebazpen bidez, betiere horretarako Europar Batasunaren baimena baldin badu eta aipatutako baimenaren mugen barruan.

  3. Aurreko apartatuetan xedatutakoa gorabehera, ezarritako epea amaitu eta hurrengo 25 egun naturaletan onartuko dira laguntza-eskaerak. Kasu horretan, zenbatekoa ehuneko bat murriztuko da aipatutako epea gainditzen den egun baliodun bakoitzarengatik, ezinbesteko kasuetan eta aparteko zirkunstantzietan izan ezik. 25 egunetik gorako atzerapenarekin aurkeztuz gero, eskaera ez da onartuko.

    Hirugarrena. Monitorizazio-eremua eta SIGPAC alegazioak.

  1. Batzordearen 2014ko uztailaren 17ko 809/2014 (EB) Betearazpen Erregelamenduaren 40 bis artikuluaren arabera, 2022ko kanpainan monitorizazioaren bidez kontrolatuko da EAEko nekazaritza-azalera guztia.

    Monitorizazio bidez kontrolatuko dira, Copernicus-en Sentinel sateliteen datuen bidez edo gutxienez baliokideak diren beste datu batzuen bidez, honako erregimen hauetako laguntzen betekizunak: oinarrizko ordainketa; klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritza-praktikak aplikatzeko ordainketa; nekazaritza-jarduera hasten duten nekazari gazteentzako ordainketa osagarria; nekazari txikien erregimen sinplifikaturako laguntza; azalera bakoitzeko lotutako borondatezko laguntzak, eta Landa Garapenerako Programaren 13. neurria (muga naturalak dituzten eremuetarako laguntzak).

    Espediente horietan, laguntzen onargarritasunari buruzko ondorioak ateratzeko beharrezkoak diren jarraipen-jarduerak egingo dira. Eskatzaileek etengabe kontsultatu beharko dute, kanpainan zehar, euren laguntzen monitorizazio-kontrolaren emaitza. Horretarako, npb-pac aplikaziora sartu beharko dute Internet bidez, helbide honetan: https://npb-pac.nekanet.net 2022ko eskaera bakarra aurkeztean emango zaizkie aplikazio horretara sartzeko datuak.

    Gainera, aitortutako informazioaren eta monitorizazio bidez egiaztatutakoaren artean desadostasunak atzematen badira, zuzenean jakinaraziko zaie onuradunei. Horretarako, eskaera bakarrean hala baimentzen duten onuradunen kasuan, lehentasuna emango zaie komunikazio telematikoei, posta elektronikoz edo SMS bidez eginikoei. Kasu horietan, eskatzaileek eskaera bakarra aldatu edo froga gehigarriak aurkeztu beharko dituzte, hala nola argazki geoerreferentziatuak, eta horiek mugikorretarako ArgazkiPAC aplikazioaren bidez gehitu beharko dira.

    Onuradunak ez badie epean erantzuten eskatutako onargarritasun-frogei, semaforo gorriak adjudikatuko zaizkie ukitutako aitorpen-lerroei.

    Aipatutako laguntzak onartzeko irizpideren bat ezin bada monitorizatu Sentinel sateliteen datuen edo gutxienez baliokide diren beste datu batzuen bidez, kontrolak egingo zaizkio ukitutako eskatzaileen % 5ari, eta ausaz hautatu beharko dira % 1aren eta % 1,25aren artean, eta gainerakoak arrisku-analisi batean oinarrituta.

  2. Eskaera bakarra aurkezteko aldian eta aldaketak egiteko epean, hau da, maiatzaren 31 baino lehen, eskatzaileek aurkeztutako SIGPAC alegazioak 1. eta 4. tipologiakoak kanpainan bertan ebatzi ahal izango dira. Kasu horretan, alegatutako informazioa ofizialki aitortutzat hartuko da 2022ko eskaera bakarrean, dagokion ondorio guztietarako (salbu eta eskaera bakarrean aitortutako larreen onargarritasun-koefizientea eta SIGPACi alegatutakoa desberdinak direnean; kasu horretan, baliorik altuena hartuko da aitortutako baliotzat).

    Laugarrena. Eskaerak aldatzea.

  1. Eskaera bakarra aurkezteko epea bukatu ondoren, nekazariek maiatzaren 31ra arteko epea izango dute zuzeneko ordainketak edo landa-garapenerako neurriak aldatu edo berriak sartzeko, banakako lurzatiak edo banakako ordainketa-eskubideak gehitzeko, betiere kasuan kasuko laguntza-erregimenean ezarritako baldintzak betetzen badira. Aldaketa horiek eragina baldin badute aurkeztu beharreko egiaztagiri edo kontraturen batean, kasu horretan ere hura aldatzeko aukera izango da.

    Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, Euskal Autonomia Erkidegoak eskaera bakarra aurkezteko epea luzatu badu eta Europako araudia betetzen dela bermatzeko behar-beharrezkoa bada, eskaera bakarra aldatzeko epea luzatu ahal izango da EAEn, behar bezala arrazoituta, betiere Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsari aldez aurretik jakinarazita eta Europar Batasuneko erregelamenduek baimendutako gehieneko epearen barruan.

  2. Monitorizazio bidezko kontrolen mende dauden nekazarien kasuan, Batzordearen 2014ko uztailaren 17ko 809/2014 (EB) Erregelamenduaren 40 bis artikuluarekin bat etorriz, eskaera bakarra aldatzeko epea amaitu ondoren, abuztuaren 31ra arte, eskaera bakarreko nekazaritza-lurzatiak aldatu ahal izango dituzte, monitorizatutako laguntza-erregimenekin lotuta, mugaketa grafikoa egokitzeari edo nekazaritza-lurzatien erabilerari dagokienez, betiere agintaritza eskudunek lurzatiaren behin-behineko emaitzak jakinarazi badizkiete Batzordearen 2014ko uztailaren 17ko 809/2014 (EB) Betearazpen Erregelamenduaren 40 bis artikuluaren 1.d) apartatuan aipatua, eta zuzeneko ordainketen erregimenen arabera dagozkion betekizunak betetzen badira.

    Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, Europako araudia betetzen dela bermatzeko behar-beharrezkoa denean, nekazari horien eskaera bakarra aldatzeko epea luzatu ahal izango da, betiere arrazoituta eta Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsari jakinarazi ondoren. Kasu horretan, irailaren 30a izango da azken eguna.

    Bosgarrena. Eskaerak erretiratzea.

    Abuztuaren 31 ezartzen da da laguntza-eskaerak osorik edo zati batean erretiratzeko azken eguntzat (gorabeherak edo lurraren kontrola jakinarazi ez direnean). Epe hori luzatu ahal izango da Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak NBEFri arrazoitutako jakinarazpena egin ondoren.

    Eskaera zati batean erretiratzea aukeratzen bada, banakako lurzatien gaineko laguntza-eskaera erretiratu ahal izango da, baina lurzati horiek azaleren aitorpenean mantendu beharko dira, eskura diren nekazaritza-lurzati guztiak aitortzeko eta baldintzen betekizunak betetzen direla bermatzeko.

    Seigarrena. Arautzea.

  1. Lehen ebazpen-zatian aurreikusitako laguntzak arautzen dituen araudia honako xedapen hauetan ezarritakoa izango da: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1307/2013 (EB) Erregelamendua; abenduaren 19ko 1075/2014, 1076/2014, 1077/2014, eta 1078/2014 Errege Dekretuak; eta otsailaren 16ko 20/2016 Dekretua. Agindu honen ondorioetarako, erreferentziazko araudia osatuko dute xedapen horiek.

  2. 2022ko ekitaldirako deitutako laguntza-erregimen bakoitzerako erreferentziazko araudia ezagutzera ematearren, agindu honen eranskinetan jaso da aurreko puntuan aipatutako Europar Batasuneko eta Estatuko araudia, agindu hau onartzean indarrean dena.

    Zazpigarrena. Nekazari aktiboaren izaera egiaztatzea.

  1. Nekazaritza-jarduerari eta nekazari aktiboaren izaerari dagokionez abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren 8. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako aurre-kontrola egiteko asmoz, eskaera bakarrean jasoko da agintari eskudunari baimena ematea zerga-administraziotik kontrol horietarako beharrezko zerga-informazioa lor dezan Pertsona batek bere zerga-aitorpena Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egin eta Euskal Autonomia Erkidegoan zuzeneko laguntzak eskatzen dituenean, behar den zerga-informazioa aurkeztu beharko du.

  2. Eskatzailea pertsona juridiko bat denean, berriz, ez da beharrezkoa izango nekazaritzako diru-sarrerak aitortzea edo horri buruzko informazioa eranstea foru-ogasunek dagoeneko informazio hori badute.

  3. Eskaera bakarrean, eskatzaileak berariazko adierazpen bat gehitu beharko du, non adieraziko baitu 1075/2014 Errege Dekretuaren III. eranskinean jasotako kodeetako jarduerarik burutzen duen ala ez, ekonomia-jardueren sailkapen nazionalaren (EJSN) edo ekonomia-jardueren gaineko zergaren (EJZ) arabera. Era berean, eskatzailea 1075/2014 Errege Dekretuaren III. eranskineko jarduerak egiten dituen erakunde elkartu baten jabea bada edo haren partaidetza nagusia badu (edo eskatzailearen partaidetza nagusia badute), aipatutako adierazpenean ere sartuko da. Kasu horretan, nekazariak erakunde elkartu horien IFZ adieraziko du.

    Nekazariak eskaera bakarrean adierazten badu bere kontura edo erakunde elkartu baten bitartez 1075/2014 Errege Dekretuaren III. eranskinean adierazitako jardueraren bat egiten duela, nekazari aktibotzat hartzeko eskatu ahal izango du, eta, eskaera bakarrarekin batera, bere nekazaritza-jarduera hutsala ez dela frogatzen duten froga egiaztagarriak aurkeztu beharko ditu, oinarri hartuta zuzeneko ordainketez bestelako nekazaritza-sarrerak guztizko nekazaritza-sarreren ehuneko 20 edo gehiago direla eskuragarri dagoen zergaldirik hurbilenean. Ondorio horietarako, kontuan hartuko dira, baita ere, hala badagokio, erakunde elkartuen datuak.

    Eskuragarri dagoen zergaldi hurbileneko zuzeneko ordainketez bestelako nekazaritza-sarrerak ezinbesteko kasuagatik gutxitu badira, nekazari aktiboa dela frogatzeko, aurre-aurreko bi zergaldietako bati dagozkion nekazaritza-sarrerak hartuko dira kontuan.

    Zortzigarrena. Eskaera bakarra.

  1. Eskaera bakarra, zuzeneko ordainketen kasuan, ustiategiaren titularrak aurkeztu beharko du, 1075/2014 Errege Dekretuaren II. tituluko II. kapituluan zehaztu bezala. Hortaz, jarduera horren ohiko garapenarekin zerikusia duen dokumentazio guztia edukiko du eskura, aplikatu beharreko araudiak ezarritako erregistro eta ustiategi-liburu guztiei dagokienez. Eskaera egiteko unean, agintari eskudunek ezarrita dituzten erregistroetan inskribatuta egon beharko du eskatzaileak, Elikagaigintzako produktuen higieneari buruzko 2004ko apirilaren 29ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 852/2004 Erregelamenduaren (EB) 6. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

    Bederatzigarrena. Eskaera bakarrean aitortu beharrekoak ez diren lurzatiak.

    Eskaera bakarrean aitortu nahi ez dituzten nekazaritza-lurzatien jabeek, ez daudelako ez alokatuta ez lagata, Eskualdeko Nekazaritza Bulegoetako edozeinetan edo Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan jakinarazi dezakete. Horretarako, euren titulartasuna egiaztatu beharko dute.

    Hamargarrena. Larreen onargarritasun-koefizientea.

  1. Era indibidualean aitortutako esparruetan larre historikoen onargarritasun-koefizienteak zein 2015ean erabilera komuneko azalerei esleitutako koefizienteak lurzorua, malda eta landaredia parametroetan oinarritutako metodologia aplikatu ondoren eguneratuko dira, hala badagokie, tokian bertan egiten diren kontrolen ondoren ezarritako koefizienteekin, interesdunek aurkeztutako alegazioekin, ortofotografia berriak argitaratu ondoren SIGPACak egindako berrikuspenekin, eta komuntzat hartutako larreen kasuan mendi-zerbitzuek egindako jakinarazpenekin.

  2. Aurretik aitortu gabeko esparruetan, «0» onargarritasun-koefizientea esleituko da ofizioz. Esparru horiek aitortu nahi badira, SIGPAC alegazio bat aurkeztu beharko da, eta lurzoruan bertan edo kabinetean egindako kontrol baten ondoren onargarritasuna egiaztatu eta gero LOK bat esleituko da.

    Hamaikagarrena. Erabilera komuneko larreak aitortzea.

  1. Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikoko Sistemakoez (SIGPAC) bestelako erreferentziak dituzten erabilera komuneko larre iraunkorren kasuan, komuntzat hartutako larreak kudeatzen dituzten erakundeek aitorpen bat aurkeztu beharko dute eskaera bakarra ireki aurretik edo bitartean, npb-pac aplikazioaren bitartez, abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren XIV. eranskinean ezarritakoari jarraikiz. SIGPAC sisteman agertzen den onargarritasun-koefizientea handiagoa bada koefiziente erreala baino, onura publikoko mendiaren erakunde kudeatzailea arduratuko da larrearen azalera adjudikagarria koefiziente errealaren arabera doitzeaz.

  2. Erabilera komuneko larrearen esleipendun diren eskatzaileen ustiategiko animaliekin egindako larratzea soilik onartuko da nekazaritza-jarduera gisa.

  3. Baldin eta, egindako kontrolen ondorioz, erabakitzen bada SIGPAC sisteman ezarritakoez bestelako identifikazio-erreferentziekin erabilera komuneko larrearen azalera gainaitortu dela, murrizketa, zigor eta zehapenak modu proportzionalean jasanaraziko dira larre hori deklaratzen duten eskatzaile guztien partaidetzaren arabera.

  4. Herri-larreen azalera batean baldintzak ez direla betetzen atzematen bada eta ez-betetze hori ezin bazaio zuzenean onuradun bakar bati egotzi, herri-larrearen ardura duen organismoari eta mendi horren erabiltzaile bakoitzari jakinaraziko zaie atzemandako gorabehera, ez-betetze horri legokiokeen murrizketa-ehunekoarekin eta zuzentzeko betebeharrarekin batera. Hurrengo bi kanpainetan egindako kontrol batean atzematen bada ez-betetzea ez zela zuzendu, erabiltzaile bakoitzari jakinarazitako murrizketa-ehunekoa aplikatuko da, atzeraeraginez.

    Hamabigarrena. Ingurumenari dagokionez sentikorrak diren larre iraunkorrak.

    Abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren 21. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, agindu honen II. eranskinaren V. epigrafean jaso denez, Euskal Autonomia Erkidegoan, 2022ko kanpainarako, sentikortzat hartzen dira Kontseiluaren 1992ko maiatzaren 21eko 92/43/EEE Zuzentarauaren edo Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko azaroaren 30eko 2009/147/EE Zuzentarauaren babesean izendatutako Natura 2000 Sareko babes zorrotzeko habitaten zerrendan sartutako larre iraunkorrak.

    SIGPACaren bisorean, eremu horiek mugatzen dituen geruza bat sortu da, eta honako helbide elektronikoan kontsulta daiteke: http://www.euskadi.eus

    Hamahirugarrena. Aldi baterako ez-emankorrak.

    2022ko kanpainan, azalera onargarrien barruan kokatuta dauden aldi baterako azalera ez-emankorrak eskaera bakarrean aitortuko dira Euskal Autonomia Erkidegoan, kanpaina honetan laguntza jasotzeko eskubidea ematen ez badute ere.

    Hamalaugarrena. Gaitasun mistoko behi-arrazak.

    Abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren 67.2 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, Euskal Autonomia Erkidegoan, Montbelliarde, Fleckvieh, mestizo eta arre izeneko behi-arrazak haragitarako edo esnetarako gaitasunekotzat hartu ahal izango dira, ustiategiaren produkzio-orientazioaren arabera.

    Hamabosgarrena. Abeltzaintzako ustiategien titulartasuna.

    Ustiategia osatzen duten REGA ekoizpen-unitate guztiak aitortu beharko dira, eta laguntza-eskaeren xede diren animaliak edo laguntzak jasotzeko kontuan hartu behar direnak mantenduko dira, larreak barne.

    Lotutako laguntzak eskatzen dituzten abeltzainek laguntza jaso dezaketen abereak dauden ustiategien titulartasunari eutsi beharko diote horien hautagarritasuna zehazten den datetan, eta, betiere, urte bakoitzeko eskabidea aldatzeko epemugara arte.

    Eskabideak aldatzeko aldia amaitu baino lehen ustiategiaren titulartasuna aldatzen dutenek abereen hautagarritasuna zehazten den datetan ustiategiaren titulartasunari eutsi beharra izatetik salbuetsiko dira. Kasu horietan, abereen hautagarritasuna zehazten den datetan titulartasun-aldaketa izan duen ustiategiko titular berriak ustiategian dauden abere guztiengatik jasoko du laguntza, abereen titulartasuna data horietan titular berriaren zein aurrekoarena izan.

    Hamaseigarrena. Abeltzain gaztea eta abeltzain hasi berria.

    Abeltzainei laguntzak emateko eskabideei dagokienez, honako kontzeptuak hartuko dira aintzat:

    1. Abeltzain gaztetzat hartuko dira 1075/2014 Errege Dekretuaren urriaren 31ko 628/2019 Errege Dekretuak aldatua 25. artikuluan ezarritako betekizunak betetzen dituztenak, baita oinarrizko ordainketa-erregimena jasotzeko eskubiderik izan ez, edo laguntza hori eskatu ez izan arren, 25. artikuluan ezarritako gainerako betekizunak betetzen dituztenak ere.

    2. Jarduera hasten duen abeltzaintzat hartuko dira abenduaren 19ko 1076/2014 Errege Dekretuaren urriaren 31ko 628/2019 Errege Dekretuak aldatua 24.4 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituztenak, baita erreserba nazionaleko oinarrizko ordainketarako eskubideak eskatu gabe, 24.4 artikuluan ezarritako gainerako betekizunak betetzen dituztenak.

      Hamazazpigarrena. Baldintzen ez-betetzeak balioestea.

      Baldintzak ez-betetzeak agindu honetako VI. eranskinean aurreikusitako irizpideen arabera balioetsiko dira.

      Hemezortzigarrena. Minda erabiltzea nekazaritza-sailetan.

      2022ko ekitaldian, % 20tik gorako batez besteko malda duten lurzatietan, oro har ezingo da erabilera hori burutu plater, haizemaile edo kanoi bidez.

      Dena den, Euskal Herriaren orografia espezifikoa eta ukitutako lurzati-kopurua aintzat hartuta, debeku horretatik salbuetsiko dira mendi-eremu gisa aitortutako udalerrietako lurzatiak, horrela izendatuak izan direnak 1305/2013 Erregelamenduaren 2. apartatuko 32. artikuluan ezarritako jarraibideen arabera eta mindak har ditzaketen lurzati gisa katalogatuak izan direnak. Informazio hori erabilgarri egongo da GeoEuskadi plataformako bisore kartografikoan (https://www.geo.euskadi.eus/geobisorea?lang=eu).

      Hemeretzigarrena. Errekurtsoak.

      Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Kasu bietan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira epeak.

      Hogeigarrena. Ondorioak.

      Agindu honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan.

      Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 13a.

      Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

      MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

  1. Onuradunak eta betekizunak.

    1. Nekazaritza Politika Erkidearen oinarrizko ordainketa-erregimeneko eskubideak esleitzeari buruzko abenduaren 19ko 1076/2014 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, oinarrizko ordainketako eskubideak (jabetza-erregimenean, gozamen-erregimenean zein errentamendu-erregimenean) dituzten nekazariek izango dute oinarrizko ordainketa jasotzeko eskubidea.

    2. Nekazari horiek, gainera, honako betekizun hauek bete beharko dituzte:

      1. Eskaera bakarra aurkeztea, abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuko 91. artikuluan ezarritakoaren arabera.

      2. 2018ko kanpainatik aurrera, 1075/2014 Dekretuaren 92. artikuluan xedatzen denez, eskatzaile guztientzat nahitaezkoa da haien ustiategiko nekazaritza-lurzatien mugatze grafikoa, formatu digitalean egindakoa, eta, horretarako, informazio geografikoko sistemen teknologian oinarritutako tresna informatikoak erabiliko dituzte (eskumena duen agintaritzak ezarri eta haien esku jarritakoak). Aurrekoa eragotzi gabe, erabilera komuneko larre iraunkorren kasuan nekazariak ez du nekazaritza-lurzatien aitorpen grafikoa egin beharko.

      3. Eskaera horretan, titularrak oinarrizko zer ordainketa-eskubiderengatik jaso nahi duen ordainketa adierazi beharko da, laguntza-eskaera bakarrak bildu beharko duen gutxieneko informazioa ezartzen duen 1075/2014 Errege Dekretuaren VII. eranskinari jarraikiz. Laguntza-eskubideak esleitu diren eskualdean baino ezin izango ditu aktibatu eskaera bakarra aldatzeko epemugako egunean erabilgarri dituen edota data horren ondoren lagapen bidez edo eskubide berrien esleipenaren bidez jasotzen dituen nekazariak. Laguntza-eskabidearen xede diren oinarrizko ordainketa-eskubideen identifikazioaren ordez produktorearen deklarazio bat aurkez daiteke, oinarrizko ordainketarako eskubideen datu-basean agertzen diren eskubide guztien berri emateko eskatuz.

    3. Oinarrizko ordainketa eskatzeko baliatutako laguntza-eskubide bakoitza, hektarea onargarri batekin justifikatu beharko da. Nekazaritza Politika Erkidearen oinarrizko ordainketa-erregimenerako eskubideak esleitzeari buruzko abenduaren 19ko 1076 /2014 Errege Dekretuaren II. eranskinari jarraikiz oinarrizko ordainketa-erregimena 50 eskualdez osatuta egongo denez gero, eskubide bakoitza 2015. urtean eskubidea esleitu den eskualdean baino ezin izango da aktibatu.

  2. Hektarea onargarriak.

    1. Oinarrizko ordainketarako eskubideen esleipen eta aktibazioaren ondorioetarako, ustiategiko nekazaritza-azalerak hartuko dira hektarea onargarritzat errotazio laburreko baso-landareen azalera landatuak barne, betiere horietan nekazaritza-jarduera bat egiten bada 1075/2014 Errege Dekretuaren 3. artikuluaren definizioaren arabera, edo azalera nekazaritzakoak ez diren jardueretarako ere erabiltzen denean, nagusiki nekazaritza-jardueretarako erabiltzen bada. Ustiategi bateko nekazaritza-azalera bat nekazaritzakoak ez diren jardueretarako ere erabiltzen denean, azalera hori nagusiki nekazaritza-jardueretarako erabiltzen dela ulertuko da, betiere jarduera horiek nekazaritzakoak ez diren jardueren intentsitate, izaera, iraupen eta egutegiak oztopatu gabe egin badaitezke.

      Lurzati edo esparru bakoitzerako, eskatzaileak laguntza-eskabidean adieraziko du laborea edo aprobetxamendua edo, hala badagokio, esparrua mantentze-lanen xede dela.

      Larre iraunkorreko esparruetan, honako jarduera hauek onartzen dira:

      Larratzean oinarritutako ekoizpena, edo, larre eta belardien kasuan, larratzean edo segatzean oinarritutakoa. Ez da onartzen hirugarrenek egindako larratzea eskaera bakarrean aitortutako larre iraunkorren azaleretan garatutako jarduera bakar edo nagusi gisa. (Jarduera nagusi gisa ustiategiko bertako animaliekin larratzea edo ekoizpeneko segatzea egiten bada eta unean-unean beste ustiategi bateko animalien larratzearekin osatzen bada soilik onartzen da praktika hau). Mantentze-lana: Zuhaitz- eta zuhaixka-larreetan, onartzen dira belar-sastrakak garbitzeko lanak, larrea baldintza egokietan mantentzeko, honda ez dadin eta sastrakak har ez dezan. Larre eta belardietan, segatzea bakarrik onartzen da. Abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren I. eranskinean, ziklo laburreko baso landareak eta horien dentsitatea eta gehieneko uzta- edo landaketa-zikloa daude zehaztuta.

    2. Era berean, azalera onargarritzat hartuko dira: landa-garapenerako laguntza zuzenak, laguntza jakin batzuk edo mahastizaintzako eta ardogintzako sektoreari laguntzeko programa jakin batzuk betez egindako ordainketak eskuratu dituzten pertsonek bete behar dituzten baldintza-arauak ezartzen dituen abenduaren 19ko 1078/2014 Errege Dekretuaren 2. artikuluan zehaztuta dauden paisaia-elementuak, baldin eta ustiategiko nekazaritza-lurzatien parte badira, gehienez 2 metroko zabalera eta 100 m2 baino gutxiagoko azalera badute, eta abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren 92. artikuluan jasotakoari jarraikiz aitortu badira.

    3. Halaber, hektarea onargarritzat hartuko dira 2008. urtean ordainketa bakarreko eskubideak justifikatzeko erabilitakoak eta:

    1. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko azaroaren 30eko 2009/147/EE Zuzentaraua (basa-hegaztien kontserbazioari buruzkoa), Kontseiluaren 1992ko maiatzaren 21eko 92/43/EEE Zuzentaraua (habitat naturalen eta basa-fauna eta basa-floraren kontserbazioari buruzkoa) eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko urriaren 23ko 2000/60/EE Zuzentaraua (ur-politikaren eremuan jarduteko Europako Erkidegoko esparru bat ezartzen duena) aplikatzearen ondorioz dagoeneko «onargarri» terminoaren definizioa betetzen ez dutenak.

    2. Edota nekazari bakoitzaren konpromisoak dirauen bitartean basotzen direnak, Kontseiluaren 1999ko maiatzaren 17ko 1257/1999 Erregelamenduaren (EE) 31. artikuluari (Nekazaritza Bideratzeko eta Bermatzeko Europako Funtsaren (NBBEF) konturako landa-garapenerako laguntzari buruzkoa), 2005eko irailaren 20ko 1698/2005 Erregelamenduaren (EE) 43. artikuluari edota Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 Erregelamenduaren (EB) 22. artikuluari jarraikiz.

    3. Edota nekazari bakoitzaren konpromisoak dirauen bitartean produkziotik kendu direnak, 1999ko maiatzaren 17ko 1257/1999 Erregelamenduaren (EE) 22. 24. artikuluei, 2005eko irailaren 20ko 1698/2005 Erregelamenduaren (EE) 39. artikuluari eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 Erregelamenduaren (EB) 28. artikuluari jarraikiz.

    4. Hektareak onargarritzat hartzeko, beharrezkoa izango da eskaera aurkezten den urte naturalean onargarritasun-irizpideak une oro betetzea, ezinbesteko arrazoien edota aparteko zirkunstantzien kasuan izan ezik.

    5. Landa-garapenerako laguntzen ondorioetarako IV. tituluan jasotzen den baso-definizioan sartzen diren nekazaritza-hektareak 3. zenbakian ezarritakoez bestelakoak, baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 21, 22, 23, 24, 25, 26 eta 34. artikuluetan oinarrituta landa-garapenerako laguntza jasotzeko basotzat hartzen den nekazaritza-azalera ere, onargarriak izango dira, baldin eta bertan nekazaritza-jarduera dagoela egiaztatu badaiteke, eta bertan egiten diren nekazaritza-jarduerek ez badakarte finantziazio bikoitz bat landa-garapenerako laguntzak jaso ahal izateko eskatzekoak diren betekizun edo konpromisoekin.

    6. Abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren 100. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, zuzeneko ordainketak, landa-garapenerako laguntza jakin batzuk edo mahastizaintzako eta ardogintzako sektoreari laguntzeko programa jakin batzuk betez egindako ordainketak eskuratu dituzten pertsonek bete behar dituzten baldintza-arauak ezartzen dituen abenduaren 19ko 1078/2014 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak bete beharko ditu hektarea onargarri orok eskaera aurkezten den urte natural osoan, ezinbesteko arrazoien edo aparteko zirkunstantzien kasuan izan ezik.

    7. Puntu honetan ezarritakoaren ondorioetarako, larreen onargarritasun-koefizientea (LOK, aurrerantzean) hartu beharko da kontuan, eta barrutiaren guztizko azalera adierazitako koefizientearekin biderkatua izango da larre-esparru baten gehieneko azalera onargarria.

    8. Kontseiluaren 1999ko maiatzaren 17ko 1257/1999 Erregelamenduaren (EE) 31. artikuluari (Nekazaritza Bideratzeko eta Bermatzeko Europako Funtsaren NBBEF konturako landa-garapenerako laguntzari buruzkoa), 2005eko irailaren 20ko 1698/2005 Erregelamenduaren (EE) 43. artikuluari edota Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 Erregelamenduaren (EB) 22. artikuluari jarraikiz basotzen diren azalerak ez dira hektarea onargarritzat hartuko, azalera horiek adierazitako arauetan ezarritako laguntzak lortzeko gehieneko epea amaitu ondoren, azalera larre bihurtzea ahalbidetzen duen ingurumen-baimena dagoenean izan ezik.

    9. Ez dira onargarriak izango bost urtez baino gehiago segidan lugorri deklaratu diren laborantza-lurren esparruetako azalerak, eskatzaileak ez badu kanpaina honetan azalera horretan laborantza bat deklaratzen, edo nekazal-jardueraren bat burutzen ari dela egiaztatzen, SIGPAC Nekazaritza Lursailak Identifikatzeko Informazio Geografikoaren Sistemari alegazio bat aurkeztu eta ebazpen positiboa jasota.

    10. Ez dira onargarriak izango bost urtez baino gehiagoz segidan 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. eranskinean jasota daudenetako mantentze-jarduera bat burutu izana deklaratu duten lurzati-azalerak edo esparruak, baldin eta eskatzaileak ez badu egiaztatzen nekazal-jardueraren bat burutzen ari dela. Horretarako, SIGPACari alegazio bat aurkeztu behar dio eta haren ebazpen positiboa jaso.

    11. Nekazaritza-lurzatiak kalamua landatzeko erabiltzen badira, Merkataritza Barietateen Espainiako Erregistroan Nekazaritzako landare-espezieen barietateen katalogo komunaren barruan agertzen diren edota ordainketa ematen den urteko martxoaren 15ean Batzordearen 2004ko abenduaren 1eko 2004/842/EE Erabakiari jarraikiz merkaturatzeko baimena duten barietateetako hazi egiaztatuak baino ez dira erabiliko. Barietate horiek onargarriak izateko, tetrahidrocannabinol-edukiak % 0,2 izan behar du gehienez. Laborantzak hazkunde-baldintza normaletan egon behar du, tokiko ohituren arabera loratzearen ondorengo hamar egunetan gutxienez. Dena den, agintari eskudunak baimena eman ahalko du kalamua loratzen hasi ondoren baina loratzea amaitu ondorengo hamar egun igaro aurretik biltzeko, baldin eta ikuskatzaileek, ikuskaritza-ondorioetarako (E4 1R), loratzea amaitu eta gutxienez hurrengo hamar egunetan lursail bakoitzeko landatzen jarraitu behar diren zati adierazgarriak zehazten badituzte, betiere Batzordearen 2014ko martxoaren 11ko (EB) 639/2014 Erregelamendu Eskuordetuaren III. eranskinean ezarritako metodoaren arabera.

      2022ko eskaera bakarrean, kalamu-lurzatiak identifikatzeko behar den informazio guztia sartu beharko da, erabilitako barietateak eta hazi kopuruak adieraziz (kg hektareako). Gainera, nekazariak hazien ontzietan erabilitako etiketa ofizialak aurkeztuko ditu. Eskaera bakarra aurkezteko azken egunaren ondoren ereiten bada, etiketak ekainaren 30ean aurkeztuko dira, beranduenez.

      Gainera, nekazariak ekoizpenerako eraldaketa-industriarekin kontratu bat egin izanaren froga edo Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak emandako laborantza-baimena aurkeztu beharko du.

  3. Nekazarien esku dauden nekazaritza-lurzatiak.

    Eskaera bakarra aldatzeko epearen amaieran, laguntza-eskubideak justifikatzeko erabilitako hektarea onargarrietako nekazaritza-lurzatiek nekazariaren esku egon beharko dute, jabetza-erregimenean, gozamenean, errentamenduan, apartzerian edota herri-ondasun bat kudeatzen duen erakunde batek esleituta.

    Eskatzaileak ustiategiaren nekazaritza-lurzati guztiak deklaratuko ditu; laguntza-erregimenik eskatzen ez duten lurzatiak ere adierazi behar dira eta, kasu guztietan, lurzati bakoitzerako, 1075/2014 Errege Dekretuaren urriaren 31ko 628/2019 Errege Dekretuak aldatua VII. eranskinaren III. epigrafearen 1. puntutik 4. puntura bitarte jasotakoa ere bai. Esparru bakoitzari dagokionez, edukitze-erregimena adierazi behar da, hau da, esparrua eskatzailearena ote den edo alokairu- edo apartzeria-erregimenean ustiatzen ote den, eta kasu horietan, 2 hektareatik gorako esparruetarako, errentatzaile edo lagatzaile apartzeroaren IFZ adierazi behar da; edo esparrua kudeatzen duen agintaritza publiko batek esleitutako herri-azalera bat ote den, eta, kasu horretan, esleipen horri dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko da. Baliteke errentatzaile edo lagatzaile apartzeroaren IFZ adierazpenik ez egin behar izatea lurzatien jabeei zein lurzati ezin diren eskatu errentan ez daudelako zehazteko aukera ematen dien sistema bat ezarrita duten lurralde historikoetan; horrela haien iruzurrezko erabilera saihesten da.

    Eskatzaileak, aitorpen grafikoan, nekazaritza-lurzatien azalera bereiziko du SIGPAC esparru oso bat aitortzen ez duenean, edo esparru batean produktu desberdinak edo produktu beraren barietate desberdinak aitortzen dituenean, baldin eta produktu eta barietate horien arteko desberdintasunak eraginik badu eskatzen den laguntzaren onargarritasunean. Adierazitako hori ez da aplikatuko erabilera arrunteko larre iraunkorren kasuan eta lurzatiaren titularra apartzeria-erregimenekoa den kasuan.

  4. Ordainketa-eskubideak aktibatzea.

    1. Eskaera bakarrean 2015ean esleitu ziren eskualdean justifikatutako ordainketak hartuko dira ordainketa-eskubide aktibatutzat, Nekazaritza Politika Erkidearen oinarrizko ordainketa-erregimenerako eskubideak esleitzeari buruzko abenduaren 19ko 1076/2014 Errege Dekretuaren arabera, azalera Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1306/2013 Erregelamenduan (EB) aurreikusitako kudeaketa- eta kontrol-sistema integratuari jarraikiz finkatzen denean.

    2. Ordainketa-eskubideak aktibatzeko, lehenik eta behin zenbatekorik handieneko ordainketa-eskubideak erabili direla ulertuko da. Balio berdineko ordainketa-eskubideen artean, zenbakizko ordenaren arabera hartuko da kontuan horien erabilera. Urte horretan erreserba nazionalean oinarrizko ordainketarako eskubideak eskatzen badira, kanpaina horretarako eskubideen identifikazio- eta erregistro-sisteman titular gisa agertzen diren eskubide guztiak eskatutzat joko dira.

    3. Nekazari batek ahal diren ordainketa-eskubide oso guztiak aktibatu ostean hektarearen zati bat hartzen duen nekazaritza-lurzati bati lotutako ordainketa-eskubide bat erabili behar duenean, azken ordainketa-eskubide horrek nekazaritza-lurzatiaren tamainarekin proportzionalki kalkulatutako laguntza bat jasotzeko legitimatuko du, eta oso-osorik erabilita dagoela ulertuko da.

    4. Ordainketa-eskubideak dituen nekazari batek segidako bi urtetan eskubide horiek aktibatzen ez baditu, Erreserba Nazionalera eramango dira.

  1. Aplikazio-eremua.

    1. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1307/2013 Erregelamenduaren (EB) III. tituluko 3. kapituluan xedatutakoari jarraikiz, Nekazaritza Politika Erkidearen oinarrizko ordainketa-erregimenerako eskubideak esleitzeari buruzko abenduaren 19ko 1076/2014 Errege Dekretuak araututako oinarrizko ordainketaren erregimena betez ordainketa baterako eskubidea duten nekazariek klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren, beren ustiategiaren ezaugarriak kontuan hartuta bidezkoak diren eta kapitulu honetan adierazi diren nekazaritza-jardunbideak bete beharko dituzte hektarea onargarri guztietan.

    2. Oinarrizko ordainketa-eskubide bati lotutako hektarea onargarri bakoitzeko ordainketa bat emango zaie urtean aurreko paragrafoan aipatutako jardunbideak betetzen dituzten nekazariei, betiere kapitulu honetan ezarritako betekizunak betetzen badituzte.

    3. Hala ere, produkzio ekologikoko metodoak erabiltzen dituzten eta produktu ekologikoen produkzio eta etiketatzeari buruzkoa den eta 2092/1991 (EEE) Erregelamendua indargabetzen duen Kontseiluaren 2007ko ekainaren 28ko 834/2007 Erregelamenduaren (EE) 29.1 artikuluko betekizunak betetzen dituzten nekazariek kapitulu honetan kontuan hartutako ordainketarako berehalako eskubidea izango dute beren ustiategiaren barruan azalera batean dautzan eta adierazitako erregelamenduaren 11. artikuluari jarraikiz produkzio ekologikorako erabiltzen diren unitateetan.

    4. Era berean, ustiategiak osorik edo zati batean Kontseiluaren 1992ko maiatzaren 21eko 92/43/EEE Zuzentarauak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko urriaren 23ko 2000/60/ Zuzentarauak edo Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko azaroaren 30eko 2009/147/EE Zuzentarauak eraginpean hartutako eremuetan kokatuta dituzten nekazariek klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritza-jardunbideak bete beharko dituzte kapitulu honetan kontuan hartutako ordainketarako eskubidea izateko, jardunbide horiek adierazitako zuzentarauen helburuekin bateragarriak diren heinean.

  2. Finantza-zuzkidura eta ordainketaren zenbatekoa.

    1. Klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritza-jardunbideetarako ordainketari dagokion urteko finantza-zuzkidura abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren II. eranskinean adierazten dena da.

    2. Nekazari bakoitzari dagokion ordainketaren zenbatekoa, nolanahi ere, nekazariak bidezko urte bakoitzean aktibatutako oinarrizko ordainketa-eskubideen guztizko balioaren ehuneko gisa kalkulatuko da. Ehuneko hori urtero finkatuko da, eta, kalkulatzeko, 1075/2014 Errege Dekretuaren II. eranskinean dagokion urterako ezarritako finantza-zuzkiduraren guztizko zenbatekoa urte horretan maila nazionalean aktibatutako oinarrizko ordainketa-eskubide guztien guztizko balioarekin zatituko da, 16. artikuluari jarraikiz. Horrela kalkulatutako ehunekoa urtero argitaratuko da Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsaren webgunean.

  3. Klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritza-jardunbideak.

    1. Klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren eta kapitulu honetan kontuan hartutako ordainketa jasotzeko nekazariek bete beharko dituzten nekazaritza-jardunbideak honako hauek dira:

      1. Laboreen dibertsifikazioa.

      2. Egungo larre iraunkorren mantentzea; eta

      3. Ustiategietan interes ekologikoko azalerak edukitzea.

    2. Labore iraunkorretarako azaleretan ez dira aplikatu beharko aurreko paragrafoan adierazitako jardunbideak.

  4. Laboreen dibertsifikazioa.

    1. Laboreak dibertsifikatzeko jardunbidea betetzeko, nekazariak honako hauek landu beharko ditu:

      1. Ustiategiko laborantza-lurrak 10-30 hektarea hartzen dituenean, gutxienez bi labore mota landatu beharko ditu laborantza-lur horretan, eta labore nagusiaren ehunekoa guztizkoaren % 75 izango da gehienez; edota.

      2. Ustiategiko laborantza-lurrak 30 hektarea baino gehiago hartzen dituenean, gutxienez hiru labore mota landatu beharko ditu laborantza-lur horretan; labore nagusiaren ehunekoa guztizkoaren % 75 izango da gehienez, eta bi nagusiak batuta, berriz, % 95 gehienez.

    2. Dena dela, aurreko paragrafoa ez da aplikagarria izango honako kasu hauetan:

      1. Laborantza-lurra urtearen edo laborantza-zikloaren zati esanguratsu batean oso-osorik urpeko laboreetarako erabiltzen denean.

      2. Laborantza-lurren % 75 baino gehiago belarra edo beste belar-bazka batzuk produzitzeko erabiltzen denean, edo lekadunak landatzeko, edo lugorri uzten denean, edo erabilera horiek konbinatzen direnean.

      3. Nekazaritza-azalera onargarriaren % 75 baino gehiago larre iraunkor gisa, belarra edo beste belar-bazka batzuk produzitzeko edo urtearen edo laborantza-zikloaren zati esanguratsu batean urpeko laboreak produzitzeko erabiltzen denean edota erabilera horiek konbinatzen direnean.

      4. Laborantza-lurraren % 50 baino gehiago nekazariak aurreko urteko laguntza-eskaeran aitortu gabekoa denean eta, bi urteetako laguntza-eskaeren irudi geoespazialen konparazioan oinarrituta, laborantza-lur guztiak aurreko urtekoetakoez bestelako laboreetarako erabiltzen direnean.

    3. Gainera, 1. apartatuari jarraikiz eskatutako gehieneko atalaseak ez dira aplikatuko ustiategietan baldin eta laborantza-lurren % 75 baino gehiago belarrak, beste belar-bazka batzuek, lugorri utzitako lurrek edo urpeko laboreek hartzen badute urteko edo laborantza-zikloko tarte esanguratsu batean. Kasu horretan, gainerako laborantza-lurreko labore nagusiak ez du gainerako laborantza-lur horren % 75 baino gehiago hartuko, belarraren, beste belar batzuen edo lugorri utzitako lurren kasuan izan ezik.

    4. Artikulu honen ondorioetarako, honako adiera hauek guztiak hartuko dira laborantzatzat:

      1. Laboreen sailkapen botanikoan zehaztutako generoetako edozeinen laborantza.

      2. Brassicaceae, Solanaceae eta Cucurbitaceae familietako edozein espezieren laborantza.

      3. Lugorri utzitako lurra.

      4. Belarra edo beste belar-bazka batzuk.

        Neguko eta udaberriko laboreak eta Triticum spelta labore desberdintzat hartuko dira genero berekoak izan arren, baita aurrekoen desberdina izaki, labore desberdina den beste edozein genero edo espezie mota ere, etorkizunean zuzenean aplikatzekoa izango den Europar Batasuneko araudiak esanbidez hori ezarri badu.

        Ilarako labore mistoak dauzkaten azaleretan, labore bakoitza labore desberdintzat hartuko da baldin eta, gutxienez, azalera horren % 25 bada. Kasu horretan, labore bakoitzak estalitako azalera kalkulatzeko, labore mistoetarako guztizko azalera zatitu egingo da azalera horren gutxienez % 25 estaltzen duten laboreen kopuruaren artean, labore bakoitzaren benetako proportzioa edozein izanik ere.

        Laborantzarako lur-azaleretan, produktu bat baino gehiago deklaratu ahal izango da kanpaina eta lurzati bakoitzeko, eta produktu nagusitzat dibertsifikazio-neurrirako erabiliko dena adieraziko da betiere. Lurzatia labore nagusi batek hartzen duenean eta tartean bigarren mailako labore bat dagoenean, laboreen dibertsifikazioaren ondorioetarako, azalera hori labore nagusiak bakarrik hartzen duela ulertuko da.

        Hazi-nahasketa bat ereiten den azaleretan, «labore misto» izeneko labore bakarra dagoela ulertuko da, nahasketa osatzen duten labore espezifikoak edozein izanik ere.

        Hala ere, nahasketa desberdinetan sartutako espezieak bata bestetik desberdinak direla ezar daitekeenean, eta tradizionalki laboratutako nahasketak direnean, hazien nahasketa horiek labore bakar desberdintzat hartu ahal izango dira, baldin eta paragrafo honen b) letran aipatutako laborerako erabiltzen ez badira.

    5. Labore-kopuruaren egiaztapena eta bakoitzari dagokion portzentajearen kalkulua, 1. zenbakian ezarritakoaren arabera, maiatzetik uztailera bitarteko aldian egingo da; izan ere, modu horretan, laboreak lurrean bertan egongo dira aldi horretan. Ustiategi bat autonomia-erkidego batean baino gehiagotan kokatuta dagoenean (eta erkidegoek aldi desberdinak dituztenean), kokatuta dagoen autonomia-erkidego bakoitzari dagokion aldian egiaztatuko da azalera, eta autonomia-erkidego bakoitzerako egindako egiaztapenaren emaitza zenbaketa osorako hartuko da kontuan. Nolanahi ere, laboreen ehunekoak kalkulatzeko, esparru bakoitzeko azalera bera behin baino ez da kontabilizatuko eskaera-urte bakoitzean.

  5. Ingurumenari dagokionez sentikorrak diren larre iraunkorrak.

    1. Ingurumenari dagokionez sentikorrak diren eta Kontseiluaren 1992ko maiatzaren 21eko 92/43/EEE Zuzentarauan edo Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko azaroaren 30eko 2009/147/EE Zuzentarauan adierazitako eremuetan kokatuta dauden larre iraunkorrak (eremu horietan kokatutako padurak eta hezeguneak barne) ezin izango dira bihurtu eta landu, eta horietan ezin izango da mantentzeko beharrezkoak direnez bestelako lanik egin. Ingurumenari dagokionez sentikorrak diren larre horiek hartzen dituzten azalerak SIGPACean identifikatuta egongo dira.

    2. Nekazari batek aurreko apartatuan jasotako betebeharrari lotuta dauden larre iraunkorrak bihurtu edo lantzen baditu, azalera hori birmoldatu eta larre iraunkor bihurtzera eta agintari eskudunek hori ezartzen badute adierazitako ekintzak ingurumenean eragindako kalteak alderantzikatzeko ematen dituen aginduak betetzera behartuta egongo da.

    3. Agintari eskudunek ez-betetzea detektatu ondoren, birmoldatzeko betebeharra eta betebehar hori betetzeko mugako data jakinaraziko zaizkio nekazariari. Data hori ez da izango ez-betetzea jakinarazi eta hurrengo urterako eskaera bakarra aurkezteko dataren ondorengoa.

    4. Birmoldatutako azalerak larre iraunkortzat hartuko dira kaltea konpontzeko birmoldaketa egiten den egun beretik aurrera, eta artikulu honetan ezarritako betebeharrei lotuta egongo dira.

  6. Erreferentziazko proportzioa eta larre iraunkorren urteko proportzioa kalkulatzea.

    1. Larre iraunkorren erreferentziazko proportzioa honako hauen arteko emaitza izango da:

      1. 2012. urtean larre iraunkorretarako erabili ziren eta Kontseiluaren 2009ko urtarrilaren 19ko 73/2009 (EE) Erregelamenduari jarraikiz aitortu ziren azalerak, eta 2015ean abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren 91. artikuluari jarraikiz larre iraunkor gisa aitortzen diren eta 2012an aitortu ez ziren azalerak.

      2. eta abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren 91. artikuluari jarraikiz 2015ean aitortutako guztizko nekazaritza-azalera.

    2. Gainera, urtean behin, nekazariek aipatu 91. artikuluari jarraikiz aitortutako guztizko nekazaritza-azaleratik larre iraunkorretarako erabilitako azaleren proportzioa kalkulatuko da maila nazionalean.

    3. Bi kasuetan, kapitulu honetan arautzen diren eta klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritza-jardunbideak betetzeko betebeharrari lotutako nekazariek aitortutako azalerak baino ez dira kontuan hartuko. Bereziki, honako azalera hauek ez dira kontuan hartuko:

      1. Abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren V. tituluan aipatzen diren nekazari txikien erregimenean parte hartzen duten nekazariek aitortutako azalerak.

      2. Ustiategi batean abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren 17.3 artikuluari jarraikiz produkzio ekologikorako erabilitako unitateak.

    4. Larre iraunkorren erreferentziazko proportzioa berriz kalkulatu beharko da, nolanahi ere, kapitulu honetan bilduta dauden betebeharrei lotutako nekazariak, zuzeneko ordainketak, landa-garapenerako laguntza jakin batzuk edo mahastizaintzako eta ardogintzako sektoreari laguntzeko programa jakin batzuk betez egindako ordainketak eskuratu dituzten pertsonek bete behar dituzten baldintza-arauak ezartzen dituen abenduaren 19ko 1078/2014 Errege Dekretuaren 4. artikuluan ezarritako baldintza-betekizunak betez, 2015ean eta 2016an beren azalerak larre iraunkor bihurtu behar dituztenean. Azalera horiek 1.a) letran adierazitako larre iraunkorren azalerei gaineratuko zaizkie.

    5. Halaber, larre iraunkorren erreferentziazko proportzioa egokitu egingo da produkzio ekologikorako erabilitako azaleran edota nekazari txikien erregimeneko parte-hartzearen mailan aldaketak daudenean, betiere kalkuluan eragin esanguratsua badute.

  7. Larre iraunkorren proportzioari eustea.

    1. Larre iraunkorren urteko proportzioa abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren 22.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz kalkulatua erreferentziazko proportzioa baino % 5 txikiagoa izango da gehienez. Hala ere, urte jakin batean larre iraunkorretarako erabilitako azalera, termino absolutuetan, 22.1.a) artikuluan adierazitakoari jarraikiz ezarritakoa baino gehienez ere % 0,5 txikiagoa bada, larre iraunkorren proportzioari eusteko betebeharra betetzen dela ulertuko da.

    2. Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak Estatuan larre iraunkorren proportzioa abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren 22.2 artikuluari jarraikiz ezarritakoa erreferentziazko proportzioa 22.1 artikuluari jarraikiz ezarritakoa baino % 5 txikiagoa edo are txikiagoa dela, larre iraunkorretarako erabilitako azaleraren aldakuntzak, termino absolutuetan, aurreko apartatuan ezarritako muga gainditzen duela eta larre iraunkor batzuei beste erabilera batzuk eman zaizkiela egiaztatzen duenean, bihurketa horiek egin dituzten nekazariek berriz ere larre iraunkor bihurtu beharko dituzte azalera horiek.

    3. Birmoldaketa hori egitera behartutako nekazariak izango dira, aurreko bi urte naturaletan edo, 2015. urtearen kasuan, aurreko hiru urte naturaletan aurkeztutako eskaeretan oinarrituta abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren 91. artikuluari edota Kontseiluaren 2009ko urtarrilaren 19ko 73/2009 (EE) Erregelamenduaren 19. artikuluari jarraikiz, larre iraunkorreko azalerak zirenak beste erabilera batzuetarako bihurtu diren nekazaritza-azalerak dituztenak eta, 21. artikuluaren xedapenei lotuta ez dauden larre iraunkorretarako azalerei dagokienez, kapitulu honetan bildutako betebeharrei lotuta dauden nekazariak.

      3. zenbakian adierazitako nekazariek larre iraunkor bihurtu beharko dituzte azalera horietatik finkatzen den proportzioa, edota ehuneko horren baliokidea izango den beste azalera bat bihurtu beharko dute larre iraunkor.

      4. zenbakian arabera berriz bihurtu beharreko larreen ehunekoa kalkulatzeko, 3. atalean adierazitako aldietan bihurtu den eta behartutako nekazariaren esku dagoen azalera eta larre iraunkorren proportzioa estatuko % 5eko marjinaren barruan berrezartzeko beharrezkoa den azalera hartuko dira kontuan.

    1. Kontseiluaren 2005eko irailaren 20ko 1698/2005 (EE) Erregelamenduari eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduari jarraikiz hartutako konpromisoak betez nekazariek sortutako larre iraunkorren azalerak ez dira nekazariek berriz bihurtutako azaleran kontabilizatuko artikulu honetan adierazitako ehunekoa kalkulatzerakoan.

    2. Agintari eskudunek birmoldatzeko betebehar indibiduala eta larre iraunkorrei beste erabilera batzuk ez emateko arauak jakinaraziko dituzte estatuan % 5etik gorako murrizketa finkatzen den urteko abenduaren 31 baino lehen.

    3. Birmoldatzeko betebeharra duten nekazariek hurrengo urterako eskaera bakarra aurkezteko egunaren aurretik egin beharko dute birmoldaketa.

    4. Arestian zehaztutako betebeharrak betez berriz ere larre iraunkor bihurtutako azalerak birmoldaketaren lehen egunetik aurrera hartuko dira larre iraunkortzat. Azalera horiek belarren edo beste belar-bazka batzuen laborantzarako erabiliko dira birmoldaketa egin eta segidako bost urtetan gutxienez. Dena dela, eraginpean hartutako nekazariak belarren edo beste belar-bazka batzuen laborantzarako erabiltzen diren azalerak erabili ahal izango ditu lurrak larre iraunkor bihurtzeko betebeharra betetzeko. Kasu horretan, segidako bost urteetara iristeko falta diren urteetan izan beharko dituzte azalerek erabilera horiek.

  8. Interes ekologikoko azalerak.

    1. Nekazariak, ustiategian interes ekologikoko azalerak izateko jardunbidea betetzeko, ustiategiko laborantza lurrak 15 hektareatik gorako azalera duenean abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren 92.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz aitortutako laborantza-lurraren eta 2.c letran adierazitako azalera basotuen gutxienez % 5 interes ekologikoko azalera dela bermatuko du.

    2. Honako hauek hartuko dira interes ekologikoko azaleratzat:

      1. Lugorri utzitako lurrak.

      2. 1075/2014 Errege Dekretuaren VIII. eranskinean zerrendatuta dauden nitrogenoa finkatzeko laboreetarako azalerak.

      3. Honako artikulu hauei jarraikiz nekazariaren konpromisoak dirauen artean basotzen diren azalerak: Kontseiluaren 1999ko maiatzaren 17ko 1257/1999 Erregelamenduaren (EE) 31. artikulua; 2005eko irailaren 20ko 1698/2005 Erregelamenduaren (EE) 43. artikulua edo Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 Erregelamenduaren (EB) 22. artikulua.

      4. Nekazaritzarako eta basogintzarako erabiltzen diren edo Kontseiluaren 2005eko irailaren 20ko 1698/205 (EE) Erregelamenduaren 44. artikuluari, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 23. artikuluari edota biei jarraikiz jasotzen edo jaso dituzten azalerak.

      5. Miscanthusak dituzten azalerak.

      6. Silphium perfoliatumak dituzten azalerak.

      7. Landare ezti-emaileetarako lugorri utzitako lurrak (polen eta nektar asko duten espezieak).

        Interes ekologikoko azalera-kategoria horiek bete beharko dituzten betekizun eta baldintzak abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren VIII. eranskinean zehaztuta daude.

        2.c) letran adierazi diren ustiategiko azalera basotuak izan ezik, interes ekologikoko azalerak ustiategiko laborantza-lurretan egon beharko du kokatuta.

        1. Interes ekologikoko azalera bat izateko betekizuna betetzeko, nekazariek urtean behin baino ezin izango dute aitortu azalera bera.

        2. Dena dela, lehenengo paragrafoa ez da aplikagarria izango honako kasu hauetan:

          1. Laborantza-lurren % 75 baino gehiago belarra edo beste belar-bazka batzuk produzitzeko erabiltzen denean, lugorri uzten denean, lekadunak landatzeko erabiltzen denean edo erabilera horiek konbinatzen direnean.

          2. Nekazaritza-azalera onargarriaren % 75 baino gehiago larre iraunkor gisa, belarra edo beste belar-bazka batzuk produzitzeko edo urtearen edo laborantza-zikloaren zati esanguratsu batean urpeko laboreak produzitzeko erabiltzen denean edota erabilera horiek konbinatzen direnean.

            2. apartatuan zerrendatutako interes ekologikoko azalera-kategoria bakoitzeko hektarea konputagarriak neurtzeko, abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren IX. eranskinean jasotako haztapen-faktoreak erabiliko dira.

            1. Interes ekologikoko azaleratzat hartutako lugorrietan eta nitrogenoa finkatzeko laboreetan debekatuta dago produktu fitosanitarioak erabiltzea.

  1. Onuradunak eta betekizunak.

    Honako betekizun hauek betetzen dituzten nekazariek pertsona fisikoak zein juridikoak izan izango dute gazteentzako ordainketa osagarria jasotzeko eskubidea:

    1. Ordainketarako eskubidea izatea oinarrizko ordainketaren erregimenaren arabera, eta dagozkion ordainketa-eskubideak aktibatu izana.

    2. Nekazaria pertsona fisikoa bada:

      1. Gehienez 40 urte izatea oinarrizko ordainketa-eskubideen lehen eskaera aurkezten duen urtean.

      2. Nekazaritzako ustiategi batean lehenengo aldiz ezartzea ustiategi horren arduradun gisa, edo oinarrizko ordainketaren erregimenaren babesean egindako eskaera lehenengo aldiz aurkeztu baino bost urte lehenago ezarri izana ustiategi horretan. Ustiategiaren kudeaketari, etekinei eta finantza-arriskuei lotutako erabakiei dagokienez epe luzerako kontrola ezartzen duenean ulertuko da nekazari gazte bat ustiategiko arduraduna dela. Paragrafo horren ondorioetarako, nekazaritza-jarduerari dagokion Gizarte Segurantzako erregimenean alta hartu izanaren egunetik aurrera hartuko da kontuan lehen ezarpena. Aurrekoa gorabehera, ustiategiaren arduradun gisa Gizarte Segurantzako erregimenean alta eman baino lehen ere jardun duela frogatuz gero, beste data hori ezarpen-data gisa hartu ahal izango da, baina kasu horietan beharrezkoa izango da data horren ondoren Gizarte Segurantzako erregimenean alta eman izana, nekazaritza-jarduera horri dagokionez.

      3. Landa Garapenerako Programaren esparruan lehen ezarpenerako laguntza emateko aldeko espediente bat izatea, edo nekazaritzarako nahikoa gaitasun-maila duela egiaztatzea; hori zehazteko kontuan hartuko dira ikaskuntzekin eta esperientzia profesionalarekin lotutako irizpideak autonomia-erkidego bakoitzak garatutako landa-garapenerako programetan eskatzen direnekin bat datozenak, nekazaritza-ustiategiak modernizatzeari buruzko uztailaren 4ko 19/1995 Legearen 4.1.b) artikuluan ezartzen denez. Eskaera bakarra aldatzeko epemuga baino lehenago beteta izan beharko ditu betekizun horiek.

    3. Nekazaria pertsona juridikoa edo pertsona fisikoek edo juridikoek osatutako talde bat bada, alde batera utzita forma juridikoa:

      1. Pertsona juridikoak oinarrizko ordainketa-eskubideen lehenengo eskaera aurkezten duen urtean b) puntuan ezarritakoa betetzen duen nekazari gazte bati egitea erreserba nazionalari oinarrizko ordainketa-eskubideen esleipena eskatzen dion pertsona juridikoaren gaineko epe luzerako kontrol eraginkorra (nekazari gazteentzako ordainketa osagarria). Esan daiteke nekazari gazte batek edo nekazari gazte talde batek pertsona juridikoaren gaineko kontrol eraginkorra duela pertsona juridiko horren baitan erabakitzeko ahalmena duenean; horretarako, eskatzen zaio pertsona juridikoaren kapital sozialean kapital sozialaren erdia baino gehiagoko partaidetza eta boto-eskubideen erdia baino gehiago izatea.

      2. Zenbait pertsona fisikok, nekazari gazteak ez diren pertsonak barne, pertsona juridikoaren kapitalean edo kudeaketan parte hartzen badute, nekazari gaztea epe luzerako kontrol eraginkorra egiteko moduan egongo da, banaka edo beste nekazari batzuekin elkarlanean. Pertsona juridiko bat, banaka edo beste batzuekin batera beste pertsona juridiko baten kontrolpean badago, aurreko paragrafoan ezarritako baldintzak pertsona juridiko hori kontrolatzen duen edozein pertsona fisikori aplikatuko zaizkio. Xede horretarako, b) letran «ezarpena» aipatu dugunean, pertsona juridikoa kontrolatzen duten nekazari gazteen ezarpena adierazi nahi izan dugu.

  2. Ordainketaren kalkulua eta iraupena.

    1. Nekazari gazteentzako ordainketaren zenbatekoa urtero kalkulatuko da. Horretarako, nekazariak 1075/2014 Errege Dekreturen 16. artikuluari jarraikiz aktibatutako ordainketa-eskubideen kopurua nekazariak jabetzan edo errentan dituen ordainketa-eskubideen batez besteko balioaren % 50 izango den zenbateko finko batekin biderkatuko da.

      Aurreko paragrafoan adierazitako zenbatekoa kalkulatzeko, kontuan hartu beharreko ordainketa-eskubide aktibatuak 90 izango dira gehienez.

    2. Nekazari gazteentzako laguntza, 1. paragrafoan ezarritakoaren arabera ateratzen dena, kanpaina bakoitzean oinarrizko ordainketa-eskubideen bidez jasotako laguntzaren osagarri modura emango da.

    3. Ordainketa gehienez ere bost urterako emango da, laguntza osagarri honetarako ordainketa-eskaera aurkeztu eta urtebeteko epean, betiere eskaera aurkezten bada 1075/2014 EDaren 25.b).2. artikuluan aipatzen den ezarpena egin ondorengo bost urteetan. 2018a baino lehenago aurkeztutako eskariei dagokienez nekazari gazteentzako ordainketa jaso duten nekazariei ere bost urteko epea aplikatu ahalko zaie.

  3. Finantza-muga nazionala.

    1. Nekazari gazteentzako ordainketa finantzatzeko, urteko gehieneko muga nazionala % 2 izango da. Aurrekoa gorabehera, ehuneko hori berrikusi ahal izango da, betiere % 2 gainditu gabe, urte bakoitzeko abuztuaren 1ean beranduenez, eta hurrengo urtetik aurrera sortuko dira ondorioak.

    2. Urte jakin batean nekazari gazteentzako ordainketaren guztizko zenbatekoak 1. paragrafoan oinarrituta ezarritako muga gainditzen badu (betiere muga hori % 2 baino txikiagoa bada), adierazitako aldian eman beharreko oinarrizko ordainketaren erregimeneko zenbatekoei murrizketa lineal bat aplikatzearen bidez finantzatuko da diferentzia, % 2 horretara iritsi arte gehienez.

    3. Urte jakin batean nekazari gazteentzako eskatutako ordainketaren guztizko zenbatekoak ezarritako % 2ko muga gainditzen badu, murrizketa lineal bat aplikatuko zaie aldi horretan aurreko artikuluaren arabera ordaindu beharreko zenbatekoei.

1. ATALA

LABORE PROTEIKOETARAKO LAGUNTZA

  1. Xedea, aplikazio-eremua eta zuzkidura.

    1. Laguntza emango zaie lur ureztatuetan zein abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren X. eranskinean agertzen diren udalerrietako lehorreko azaleretan labore proteiko jakin batzuk produzitzen dituzten nekazariei, baldin eta Erregionalizazio Produktiborako Planaren arabera 2.000 kg/ha-tik gorako Eskualdeko Errendimendu Indizea badute eta atal honetan ezarritako betekizunak betetzen badituzte.

    2. Laguntza honen ondorioetarako, labore proteikotzat hartuko dira landare-proteinaren eduki handia izanik abereak elikatzeko erabiliko diren honako labore talde hauek:

      1. Proteaginosoak: ilarra, baba, eskuzuria.

      2. Lekadunak: txirta edo zalkea, erua, algarrobo-lekak, titarroak edo almortak, ailorbea, aixkola, alpapa (lehorreko lurretan baino ez), astorkia, suila.

      3. Oleaginosoak: ekilorea, koltza, soja, kamelina, kartamoa.

        Ohiko laborantza-jardunbidea denean, zerrenda horretan agertzen diren lekadun- eta proteaginoso-espezieak zerrenda honetan sartuta ez dauden beste labore batzuekin nahasi ahalko dira, betiere lekadunak eta proteaginosoak nahasketako labore nagusia badira eta beste laborea Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1307/2013 (EB) Erregelamenduaren 52.2 artikuluari jarraikiz lotutako laguntza bat jaso dezaketen sektoreen zerrendan badago.

    3. Laguntza horren helburua abeltzaintza-sektorearen elikadura-autonomian laguntzea da, abereak elikatzeko erabiliko diren proteina-eduki handiko laboreetan oinarrituta.

    4. Neurri horren aurrekontu-zuzkidura, labore talde bakoitzerako, abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren II. eranskinean adierazitakoa izango da, eta urtero erabiliko da 29. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta.

    5. Neurri horri aplikatu beharreko muga kuantitatiboa honako hau da: 360.759 hektarea proteaginoso eta lekadunetarako, eta 572.287 hektarea oleaginosoetarako.

  2. Onuradunak eta betekizunak.

    Aurreko artikuluan aipatutako labore proteikoren bat produzitzen duten eta urtero eskaera bakarrean eskatzen duten nekazariak izan daitezke laguntza horren onuradunak, betiere honako betekizun hauek betetzen badituzte:

    1. Europar Batasuneko nekazaritza-landareen barietateen katalogoan edo merkataritza-barietateen Espainiako Erregistroan jasota dauden edota Batzordearen 2004ko abenduaren 1eko 2004/842/EE Erabakiari jarraikiz eskabidea aurkezten den urteko martxoaren 30ean merkaturatze-baimen bat duten barietate edo espezieren bateko haziak erabiltzea. Ezein barietate-katalogotan agertzen ez diren edota barietate jakin batekoa izan behar gabe merkatura daitezkeen espezieetako haziak betekizun horretaz salbuetsita daude.

    2. Nekazaritza-lur ureztatuetan edota abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren X. eranskinean agertzen diren eta Erregionalizazio Produktiborako Planaren arabera lehorreko lur handietako zerealetan 2.000 kg/ha-tik gorako Eskualdeko Errendimendu Indizea duten udalerrietako lehorreko esparruetan landatzea.

    3. Laborearen garapen normala ziurtatuko duten nekazaritza-lanak egitea, eta laborea ondoren labore eta aprobetxamendu bakoitzerako adieraziko den egoera fenologikora iritsi arte lurrean edukitzea, behar bezala justifikatutako ezinbesteko arrazoien kasuan izan ezik:

      1. Aletarako proteaginosoak eta lekadunak, soja barne: alearen heldutasun esnekariaren egoerara iritsi arte.

      1. Urteko bazka-aprobetxamendurako proteaginosoak eta lekadunak: loratzen hasi arte.

      1. Urte anitzeko bazka-lekadunak: urte osoan, laborea ereiten eta amaitzen den urtean izan ezik; lan horiek, nolanahi ere, inguruko jardunbide tradizionalei jarraikiz egingo dira.

      1. Oleaginosoak, soja izan ezik: aleak hartzen duen arte.

    4. Ganaduaren aprobetxamendua baimenduko da lurrean bertan, betiere espeziearekin bateragarria bada eta laboreak gutxienez loratzen hasi arte irauten badu.

    5. Laguntza kobratzetik salbuetsita geratuko dira ongarri berde gisa erabiltzeko produkzioa duten azalerak bai eta merkaturatzeko haziak lortzekoak ere, ongi justifikatutako ezinbesteko arrazoiengatik ez bada.

  3. Oleaginosoen gehieneko azalera hautagarria.

    Europar Batasunaren nazioarteko konpromisoen betetzea bermatzeko, Europar Batasun osoan lotutako laguntza bat jasoko duten oleaginosoen azaleren guztizkoak ez du gaindituko GATT Akordioaren esparruan Europako Ekonomia Erkidegoaren eta Amerikako Estatu Batuen arteko Akordio Memorandumean ezarritako gehienekoa. Europar Batasuneko oleaginosoen azalera hautagarriak gehieneko hori gainditzen duenean, Europako Batzordeak dagokion murrizketa-koefizientea kalkulatuko du, eta baimendutako gehieneko azaleraren eta EBko azalera hautagarriaren guztizkoaren arteko zatidura izango da. Murrizketa-koefiziente hori ustiategi bakoitzeko hektarea hautagarrien kopuruaren proportzioan aplikatuko da Espainian, maila indibidualean.

  4. Laguntzaren zenbatekoa.

    1. Laguntzaren zenbateko unitarioa, labore talde bakoitzerako, talde horri dagokion aurrekontu-zuzkiduraren (abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren 29.2 artikuluan adierazitako kenketa egin ondoren, hala badagokio) eta dagokion urtean talde bakoitzeko laguntza jasotzeko eskubidea duen azaleraren arteko zatiduraren berdina izango da. Oleaginosoen kasuan, ustiategi bakoitzeko gehieneko azalera hautagarria 50 hektarea izango da. Laguntzaren zenbatekoa 250 euro izango da gehienez hektarea bakoitzeko.

    2. Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak, 1075/2014 Errege Dekretuko 107.4.b) artikuluan ezarritakoari jarraikiz autonomia-erkidegoetatik bidezko datuak jaso eta, hala badagokio, 1075/2014 Errege Dekretuko 36. artikuluari jarraikiz oleaginosoen azaleraren murrizketa-koefizientearen inguruko Europako Batzordearen betearazpen-egintza onartu ondoren, labore proteikoetarako laguntzaren zenbatekoa finkatuko du, aurreko paragrafoan ezarritakoari jarraikiz. Horrela kalkulatutako zenbatekoa urtero argitaratuko da Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsaren webgunean.

      2. ATALA

      FRUITU OSKOLDUNEI ETA ALGARROBO-LEKEI LOTUTAKO LAGUNTZA

      1. Xedea, aplikazio-eremua eta zuzkidura.

        1. Azalera bakoitzeko lotutako laguntza bat emango da, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1307/2013 (EB) Erregelamenduari jarraikiz, arbendolondo- hurritz- edo algarrobo-plantazioak dituzten eta hurrengo artikuluan adierazitako baldintzak betetzen dituzten nekazarientzat.

        2. Laguntzaren helburua espezie horiek bertan behera uzteko joera eta horrek eragin dezakeen gizarte-arazoa, ingurumen-arazoa eta arazo ekonomikoa geldiaraztea da.

        3. Bi eskualde sortuko dira: Espainia penintsularra eta uharte-eskualdea, bigarren kasuan uhartetasunaren ondoriozko kostu handiagoak kontuan har daitezen.

        4. Neurri horren aurrekontu-zuzkidura abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren II. eranskinean adierazitakoa izango da, eta urtero erabiliko da 29. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta.

        5. Espainia penintsularreko eskualdean aplikatu beharreko muga kuantitatiboa 390.500 ha izango da, eta uharte-eskualdean aplikatu beharrekoa, berriz, 27.500 ha.

      2. Onuradunak eta betekizunak.

        1. Arbendolondo, hurritz eta algarroboko plantazioak dituzten eta urtero eskaera bakarraren bitartez eskatzen duten nekazariak izan daitezke lotutako laguntza horren onuradunak.

        2. Plantazioek honako betekizun hauek bete beharko dituzte:

          1. Hektarea bakoitzeko honako dentsitate hau izatea gutxienez: 80 zuhaitz arbendolondoaren kasuan, 150 zuhaitz hurritzaren kasuan, eta 30 zuhaitz algarroboaren kasuan. Laguntza honetarako onargarriak diren espezieen plantazio mistoetarako, betekizun hori beteko da baldin eta dentsitate horiek gutxienez espezieetako batean betetzen badira lurzati osoan, edo bestela, espezie bakoitza soilik lantzen den azalera baliokidean betetzen badira; azken kasu horretan azalera hori hartuko da kontuan laguntzaren xedeetarako.

          2. Laguntzaren eskaeraren xede den lurzati bakoitzeko 0,1 hektareako gutxieneko azalera izatea, eta laguntzaren eskaeraren xede den eta aurreko betekizuna betetzen duen ustiategi bakoitzeko gutxieneko azalera 0,5 hektarea izatea.

          3. Lehorreko lurretan lantzea, eta, hurritzaren kasuan soilik, lur ureztatuetan ere bai.

      3. Laguntzaren zenbatekoa.

        1. Laguntzaren hektarea bakoitzeko zenbatekoa Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak finkatuko du, eta, horretarako, neurri horren eskualde bakoitzerako aurrekontu-zuzkidura eskualde bakoitzerako finkatutako azaleren guztizkoarekin zatituko du; guztizko hori autonomia-erkidegoen komunikazioetatik lortuko da, abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren 107.4.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Horrela kalkulatutako zenbatekoa urtero argitaratuko da Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsaren webgunean.

        2. Laguntza-eskaeraren xede den azalera urte jakin batean txikiagoa bada, laguntzaren gehieneko zenbatekoa hektareako 105 euro izango da gehienez.

          3. ATALA

          KALITATEZKO LEKALEEI LOTUTAKO LAGUNTZA

          1. Xedea, aplikazio-eremua eta zuzkidura.

            1. Gizakiak elikatzeko kalitateko lekaleak produzitzen dituzten eta atal honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten nekazariei laguntza bat emango zaie.

            2. Laguntza honen ondorioetarako, kalitatezko lekaletzat hartuko dira XI. eranskinaren I. zatian zerrendatuta dauden txitxirio-, dilista- eta babarrun-espezieak, baldin eta jatorri-deitura babestuen (aurrerantzean JDB) edo adierazpen geografiko babestuen (aurrerantzean AGB) esparruan lantzen badira, eta Europar Batasuneko erregistroan inskribatuta badaude, nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen kalitate-araubideei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012ko azaroaren 21eko 1151/2012 (EB) Erregelamenduaren arabera; edo Ekoizpen Ekologikoari buruzko Kontseiluaren 2007ko ekainaren 28ko 834/2007 (EE) Erregelamenduaren esparruan ekoitzitakoak, baldin eta eskaera aurkezten den urteko otsailaren 1ean zerrendatuta badaude 1075/2014 Errege Dekretuaren XI. eranskinaren II. zatian.

            3. Laguntza horren helburua giza kontsumorako lekaleen produkzio tradizionala sustatzea eta babestea da, bertako kalitateko produkzio bat izateko, batez ere azken urteotan murrizketa ikaragarria izan dela kontuan hartuta.

            4. Neurri horren aurrekontu-zuzkidura abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren II. eranskinean adierazitakoa izango da, eta urtero erabiliko da 29. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta.

            5. Neurri horri aplikatu beharreko muga kuantitatiboa 10.000 hektarea da.

          2. Onuradunak eta betekizunak.

            Aurreko artikuluan aipatutako kalitateko lekaleren bat produzitzen duten eta urtero eskaera bakarrean eskatzen duten nekazariak izan daitezke laguntza horren onuradunak, betiere honako betekizun hauek betetzen badituzte:

            1. 1075/2014 Dekretuko XI. eranskineko II. zatian aipatutako kalitate-deitura horietako batean inskribatuta edo inskripzio-prozesuan egotea, eskaera aldatzeko epea bukatzean.

              Horretarako, kontseilu arautzaile bakoitzak edo nekazaritza-produkzio ekologikoa edo abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren XI. eranskinaren II. zatian bildutako kalitate bereiziko beste deitura batzuk egiaztatzen dituen erakunde bakoitzak lekaleen kalitate bereiziko deituretan inskribatuta edo inskribatzeko prozesuan dauden nekazarien IFZ guztiak eta horietako bakoitzak erregistratutako azalera igorri beharko dizkie agintari eskudunei aribideko urteko ekainaren 30a baino lehen.

            2. Eskaeraren xede den azalera osoan abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren XI. eranskinaren II. zatian adierazitako kalitate-deituretako bateko lekadunak ereitea. Lotutako produkzio-sistemak onartuko dira, betiere kalitate bereiziko deituraren baldintzen agiriak hori eskatzen badu produkzio-metodoetan.

          3. Laguntzaren zenbatekoa.

            1. Laguntzaren zenbateko unitarioa neurriaren aurrekontu-zuzkiduraren hala badagokio abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren 29.2 artikuluan adierazitako kenketa egin ondoren eta dagokion urtean laguntza jasotzeko eskubidea duen azaleraren arteko zatiduraren berdina izango da. Laguntzaren zenbatekoa 400 euro izango da gehienez hektarea bakoitzeko.

            2. Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak, abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren 107.4.d) artikuluan ezarritakoari jarraikiz autonomia-erkidegoetatik bidezko datuak jaso ondoren, laguntzaren zenbatekoa finkatuko du, aurreko paragrafoan ezarritakoari jarraikiz. Horrela kalkulatutako zenbatekoa urtero argitaratuko da Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsaren webgunean.

              4. ATALA

              AZUKRE-ERREMOLATXARI LOTUTAKO LAGUNTZA

              1. Xedea, aplikazio-eremua eta zuzkidura.

                1. Laguntza emango zaie azukre-erremolatxa produzitu eta atal honetan ezarritako betekizunak betetzen dituzten nekazariei.

                2. Laguntza horren helburua da: azukre-erremolatxaren laborantzari produkzio-eremu tradizionaletan eusten laguntzea eta lotutako eraldaketa-industriarako lehengaien hornidura egokia erraztea, azukre-erremolatxaren nekazaritza- eta industria-egituraren iraupena ziurtatzeko.

                3. Laguntza honen ondorioetarako, honako produkzio-eremu homogeneoak hartuko dira kontuan:

                  1. Udaberrian erein beharreko azukre-erremolatxaren produkzio-eremua: 39. paraleloaren iparraldean kokatutako eremu geografikoa da.

                  2. Udazkenean erein beharreko azukre-erremolatxaren produkzio-eremua: 39. paraleloaren hegoaldean kokatutako eremu geografikoa da.

                4. Neurri horren aurrekontu-zuzkidura, produkzio homogeneoko eremu bakoitzerako, abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren II. eranskinean adierazitakoa izango da, eta urtero erabiliko da 29. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta.

                5. Neurri horri aplikatu beharreko muga kuantitatiboa 32.500 hektarea da udaberrian ereindako produkzio-eremuan, eta 7.600 hektarea udazkenean ereindakoan.

              2. Onuradunak eta betekizunak.

                Azukre-erremolatxa produzitzen duten eta urtero eskaera bakarrean eskatzen duten nekazariak izan daitezke laguntza horren onuradunak, betiere honako betekizun hauek betetzen badituzte:

                1. Europar Batasuneko nekazaritza-landareen espezieen katalogoan edo merkataritza-barietateen Erregistroan jasota dauden edota eskaera aurkezten den urteko martxoaren 30ean, Batzordearen 2004ko abenduaren 1eko 2004/842/EE Erabakiari jarraikiz merkaturatze-baimen bat duten barietateetakoren bateko azukre-erremolatxa produzitzea.

                2. Hektarea bakoitzeko ereintza-unitate 1eko dosi txiki bat erabiltzea udaberrian eta udazkenean lur ureztatuetan ereindako produkzio-eremuetan, eta hektarea bakoitzeko 0,9 ereintza-unitate udazkenean lehorreko lurretan ereindako produkzio-eremuetan.

                3. Azukre-industriarekin hornidura-kontratu bat izenpetuta izatea, produzitutako erremolatxa entregatzeko eta azukre bihurtzeko.

              3. Laguntzaren zenbatekoa.

                1. Laguntzaren zenbateko unitarioa, produkzio-eremu homogeneo bakoitzerako, eremu horri dagokion aurrekontu-zuzkiduraren 29.2 artikuluan adierazitako kenketa egin ondoren, hala badagokio eta dagokion urtean laguntza jasotzeko eskubidea duen azaleraren arteko zatiduraren berdina izango da. Laguntzaren zenbatekoa 1.600 euro izango da gehienez hektarea bakoitzeko.

                2. Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak, abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren 107.4.e) artikuluan ezarritakoari jarraikiz autonomia-erkidegoetatik bidezko datuak jaso ondoren, produkzio-eremu homogeneo bakoitzari dagokion laguntzaren zenbatekoa finkatuko du, aurreko paragrafoan ezarritakoari jarraikiz. Horrela kalkulatutako zenbatekoa urtero argitaratuko da Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsaren webgunean.

                  5. ATALA

                  BEHI UME-HAZLEAK DITUZTEN USTIATEGIEI LOTUTAKO LAGUNTZA

                  1. Xedea, aplikazio-eremua eta aurrekontu-zuzkidura.

                    1. Behi ume-hazleak dituzten ustiategien titularrei laguntza bat emango zaie, ustiategi horien bideragarritasun ekonomikoa bermatzeko eta produkzio-jarduera hori bertan behera uzteko arriskua txikiagotzeko.

                    2. Urtero behi ume-hazleen sektorera zuzenduko den guztizko aurrekontu-zuzkidura abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren II. eranskinean adierazitakoa izango da, eta urtean behin erabiliko da 59. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta.

                    3. Bi eskualde sortuko dira: Espainia penintsularra eta uharte-eskualdea.

                      Ustiategiak hainbat eskualdetan kokatutako produkzio-unitate bat baino gehiago dituenean, eskatzailearen ustiategia zer eskualdetan dagoen jakiteko, produkzio-unitate bakoitzean dauden abere hautagarrien kopurua hartuko da kontuan. Ustiategia abere hautagarri gehien dituzten produkzio-unitateak dauden eskualdean kokatuta dagoela ulertuko da; horrela, beraz, abere hautagarri guztiek eskualde horri dagokion zenbatekoa jasoko dute, abere horietako batzuk beste eskualdeko unitateetan kokatuta badaude ere.

                    4. Neurri horri aplikatu beharreko muga kuantitatiboa honako hau izango da: 2.100.000 behi ume-hazle Espainia penintsularreko eskualdean, eta 3.000 behi ume-hazle uharte-eskualdean.

                  2. Onuradunak eta betekizun orokorrak.

                    1. Laguntzak abere hautagarri bakoitzeko eta urteko emango dira. Abereen Banakako Identifikaziorako Erregistro Orokorrean (RIIA) inskribatuta dauden behi ume-hazleak izango dira abere hautagarriak, Abereen Mugimenduen Erregistro Orokorra eta Abereen Banakako Identifikaziorako Erregistro Orokorra ezartzen eta arautzen dituen ekainaren 13ko 728/2007 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraikiz. Gainera, eta laguntza hori kobratzeko baldintzak era artifizialean sor ez daitezen, eskaera egiten den urteko apirilaren 30aren aurreko 20 hilabeteetan erditu duten, haragitarako arraza batekoak diren edo arraza horietako batekiko gurutzatzearen emaitza diren eta haragi-produkziorako txahalak hazteko talde batekoak diren behiak baino ez dira hautagarritzat hartuko. Ondorio horietarako, ez dira haragi-arrazako behitzat edo bigantxatzat joko XIII. eranskinean zerrendatutako arrazetakoak, ezta arloan eskumena duten agintariek esnetarako gisa finkatzen dituztenak ere.

                      Laguntza hori kobratzeko eskubidea duten abereak zehazteko, eskatzailearen ustiategian dauden abereen egiaztapen bat egingo da urtarrilaren 1ean, beste bat apirilaren 30ean, eta beste bi adierazitako bi data horien artean, finkatu beharreko egunetan; bi data horiek berdinak izango dira Espainiako ustiategi guztietan. Egindako lau egiaztapenetan zeuden abereak izango dira zenbatu beharrekoak.

                      Abere-ustiategi batean sartzen diren abeltzain gazteen edo euren jarduera hasten duten abeltzainen kasuan, uneko eskaera izanik aurkeztu duten lehenengo eskaera bakarra, laguntza hau jasotzeko eskubidea ematen duten abereak apirilaren 30ean ustiategian dauden abere hautagarriak edo eskaera bakarra aldatzeko aukeraren amaiera-dataren aurreko azken aitorpenean zentsatutako azken aitorpeneko animaliak izango dira. Abere-ustiategi batean sartzen diren abeltzain gazteen eta jarduera hasten duten abeltzainen kasuan, abian den eskaera bakarrean abeltzaintzari lotutako laguntzaren bat lehen aldiz eskatzen denean, laguntza hori jasotzeko eskubidea ematen duten abereak apirilaren 30ean ustiategian dauden abere hautagarriak edo eskaera bakarra aldatzeko aukeraren amaiera-dataren aurreko azken aitorpenean zentsatutako animaliak izango dira. Abeltzain gazte batek edo jarduera hasten duen abeltzain batek eskaera bakarraren aldaketa-aldia amaitu baino lehen ere aurkeztu badu lagapen-hartzaile gisa abeltzaintzako ustiategiaren titulartasun-aldaketa bat, aukera onuragarriena aplikatu ahal izango zaio diruz lagundu daitezkeen animaliak, hau da, apirilaren 30ean ustiategian dauden abere hautagarriak edo titulartasuna aldatzen den datan ustiategian dauden abere hautagarriak, zehazterakoan.

                    2. Aurrekoa aparte utzi gabe, hautagarriak izango dira, halaber, aurreko paragrafoko betekizun guztiak betetzen dituzten bigantxak, umea egin izanaren betekizuna izan ezik. Dena dela, ustiategi bakoitzean hautatu ahal izango diren bigantxen kopurua ezingo da izan hautagarriak diren behi ume-hazleen % 15 baino gehiago.

                      Bigantxen gehieneko kopuruaren kalkuluak ehuneko gisa adieraziak emaitza gisa zatikizko zenbaki bat ematen badu, zenbaki hori zenbaki txikiagora biribilduko da 0,5 baino txikiagoa denean, eta zenbaki handiagora 0,5a edo hori baino handiagoa denean.

                    3. Abere hautagarriak kokatu behar diren ustiategiek «Produkzioa eta ugalketa» edo «larre» gisa inskribatuta egon beharko dute Abeltzaintza Ustiategien Erregistro Orokorrean (REGA). Lehenengo kasuan, azpi-ustiategi mailan, behi-azienden ustiategi gisa sailkatuta egon beharko dute, «haragi-produkziorako ugalketa», «produkzio mistoko ugalketa» edo «bizitarako bigantxen hazkuntza» sailkapenarekin.

                      Aurreko paragrafoan adierazitakoa eragotzi gabe, 1. zenbakian ezarritakoari jarraituz abereen onargarritasuna zehazteko, kontuan hartuko dira larre, azoka eta merkatuetarako aldi baterako mugimenduetan dauden abereak, baldin eta behar bezala jakinarazi bazaio SITRAN sistemari.

                    4. Ustiategian esnea saltzen denean lotutako laguntza hori jasotzeko eskubidea ematen duten abelburuen kopurua finkatzeko, abereak esnetarako behien edo behi ume-hazleen erroldakoak diren ezartzean eskaeraren aurreko urteko urriaren 1etik eskaeraren urteko irailaren 30era bitarteko aldian merkaturatutako esne kantitatearen eta Espainiarako 6.500 kilogramotan ezarrita dagoen batez besteko esne-errendimenduaren arteko erlazioa hartuko da kontuan.

                      Edonola ere, agintari eskudunei bestelako esne-errendimendu bat egiaztatzen dieten produktoreek azken errendimendu hori erabili ahal izango dute kalkulua egiteko.

                  3. Laguntzaren zenbatekoa.

                    1. Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak, abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren 107.5.b) artikuluan ezarritakoari jarraikiz autonomia-erkidegoek emandako informazioan oinarrituta, behi ume-hazleetarako zenbateko unitarioa ezarriko du sortutako bi eremuetan urtean behin, eta eremu bakoitzean laguntza horretarako zuzendutako zenbatekoa, II. eranskinean ezarritakoari jarraikiz, bakoitzeko abere hautagarriekin zatituko du. Horrela kalkulatutako zenbatekoa urtero argitaratuko da Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsaren webgunean.

                    2. Ordainketa horren zenbateko unitarioa abere hautagarriko 400 euro izango da gehienez ere.

                      6. ATALA

                      GIZENTZEKO BEHIEN USTIATEGIEI LOTUTAKO LAGUNTZA

                      1. Xedea, aplikazio-eremua eta aurrekontu-zuzkidura.

                        1. Behi-azienda gizentzeko jardueran diharduten ustiategien titularrei laguntza bat emango zaie, ustiategi horien bideragarritasun ekonomikoa bermatzeko.

                        2. Urtero neurri horretarako zuzenduko den guztizko aurrekontu-zuzkidura abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren II. eranskinean laguntza-ildo bakoitzerako jasotakoa izango da, eta urtean behin erabiliko da 59. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta.

                        3. Lotutako laguntza honen barruan, honako laguntza-ildo hauek ezartzen dira:

                          1. Jaio diren ustiategian bertan edota Espainia penintsularreko eskualdean behi ume-hazleak produzitzen dituztenek kudeatutako gizendegi komunitarioetan gizendutako txahalak.

                          2. Jaio diren ustiategian bertan edota uharte-eskualdean behi ume-hazleak produzitzen dituztenek kudeatutako gizendegi komunitarioetan gizendutako txahalak.

                          3. Eskualde penintsularreko beste ustiategi batean gizendutako txahalak.

                          4. Uharte-eskualdeko beste ustiategi batean gizendutako txahalak.

                            Ustiategiak hainbat eskualdetan kokatutako produkzio-unitate bat baino gehiago dituenean, eskatzailearen ustiategia zer eskualdetan dagoen jakiteko, produkzio-unitate bakoitzean dauden abere hautagarrien kopurua hartuko da kontuan. Ustiategia abere hautagarri gehien dituzten produkzio-unitateak dauden eskualdean kokatuta dagoela ulertuko da; horrela, beraz, abere hautagarri guztiek eskualde horri dagokion zenbatekoa jasoko dute, abere horietako batzuk beste eskualdeko unitateetan kokatuta badaude ere.

                      2. Onuradunak eta betekizun orokorrak.

                        1. 2014. urtean eskubide berezien titularrak izan eta kanpaina bakoitzeko eskaera bakarrean oinarrizko ordainketa-eskubideak aktibatzeko moduko hektarea onargarririk ez duten eskatzaileek ezin izango dute laguntza hori lortu. Ez zaie betekizun hori eskatuko 2015eko kanpainan edo ondorengoetan oinarrizko ordainketa-eskubideak aktibatu dituzten eskatzaileei.

                        2. Laguntzak abere hautagarri bakoitzeko eta urteko emango dira. Eskaeraren aurreko urteko urriaren 1etik eskaeraren urteko irailaren 30era bitarte onuradunaren ustiategian edo gizendegi komunitario batean gizendu diren, eta hiltegian hil diren, edo esportatu diren 6-24 hilabeteko behi-aziendak izango dira abere hautagarriak. Guztiak Abereen Banakako Identifikaziorako Erregistro Orokorrean (RIIA) inskribatuta egon beharko dute, ekainaren 13ko 728/2007 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.

                          Abereen jomuga, abereen ustiategiko sarrera-datak eta hautagarritasuna zehazten duten ustiategitik jomugetarako irteera-datak finkatzeko, SITRAN datu-basea kontsultatuko da. Helmuga horietarako bidea hartzen dutenetik ustiategian sartu arte gutxienez hiru hilabeteko tartea izango da abereen hautagarritasuna zehazteko.

                        3. Abere hautagarriak kokatu behar diren ustiategiek «Produkzioa eta ugalketa» edo «larre» gisa inskribatuta egon beharko dute Abeltzaintza Ustiategien Erregistro Orokorrean (REGA). Lehenengo kasuan, azpi-ustiategiaren mailan, Abeltzaintza Ustiategien Erregistro Orokorrean inskribatuta egon beharko dute «haragia ekoizteko ugalketarako», «esnea ekoizteko ugalketarako», «produkzio mistoko ugalketarako» edo «gizentzeko edo gizendegiko» behi-azienden ustiategi gisa sailkapen zooteknikoaren arabera, eta ustiategi horiek izango dira abereentzat azkena hiltegira eraman edo esportatu aurretik. Beste ustiategi batetik iritsitako txahalen kasuan, adierazitako sailkapenetako azkenak baino ez du balio izango.

                          Aurreko paragrafoan adierazitakoa eragotzi gabe, abereen onargarritasuna zehazteko, kontuan hartuko dira larre, azoka eta merkatuetarako aldi baterako mugimenduetan dauden abereak, baldin eta behar bezala jakinarazi bazaio SITRAN sistemari.

                        4. Aurrekoa gorabehera, abereak azken ustiategitik irten badira bitarteko ustiategi batera joateko, tratulari batengana edo kontzentrazio-zentro batera adibidez, Abeltzaintza Ustiategien Erregistro Orokorrean horrela jasota daudenak, handik hiltegirako edo esportaziorako bidea hartu baino lehen, bitarteko ustiategira mugitu aurretik abereen kokaleku izan zen ustiategiaren titularrak laguntza jasotzeko aukera izango du, baldin eta aipatutako betekizun guztiak betetzen baditu eta bitarteko ustiategian gehienez 15 egun ematen badute.

                        5. Gizendegi komunitarioen kasuan, bazkideak gizendegi komunitariokoak direla justifikatuko duen dokumentazioa aurkeztu beharko da, eta gizendegiak honako baldintza hauek bete beharko ditu:

                          1. Beren helburuetako bat izatea bazkideek hazteko behiak dituzten ustiategietan jaiotako txahalak elkarrekin gizentzea. Alderdi hori egiaztatzeko, jaio diren ustiategian bertan gizendutako txahalentzako lotutako laguntza kobratzeko aukera emango duten abelburuak ustiategiko behi ume-hazleengandik jaiotakoak izango dira soilik; gainerakoek, berriz, beste ustiategi batean gizendutako txahalentzako laguntza ahalko dute jaso.

                          2. Eskaerari abelburuak eransten dizkioten bazkide guztiek behi emeak edukitzea, eta eskaeraren urtean behi ume-hazle bakoitzeko lotutako laguntza eta/edo esnetarako behietarako laguntza eskatu izana.

                            Gizendegi komunitario batek aurkeztutako eskaera batean agertzen diren bazkideek ere eskatu ahal izango dute lotutako laguntza hori, era indibidualean. Zenbateko unitarioak kalkulatzeko, bi eskaeretan aurkeztutako abere guztien batura hartuko da kontuan. Kasu hauetan, eskatzaile bakoitzarentzat (abeltzaina/gizendegi komunitarioa) ateratzen den abere hautagarri bakoitzeko emango da laguntza, eta abeltzainak berak aurkezten duen eskabidean adierazi beharko du laguntza hori eskatu duen gizendegi komunitario bateko bazkidea dela, eta gizendegi horren IFZ adierazi beharko du.

                        6. Urtero gutxienez 3 abere hautagarri dituzten ustiategietako titularrek baino ez dute jasoko lotutako laguntza hori.

                      3. Laguntzaren zenbatekoa.

                        1. Behi-azienda gizentzeko jarduerara zuzendutako aurrekontu-zuzkiduraren barruan, abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren II. eranskinean agertzen diren zenbatekoak 63.3 artikuluan ezarritako laguntza-ildo bakoitzerako gordeko dira.

                        2. Aplikatu beharreko muga kuantitatiboak honako hauek izango dira:

                          1. Jaio diren ustiategian bertan edota Espainia penintsularreko eskualdean behi ume-hazleak produzitzen dituztenek kudeatutako gizendegi komunitarioetan gizendutako txahalak. 370.996 abere.

                          2. Jaio diren ustiategian bertan edota uharte-eskualdean behi ume-hazleak produzitzen dituztenek kudeatutako gizendegi komunitarioetan gizendutako txahalak. 1.627 abere.

                          3. Eskualde penintsularreko beste ustiategi batean gizendutako txahalak. 2.458.879 abere.

                          4. Uharte-eskualdeko beste ustiategi batean gizendutako txahalak. 14.469 abere.

                        3. Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak, abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren 107.5.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz autonomia-erkidegoek emandako informazioan oinarrituta, zenbateko unitario bat ezarriko du urtero ezarritako laguntza-ildo bakoitzean. Zenbateko unitario hori abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren II. eranskinean ezarritako zenbateko bakoitza kasu bakoitzeko abere hautagarriekin zatitzearen emaitza izango da. Horrela kalkulatutako zenbatekoak urtero argitaratuko dira Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsaren webgunean.

                        4. Lotutako laguntza horren zenbateko unitarioa abere hautagarriko 125 euro izango da gehienez ere.

                          7. ATALA

                          ESNETARAKO BEHIEN USTIATEGIEI LOTUTAKO LAGUNTZA

                          1. Xedea, aplikazio-eremua eta aurrekontu-zuzkidura.

                            1. Esnetarako behi-azienden ustiategien titularrei laguntza bat emango zaie, ustiategi horien bideragarritasun ekonomikoa bermatzeko eta produkzio-jarduera hori bertan behera uzteko arriskua txikiagotzeko.

                            2. Urtero neurri horretarako eta laguntza-ildo bakoitzerako zuzenduko den guztizko aurrekontu-zuzkidura abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren II. eranskinean jasotakoa izango da, eta urtean behin erabiliko da Errege Dekretu horren 59. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta.

                            3. Lotutako dirulaguntza honen barruan, honako laguntza-ildo hauek ezartzen dira:

                              1. Espainia penintsularreko eskualdean kokatutako ustiategietarako laguntza.

                              2. Uharte-eskualdean eta mendi-eremuetan kokatutako ustiategietarako laguntza.

                                Ondorio horietarako, mendi-eremutzat hartuko dira, ekitaldi bakoitzerako, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduan definitutakoak, baldin eta hala izendatu badituzte autonomia-erkidegoek indarreko beren landa-garapenerako programetan. Espainia penintsularreko eskualdetzat hartuko da, berriz, penintsulako lurralde osoa, mendi-eremuak izan ezik.

                                Ustiategiak hainbat eskualdetan kokatutako produkzio-unitate bat baino gehiago dituenean, eskatzailearen ustiategia zer eskualdetan dagoen jakiteko, produkzio-unitate bakoitzean dauden abere hautagarrien kopurua hartuko da kontuan. Ustiategia abere hautagarri gehien dituzten produkzio-unitateak dauden eskualdean kokatuta dagoela ulertuko da; horrela, beraz, abere hautagarri guztiek eskualde horri dagokion zenbatekoa jasoko dute, abere horietako batzuk beste eskualdeko unitateetan kokatuta badaude ere.

                          2. Onuradunak eta betekizun orokorrak.

                            1. 2014. urtean eskubide berezien titularrak izan eta kanpaina bakoitzeko eskaera bakarrean oinarrizko ordainketa-eskubideak aktibatzeko moduko hektarea onargarririk ez duten eskatzaileek ezin izango dute laguntza hori lortu. Ez zaie betekizun hori eskatuko 2015eko kanpainan edo ondorengoetan oinarrizko ordainketa-eskubideak aktibatu dituzten eskatzaileei.

                            2. Laguntzak abere hautagarri bakoitzeko eta urteko emango dira. Abere hautagarritzat hartuko dira abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren XIII. eranskinean zerrendatutako arrazetakoren bateko edota arloko agintari eskudunek nagusiki esnetarako gisa finkatutako arrazetako bateko esnetarako behi emeak, eskaera aurkezteko urteko apirilaren 30ean 24 hilabete edo gehiago izan eta Abereen Banakako Identifikaziorako Erregistro Orokorrean (RIIA) inskribatuta daudenak, ekainaren 13ko 728/2007 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.

                              Laguntza hori kobratzeko eskubidea duten abereak zehazteko, eskatzailearen ustiategian dauden abereen egiaztapen bat egingo da urtarrilaren 1ean, beste bat apirilaren 30ean, eta beste bi adierazitako bi data horien artean, finkatu beharreko egunetan; bi data horiek berdinak izango dira Espainiako ustiategi guztietan. Egindako lau egiaztapenetan zeuden abereak izango dira zenbatu beharrekoak.

                              Abere-ustiategi batean sartzen diren abeltzain gazteen eta jarduera hasten duten abeltzainen kasuan, abian den eskaera bakarrean abeltzaintzari lotutako laguntzaren bat lehen aldiz eskatzen denean, laguntza hori jasotzeko eskubidea ematen duten abereak apirilaren 30ean ustiategian dauden abere hautagarriak izango dira. Abeltzain gazte batek edo jarduera hasten duen abeltzain batek eskaera bakarraren aldaketa-aldia amaitu baino lehen ere aurkeztu badu lagapen-hartzaile gisa abeltzaintzako ustiategiaren titulartasun-aldaketa bat, aukera onuragarriena aplikatu ahal izango zaio diruz lagundu daitezkeen animaliak, hau da, apirilaren 30ean ustiategian dauden abere hautagarriak edo titulartasuna aldatzen den datan ustiategian dauden abere hautagarriak, zehazterakoan.

                            3. Abere hautagarriak kokatu beharko diren ustiategiek honako betekizun hauek bete beharko dituzte:

                              1. «Produkzioa eta ugalketa» edo «larre» gisa inskribatuta egotea Abeltzaintza Ustiategien Erregistro Orokorrean (REGA). Lehenengo kasuan, azpi-ustiategi mailan, behi-azienden ustiategi gisa sailkatuta egon beharko dute, «esne-produkziorako ugalketa», «produkzio mistoko ugalketa» edo «bizitarako bigantxen hazkuntza» sailkapenarekin.

                                Aurreko paragrafoan adierazitakoa eragotzi gabe, 2. zenbakian ezarritakoari jarraituz abereen onargarritasuna zehazteko, kontuan hartuko dira larre, azoka eta merkatuetarako aldi baterako mugimenduetan kokatuta abereak, baldin eta behar bezala jakinarazi bazaio SITRAN sistemari.

                              2. Eskaeraren aurreko urteko urriaren 1etik eskaeraren urteko irailaren 30era bitarteko aldian gutxienez 6 hilabetetan lehen erosleei esne-entregak egin izana, edota azken urte horretan zuzeneko salmenten aitorpena saldutako kantitateekin aurkeztu izana.

                          3. Mendi-eremuei lotutako betekizun espezifikoak.

                            Ustiategiak mendi-eremuetan eta bestelako eremuetan kokatutako produkzio-unitate bat baino gehiago dituenean, eskatzailearen ustiategia zer eremutan dagoen jakiteko, produkzio-unitate bakoitzean dauden abere hautagarrien kopurua hartuko da kontuan. Ustiategia 67.2 artikuluan adierazitako lau datetan abere hautagarri gehien dituzten produkzio-unitateak dauden eremuan kokatuta dagoela ulertuko da; horrela, beraz, abere hautagarri guztiek eremu horri dagokion zenbatekoa jasoko dute, abere horietako batzuk beste eremu batzuetako unitateetan kokatuta badaude ere.

                          4. Laguntzaren zenbatekoa.

                            1. Esnetarako behi-azienden ustiategiei zuzendutako aurrekontu-zuzkiduraren barruan, abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren II. eranskinean agertzen diren zenbatekoak gordeko dira 66.3 artikuluan ezarritako laguntza-ildo bakoitzerako.

                            2. Aplikatu beharreko muga kuantitatiboak honako hauek izango dira:

                              1. Espainia penintsularreko eskualdean kokatutako ustiategietarako laguntza. 598.935 abere.

                              2. Uharte-eskualdean eta mendi-eremuetan kokatutako ustiategietarako laguntza. 245.238 abere.

                            3. Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak, abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren 107.5.d) artikuluan ezarritakoari jarraikiz autonomia-erkidegoek emandako informazioan oinarrituta, zenbateko unitario bat ezarriko du urtero ezarritako laguntza-ildo bakoitzean. Zenbateko unitario hori II. eranskinean ezarritako zenbateko bakoitza kasu bakoitzeko abere hautagarriekin eta hurrengo puntuan ezarritako degresibitatea kontuan izanda zatitzearen emaitza izango da.

                            4. Abere bakoitzeko laguntzen zenbatekoa, ezarritako bi eskualdeetako bakoitzean, honako hau izango da:

                              1. Laguntzaren zenbateko osoa lehenengo 75 abere hautagarrientzat, eta

                              2. Laguntza osoaren ehuneko 50, ustiategian hauta daitezkeen hurrengo abereentzat. Horrela kalkulatutako zenbatekoak urtero argitaratuko dira Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsaren webgunean.

                                Ordainketa horren zenbateko unitarioa abere hautagarriko 430 euro izango da gehienez ere.

                                8. ATALA

                                ARDIEN USTIATEGIEI LOTUTAKO LAGUNTZA

                                1. Xedea, aplikazio-eremua eta aurrekontu-zuzkidura.

                                  1. Ardi-azienden ustiategien titularrei laguntza bat emango zaie, ustiategi horien bideragarritasun ekonomikoa bermatzeko eta produkzio-jarduera hori bertan behera uzteko arriskua txikiagotzeko.

                                  2. Urtero neurri horretarako zuzenduko den guztizko aurrekontu-zuzkidura abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren II. eranskinean jasotakoa izango da, eta urtean behin erabiliko da 59. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta.

                                  3. Bi eskualde sortuko dira: Espainia penintsularra eta uharte-eskualdea.

                                    Ustiategiak hainbat eskualdetan kokatutako produkzio-unitate bat baino gehiago dituenean, eskatzailearen ustiategia zer eskualdetan dagoen jakiteko, produkzio-unitate bakoitzean dauden abere hautagarrien kopurua hartuko da kontuan. Ustiategia abere hautagarri gehien dituzten produkzio-unitateak dauden eskualdean kokatuta dagoela ulertuko da; horrela, beraz, abere hautagarri guztiek eskualde horri dagokion zenbatekoa jasoko dute, abere horietako batzuk beste eskualdeko unitateetan kokatuta badaude ere.

                                  4. Neurri horri aplikatu beharreko muga kuantitatiboa honako hau izango da: 15.831.764 ardi Espainia penintsularreko eskualdean, eta 254.854 ardi uharte-eskualdean.

                                2. Onuradunak eta betekizun orokorrak.

                                  1. 2014. urtean eskubide berezien titularrak izan eta kanpaina bakoitzeko eskaera bakarrean oinarrizko ordainketa-eskubideak aktibatzeko moduko hektarea onargarririk ez duten eskatzaileek ezin izango dute laguntza hori lortu. Ez zaie betekizun hori eskatuko 2015eko kanpainan edo ondorengoetan oinarrizko ordainketa-eskubideak aktibatu dituzten eskatzaileei.

                                  2. Laguntzak abere hautagarri bakoitzeko eta urteko emango dira. Irailaren 16ko 685/2013 Errege Dekretuaren 11.4 artikuluan ezarritako nahitaezko errolda-aitorpenari jarraikiz ugalketarako dauden eta, indarrean dagoen araudiari jarraikiz, eskaera bakarra aurkezten den urteko urtarrilaren 1ean atal honetan ezarritako betekizunak betetzen dituzten ustiategietan behar bezala identifikatuta eta erregistratuta dauden ardi emeak izango dira abere hautagarriak.

                                    Abere-ustiategi batean sartzen diren abeltzain gazteen eta jarduera hasten duten abeltzainen kasuan, abian den eskaera bakarrean abeltzaintzari lotutako laguntzaren bat lehen aldiz eskatzen denean, laguntza hau jasotzeko eskubidea ematen duten abereak ustiategian dauden abere hautagarriak izango dira, betiere eskaera bakarra aldatzeko epemugako egunean erabilgarri dagoen azken errolda-aitorpenaren arabera. Agintari eskuduna arduratuko da bikoizketarik ez dadin izan, hau da abere bat ustiategi batean baino gehiagotan hautagarri ez dadin izan; kasua emango balitz orain hasten ari den abeltzain gaztearen abereen alde egingo da aberea hautatzeko orduan. Gainerako jarduera-hasiera kasuetan, kontrako erabaki idatzirik ez badago, ulertuko da hautagarritasun-lehentasuna orain hasten titular berriari emango zaiola. Jarduera hasten duen abeltzain batek edo abeltzain gazte batek eskaera bakarraren aldaketa-aldia amaitu baino lehen ere aurkeztu badu lagapen-hartzaile gisa abeltzaintzako ustiategiaren titulartasun-aldaketa bat, aukera onuragarriena aplikatu ahal izango zaio diruz lagundu daitezkeen abereak zehazterakoan, hau da, ustiategian dauden abere hautagarriak aplikatu ahal izango zaizkio, eskaera aldatzeko epearen azken datan ustiategia aldatzeko eskuragarri dagoen azken errolda-deklarazioaren arabera, edo, bestela, eskaera aldatzeko epearen amaierako datako abere hautagarriak.

                                  3. 30 eme hautagarri edo gehiago dituzten ustiategien titularrek baino ez dute jasoko lotutako laguntza hori.

                                  4. Abere hautagarriak kokatu beharko diren ustiategiek honako betekizun hauek bete beharko dituzte:

                                    1. «Produkzioa eta ugalketa» edo «larre» gisa inskribatuta egotea Abeltzaintza Ustiategien Erregistro Orokorrean (REGA). Lehenengo kasuan, azpi-ustiategi mailan, ardi-azienden ustiategi gisa sailkatuta egon beharko dute, «haragi-produkziorako ugalketa» edo «produkzio mistorako ugalketa» sailkapenarekin, eta

                                    2. Laguntza jasotzeko baldintzak era artifizialean ez sortzeko, ustiategiko irteera-mugimenduen gutxieneko muga bat izatea eme hautagarri bakoitzeko 0,6 arkume gutxienez eskaera egin aurreko urteko ekainaren 1a eta eskaera egiten den urteko maiatzaren 31 artean.

                                      Eme hautagarri bakoitzeko arkume kopurua kalkulatzeko, emaitza dezimal batera biribilduko da; emaitza zehazten duen dezimala bere horretan geratuko da baldin eta bigarren dezimala 5 baino txikiago bada; aldiz, hurrengo zenbaki naturala hartuko da baldin eta bigarren dezimala 5 edo 5 baino handiago bada.

                                      Zooteknikoki «produkzio mistoko ugalketarako» eta «esne-produkziorako ugalketako» gisa sailkatuta dauden ustiategiek aurreko betekizuna beteko dute ugalketarako eme eta urte bakoitzeko gutxienez 80 litroko esne-produkzioa badute. Horretarako, aintzat hartuko dira erosleei eskaera egin aurreko urteko ekainaren 1a eta eskaera egiten den urteko maiatzaren 31 bitartean egindako entregak eta, hala badagokio, eskaera egin aurreko urte naturalean egindako esne-salmenta zuzenak.

                                      Dena den, eskabidea aurkezten den aurreko urteko ekainaren 1az gero gauzatzen diren jarduera-haste edo titulartasun-aldatzeen kasuetan agindu honen hamabigarren ebazpen-zatian jasotakoak gutxieneko ekoizpen-maila betetzen den berrikusteko antxume-mugimendua edo esne litro ekoizpena, laguntzaren eskatzaileak ustiategia altan jartzen duen egunetik jarduera gauzatu duen hilabete-kopuruaren arabera hainbanatuko da.

                                3. Laguntzaren zenbatekoa.

                                  1. Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak, abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren 107.5.e) artikuluan ezarritakoari jarraikiz autonomia-erkidegoek emandako informazioan oinarrituta, 70.3 artikuluaren arabera ezarritako bi eskualdeetako bakoitzari dagokion ardi bakoitzeko zenbateko unitarioa ezarriko du urtero, eskualde bakoitzari esleitutako zenbatekoa II. eranskinean ezarri bezala eskualde bakoitzeko abere hautagarriez zatituz. Horrela kalkulatutako zenbatekoa urtero argitaratuko da Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsaren webgunean.

                                  2. Ordainketa horren zenbateko unitarioa abere hautagarriko 60 euro izango da gehienez ere.

                                    9. ATALA

                                    AHUNTZEN USTIATEGIEI LOTUTAKO LAGUNTZA

                                    1. Xedea, aplikazio-eremua eta aurrekontu-zuzkidura.

                                      1. Ahuntz-azienden ustiategien titularrei laguntza bat emango zaie, ustiategi horien bideragarritasun ekonomikoa bermatzeko eta produkzio-jarduera hori bertan behera uzteko arriskua txikiagotzeko.

                                      2. Urtero neurri horretarako zuzenduko den guztizko aurrekontu-zuzkidura abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren II. eranskinean jasotakoa izango da, eta urtean behin erabiliko da 59. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta.

                                      3. Bi eskualde sortuko dira: mendi-eremuak uharte-eskualdearekin batera, eta gainerako lurralde nazionala.

                                        Ondorio horietarako, mendi-eremutzat hartuko dira, ekitaldi bakoitzerako, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduan definitutakoak, baldin eta hala izendatu badituzte autonomia-erkidegoek indarreko beren landa-garapenerako programetan.

                                        Ustiategiak hainbat eskualdetan kokatutako produkzio-unitate bat baino gehiago dituenean, eskatzailearen ustiategia zer eskualdetan dagoen jakiteko, produkzio-unitate bakoitzean dauden abere hautagarrien kopurua hartuko da kontuan. Ustiategia abere hautagarri gehien dituzten produkzio-unitateak dauden eskualdean kokatuta dagoela ulertuko da; horrela, beraz, abere hautagarri guztiek eskualde horri dagokion zenbatekoa jasoko dute, abere horietako batzuk beste eskualdeko unitateetan kokatuta badaude ere.

                                      4. Neurri horri aplikatu beharreko muga kuantitatiboa honako hau izango da: 733.323 ahuntz mendi-eremuetan eta uharte-eskualdean, eta 929.130 ahuntz Espainiako gainerako lurraldean.

                                    2. Onuradunak eta betekizun orokorrak.

                                      1. 2014. urtean eskubide berezien titularrak izan eta kanpaina bakoitzeko eskaera bakarrean oinarrizko ordainketa-eskubideak aktibatzeko moduko hektarea onargarririk ez duten eskatzaileek ezin izango dute laguntza hori lortu. Ez zaie betekizun hori eskatuko 2015eko kanpainan edo ondorengoetan oinarrizko ordainketa-eskubideak aktibatu dituzten eskatzaileei.

                                      2. Laguntzak abere hautagarri bakoitzeko eta urteko emango dira. Irailaren 16ko 685/2013 Errege Dekretuaren 11.4 artikuluan ezarritako nahitaezko errolda-aitorpenari jarraikiz ugalketarako dauden eta, indarrean dagoen araudiari jarraikiz, eskaera bakarra aurkezten den urteko urtarrilaren 1ean atal honetan ezarritako betekizunak betetzen dituzten ustiategietan behar bezala identifikatuta eta erregistratuta dauden ahuntz-espezieko emeak izango dira abere hautagarriak.

                                        Jarduera hasten duten abeltzainen eta abeltzain gazteen kasuan, abeltzaintzako ustiategi batean sartzen direnean, abeltzaintzari lotutako laguntzaren bat lehen aldiz eskatzen den eskabidea abian dela, laguntza hori kobratzeko eskubidea izango dute ustiategian dauden abere hautagarriek, eskaera bakarra aldatzeko azken egunean eskuragarri dagoen azken errolda-aitorpenaren arabera. Laguntza hau jasotzeko eskubidea ematen duten abereak ustiategian dauden abere hautagarriak izango dira, betiere eskaera bakarra aldatzeko epemugako egunean erabilgarri dagoen azken errolda-aitorpenaren arabera. Agintari eskuduna arduratuko da bikoizketarik ez dadin izan, hau da abere bat ustiategi batean baino gehiagotan hautagarri ez dadin izan; kasua emango balitz orain hasten ari den abeltzain gaztearen abereen alde egingo da aberea hautatzeko orduan. Gainerako jarduera-hasiera kasuetan, kontrako erabaki idatzirik ez badago, ulertuko da hautagarritasun-lehentasuna orain hasten titular berriari emango zaiola. Jarduera hasten duen abeltzain gazte batek edo abeltzain gazte batek eskaera bakarraren aldaketa-aldia amaitu baino lehen ere aurkeztu badu lagapen-hartzaile gisa abeltzaintzako ustiategiaren titulartasun-aldaketa bat, aukera onuragarriena aplikatu ahal izango zaio diruz lagundu daitezkeen abereak zehazterakoan, hau da, ustiategian dauden abere hautagarriak aplikatu ahal izango zaizkio, eskaera aldatzeko epearen azken datan ustiategia aldatzeko eskuragarri dagoen azken errolda-deklarazioaren arabera, edo, bestela, eskaera aldatzeko epearen amaierako datako abere hautagarriak.

                                      3. 10 eme hautagarri edo gehiago dituzten ustiategien titularrek baino ez dute jasoko lotutako laguntza hori.

                                      4. Abere hautagarriak kokatu beharko diren ustiategiek honako betekizun hauek bete beharko dituzte:

                                        1. «Produkzioa eta ugalketa» edo «larre» gisa inskribatuta egotea Abeltzaintza Ustiategien Erregistro Orokorrean (REGA). Lehenengo kasuan, azpi-ustiategi mailan, ahuntz-azienden ustiategi gisa sailkatuta egon beharko dute, «haragi-produkziorako ugalketa» edo «produkzio mistorako ugalketa» sailkapenarekin, eta.

                                        2. Laguntza jasotzeko baldintzak era artifizialean ez sortzeko, ustiategiko irteera-mugimenduen gutxieneko muga bat izatea eme hautagarri bakoitzeko 0,6 antxume gutxienez eskaera egin aurreko urteko ekainaren 1a eta eskaera egiten den urteko maiatzaren 31 artean.

                                          Eme hautagarri bakoitzeko antxume kopurua kalkulatzeko, emaitza dezimal batera biribilduko da; emaitza zehazten duen dezimala bere horretan geratuko da baldin eta bigarren dezimala 5 baino txikiago bada; aldiz, hurrengo zenbaki naturala hartuko da baldin eta bigarren dezimala 5 edo 5 baino handiago bada.

                                          Ustiategiek aurreko betekizuna beteko dute ugalketarako eme eta urte bakoitzeko gutxienez 200 litroko esne-produkzioa badute. Horretarako, aintzat hartuko dira erosleei eskaera egiten den urtean egindako entregak eta, hala badagokio, eskaera egin aurreko urte naturalean egindako esne-salmenta zuzenak.

                                          Dena den, eskaera aurkezten den aurreko urteko ekainaren 1az gero gauzatzen diren jarduera-haste edo titulartasun-aldatzeen kasuetan agindu honen hamabigarren ebazpen-zatian jasotakoak gutxieneko ekoizpen-maila betetzen den berrikusteko antxume-mugimendua edo esne litro ekoizpena, laguntzaren eskatzaileak ustiategia altan jartzen duen egunetik jarduera gauzatu duen hilabete-kopuruaren arabera hainbanatuko da.

                                    3. Mendi-eremuei lotutako betekizun espezifikoak.

                                      Ustiategiak mendi-eremuetan eta bestelako eremuetan kokatutako produkzio-unitate bat baino gehiago dituenean, eskatzailearen ustiategia zer eskualdetan dagoen jakiteko, produkzio-unitate bakoitzean dauden abere hautagarrien kopurua hartuko da kontuan. Ustiategia abere hautagarri gehien dituzten produkzio-unitateak dauden eskualdean kokatuta dagoela ulertuko da; horrela, beraz, abere hautagarri guztiek eskualde horri dagokion zenbatekoa jasoko dute, abere horietako batzuk beste eskualdeko unitateetan kokatuta badaude ere.

                                    4. Laguntzaren zenbatekoa.

                                      1. Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak, abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren 107.5.f) artikuluan ezarritakoari jarraikiz autonomia-erkidegoek emandako informazioan oinarrituta, 73.3 artikuluaren arabera ezarritako bi eskualdeetako bakoitzari dagokion ahuntz bakoitzeko zenbateko unitarioa ezarriko du urtero, eskualde bakoitzari esleitutako zenbatekoa II. eranskinean ezarri bezala eskualde bakoitzeko abere hautagarriez zatituz. Horrela kalkulatutako zenbatekoa urtero argitaratuko da Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsaren webgunean.

                                      2. Ordainketa horren zenbateko unitarioa abere hautagarriko 30 euro izango da gehienez ere.

                                        10. ATALA

                                        2014AN ESKUBIDE BEREZIAK ZITUZTEN ETA ORAIN OINARRIZKO ORDAINKETARAKO ESKUBIDEAK AKTIBATZEKO HEKTAREA ONARGARRIRIK EZ DUTEN ESNETARAKO BEHIEN ABELTZAINENTZAKO LOTUTAKO LAGUNTZA

                                        1. Xedea, aplikazio-eremua eta aurrekontu-zuzkidura.

                                          1. 2014an eskubide bereziak zituzten eta orain oinarrizko ordainketa-eskubideak aktibatzeko hektarea onargarririk ez duten esnetarako behien abeltzainei laguntza bat emango zaie.

                                          2. Urtero neurri horretarako zuzenduko den guztizko aurrekontu-zuzkidura abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren II. eranskinean jasotakoa izango da.

                                          3. Neurri horri aplikatu beharreko muga kuantitatiboa 15.650 abere da.

                                        2. Onuradunak eta betekizunak.

                                          1. 2014. urtean eskubide berezien titularrak izan diren eta kanpaina bakoitzeko eskaera bakarrean oinarrizko ordainketa-eskubideak aktibatzeko moduko hektarea onargarririk ez duten esnetarako behi-azienden abeltzainak izango dira lotutako laguntza horren onuradunak. 2015a geroztiko kanpaina batean oinarrizko ordainketa-eskubideak aktibatu dituztenek ez dute eskubiderik izango laguntza honetarako.

                                          2. Honako hauek ezin izango dute laguntza hau lortu:

                                            1. Eskubide berezien titularrak diren, 2014. urtean eskubide normalen titularrak ere izan diren eta kanpaina horretan 0,2 hektareako edo hortik gorako azalera bat aitortu dutenek; salbu eta oinarrizko ordainketaren eskubideak aktibatzeko moduko hektarea onargarririk ez izatearen arrazoia bada 2013ko laguntzen eskabideko aitorpenean ez izatea zehaztuta hektarea onargarririk.

                                            2. Ondoz ondoko bi kanpainatan edo gehiagotan laguntza eskatu ez duten abeltzainek behin betiko galduko dute horiek jasotzeko eskubidea, ezinbesteko kasuetan edo salbuespenezko egoeretan izan ezik.

                                          3. Abere hautagarriak kokatu beharko diren ustiategiek honako betekizun hauek bete beharko dituzte:

                                            1. «Produkzioa eta ugalketa» edo «larre» gisa inskribatuta egotea Abeltzaintza Ustiategien Erregistro Orokorrean (REGA). Lehenengo kasuan, azpi-ustiategi mailan, behi-azienden ustiategi gisa sailkatuta egon beharko dute, «esne-produkziorako ugalketa», «produkzio mistoko ugalketa» edo «bizitarako bigantxen hazkuntza» sailkapenarekin.

                                              Aurreko paragrafoan adierazitakoa eragotzi gabe, abereen onargarritasuna zehazteko, kontuan hartuko dira larre, azoka eta merkatuetarako aldi baterako mugimenduetan dauden abereak, baldin eta behar bezala jakinarazi bazaio SITRAN sistemari, eta

                                            2. Eskaeraren aurreko urteko urriaren 1etik eskaeraren urteko irailaren 30era bitarteko aldian gutxienez 6 hilabetetan erosleei esne-entregak egin izana, edota azken urte horretan zuzeneko salmenten aitorpena saldutako kantitateekin aurkeztu izana.

                                          4. Abere hautagarri bakoitzeko eta urteko emango da laguntza. Abeltzain bakoitzari urte bakoitzean ordainketa jasotzeko aukera emango dioten abere hautagarriak honako hauek izango dira:

                                            1. eranskinean zerrendatutako arrazetako bateko edota arloko agintari eskudunek nagusiki esnetarako gisa finkatutako arrazetako bateko esnetarako behi emeak, eskaera aurkezteko urteko apirilaren 30ean 24 hilabete edo gehiago dituztenak eta Abereen Banakako Identifikaziorako Erregistro Orokorrean (RIIA) inskribatuta daudenak, ekainaren 13ko 728/2007 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.

                                              Laguntza hori kobratzeko eskubidea duten abereak zehazteko, eskatzailearen ustiategian dauden abereen egiaztapen bat egingo da urtarrilaren 1ean, beste bat apirilaren 30ean, eta beste bi adierazitako bi data horien artean, finkatu beharreko egunetan; bi data horiek berdinak izango dira Espainiako ustiategi guztietan. Egindako lau egiaztapenetan zeuden abereak izango dira zenbatu beharrekoak.

                                        3. Laguntzaren zenbatekoa.

                                          1. Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak, abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren 107.5.g) artikuluan ezarritakoari jarraikiz autonomia-erkidegoek emandako informazioan oinarrituta, abere bakoitzerako zenbateko unitarioa ezarriko du urtero, eta laguntza horretarako zuzendutako zenbatekoa, 77.2 artikuluan deskribatutakoaren arabera, abere hautagarriekin zatituko du. Horrela kalkulatutako zenbatekoa urtero argitaratuko da Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsaren webgunean.

                                          2. Ordainketa horren zenbateko unitarioa abere hautagarriko 210 euro izango da gehienez ere.

                                            11. ATALA

                                            2014AN ESKUBIDE BEREZIAK ZITUZTEN ETA ORAIN OINARRIZKO ORDAINKETARAKO ESKUBIDEAK AKTIBATZEKO HEKTAREA ONARGARRIRIK EZ DUTEN GIZENTZEKO BEHIEN ABELTZAINENTZAKO LOTUTAKO LAGUNTZA

                                            1. Xedea, aplikazio-eremua eta aurrekontu-zuzkidura.

                                              1. 2014an eskubide bereziak zituzten eta orain oinarrizko ordainketarako eskubideak aktibatzeko hektarea onargarririk ez duten gizentzeko behien abeltzainei laguntza bat emango zaie.

                                              2. Urtero neurri horretarako zuzenduko den guztizko aurrekontu-zuzkidura abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren II. eranskinean jasotakoa izango da.

                                              3. Neurri horri aplikatu beharreko muga kuantitatiboa 19.220 abere da.

                                            2. Onuradunak eta betekizunak.

                                              1. 2014. urtean eskubide berezien titularrak izan eta kanpaina bakoitzeko eskaera bakarrean oinarrizko ordainketa-eskubideak aktibatzeko moduko hektarea onargarririk ez duten gizentzeko behi-azienden abeltzainak izango dira lotutako laguntza horren onuradunak. 2015a geroztiko kanpaina batean oinarrizko ordainketa-eskubideak aktibatu dituztenek ez dute eskubiderik izango laguntza honetarako.

                                              2. Honako hauek ezin izango dute laguntza hau lortu:

                                                1. Eskubide berezien titularrak diren, 2014. urtean eskubide normalen titularrak ere izan diren eta kanpaina horretan 0,2 hektareako edo hortik gorako azalera bat aitortu dutenek; salbu eta oinarrizko ordainketaren eskubideak aktibatzeko moduko hektarea onargarririk ez izatearen arrazoia bada 2013ko laguntzen eskabideko aitorpenean ez izatea zehaztuta hektarea onargarririk.

                                                2. Ondoz ondoko bi kanpainatan edo gehiagotan laguntza eskatu ez duten abeltzainek behin betiko galduko dute horiek jasotzeko eskubidea, ezinbesteko kasuetan edo salbuespenezko egoeretan izan ezik.

                                              3. Abere hautagarriak kokatu behar diren ustiategiek «Produkzioa eta ugalketa» edo «larre» gisa inskribatuta egon beharko dute Abeltzaintza Ustiategien Erregistro Orokorrean (REGA). Lehenengo kasuan, azpi-ustiategiaren mailan, Abeltzaintza Ustiategien Erregistro Orokorrean inskribatuta egon beharko dute «haragia ekoizteko ugalketarako», «esnea ekoizteko ugalketarako», «produkzio mistoko ugalketarako» edo «gizentzeko edo gizendegiko» behi-azienden ustiategi gisa sailkapen zooteknikoaren arabera, eta ustiategi horiek izango dira abereentzat azkena hiltegira eraman edo esportatu aurretik.

                                                Aurreko paragrafoan adierazitakoa eragotzi gabe, abereen onargarritasuna zehazteko, kontuan hartuko dira larre, azoka eta merkatuetarako aldi baterako mugimenduetan dauden abereak, baldin eta behar bezala jakinarazi bazaio SITRAN sistemari.

                                              4. Abere hautagarri bakoitzeko eta urteko emango da laguntza. Abeltzain bakoitzari urte bakoitzean ordainketa jasotzeko aukera emango dioten abere hautagarriak honako hauek izango dira:

                                                Eskaeraren aurreko urteko urriaren 1etik eskaeraren urteko irailaren 30era bitarte onuradunaren ustiategian edo gizendegi komunitario batean gizendu diren, eta hiltegian hil diren, edo esportatu diren 6-24 hilabeteko behi-aziendak. Guztiak Abereen Banakako Identifikaziorako Erregistro Orokorrean (RIIA) inskribatuta egon beharko dute, ekainaren 13ko 728/2007 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.

                                                Aurrekoa gorabehera, abereak azken ustiategitik irten badira bitarteko ustiategi batera joateko, tratulari batengana edo kontzentrazio-zentro batera adibidez, Abeltzaintza Ustiategien Erregistro Orokorrean horrela jasota daudenak, handik hiltegirako edo esportaziorako bidea hartu baino lehen, bitarteko ustiategira mugitu aurretik abereen kokaleku izan zen ustiategiaren titularrak laguntza jasotzeko aukera izango du, baldin eta aipatutako abereok betekizun guztiak betetzen badituzte eta bitarteko ustiategian gehienez 15 egun ematen badituzte.

                                                Abereen jomuga, abereen ustiategiko sarrera-datak eta hautagarritasuna zehazten duten ustiategitik jomugetarako irteera-datak finkatzeko, SITRAN datu-basea kontsultatuko da. Helmuga horietarako bidea hartzen dutenetik ustiategian sartu arte gutxienez hiru hilabeteko tartea izango da abereen hautagarritasuna zehazteko.

                                                Eskatzailea gizendegi komunitario batekoa bada eta gizendegi horretara gizentzeko abereak eramaten baditu, gizendegira eramandako abereak eskatzaile horren lotutako laguntzan zenbatuko dira, eta deskontatu egingo dira gizendegirako laguntzaren zenbatekoak kalkulatzean, baldin eta 6. atalean ezarritako laguntzaren eskatzailea bada. Lotutako laguntza honetarako betekizunak ere betetzen baditu, 6. ataleko laguntzarako ezarri den moduan jokatuko da.

                                            3. Laguntzaren zenbatekoa.

                                              1. Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak, abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren 107.5.h) artikuluan ezarritakoari jarraikiz autonomia-erkidegoek emandako informazioan oinarrituta, abere bakoitzerako zenbateko unitarioa ezarriko du urtero, eta laguntza horretarako zuzendutako zenbatekoa, 80.2 artikuluan deskribatutakoaren arabera, abere hautagarriekin zatituko du. Horrela kalkulatutako zenbatekoa urtero argitaratuko da Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsaren webgunean.

                                              2. Ordainketa horren zenbateko unitarioa abere hautagarriko 112 euro izango da gehienez ere.

                                                12. ATALA

                                                2014AN ESKUBIDE BEREZIAK ZITUZTEN ETA ORAIN OINARRIZKO ORDAINKETARAKO ESKUBIDEAK AKTIBATZEKO HEKTAREA ONARGARRIRIK EZ DUTEN ARDI ETA AHUNTZEN ABELTZAINENTZAKO LOTUTAKO LAGUNTZA

                                                1. Xedea, aplikazio-eremua eta aurrekontu-zuzkidura.

                                                  1. 2014an eskubide bereziak zituzten eta orain oinarrizko ordainketarako eskubideak aktibatzeko hektarea onargarririk ez duten ardi eta ahuntzen abeltzainei laguntza bat emango zaie.

                                                  2. Urtero neurri horretarako zuzenduko den guztizko aurrekontu-zuzkidura abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren II. eranskinean jasotakoa izango da.

                                                  3. Neurri horri aplikatu beharreko muga kuantitatiboa 1.075.355 abere da.

                                                2. Onuradunak eta betekizunak.

                                                  1. 2014. urtean eskubide berezien titularrak izan eta kanpaina bakoitzeko eskaera bakarrean oinarrizko ordainketa-eskubideak aktibatzeko moduko hektarea onargarririk ez duten ardi- eta ahuntz-azienden abeltzainak izango dira lotutako laguntza horren onuradunak. 2015a geroztiko kanpaina batean oinarrizko ordainketa-eskubideak aktibatu dituztenek ez dute eskubiderik izango laguntza honetarako.

                                                  2. Honako hauek ezin izango dute laguntza hau lortu:

                                                    1. Eskubide berezien titularrak diren, 2014. urtean eskubide normalen titularrak ere izan diren eta kanpaina horretan 0,2 hektareako edo hortik gorako azalera bat aitortu dutenek; salbu eta oinarrizko ordainketaren eskubideak aktibatzeko moduko hektarea onargarririk ez izatearen arrazoia bada 2013ko laguntzen eskabideko aitorpenean ez izatea zehaztuta hektarea onargarririk.

                                                    2. Ondoz ondoko bi kanpainatan edo gehiagotan laguntza eskatu ez duten abeltzainek behin betiko galduko dute horiek jasotzeko eskubidea, ezinbesteko kasuetan edo salbuespenezko egoeretan izan ezik.

                                                  3. Abere hautagarri bakoitzeko eta urteko emango da laguntza. Abeltzain bakoitzari urte bakoitzean ordainketa jasotzeko aukera emango dioten abere hautagarriak honako hauek izango dira:

                                                    Irailaren 16ko 685/2013 Errege Dekretuaren 11.4 artikuluan ezarritako nahitaezko errolda-aitorpenari jarraikiz ugalketarako dauden eta, indarrean dagoen araudiari jarraikiz, eskaera bakarra aurkezten den urteko urtarrilaren 1ean 5. atalean ezarritako betekizunak betetzen dituzten ustiategietan behar bezala identifikatuta eta erregistratuta dauden ardi emeak.

                                                    Irailaren 16ko 685/2013 Errege Dekretuaren 11.4 artikuluan ezarritako nahitaezko errolda-aitorpenari jarraikiz ugalketarako dauden eta, indarrean dagoen araudiari jarraikiz, eskaera bakarra aurkezten den urteko urtarrilaren 1ean 9. atalean ezarritako betekizunak betetzen dituzten ustiategietan behar bezala identifikatuta eta erregistratuta dauden ahuntzak.

                                                3. Laguntzaren zenbatekoa.

                                                  1. Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak, abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren 107.5.i) artikuluan ezarritakoari jarraikiz autonomia-erkidegoek emandako informazioan oinarrituta, abere bakoitzerako zenbateko unitarioa ezarriko du urtero, eta laguntza horretarako zuzendutako zenbatekoa, 83.2 artikuluan deskribatutakoaren arabera, abere hautagarriekin zatituko du. Horrela kalkulatutako zenbatekoa urtero argitaratuko da Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsaren webgunean.

                                                  2. Ordainketa horren zenbateko unitarioa abere hautagarriko 45 euro izango da gehienez ere.

  1. Onuradunak, ezaugarriak eta betekizunak.

    1. 2015. urtean oinarrizko ordainketa-eskubideak jabetzan, gozamenean edo errentan zituzten nekazariek jaso beharreko zuzeneko ordainketen guztizko zenbatekoa gehienez ere 1.250 eurokoa izan denean 2015eko urriaren 15a baino lehen, nekazari txikientzako erregimenean sartu zituzten automatikoki agintari eskudunek, erregimen horretan ez parte hartzea erabakiz gero izan ezik; kasu horretan, agintari eskudunei jakinarazi behar izan zieten 2015eko urriaren 15a baino lehen. Aipatu erregimen horren aktibazioa Nekazaritza Politika Erkidearen oinarrizko ordainketa-erregimenerako eskubideak esleitzeari buruzko abenduaren 19ko 1076/2014 Errege Dekretuaren IV. kapituluan ezarrita dago.

    2. 2015eko irailaren 30a baino lehen, produktore bakoitzeko zuzeneko ordainketa guztien ordainketaren zenbatekoaren behin-behineko eta gutxi gorabeherako kalkulu bat egin zen, eta kalkulu horren ondorioz 1.250 eurotik beherako ordainketa zegokien nekazariei jakinarazi zitzaien. Jakinarazi zitzaien, halaber, nekazari txikien erregimenean ez zutela parte hartu nahi erabakitzeko eskubidea bazutela, nahiz eta horretarako baldintzak bete.

    3. 2015etik aurrera, lagapen baten bidez txertatzen diren nekazari berriak baino ezin izango dira txertatu nekazari txikien erregimenean, Nekazaritza Politika Erkidearen oinarrizko ordainketa-erregimenerako eskubideak esleitzeari buruzko abenduaren 19ko 1076/2014 Errege Dekretuaren IV. kapituluan ezarritakoari jarraituz.

    4. Nekazari txikien erregimenean txertatuta egotea eta abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuan edo Nekazaritza Politika Erkidearen oinarrizko ordainketa-erregimenerako eskubideak esleitzeari buruzko abenduaren 19ko 1076/2014 Errege Dekretuan kontuan hartutako beste edozein zuzeneko ordainketa jasotzea bateraezinak izango dira.

    5. Nekazari txikientzako erregimen sinplifikatuan dauden nekazarien kasuan, dagokion urteko zenbatekoa kobratze aldera erregimen horretan jarraitzeko erabakiaren berrespenak eta VII. eranskinean lurzati bakoitzerako ezarritako gutxieneko informazioak baino ez dute osatuko eskaera bakarra.

    6. Nekazari txikien erregimenean parte hartzen duten aldian, 2015. urtean aktibatutako eskubideen kopuruarekin bat etorriko den hektarea onargarrien kopuru bat izan beharko dute gutxienez nekazariek. Hektarea horiek Espainiako edozein tokitan kokatuta egon ahalko dira, Kanarietako Autonomia Erkidegoan izan ezik, eta ez da beharrezkoa izango horien azalera eskubidearen esleipena 2015ean egin zena egin zen eskualdekoa izatea.

    7. Nekazari txikien erregimenean parte hartzen duen nekazari batek 2015ean ordainketa-eskubideak aktibatzen baditu, eskubide horiek aktibatuta egongo dira nekazari horrek erregimen horretan parte hartzen duen aldi guztian. Nekazari txikien erregimenean parte hartzeak kanpaina bakoitzean 5. eta 6. zenbakietan jasotako betekizunak betetzea dakar.

    8. 2015etik aurrerako kanpainetan, nekazari txikien erregimenean bildutako nekazariek erregimen horretan jarraitzeari uzteko aukera izango dute, eskubideen lagapenak Administrazioari jakinarazteko aldian, eskaera bakarra aldatzeko epea amaitu baino lehen.

    9. Nekazari batek erregimen horretan parte hartzeari uko egiten badio, ezin izango du berriro eskatu erregimen horretan sartzeko.

    10. Nekazari txikientzako erregimen sinplifikatuan dagoen nekazari batek ez badu erregimen horretan parte hartzen bi urtez segidan, haren ordainketa-eskubideak Erreserba Nazionalari eskualdatuko zaizkio.

      Era berean, zenbatekoa guztira onargarritasun-irizpideak ez betetzeagatiko administrazio-zigorrak ezarri aurretik ordainketa zuzenak jaso ahal izateko gutxieneko muga baino txikiagoa izan eta hasierako esleipen-kanpainaren ondoren bi urte segidan ordainketarik jaso ez duten nekazarien kasuan, haien ordainketa-eskubideak Erreserba Nazionalari eskualdatuko zaizkio.

  2. Erregimen horren abantailak.

    1. Erregimen horretan parte hartzen duten nekazariak abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren III. tituluaren II. kapituluan ezarritako nekazaritza-jardunbideak aplikatzeaz salbuetsita egongo dira.

    2. Nekazari txikien erregimen sinplifikatuan parte hartzen duten nekazariak ez dira kontrolatuko baldintzen aplikazioari buruzko abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren 100. artikuluan oinarrituta. Bestalde, ez zaie aplikatuko II. tituluaren I. kapituluan ezarritakoa, bidezko erregistroetan inskribatuta egoteko betebeharra izan ezik.

    3. Eskaera bakarrean ustiategiko nekazaritza-lurzati guztien azaleren aitorpen osatugabearen kasurako aurreikusitako zigorrak ez dira aplikatuko nekazari txikien erregimenaren esparruan.

    4. Nekazari txikien erregimen sinplifikatuan parte hartzen duten nekazarien izenak ez dira argitaratuko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren 111. artikuluan ezarritakoaren arabera erakunde ordaintzaileek urtero argitaratu beharreko zuzeneko laguntzen onuradunen zerrendan. Nekazari txikien erregimenean sartutako nekazarien datuak argitaratzeko garaian, identifikazio indibiduala ordeztuko duen kode bat erabiliko da.

  3. Ordainketaren kalkulua eta iraupena.

    Ordainketaren kalkulua Nekazaritza Politika Erkidearen oinarrizko ordainketa-erregimeneko eskubideak esleitzeari buruzko abenduaren 19ko 1076/2014 Errege Dekretuaren 33. artikuluan ezarritakoari jarraikiz egingo da. Ordainketa artikulu horretan oinarrituta egingo da, betiere nekazariak erregimen horretan parte hartzeari uko egiten ez badio eta ordainketa hori jasotzeko urteko eskaera aurkezten badu.

Kontrol erakunde espezializatuak, kontrolak egin ondoren, kontrol txostenak bidaliko dizkio; bertan, ez-betetze kasuak adieraziko dira, eta balioespen bat egingo da ez-betetzeei buruzko larritasunari, irismenari eta iraunkortasunari buruz.

  1. Ez-betetzeen larritasuna, irismena eta iraunkortasuna baloratzeko, honako hauek hartuko dira kontuan:

    1. Larritasuna.

      Kontrolatu beharreko betekizun/arau bakoitzerako, ez-betetzeen larritasuna sailkatuko da honako maila hauen arabera: A: arina; B: larria; C: oso larria.

    2. Irismena.

      Ez-betetzearen ondorioek ustiategiari soilik eragiten badiote edo ustiategitik kanpo eragiten badute, kasuan kasu, irismena honako maila hauen arabera ebaluatuko da:

      A: ustiategiari soilik; B: ustiategitik kanpoko ondorioak.

      Kasu batzuetarako, eta bisita gertakari egiaztatu batetik eratortzen bada, irismenaren A balioespena aldatu ahal izango da, baldin eta kontrola egin ondoren, informazio gehigarria badago, ez-betetzea dela medio ustiategitik kanpo ondorioak daudela egiaztatzen duen informazioa, alegia.

    3. Iraunkortasuna.

      Kontrolatu beharreko betekizun/arau bakoitzerako, ez-betetzeen iraunkortasuna sailkatuko da honako maila hauen arabera:

      A: ondoriorik ez badago edo urtebete baino gutxiago irauten badute; B: urtebete baino gehiago irauten duten ondorioak badaude; C: ondorioak luzarokoak badira.

      Betekizun/arau bakoitzerako ez-betetzeen larritasuna, irismena eta iraunkortasuna baloratzeko irizpideak eskuragarri egongo dira Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzaren webgunean.

      Bestetik, kontrol erakunde espezializatuak aztertuko du ea ez-betetzea nahita gertatu den.

      Nahita eginiko ez-betetzetzat hartuko dira honako hauek: derrigorrezko edozein erregistro mota aldatzea edo manipulatzea; animalia identifikatzeko sistemen iruzurrezko manipulazioa; fakturak, baimenak edo beste mota bateko frogagiriak faltsifikatzea; egoera txarrean dauden elikagaiak manipulatzea elikagai horien itxura aldatzeko; agintaritza eskudunari ezkutatzea gizakiak kutsa ditzaketen gaixotasunak eduki ditzaketen animaliak dituztela edo animalia horiek hil dituztela eta animalien aurkako tratu txar motaren bat dagoela agerian jartzen duten egoerak.

      Horrez gain, agintaritza eskuduna nahita egindako jarduna izan daitekeela pentsaraztera bultza dezakeen edozein egoera aztertu egingo da jardun hori nahita egindakoa den edo ez erabakitzeko. Lortutako informazioan oinarrituta, erakunde ordaintzaileak aztertuko du ez-betetzea behin eta berriz gertatu den, eta kalkulatuko du espediente bakoitzari aplikatu beharko litzaiokeen zigorraren ehunekoa.

      Bete ez den betekizun edo arau bakoitzerako, balioespen bat egingo da larritasunaren, irismenaren eta iraunkortasunaren parametroetarako, arestian ezarritako mailak kontuan hartuta.

      Betekizun/arau bakoitzaren balioespenen eta aplikatu beharreko murrizketa-ehunekoen arteko baliokidetasuna honako hau izango da:

  2. Espedientearen zigorraren ehunekoa kalkulatzea:

    Lehenengo eta behin, betekizun/arau bakoitzerako zigorraren ehuneko kalkulatu behar; gero, balio horietan oinarrituta, eremu bakoitzeko KLE/NIBO bakoitzari dagokion murrizketaren ehunekoa kalkulatzen da, eta hori kontuan hartuta, espedienteari legokiokeen ehunekoa kalkulatzen da.

  1. Betekizun/arau bakoitzeko zigorraren ehunekoa kalkulatzea.

    Betekizun/arau bakoitzean, larritasunaren, irismenaren eta iraunkortasunaren balioespena kontuan hartuta, murrizketaren ehuneko bat esleituko da A taulan jasotakoaren arabera, eta ez-betetzea nahita izan bada, B taulan jasotakoa aplikatuko da.

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    Nahitako ez-betetzeak muturreko irismen, larritasun edo iraunkortasunekoak badira, onuraduna abenduaren 19ko 1078/2014 Errege Dekretuaren 1. artikuluan eta otsailaren 16ko 20/2016 Dekretuaren 27.2 artikuluan azaltzen diren ordainketa guztietatik kanpo geratuko da hurrengo urte naturalean. % 100 dagokien ez-betetze guztiak hartzen dira goian aipatutako ez-betetzetzat.

    Betekizun/arau batean behin eta berriz errepikatzen den ez-betetze bat detektatzen bada,

    Balioespenaren arabera, lehenengo errepikatzea detektatzen den urtean kalkulatutako murrizketaren %-a hirurekin biderkatuko da.

    Erregistroak mantentzearekin lotutako betekizunen kasuan, akats bera baldin bada soilik hartuko da errepikapentzat.

    Gehiagotan errepikatzen bada, hirurekin biderkatzeko faktorea aurretik betekizunaren/arauaren errepikatutako ez-betetzeari dagokionez ezarritako murrizketaren emaitzari aplikatuko zaio kasu bakoitzean. Nolanahi ere, gehieneko murrizketa ez da ordainketen zenbateko globalaren % 15etik gorakoa izango.

    Gehieneko ehunekora, hots, % 15era iritsitakoan, erakunde ordaintzaileak dagokion onuradunari jakinaraziko dio ez-betetze bera aurkitzen badu, nahita jardun duela ulertuko dela murrizketak eta bazterketak aplikatzeko ondorioetarako. Zigorraren ehunekoa kalkulatzeko, C taulan jasotakoa aplikatuko da.

    (Ikus .PDF)

    (*) Nahitako ez-betetzeei % 100eko murrizketa-ehunekoa badagokie, onuraduna abenduaren 19ko 1078/2014 Errege Dekretuaren 1. artikuluan eta otsailaren 16ko 20/2016 Dekretuko 27.2 artikuluan azaltzen diren ordainketa guztietatik kanpo geratuko da hurrengo urte naturalean.

  2. KLE/NIBO bakoitzari dagokion murrizketaren kalkulua.

    Bete gabeko betekizun/arau bakarra balego, betekizunaren/arauaren ehunekoak KLE/NIBOaren balioa emateko balioko luke.

    Arau baten ez-betetzea detektatzen bada, eta, era berean, ez-betetze hori betekizun baten ez-betetzea bada, ez-betetze kasu bakartzat hartuko da. Murrizketak kalkulatzeko, betekizunaren ez-betetzetzat hartuko da.

    Bete ez den betekizun/arau bat baino gehiago daudenean, honako premisa hauek errespetatu beharko dira:

    a. KLE/NIBO berean zabarkeriaren ondoriozko betekizunaren/arauaren ez-betetze bat baino gehiago detektatzen bada: detektatu den zabarkeriaren ondoriozko ez-betetze guztien artetik handiena hartuko da KLE/NIBOaren murrizketaren ehuneko gisa.

    b. KLE/NIBO berean betekizunaren/arauaren errepikatutako ez-betetze bat baino gehiago detektatzen bada: KLE/NIBO horren ez-betetze errepikatuta izan dela ulertuko da.

    KLE/NIBO horren murrizketa-ehunekoa kalkulatuko da batuz KLE/NIBO horren barruan behin eta berriz ez betetako betekizunen/arauen ehunekoak, % 15eraino gehienez.

    Gehieneko ehunekora, hots, % 15era iritsitakoan, erakunde ordaintzaileak dagokion onuradunari jakinaraziko dio ez-betetze bera aurkitzen badu, nahita jardun duela ulertuko dela murrizketak eta bazterketak aplikatzeko ondorioetarako, eta 2 urteko epean beste ez-betetze bat egingo balu, dagokion zenbatekoaren murrizketa C taulan jasotakoaren arabera kalkulatuko da.

    c. KLE/NIBO berean nahitako ez-betetze bat baino gehiago detektatzen bada: KLE/NIBO hori nahita ez dela bete ulertuko da. KLE/NIBO horren murrizketa-ehunekoa nahita bete ez diren betekizunei/arauei dagozkien ehuneko guztietatik altuena izango da.

    d. KLE/NIBO berean zabarkeriaren ondoriozko betekizunaren edo arauaren ez-betetzeak detektatzen badira, betekizunaren edo arauaren errepikatutako ez-betetzeekin batera: KLE/NIBO horren ez-betetzea errepikatua izan dela ulertuko da. Murrizketa-ehunekoa kalkulatuko da honako hauek batuz: zabarkeriaren ondoriozko ez-betetzeetako ehunekorik altuena gehi ez-betetze errepikatuen murrizketa-ehuneko guztiak, gehienez ere % 15eraino.

    e. KLE/NIBO berean zabarkeriaren ondoriozko betekizunaren edo arauaren ez-betetzeak detektatzen badira betekizunaren edo arauaren nahitako ez-betetzeekin batera: KLE/NIBO nahita ez dela bete ulertuko da. Murrizketa-ehunekoa kalkulatuko da honako hauek batuz: zabarkeriaren ondoriozko ez-betetzeen ehunekorik handiena eta nahitako ez-betetzeen ehunekorik handiena, KLE/NIBO horren barruan.

    f. KLE/NIBO berean betekizunaren edo arauaren errepikatutako ez-betetzeak detektatzen badira betekizunaren edo arauaren nahitako ez-betetzeekin batera: KLE/NIBO nahita ez dela bete ulertuko da. Honela kalkulatuko da murrizketa-ehunekoa: errepikatutako ez-betetze guztiei dagozkien ehunekoak batuz (% 15eraino gehienez), eta, gero, nahitako ez-betetze guztietatik ehunekorik altuenari batu.

    g. Zabarkeriaren ondoriozko betekizunaren edo arauaren ez-betetzeak detektatzen badira betekizunaren edo arauaren errepikatutako ez-betetzeekin eta nahitako ez-betetzeekin batera: KLE/NIBO nahita ez dela bete ulertuko da. Honela kalkulatuko da murrizketa-ehunekoa: errepikatutako ez-betetze guztiei dagozkien ehunekoak batuz (% 15eraino gehienez), eta, gero, zabarkeriaren ondoriozko ez-betetze guztietatik ehunekorik altuenaren eta nahitako ez-betetze guztietatik ehunekorik altuenaren arteko baturari batu, gehieneko mugarik gabe.

  3. Espedienteari dagokion murrizketaren kalkulua, bete ez den eremu bakarra balego:

    a. Eremu bakarrean zabarkeriaren ondoriozko KLE/NIBOen ez-betetze bat baino gehiago detektatzen bada, ez-betetze bakartzat hartuko dira. Murrizketaren ehunekoa izango da bete ez diren KLE/NIBOei dagozkien ehunekoetatik altuena.

    b. Eremu bakarrean KLE/NIBOen ez-betetze errepikatu bat baino gehiago detektatzen bada. Murrizketaren ehunekoa izango da bete ez diren KLE/NIBOei dagozkien murrizketa-ehunekoen batura, gehienez ere % 15eraino.

    Gehieneko ehunekora, hots, % 15era iritsitakoan, erakunde ordaintzaileak dagokion onuradunari jakinaraziko dio ez-betetze bera aurkitzen badu, nahita jardun duela ulertuko dela murrizketak eta bazterketak aplikatzeko ondorioetarako, eta 2 urteko epean beste ez-betetze bat egingo balu, dagokion zenbatekoaren murrizketa C taulan jasotakoaren arabera kalkulatuko da.

    c. Eremu bakarrean KLE/NIBOen nahitako ez-betetze bat baino gehiago detektatzen bada, ez-betetze bakartzat hartuko dira. Murrizketaren ehunekoa izango da bete ez diren KLE/NIBOei dagozkien ehunekoetatik altuena.

    d. Eremu baten barruan detektatzen badira zabarkeriaren ondoriozko KLE/NIBOen ez-betetzeak KLE/NIBOen ez-betetze errepikatuekin batera. Murrizketaren ehunekoa izango da KLE/NIBO errepikatuen arteko baturari dagokiona, % 15eraino gehienez ere, eta emaitza horri batuta zabarkeriaren ondoriozko KLE/NIBOen artetik handiena, % 15eraino gehienez ere.

    e. Eremu berean detektatzen badira zabarkeriaren ondoriozko KLE/NIBOen ez-betetzeak KLE/NIBOen nahitako ez-betetzeekin batera, murrizketaren ehunekoa hau izango da: zabarkeriaren ondoriozko KLE/NIBOen ehunekorik handienaren eta nahitako KLE/NIBOen ehunekorik handienaren arteko batura, gehieneko mugarik gabe.

    f. Eremu baten barruan detektatzen badira KLE/NIBOen ez-betetze errepikatuak KLE/NIBOen nahitako ez-betetzeekin batera: murrizketaren ehunekoa izango da KLE/NIBO errepikatuen arteko baturari dagokiona, % 15eraino gehienez ere, eta emaitza horri batuta nahitako KLE/NIBOen artetik handiena, gehieneko mugarik gabe.

    g. Eremu berean detektatzen badira zabarkeriaren ondoriozko ez-betetzeak dituzten KLE/NIBOak, ez-betetze errepikatuak dituzten KLE/NIBOekin eta nahitako ez-betetzeak dituzten KLE/NIBOekin batera: Honela kalkulatuko da murrizketa-ehunekoa: errepikatutako KLE/NIBO guztiei dagozkien ehunekoak batuz (% 15eraino gehienez), eta, gero, zabarkeriaren ondoriozko KLE/NIBO guztietatik ehunekorik altuenaren eta nahitako KLE/NIBO guztietatik ehunekorik altuenaren arteko baturari batu, gehieneko mugarik gabe.

  4. Espedienteari dagokion murrizketaren kalkulua, bete ez den eremu bat baino gehiago balego:

    a. Zabarkeriaren ondoriozko KLE/NIBOen ez-betetzeak bakarrik detektatzen badira, baina eremu batean baino gehiagotan: lehenengo eta behin, zabarkeriazko ez-betetzeak detektatu diren eremuetako bakoitzari dagokion murrizketa-ehunekoa kalkulatuko da, eta, gero, eremu bakoitzeko murrizketa-ehunekoak batuko dira, % 5eraino gehienez ere.

    Ez-betetze bakarra eremu desberdinetan detektatzen denean, kasu horiek salbuetsita daude; kasu horretan ez lirateke batuko.

    b. KLE/NIBOen ez-betetze errepikatuak bakarrik detektatzen badira, baina eremu batean baino gehiagotan. Lehenengo eta behin, ez-betetze errepikatuak detektatu diren eremuetako bakoitzari dagokion ehunekoa kalkulatuko da. Gero, eremu bakoitzeko murrizketa-ehunekoak batuko dira, % 15eraino gehienez ere.

    Gehieneko ehunekora, hots, % 15era iritsitakoan, erakunde ordaintzaileak dagokion onuradunari jakinaraziko dio ez-betetze bera aurkitzen badu, nahita jardun duela ulertuko dela murrizketak eta bazterketak aplikatzeko ondorioetarako, eta 2 urteko epean beste ez-betetze bat egingo balu, dagokion zenbatekoaren murrizketa C taulan jasotakoaren arabera kalkulatuko da.

    c. KLE/NIBOen nahitako ez-betetzeak bakarrik detektatzen badira, baina eremu batean baino gehiagotan. Lehenengo eta behin, nahitako ez-betetzeak detektatu diren eremuetako bakoitzari (handiena) dagokion ehunekoa kalkulatuko da. Gero, eremu bakoitzeko murrizketa-ehunekoak batuko dira. Batura horretatik ateratzen den ehunekoa aplikatuko da zuzenean.

    d. Zabarkeriaren ondoriozko KLE/NIBOen ez-betetzeak detektatzen badira KLE/NIBOen ez-betetze errepikatuekin batera eremu batean baino gehiagotan: lehenengo eta behin, zabarkeriaren ondoriozko KLE/NIBOak detektatu diren eremuetako bakoitzari (bakoitzeko handiena) dagokion ehunekoa kalkulatuko da, eta haien artean batuko dira (% 5eko mugarekin). Bestalde, errepikatutako KLE/NIBOak batu diren eremuetako bakoitzari dagokion ehunekoa kalkulatuko da (% 15eko mugarekin), eta haien artean batuko dira (% 15eko mugarekin). Espedientea errepikatutzat hartuko da, eta murrizketa-ehunekoa bi emaitzen batura izango da (% 15eko mugarekin).

    e. Zabarkeriaren ondoriozko KLE/NIBOen ez-betetzeak detektatzen badira KLE/NIBOen nahitako ez-betetzeekin batera eremu batean baino gehiagotan: lehenengo eta behin, zabarkeriaren ondoriozko KLE/NIBOak detektatu diren eremuetako bakoitzari (bakoitzeko handiena) dagokion ehunekoa kalkulatuko da, eta haien artean batuko dira (% 5eko mugarekin). Bestalde, nahitako KLE/NIBOak detektatu diren eremuetako bakoitzari dagokion ehunekoa kalkulatuko da (bakoitzeko handiena), eta haien artean batuko dira (gehieneko mugarik gabe). Espedientea nahitakotzat hartuko da, eta murrizketa-ehunekoa bi emaitzen batura izango da (gehieneko mugarik gabe).

    f. KLE/NIBOen ez-betetze errepikatuak detektatzen badira KLE/NIBOen nahitako ez-betetzeekin batera eremu batean baino gehiagotan: lehenengo, errepikatutako KLE/NIBOak batu diren eremuetako bakoitzari dagokion ehunekoa kalkulatuko da (% 15eko mugarekin), eta haien artean batuko dira (% 15eko mugarekin). Bestalde, nahitako KLE/NIBOak detektatu diren eremuetako bakoitzari dagokion ehunekoa kalkulatuko da (bakoitzeko handiena), eta haien artean batuko dira (gehieneko mugarik gabe). Espedientea nahitakotzat hartuko da, eta murrizketa-ehunekoa bi emaitzen batura izango da (gehieneko mugarik gabe).

    g. KLE/NIBOen ez-betetze errepikatuak detektatzen badira zabarkeriaren ondoriozko KLE/NIBOen ez-betetzeekin eta KLE/NIBOen nahitako ez-betetzeekin batera eremu batean baino gehiagotan: Lehenengo, errepikatutako KLE/NIBOak batu diren eremuetako bakoitzari dagokion ehunekoa kalkulatuko da (% 15eko mugarekin), eta haien artean batuko dira (% 15eko mugarekin). Bestalde, zabarkeriaren ondoriozko KLE/NIBOak detektatu diren eremuetako bakoitzari dagokion ehunekoa kalkulatuko da (bakoitzeko handiena), eta haien artean batuko dira (% 5eko mugarekin). Bestalde, nahitako KLE/NIBOak detektatu diren eremuetako bakoitzari dagokion ehunekoa kalkulatuko da (bakoitzeko handiena), eta haien artean batuko dira (gehieneko mugarik gabe). Espedientea nahitakotzat hartuko da, eta murrizketa-ehunekoa hiru emaitzen batura izango da (gehieneko mugarik gabe).

    Murrizketen edo bazterketen guztizko zenbatekoa.

    Nolanahi ere, murrizketen eta bazterketen guztizko zenbatekoak, urte natural berari dagokionez, ezin izango du gainditu abenduaren 19ko 1078/2014 Errege Dekretuaren 1. artikuluan eta otsailaren 16ko 20/2016 Dekretuaren 27.2 artikuluan aipatutako ordainketen guztizko zenbatekoa. Ez-betetzea izan dela jakin den urte naturalean aurkeztu dituen edo aurkezten dituen laguntza-eskaerei dagokienez, onuradunari eman zaizkionak edo emango zaizkionak izango dira ordainketa horiek.

    Mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko laguntzen onuradunen kasuan aplikatu behar diren murrizketen zenbatekoa

    Kalkulatutako murrizketa-ehunekoa aplikatu behar zaion espedientea mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko laguntzaren eskatzailea bada, murrizketaren zenbatekoa honako honi aplikatuko zaio: kontrol-kanpainaren aurreko hiru urteetan laguntza horiengatik kobratutako ordainketen zenbatekoa (bigarren urtekoa, abala liberatzea eta balizko ordainketa osagarriak barnean direla), zati hiru.